
Iruñeko Udalak auzotarrentzat zabalik dauden lokalak ipintzen ditu auzoen eskura. Elkarte-bizitza eta herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzera bideraturik daude.
Garatzen diren jarduerak irekiak dira, irabazi-asmorik gabeak, eta belaunaldien eta kulturen artekoak, eta genero-ikuspegia eta ikuspegi inklusiboa sustatzen dituzte.
2022an, unean uneko Covid araudira eta neurrietara etengabe egokitzen aritu eta gero, neurriak indargabetu eta pandemia aurreko edukierak eta jarduna berreskuratu ziren. Horren ondorioz, jarduera batzuk itzuli dira, hala nola musikalak, bertan behera utziak baitziren; eta talde batzuk ere itzuli dira, pandemiaren ondorioz jarduera geldiarazia baitzuten.
Zentro Komunitarioak erabiltzeko lizentziak lizitaziorako ateratzeko epea iraganik, lizentzia-eskabideak zuzenean izapidetzen dira.
2022ko ekainera arte, eskabide berri bat izan da eta tramitazioan dago. .
2022an, lan-dinamika finkatu da Kudeaketa Batzordeen baitan, eta komunikazio arin eta etengabea sortu da zentro komunitarioak erabiltzen dituzten kolektiboekin.
Arrotxapean bakarrik ez da kudeaketa batzordea eratu, ez baitago entitate erabiltzaile egonkortzat hartzen den entitaterik hitzarmena sinatu dutenen artean; horrek zentroaren jarduna zaildu du eta, batez ere, gorabeheren kudeaketa.
Batzordearen bilerak eta lan-bilkurak egin dira, telefono, posta eta whatsapp bidezko harremanaz gain:
Honatx bileretan landutako gaiak:
Berariazko lanak ZKk egokitzeko (beste udal alor batzuekiko koordinazioa dakar berarekin, bai eta kolektibo eta hornitzaileekin ere).
Taula honetan auzoz auzo egindako erreserbak ageri dira. Kopuruak adierazten du eguneroko erreserben batura auzo bakoitzeko Zentro Komunitarioko areto eta gela guztietan 2022an, nahiz eta funtzionamenduaren logika ikasturtearena den.
|
AUZOA |
Erreserba Kop. |
Ehunekoa |
|---|---|---|
|
Azpilagaña |
1.687 |
% 8,57 |
|
Buztintxuri |
1.641 |
% 8,34 |
|
Alde Zaharra - Plazara |
1.492 |
% 7,58 |
|
Ermitagaña |
2.485 |
% 12,62 |
|
Etxabakoitz |
1.081 |
% 5,49 |
|
Lezkairu |
852 |
% 4,33 |
|
Mendillorri |
1.419 |
% 7,21 |
|
Milagrosa |
2.148 |
% 10,91 |
|
Arrotxapea |
1.447 |
% 7,35 |
|
Sanduzelai |
2.427 |
% 12,33 |
|
Txantrea |
3.006 |
% 15,27 |
|
Guztira, orokorra |
19.685 |
% 100,00 |
|
Erreserba Kop. |
|
|---|---|
|
Egonkorrak |
17.451 |
|
Unean unekoak |
2.234 |
|
Emakumeak |
61,3% |
|
Gizonak |
38,7% |
Jardueren % 88,65 egonkorrak izan ziren ikasturtean; gainerakoak, berriz, unean unekoak, egun zehatzetarako eskatuak. Zentro Komunitarioetan egindako jardueren barnean, % 61,3 emakumeak izan ziren eta % 38,7 gizonak.
Zentro Komunitarioetan erreserbak egin zituzten 297 erabiltzaileetatik, 171 Zentroetako kolektibo egonkorrak izan ziren.
Bestalde, erakunde erabiltzaileen % 38 inguruk kulturan eta prestakuntzan dihardute (musika, dantza, antzerkia, prestakuntza-ekintzak...); % 30ek auzo-, komunitate- eta gizarte-jardueretan, bai eta genero-berdintasunean eta eskubide sozialetan ere; % 17k dibertsitatea lantzen dute (kulturala, funtzionala, LGTBI); % 8k gorputz eta buru osasunarekin eta kirolarekin lotutakoak, eta % 6k haur eta nerabeendako jarduerak egiten dituzte.
