
Kiroleko Udal Unitatea Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko alorrean sarturik dago eta, lan guztiak egiteko, honako langile hauek ditu: gradudun bat Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan, kiroldegien zerbitzuko-buru bat, erdi mailako teknikari tituludun bat, administrari laguntzaile bat eta udal-kiroldegiei atxikitako 25 funtzionamendu-laguntzaile..
Kiroleko Udal Unitatea Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko alorrean sarturik dago eta, lan guztiak egiteko, honako langile hauek ditu: gradudun bat Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan, kiroldegien zerbitzuko-buru bat, erdi mailako teknikari tituludun bat, administrari laguntzaile bat eta udal-kiroldegiei atxikitako 25 funtzionamendu-laguntzaile..
Labrit pilotalekuaren funtzionamendua Nafarroako Euskal Pilota Federazioaren esku dago, zerbitzuak emateko kontratu baten bidez. Bestalde, Caparrosoren Errota eraikina Club Piragüismo Pamplona klubak kudeatzen du piraguismo-zentro gisa eta taberna-jatetxe gisa.
Gimnastika aerobikoa modernoa (lehenago, mantentze-gimnastika eta Aerobika, 2011ko urrian abiarazia), Yoga 50 urtetik gorakoendako, areto-futboleko haurren liga eta kirol- eta gizarte-errezeta kirol arloko enpresa espezializatuen bidez kudeatzen dira, zerbitzu-kontratuen bitartez.
Aranzadi kirolguneko eta Sanduzelaiko kirol-hiriko (Aquavox) taberna-jatetxeak zerbitzuak emateko bi kontraturen bidez kudeatzen dira.
2022ko aurrekontu luzatuaren arabera (Alkatetzaren 2021eko abenduaren 31ko ebazpen bidez onetsia), Kiroleko Udal Unitateak bi azpiprograma ditu eta, guztira, 5.455.731,00 euro dituzte 1.448.100,00 euro programetarako, hitzarmenetarako eta kirol dirulaguntzetarako; eta 4.007.631,00 euro udalaren kirol instalazioetarako –bertan sartuak daude unitateko langileen gastu guztiak–.
LKirolaren sustapena eta biztanleria-sektore guztien jarduera fisikoa bultzatuko duten proiektuak abian jartzea dira Udalak kirolaren arloan darabiltzan bi jarduketa-ildoak.
Programan ematen diren eskola zuzenduetan oinarri erritmikoak dituzten ariketa aerobikoak egiten dira, edo indarra lantzeko ariketak gorputz-pisuaren bidez, edo GAP eta malgutasuna lantzen dira, besteak beste. Adin ertaineko biztanleendako da, eta eragin terapeutikoa indartzeko estrategiak erabiltzen dira. Era berean, lehen aldiz, gehieneko ratioa murriztu du monitore bakoitzeko, irakaskuntzaren kalitatea hobetze aldera. 2021-2022 denboraldian 716 emakumek eta 113 gizonek parte hartu zuten.
Programak Yoga eskolak barne hartzen ditu, batez ere Hatha-Yoga adarrekoak, eta eragin terapeutikoa indartzeko estrategia berariazkoak erabiltzen dira. Gimnastika-programan bezala, gehieneko ratioaren murrizketa orokorrak ere egiten dira monitore bakoitzeko. 2021-2022 denboraldian 567 emakumek eta 89 gizonek parte hartu zuten.
Areto-futboleko txapelketa da, funtsean jostagarria, lehiakorra ez dena, joko-arauak egokituta, hiriko 7 urtetik 11ra bitarteko ikasleei zuzendua. 2021-2022 denboraldian 802 mutikok eta 45 neskatok parte hartu zuten.
Programak ariketa fisikoa eta beste gizarte-jarduera batzuk agintzen ditu, hiriko osasun-etxeak pazienteak bideratzeko ardatz gisa hartuta. 45 urtetik gorakoendako da, baldin eta arazo hauetakoren bat badute: nahi ez den bakardadea, hauskortasun-sindromea, sedentarismoa eta jarduera fisikorik eza. Programa 2022an hasi zen egiten, modu pilotuan, Iturrama eta Txantrea auzoetan.