2022ko urtarrilaren 1etik otsailaren 8ra arte, teknikari komunitarioak lanpostu horri dagozkion eginkizunak hartu zituen bere gain, hau da, data hartan adinekoen teknikaria lanean hasi zen arte.
2017az geroztik, Iruñeko Udala Zurrumurruen aurkako Estrategia garatzen ari da, hau da, jatorri atzerritarreko pertsonen gaineko aurreiritzi eta estereotipoetan oinarrituak dauden zurrumurruei aurre egiteko estrategia, horrelakoek bizikidetza eragozten dutelako eta diskriminazioak eragin ditzakeelako.
2022ko ekintza zehatzak:
Ukrainako gerra otsailaren 24an piztu zenetik, koordinazioan dihardute alorreko zuzendaritzak, Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako Departamentuak eta ukrainarrekin lan egiten duten elkarteek (Alas de Ucrania, Berehinya eta Segunda Familia). Elkarteen artean Ridna Skchola sortu dute.
Maila teknikoan, kontaktu horri esker, informazioa eman zaie auzo-unitateei eta kolektiboei larrialdi horretarako abiarazi diren baliabideez.
Halaber, zuzenean lagundu zaie elkarte horiei, aholkularitza emanez eta jarduera-proiektu bat elkarrekin landuz udako kanpaldi bat abian jartzeko; eta aretoak utzi zaizkie Arrosadiko Ilargienea Zentro Komunitarioan.
21-22 ikasturtea hasi zenetik, auzoetako Haurtzaro Sareei laguntzeko lanari berreldu zitzaion, baina 2022an ekin ahal izan zaio zuzen-zuzenean, honakoen bidez:
2022ko ekainean txosten bat prestatu zen (Iruñeko auzoetako haurtzaro Sareen egoera), sareak 21-22 ikasturtearen amaieran zertan ziren jakiteko eta, horrela, 22-23 ikasturtea planifikatzeko.
Sareei laguntzeko lanean, nabarmentzekoa da Arrosadia-Azpilagañako Sarearen barnean egin den lan zuzenagoa, talde Komunitarioaren hilean behingo batzarretan eta bileretan parte hartuta eta, Auzo Unitatearekin batera, Sarea zuzenduta.
CZehazki, Nafarroako Gobernuak prestaturiko Babes Eskuliburua izan da aztergai batzarrean, eta Talde Komunitarioan, berriz, Arrosadiko eta Azpilagañako altxorra jolas-arratsaldea prestatu dute, 7-12 urteko haurrendako (maiatzak 27). Hainbat ikastetxe eta jatorritako 59 haurrek parte hartu zuten; halaber, ikastetxeen arteko topaketa aipatu behar da (maiatzak 26 eta ekainak 14), Hegoalde ikastolak eta Azpilagaña IPk parte hartuta.
Gainera, sarearen barnean, Zurekin hazten programako taldeak diseinatu dira.
Udalbatzei dirulaguntzak emateko 2020ko deialdiaren justifikazioa, droga-mendekotasunen prebentziorako programak garatze aldera, legez kanpoko droga-trafikoagatik eta lotuta dauden beste delitu batzuengatik konfiskatutako ondasunen funtsaren kontura:
Eskabidea aurkeztu da Prebentzio Ekintza Komunitariorako Programarako (8 SAPC).
Coworkids haur eta nerabeendako programak bere helburu nagusia lortu zuen bere lehen ikasturtean (2021/2022), hots, Iruñeko haur eta nerabeen irisgarritasun unibertsala sustatzea gune integratzaile, kulturarteko eta ekitatiboetara, non kalitatezko hezkuntza ez-formala bermatzen baita. Horretarako, era bateko zein besteko jarduera jostagarri eta irisgarriak egin ziren hiriko hamalau auzoetan arratsaldero, astelehenetik ostiralera, bai eta asteburu eta oporraldietan ere.
Jarduera horien bidez, zuzenean koordinatzen da haurrek, nerabeek eta familiek izan ditzaketen zaurgarritasun-egoeren prebentzioa, jarraipen pertsonalizatua eta sare-lana bermatuta familiekin, gizarte-zerbitzuekin, ikastetxeekin eta Iruñeko haurren alde lan egiten duten erakundeekin.