Programa 2021eko ekainean hasi zen eta jarraibideak nahiz baliabide aukeratuak eskaintzen ditu, ariketa fisikoa nork bere kasa egin dezan, edonoiz eta edonon. Adin guztiendako da. Barne dauka bideo-joko aktiboen ranking bat, bai eta ariketa fisikoa egiteko aplikazio mugikorrak ere. Webgunea: http://minutosatucontador.pamplona.es/
Sanferminen barruan, aisialdiko programazio espezifiko bat egin zen 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat, Komunitate Garapeneko arloak eta Kultura Arloak bultzatuta eta Nafarroako kirol-federazioen laguntzarekin. Helburua zen kirol-jarduera sustatzea festa-giroan, diskriminaziorik gabe, eta parte-hartzaileek, jokoaren bidez, eskaintzen ziren kirol-modalitateekin kontaktua izatea. Jarduera Media Lunako lubanarroetan garatu zen, uztailaren 7tik 14ra, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Padela, eskubaloia, xakea, taekwondoa, esgrima, gimnastika erritmikoa, arku-tiroa, kirol egokituak, errugbia, beisbola, atletismoa, hipika, saskibaloia, futbola, boleibola eta golfa programatu zen, eta, halaber, paseoak Arga ibaian Caparrosoren Errotako Piraguismo Zentrotik abiatuta.
Parte-hartzeari dagokionez, 9.000 parte-hartzaile inguru izan dira aurtengo edizioan; aurreko edizioan, berriz, 13.000. Hala ere, aipatu behar da irizpide-aldaketa bat izan zela parte-hartzaileen zenbaketan, eta horrek, zalantzarik gabe, murrizketa hori eragin du.
Kirolerako udal-dirulaguntzetarako bost deialdi kudeatu ziren 2022an, 1.232.00,00 euroko aurreikuspenarekin; azkenean, 1.141.066,44 euro banatu ziren. Honatx deialdiak: eliteko lehiaketa ofizial nazionalak ez-profesionaletan; kirol-jarduera iraunkorrak (gehienbat, aisialdikoak), kirol-ekitaldiak, kirol afizionatua eta kirol-eskolak.
Udalak 436.000,00 euro eman dizkie estatuko elite-lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartu duten 35 kirol-talderi (lehenengo hiru kategoria absolutuetan arituak). Taldeak 19 erakunderen mende daude eta 17 kirol-modalitatetan ari dira.
Horrelako jarduerak garatzeko, 2021/2022 denboraldian 244.557,28 euro banatu dira (266.000,00 euroko kreditu erabilgarriaren gainean) hiriko 7 kirol-erakunderen artean, guztira 6 jarduera iraunkor garatzeko.
Kirol eta jarduera fisikoaren arloko hogeita zortzi erakundek jaso dute udal-laguntza, 2022. urtean 48 kirol-ekitaldi antolatzeko. Guztira, 165.000 euro aurreikusi eta banatu ziren.
Nafarroako Kirol Federazioek –edo, halakorik ezean, kirol-erakunde jakin batzuek– kirol-eskolak antolatzen dituzte.6 urtetik 14ra bitarteko (edo 15 urtera bitarteko) ikasleendako. Eskolek udal-dirulaguntza jasotzen dute, eta 2022an 206.648,47 eurokoa izan zen (215.000,00 euroko kreditu aurreikusiaren gainean). Deialdiaren bidez, hamaika kiroletan ari diren hamahiru erakundek jaso zituzten laguntzak.
MKirol federatu afizionaturako laguntza-deialdiaren bidez, 150.000,00 euro banatu dira 2022an. 31 erakundek jaso dituzte laguntzak kirol-instalazioak erabiltzeko gastuetarako, Espainiako Txapelketa/Kopa ofizialetan parte hartzeko eta, oro har, kirol-talde federatuen kudeaketan ohikoa izaten den beste edozein gastutarako.
Udalak bederatzi udal-kiroldegi ditu, eta 2021-2022 denboraldian zehar % 70eko okupazioa izan dute, batez beste. Udal-kiroldegiek astean irekita ematen dituzten 761 orduetatik 670 erreserbatuta egoten dira klub, ikastetxe edo kirol-programentzat, erabil ditzaten. Udal-instalazioak hauek dira: Arantzadiko kirol anitzeko pista estalia, Arrosadia, Azpilagaña, Ermitagaña, Ezkaba, Jose Maria Iribarren, Arrotxapea, Mendillorri eta Sanduzelai.