Gainera, zeharkakotasunez sustatzen da haurren eta nerabeen parte-hartzea hiriko erakundeetan; haur eta nerabeen artean sentsibilizazio-lana egiten da haurren eskubideez eta garapen jasangarriko helburuez; eta haien ordezkaritza ziurtatzen da Iruñeko Haurren eta Nerabeen Partaidetza Organoan.
Ikasturteak honako ezaugarri hauek izan ditu:
Datu nagusiak:
Autonomia sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak
Garatutako jardueren helburu nagusia da Iruñeko adinekoen autonomia sustatzea eta haien mendekotasunari aurrea hartzea; betiere, haien intereseko jarduerak antolatzen dira, motibagarriak eta eragingarriak izanen zaizkienak, eta zaintzaileen ongizatea sustatuko dutenak.
Era berean, adinekoen isolamendu eta bakardadea prebentzioa du xede, berdinen arteko aisia eta harremanak sustatuz, lotura horiek jarduerez haratago mantentzeko aukera izanen baitute.
Programa Iruñeko 65 urtetik gorakoendako da.
Lizitazio bidez esleitutako kontratu baten bitartez gauzatzen da. Ekainaren 2tik uztailaren 2ra
|
Tokia |
Ariketa fisikoko jarduerak |
Memoria -jarduerak |
|---|---|---|
|
Alde Zaharra, Kale Nagusia, 31 |
Astelehen eta asteazkenetan 9:30-11:00 |
Astearte eta ostegunetan 9:30-11:00 |
|
Arrotxapea, Joaquín Beunza k., 31 – -33 |
Astelehen eta asteazkenetan 11:45-13:15 |
Astearte eta ostegunetan 11:45-13:15 |
|
Arrosadia, Ilargienea Zentro Komunitarioa
|
Astearte eta ostegunetan 11:45-13:15 |
Astelehen eta asteazkenetan 11:45-13:15 |
|
Iturrama, San Joan Bosco k., 15. |
Astearte eta ostegunetan 9:30-11:00 |
Astelehen eta asteazkenetan 9:30-11:00 |
|
Ermitagaña, Jose María Iribarren kiroldegia, |
Astearte eta ostegunetan 11:30-13:00 |
Astelehen eta asteazkenetan 9:30-11:00 |
Arrosadia izan da osatu ez den talde bakarra, ez baitzuen inork izenik eman.
Parte-hartzaileak: 71 lagun
|
Alde Zaharra |
Arrotxapea |
Iturrama |
Ermitagaña |
Arrosadia |
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Oroimena |
J. Fisikoa |
Oroimena |
>J. Fisikoa |
Oroimena |
>J. Fisikoa |
Oroimena |
>J. Fisikoa |
Oroimena |
>J. Fisikoa |
|
|
Emakumeak |
6 |
6 |
7 |
6 |
15 |
12 |
3 |
7 |
|
|
|
Gizona |
1 |
2 |
1 |
2 |
0 |
0 |
2 |
1 |
|
|
|
Guztira |
7 |
8 |
8 |
8 |
15 |
12 |
5 |
8 |
0 |
0 |
2021eko irailaren 13tik 2022ko ekainaren 9ra
Dirulaguntza honi dagokionez, irailaren 13tik urriaren 31ra
|
Tokia |
Ariketa fisikoko jarduerak |
Memoria-jarduerak |
|---|---|---|
|
Alde Zaharra, Kale Nagusia, 31 |
Astelehen eta asteazkenetan 9:30-11:00 |
Astearte eta ostegunetan 9:30-11:00 |
|
Arrotxapea, Joaquín Beunza k., 31 – -33 |
Astelehen eta asteazkenetan 11:45-13:15 |
Astearte eta ostegunetan 11:45-13:15 |
|
Milagrosa, Arrosadiko kiroldegia (Taxoare k., zk.g.) |
Astearte eta ostegunetan 11:45-13:15 |
Astelehen eta asteazkenetan 11:45-13:15 |
|
Iturrama, San Joan Bosco k., 15. |
Astearte eta ostegunetan 9:30-11:00 |
Astelehen eta asteazkenetan 9:30-11:00 |
|
Ermitagaña, Jose María Iribarren kiroldegia,
|
Astearte eta ostegunetan 9:15-10:45 |
Astelehen eta asteazkenetan 9:30-11:00 |
Behin taldeak hasitakoan, oroimena lantzeko bi talde lekuz aldatu eta jarduera egiteko toki goxoago eta egokiagoetara joan dira. Horrela, Ermitagañako oroimen-taldea Ermitagañako Zentro Komunitarioan biltzen da, Bartolomé de Carranza kaleko 5ean, eta Arrosadikoa, berriz, Larrabide Erretiratuen Elkarteko aretoan ari da.