Udalak bederatzi udal-kiroldegi ditu, eta 2021-2022 denboraldian zehar % 70eko okupazioa izan dute, batez beste. Udal-kiroldegiek astean irekita ematen dituzten 761 orduetatik 670 erreserbatuta egoten dira klub, ikastetxe edo kirol-programentzat, erabil ditzaten. Udal-instalazioak hauek dira: Arantzadiko kirol anitzeko pista estalia, Arrosadia, Azpilagaña, Ermitagaña, Ezkaba, Jose Maria Iribarren, Arrotxapea, Mendillorri eta Sanduzelai.mente abren Arrosadía, Ezkaba, Rochapea, San Jorge y Mendillorri de 8.30 a 14 horas.
Erreserben esleipendunak honako hauek dira: ikastetxeak, gorputz-hezkuntzako irakasgaiaren curriculuma garatzeko eta eskolaz kanpoko kirol-jarduerak egiteko; kirol-taldeak, beren entrenamendu eta partidu ofizialetarako; eta elkarteak, kirol-jarduerak egiteko. Normala denez, erabileraren ehuneko handiena duten kiroldegiek hartzen dituzte, goizez, ikastetxeetako gorputz-hezkuntzako eskolak.
Arantzadiko kirolguneak eta Sanduzelaiko kirol-hiriak 57.912 sarrera eman zituzten 2022an. Urteko abonamenduei dagokienez, herritarrek 844 eskuratu zituzten. Hamabi hilabeteetarako dira, udaldirako barne. Bestalde, udako abonamenduak –hiru hilabete inguruko iraupena dute– 904 izan dira. Neguko 2 abonamendu ere saldu ziren; horien iraupena urtarrilaren 1etik ekainaren 15era eta irailaren 16tik abenduaren 31ra bitartekoa da. Azkenik, hiru hileko 437 abonamendu eta hileko 1.220 abonamendu eman ziren.
|
Arantzadi |
Sanduzelaie |
|
|---|---|---|
|
Sarrerak |
26.683 |
22.716 |
|
Abonamenduak:: |
Arantzadi |
Sanduzelai |
|
Urtekoak |
476 |
587 |
|
Negukoak |
1 |
0 |
|
Udakoak |
1.946 |
764 |
|
180 egunekoak |
454 |
515 |
|
90 egunekoak |
187 |
281 |
|
30 egunekoak |
527 |
549 |
|
10 txartel |
751 |
600 |
2021ean, Nafarroako Euskal Pilota Federazioak udal-jabetzako Labrit pilotalekua kontratu baten bidez kudeatu eta ustiatu zuen; kontratu horren barnean ondasunak, makinak eta instalazioak garbitu, mantendu, kontserbatu eta zaintzeko lanak ere badaude jasota. Kontratuak 181.354,80 euroko kostua izan zuen.
Eskuzko eta erremintako modalitateak sustatzeko kirol-eskolak, pilota-selekzioen entrenamenduak eta afizionatuen lehiaketa ofizialak programatu zituen federazioak. Nafarroako, Espainiako eta Herriarteko Txapelketako finalak ere jokatu ziren bertan. San Fermin Txikito Nazioarteko Torneoa eta Nafarroa-Reunion uhartea Nazioarteko Torneoa jokatu ziren, baita pilota profesionaleko beste hainbat jaialdi ere. Noiz edo noiz, jarduera sozial edo kulturalak ospatzeko ere erabili zen pilotalekua.
CAPARROSOREN ERROTA. Club Piragüismo Pamplona-k Caparrosoren Errota izeneko udal-lokala kudeatu eta ustiatu zuen piraguismorako gune eta jatetxe-taberna gisa. Udalak 63.373,75 euro ordaintzen ditu zerbitzu horrengatik, eta askotariko jarduerak egiten dira, hala aisialdikoak nola entrenamendukoak eta kirol-errendimendukoak. 70-80 pertsona inguruk erabili ohi dute instalazioa, eta 3.657k jarduera edo alokairuren baten bidez erabiltzen dute.