Bestalde, Arrotxapeko ikastaroak Juslarrochako Civivoxera joan dira azaroaren 8an, Erretiratuen Elkartea ireki baita, eta jarduerak, hain zuzen, hartan egiten ziren.
Parte-hartzaileak: 158 lagun
|
Alde Zaharra |
Arrotxapea |
Iturrama |
Ermitagaña |
Arrosadia |
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Oroimena |
J. Fisikoa |
Oroimena |
J. Fisikoa |
Oroimena |
J. Fisikoa |
Oroimena |
J. Fisikoa |
Oroimena |
J. Fisikoa |
|
|
Emakumeak |
16 |
15 |
15 |
12 |
17 |
13 |
11 |
12 |
7 |
2 |
|
Gizona |
3 |
0 |
5 |
3 |
3 |
2 |
5 |
2 |
5 |
10 |
|
Guztira |
19 |
15 |
20 |
15 |
20 |
15 |
16 |
14 |
12 |
12 |
Abendu bukaeran, bigarren ordainketak egitean, arrazoi hau edo hura zela medio hutsik gelditutako lekuetarako izen-ematea egin da; 40, guztira. 010 zenbakiaren bidez egin da, prentsa-oharra plazaratuz eta hedapena sareetan eta e-mailez eginez.
Programa hau jarduera fisikoko eta arlo kognitiboko esparruetan dago kokatua. Zahartze aktiboa lantzeko jarduerak egiten dira, jarduera fisikoa egitea sustatuko dutenak, hala nola bisita gidatuak hirian barna, ibilaldiak... egokiak jendea ezagutzeko eta elkarren arteko harremanak egiteko. Era berean, estimulazio kognitiboa sustatuko duten eta harremanak egiteko balioko duten jarduerak antolatuko dira, hala nola hitzaldi-solasaldiak, zine-foruma eta beste adinekoendako intereseko gaiez. Jarduera fisikoa eta kognitiboa egiten da zeharka beste gai batzuekiko interesa erakutsi dezaketen pertsonentzat.
Egutegi bat eginen da askotariko jarduerak jasotzeko.
Programazioa kontratu txiki baten bidez gauzatzen da, 3 entitateri eskaintza eskaturik. Gurutze Gorria erakundea aukeratu zen; beraz, jarduera gauzatzeaz arduratzen da.
LProfil sozio-sanitarioa edo soziala duten langileek zuzentzen dituzte jarduerak, helburua baita parte-hartzaileen elkarreragina eta parte-hartzea sustatzea; hala ere, une jakin batzuetan, arloan aditua den pertsona baten laguntza ere jasotzen da.
Programatua dago ostiral goizetan gauzatzeko. Dena dela, programak harrera ona izan duenez, ostiraletan bakarrik egin beharrean, ostegunetan ere egiten da; beraz, aisia-ostegunak eta -ostiralak dira, horrelako jarduerak astean bitan eginda. 1,5 orduz.
Maiatz eta ekainean, eta irailetik aitzina abendura arte (dena den, dirulaguntzari dagokionez, 2021eko urriaren 31ra arte izanen da).
Jardueretan aritzeko, izena eman behar da aurrez 010ean, dei-hurrenkeraren arabera, erroldatuek lehentasuna dutela.
Izen-ematea doakoa izatea zen asmoa, baina azken unean, irizpidez aldatu eta 2,5 euro kobratzea erabaki zen, jendeak programari atxikimendu handiagoa erakuts diezaion. Hala ere, zailtasunik atzematen bada hura ordaintzeko, txostena eskatuko da jarduera ordaindu behar ez izateko.
Hainbat bide moldatu dira jarduera ordaintzeko: txartel bidez edo 010 bidez edo aurrez aurre, Gurutze Gorrira eskudirutan ordaintzera joanez. Oro har, funtzionatu du, baina, inoiz edo, pertsonak ez du ordaindu eta ez da jarduerara joan. Hala ere, baloratu da sarbidea erraztu behar zaiela adinekoei eta ordaintzeko bi moduak mantendu dira
Edukiera mugatua zegoela eta, jarduerak 15 lagunekoak izan dira. Behin batean, 12ra jaitsi zen, arauak xedaturik jarduerak bisita gidatu baten antza zuelako, eta gehieneko jende kopurua horixe zen. Edukieren muga kendu ondoren, 16 eta 17 lagun ere onartu izan dira, jardueraren arabera. baloratu da 15 laguneko taldea egokiagoa dela elkarreraginerako eta jarduera pertsonalizatzeko, eta egokiagoa ere helburuak betetzeko, jardueraz beraz haratago.
Jarduera gutxiago zeuden programatuak eta aurrekontuetan bilduak, baina erakundea aukeratu eta gero, hark aurkeztutako aurrekontua txikiagoa zen; beraz, behar adina diru izan da proposatutakoak baino aunitzez ere jarduera gehiago egiteko. Programaren harrera onaz, gainera. Izen-ematearen hasiera egunean berean osatu dira jarduera batzuk, eta itxaron zerrenda ere bi aldiz handiagoa izan da. Beste jarduera batzuek egun gehiago behar zian dituzte betetzeko, baina guztietan ere atera dira taldeak eta jarduera egin da.
Jarduera guztiak Plazaran! egin dira (kale Nagusia 31), ostegunetan, 11:15etik 12:45era eta, ostiraletan, 10:00etatik11:30era.
Parte-hartzaileak: :
|
Parte-hartzaileak, guztira |
|
|---|---|
|
Emakumeak |
308 |
|
Gizona |
39 |
|
Guztira |
347 |
Parte-hartzea, jardueren eta sexuaren arabera:
|
Jarduera |
Emakumeak |
Gizona |
Guztira |
|---|---|---|---|
|
Ibilaldi osasungarria |
11 |
1 |
12 |
|
Arteaz gozatzen |
14 |
1 |
15 |
|
Yoga eta ariketa fisikoa |
9 |
1 |
10 |
|
Zinemaz gozatzen |
15 |
0 |
15 |
|
Argazkia |
9 |
0 |
9 |
|
Literaturaz gozatzen |
14 |
1 |
15 |
|
Oroimen-lantegia |
14 |
1 |
15 |
|
Kultur ibilaldia |
13 |
2 |
15 |
|
Ariketa fisikoa |
13 |
2 |
15 |
|
Ariketa fisikoa |
6 |
0 |
6 |
|
Dantza |
12 |
1 |
13 |
|
Zinema: Giza Eskubideak |
12 |
0 |
12 |
|
Ariketa fisikoa |
5 |
1 |
6 |
|
Oroimen-lantegia |
13 |
2 |
15 |
|
Artea: Nafarroako Museoa |
14 |
1 |
15 |
|
Barreterapia |
13 |
2 |
15 |
|
Ingurumen-ibilaldia |
12 |
3 |
15 |
|
Gastronomia-zinema |
11 |
0 |
11 |
|
Oroimen-lantegia |
12 |
3 |
15 |
|
Kultur ibilbidea Alde Zaharrean |
14 |
2 |
16 |
|
Barreterapia |
13 |
4 |
17 |
|
Ariketa fisikoa |
9 |
4 |
13 |
|
Dantzak |
10 |
0 |
10 |
|
Zinema Literatura |
13 |
2 |
15 |
|
Oroimena |
14 |
1 |
15 |
|
Ibilaldia Arantzadin |
13 |
4 |
17 |
|
Dantza |
6 |
0 |
6 |
|
Zinema klasikoa |
13 |
2 |
15 |
|
Energia-aurrezpena |
4 |
1 |
5 |
|
Ariketa fisikoa |
6 |
0 |
6 |
|
Guztira |
337 |
42 |
379 |
Esparru emozional, afektibo eta sozialean dago kokatua. Adinekoen zaintzaile ez profesionalei aholkularitza, prestakuntza eta informazioa bultzatzeko jardunaldiak.