BELAR ARTIFIZIALEKO UDAL FUTBOL-ZELAIAK. SHalaber, Sanduzelai, Lezkairu eta Arrotxapea auzoetako belar sintetikoko futbol-zelaiak ere kudeatu ziren. Oinarri-kiroleko futbol-taldeen entrenamenduak eta partidak egiteko erabili ziren batez ere; ordutegi hauetan okupatu ziren: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:30era bitartean; larunbatetan, 09:30etik 14:30era eta 14:00etatik 21:30era bitartean, eta igande eta jaiegunetan, 09:30etik 14:00etara. Denboraldi honetan, 150 taldek eta 2.500 jokalari inguru modu erregularrean erabiltzen ari dira hiru futbol-zelaiak, astelehenetik ostiralera (partidak eta lehiaketak kontuan hartu gabe).
CAMPO DE SOFTBOL. SOFTBOL-ZELAIA. Sarrera libreko kirol-lekua da aisia-erabilerarako; ez, ordea, lehiarako, softbolean aritzeko. Arrotxapea auzoan dago, Artika eta Ximenez de Rada kaleen artean. Argiak ditu eta 5.000 m2 inguruko joko-zelaia. Hiru erakundek izan dute joko-zelaia erabiltzeko erreserba beren jarduerak garatzeko.
Unean uneko kirol-ekitaldi hauek jaso dute publizitate-babesletza, Iruñeko Udalaren logoaren/irudiaren publizitatea egiteko eta, oro har, hiriko kultura-, arte- eta turismo-baliabideak indartzeko.
|
PUBLZITATE-BABESLETZARAKO KONTRATUAK KIROL-EKITALDIETAN 2022 |
|
|---|---|
|
Iruñeko Alde Zaharreko VII. Erremonte Txapelketa |
7.260,00 € |
|
San Fermin Erremonte Profesionaleko I. Txapelketa |
3.630,00 € |
|
Eusko Label 1. mailako Bi-bitako Pilota Txapelketa |
2.178,00 € |
|
Euskal Pilotako XIX. Mundu Txapelketa Absolutua (Biarritz) |
3.630,00 € |
|
Club Atlético Osasuna (*) |
50.000,00 € |
|
I. Sentimendu Kopa, emakumezkoen futbola |
5.000,00 € |
|
Espainiako Judo Txapelketa, eskolakoa, beteranoak eta kata. |
25.000,00 € |
|
X-Gravity Freestyle |
3.500,00 € |
|
La Media San Fermín |
4.000,00 € |
|
Zubiri-Iruña maratoi erdia, 2022 |
4.840,00 € |
|
Espainiako eta EEBBetako selekzio absolutuen arteko lagunarteko partidua. Emakumezkoen futbola (Taxoare) |
40.000,00 € |
(*): 2022ko uztailaren 1etik aurrera, publizitate-babesletzarako kontratu bat sinatu zen Club Atlético Osasunarekin, hiriaren irudia sustatzeko eta, horrekin batera, kirol-jarduera eta haren balioak gure hiriko herritar guztien gainean sustatzeko. Kontratuak 300.000,00 euroko balioa du (BEZa barne) 2022/2023, 2023/2024 eta 2024/2025 kirol-denboraldietarako.
Iruñeko Udalak udako abonamenduak zozketatuko ditu urtero Txantrea KKEko, Oberena Elkarteko, Arrotxapea KKEko, Amaya Kirol Hiriko eta SDC Echavacoiz-ko igerilekuak erabiltzeko. Guztira, 753 abonamendu banatu dira: 480 abonamendu urtean (otsailaren 1etik abenduaren 31ra) eta udako 273 abonamendu (ekainaren 15etik irailaren 15era) izena ematen duten pertsonen artean. Zehazki, urteko 175 eta udako 75 abonamendu zozkatuko dira Oberena elkartearentzat; urteko 75 eta udako 100, Txantrea KKErentzat; urteko 125 eta udako 68, Arrotxapea KKErentzat; urteko 75 eta udako 30, Amaya Kirol Hiriarentzat, eta urteko 30, SDC Echavacoiz elkartearentzat. Instalazio bakoitzerako ezarritako abonamenduen % 10 erreserbatuta egonen dira % 33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat. Eskabidea igerileku baterako bakarrik aurkezten ahalko da.