Helburu nagusia zaintzaileei laguntza ematea da. Hona hemen berariazko helburuak:
Bizipenetan oinarritutako lantegi parte-hartzaileak dira, taldekideen zailtasunak eta esperientziak lantzeko. Hainbat estrategiak saiatzen dira zaintza-egoerei hobeki aurre egiteko.os. Se ponen en práctica estrategias para afrontar mejor las situaciones de cuidado.
Programa da zaintzaileentzat, eta adinekoen eta/edo mendekoen senideentzat.
Ikastaroak 15 lagunekoak izan dira. Guztira, 4 lantegi egin dira, arratsaldeko 16:30etik 18:30era, bertaratuek berek ordutegia ona zela iritzi diotelako. Izen-emate gehiago izan dira eskaini diren lekuak baino, eta itxaron zerrenda izan da lantegi guztietan. Ondoren, parte-hartzaile kopurua dago zehaztua.
|
1. lantegia |
2. lantegia |
3. lantegia |
4. lantegia |
Guztira |
|
|---|---|---|---|---|---|
|
Emakumeak |
15 |
13 |
13 |
12 |
53 |
|
Gizonak |
0 |
2 |
2 |
3 |
7 |
|
Guztira |
15 |
15 |
15 |
15 |
60 |
Lantegiak ontzat jo dira zinez. Sortu den dinamika dela eta, bi taldek saioren bat gehiago egitea proposatu dute. Hiru saio gehiago egitea proposatu zaie, kasu zehatzak lantzeko eta beharrezkotzat jotzen duten gaietan are gehiago sakontzeko, eta beste bi saio hilean behin, laguntza taldea gisa balio dezaten aurrera begira. Bi talde horiekin probatuko da nola dabilen dinamika, taldekideek ikusitako beharretik atera baita. Baloratu da, ezen hasieratik proposatzen bada, prestakuntza aldia oso luzea izanen zela ikusiko zela; dena dela, taldean zer dinamika sortzen den, egokitzat jotzen da, eta are, onena litzateke autolaguntza talde gisa funtzionatu zezala era autonomoan.
Pandemiak eragindako egoera zela eta, Iruñeko Udalak esperientzia pilotu bat egitea Covid 19ak erakarritako ondorioei aurre egiteko::
Programa gauzatzeko, hitzarmena sinatu da Itxaropenaren Telefonoarekin. Entitatea arduratzen da zuzeneko esku-hartzea egiteaz. Laguntza psikologikoa emateko taldeak prozesu guztiak gainbegiratu eta kasu guztien jarraipena eginen du.
Programa laguntza emozionala behar duten 65 urtetik gorakoentzat da, Iruñekoentzat lehentasunez.
Honelako ezaugarriak dituzten pertsonak izanen dira:
Honako hauek kanpo geratuko dira:
Programa pilotaje gisa hasi da, behar berriei egiten baitie aurre eta, beraz, esperimentala da. Iruñeko Udalak ez zuen denboraldi laburreko programarik abian jarri nahi, behar batzuei erantzuteko modukoa, prozesuaren erdian desagertzeko, horrek inplikazio eta ondorio kaltegarriak izan zitzakeelako egoera emozional zaurgarrian dauden pertsonekin. Udalak programari segida eman nahi badio ere, baloratu da egokia izan litekeela entitate baten eskutik lan egitea, Udalarekiko hitzarmenaz haratago, programa egiten jarrai dezan eta programan hasitako pertsona zaurgarrienen jarraipena ziurtatze aldera.
Programak bi ekintza-ildo izanen ditu:
Askotariko lantegiak dira hainbat gai lantzeko, hala nola ongizate emozionala, estresaren kudeaketa, bizi-ohitura osasungarriak, antsietatearen prebentzioa, loezina, depresioa...
Talde moldean gehiago eta herritarrentzat oro irekiago lan egiteko asmoz, egoera ezberdinei erantzuteko lau gai zehatz lantzeko lantegiak proposatu dira: norberaren ongizatea lantzea, pertsonen arteko komunikazioa hobetzea, estresa kudeatzea eta depresioa ulertzea.
Taldeak 14 lagunekoak izan dira. Ez da talde handiagorik eskaini nahi izan, xedea baita jendeak parte hartzeko lantegiak izatea, nork bere bizipenak azal ditzan; eta neke zlor daiteke halakorik talde handiagoetan.
Izena emateko epea ireki eta ia lehen orduetan bete dira lantegiak; horrenbestez, ondoko lantegietan ez zen paper bidez zabaldu. SMS mezua bidali zitzaien aurreko lantegietan itxaron zerrendan gelditu zirenei.
Parte-hartzaileen balorazioa oso ona izan da. Izan ere, batzuek lantegi batean baino gehiagotan eman dute izena. Talde-dinamika oso interesgarriak sortu dira.
Behar handiagoa zutela atzeman zaien pertsona batzuk Laguntza Emozionaleko Programara bideratu ditugu.
Programak oso harrera ona izan du eta oso atxikimendu ona parte-hartzaileen artean. :
|
Izena emandakoak |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
|
Depresioa |
Ongizatea |
Estresa |
Komunikazioa |
Guztira |
|
|
Gizonak |
6 |
4 |
7 |
4 |
21 |
|
Emakumeak |
20 |
19 |
21 |
22 |
82 |
|
Guztira |
26 |
23 |
28 |
26 |
103 |
|
Bertaratuak |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
|
Depresioa |
Ongizatea |
Estresa |
Komunikazioa |
Guztira |
|
|
Gizonak |
6 |
4 |
5 |
4 |
19 |
|
Emakumeak |
20 |
19 |
16 |
20 |
75 |
|
Guztira |
26 |
23 |
21 |
24 |
94 |
NORBANAKOENDAKO LAGUNTZA, ORIENTABIDE ETA AHOLKULARITZA PROGRAMA
Norbanakoendako laguntza, orientabide eta aholkularitza programa, beren zaurgarritasun-egoera dela eta arreta pertsonalizatua behar dutenendako.
Telefono bidezko arreta adinekoei, estres emozionala dutenean: Pertsonendako arreta irteera-deien bidez egiten da. Laguntza emozionala behar duten pertsonen aukeraketa egiten da, udal zerbitzuen bidez, udal apartamentuen bidez eta Osasun Etxeen bidez atzemandakoak, eta aukeratuei deia egiten zaie. Deiak irailean hasi dira egiten. Elkarrizketa telefonikorako gidoi bat ezarri da, erdi egituratua, eta esku hartzeko protokoloak, pertsonen beharren arabera, esku-hartzea doitzeko edota jendea baliabide honetara edo hartara bideratzeko.
Se ha establecido un guion de entrevista telefónica semiestructurada y protocolos de intervención según las necesidades de las personas, para ajustar la intervención o hacer derivaciones si se precisan.
|
Gizonak |
Emakumeak |
Guztira |
% |
|||
|---|---|---|---|---|---|---|
|
Pertsona aktiboak |
9 |
21% |
34 |
% 79 |
43 |
% 62 |
|
Programa baztertzen duten pertsonak |
4 |
% 27 |
11 |
% 73 |
15 |
% 22 |
|
Telefonoari erantzuten ez dioten pertsonak |
5 |
% 45 |
6 |
% 55 |
11 |
% 16 |
|
TOTAL PERSONAS |
18 |
% 26 |
51 |
% 74 |
69 |
% 100 |
* pertsona aktiboak: programarekiko atxikimendua duten pertsonak
** Programa baztertzen duten pertsonak: azalpenik gabe programatik beste baliabide batera bideratu dituzten pertsonak edota zer landuko zen ongi ulertu ez zutenak eta deitzen zaienean programan ez sartzea erabakitzen dutenak.
*** telefonoari erantzuten ez dioten pertsonak, hainbat dei ordu honetan eta hartan egin ondoren, eta ez dagoenean haiekin hitz egiteko modurik.
69 pertsona bideratu dira beste baliabide batzuetara:
Abenduaren 31ko datuak:
|
DEIAK, GUZTIRA |
89 |
|---|---|
|
DEIAK PROZESUAN |
29 |
|
DEI OSOAK |
11 |
|
DEI UKATUAK |
28 |
|
EZ DUTE ERANTZUTEN |
16 |
|
BESTE ARRAZOI BATZUK |
5 |
Covid19ak eragindako egoera nola ari den bizitzen lehen eskutik jakiteko.