
Dirulaguntza hau 60.000 euroko zuzkidurarekin deitu da. 59 eskaera aurkeztu dira, hau da, % 79 gutxiago 2021ean baino, urte hartan 33 eskaera jaso baitziren. Haietariko 50ek jaso dituzte laguntzak, 90.081,84 euro guztira. Haiei guztiei erantzute aldera, hasierako zuzkidura 33.000 €-an emendatu da. Guztira, 74 enplegu sortu dira (31 gizon: % 41,89; 43 emakume: % 58,11), autonomoak gehienak.
Jarduera-motari dagokionez, honakoak lagundu dira diruz: logopedia, etxez etxeko laguntza-zerbitzua, abokatutza, okintza, ile-apainketa, arkitektura-estudioak, online salmenta, podologia, kirol-ekitaldiak antolatzea, lokutorioa, nutrizioa eta dietetika, fisioterapia, instalazio elektrikoak, arrandegia, harategia, autotaxia, farmazia, mandatu-zerbitzuak, etab.
Deialdia Iruñeko irabazi-asmorik gabeko erakundeendako da eta 160.000 euroz dago hornitua. Laguntzen xedea da erabiltzaileen parte-hartze aktiboa bultzatzen saiatzea beren ingurunerik hurbilenean, ezagutza, harremana eta bizikidetza sustatzen dituzten aisialdiko eta denbora libreko jardueren bidez; haur, nerabe eta gazteen inplikazio aktiboa sustatze aldera eta adierazpen-jarreren eta -gaitasunen garapena bultzatz aldera, bai eta sormena, autonomia, gizarte-konpromisoa edota elkartasuna ere. .
Guztira, 22 eskaera aurkeztu dira eta, guztira, 118.558,80 € eman dira. Hauek dira dirulaguntza jaso duten entitateak: Adardunak Haur animaziorako elkartea, Hazialdea elkartea, Aldezar elkartea, Donibane Auzo elkartea, Dendari Izar, Club Isaba gazte-elkartea, Vª Tropa Skaut Eskaut Taldea, Club Albatros, Batean Federazioa, la Chácena gazte-elkartea, Guratxuri, Mikael Eskaut Taldea, Baracea Eskaut Taldea, Buztintxureando Txuri, Haziak eta Jóvenes para Cristo elkartea.
Iruñeko Udalak urteak daramatza lan-ildo bat garatzen, Iruñeko gazteen musika-taldeei ekintza batzuen bidez laguntzeko. Ekintzetako bat da entsegu-areto musikalen erabilera erraztea gazteen musika-talde ez profesionalei, horrelako zerbitzua eskaintzen duten enpresetan entsegu-orduak diruz lagunduz. Deialdiaren xedea da sektoreko enpresek kudeatzen dituzten entsegu-aretoen erabilera laguntzea diruz, Iruñeko musika-talde gazteek erabil ditzaten. Guztira, 12.000 € bideratu dira 2022. urterako.
2022ko urtarrilaz geroztik, 19 musika-banda gaztek eskatu dute dirulaguntza eta, guztira, 11.040 € eman dira. .
SCDR Anaitasuna elkarteak urtero antolatzen du jarduera hau; Gazteria Unitateak, bere aldetik, 16-30 urteko gazteei dirulaguntza ematen die: ekimen horretan izena emateko kostuaren % 40. 2022an, ez da dirulaguntza eskaerarik bat ere jaso.
Udalak gazteendako antolatzen duen literatura-lehiaketara 166 lan aurkeztu dira, 2021eko edizioan baino % 35 gutxiago. Horietatik 64 poesian (59 gaztelaniaz eta 5 euskaraz): 36, 14 eta 16 urte bitarteko kategorian, eta 28, 17 eta 18 urte bitarteko kategorian; narrazioari dagokionez, 102 lan aurkeztu dira (89 gaztelaniaz eta 28 euskaraz); horietatik 69, 14 eta 16 urte bitarteko kategorian, eta 33, 17 eta 18 urte bitartekoan.
Lan sarituak honako webgune honetan argitaratzen dira(https://letrajoven.pamplona.es/;
https://letrajoven.pamplona.es/eu/).
Lehiaketa 6.800 €-z hornitua dago, berdin banaturik gaztelaniazko eta euskarazko sarien artean. Guztira, 5.300 € eman dira.
Gaztediaren Etxeko Gazteendako Informazio Bulegoaren mendeko Korrespontsalien Programa 1996/1997ko ikasturtetik aurrera egin da etenik gabe. Gaztediaren Etxeak eta Gazteria Unitateak abian jarri dute elkarrekin, ikasturte hasieran beti egiten duten bezala, gazte-informazioa sustatzeko programa hau ikastetxeetan, ikastetxe nagusietan, eta gazteendako, gazte-elkarteendako eta beste gaztegune batzuendako profesionaltasun-ziurtagiriak eskaintzen dituzten erakundeetan.
2021/2022ko ikasturtean izandako parte-hartzeari dagokionez, 40 ikastetxek parte hartu dute, eta guztira 80 berriemaile hautatu dira (37 ikastetxe 2020/2021 ikasturtean; % 8,1 gehiago). 76 berriemaile saritu dira beren lana ongi egiteagatik, eta 5 ikastetxe, beren berriemaileen lana era aktiboagoan babestegatik. Guztira, 23.800 € eman dira.
Programaren helburua da talde eta bakarlari gazteei laguntzea, ekitaldi, prestakuntza, truke eta gisakoetan jotzeko aukera izan dezaten. Helburua da hiriko musika-banda gazteak sustatzea eta aukera ematea kontzertuak egin ditzaten Iruñeko elkarte eta kolektiboek antolatutako hainbat gunetan, bai eta udal-programazioan ere.
2021ean, musika arloko gazte-taldeen poltsa kudeatzeko baldintzak arautu ziren.
Gaur egun, 16 talde daude zerrendan izena emanik, hau da, 2021ean baino 4 talde gehiago.
2022an, poltsako hainbat talde aritu dira hainbat ekitalditan: Rawan, Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, maiatzean; Los Muga, Lezkairu auzoko jaietan, ekainean; Iratxe, Erel&Kuñi, Bendiak, DJ Señora eta Nakama Planet Sanferminetako gazte-eremuan; Erel&Kuñi Uniendo Lazos jaialdian, irailean; eta Dúo Dydima, Migrazioen Mundu Egunean, abenduan.
EIruñeko Udalak Txankletak 2022: Aktibatu zure uda programazioa antolatu du udako hilabeteetan. Udako jarduerak eskaintzen dira 14 urtetik 30era bitarteko gazteendako. Jarduerak, lau ataletan banaturik daude: kirola, zazpi jarduerarekin; kultura; birekin; eguneko txangoak, sei ateraldirekin Nafarroa osoan barna; bi jarduera Iruña ezagutzeko, eta gorputz perkusioko lantegi bat. Guztira, aurten, 15 jarduera programatu dira.
EGuztira, 1.130 leku eskaini dira jardueretan, bai eta zinema ikusteko 1.300 txartel ere.
DTxankletak programaren barruan, gainera, Egunero plan bat Gaztediaren Etxean programatzen da, eta, 2022an, uztailaren bigarren hamabostaldian eta abuztuan, guztira 31 jarduera antolatu dira haren barnean. Programazioan 288 gaztek hartu zuten parte, horietatik 8 mutilak izan ziren (% 29,15) eta 203, neskak (% 70,49). Iaz baino % 19 gazte gutxiagok parte hartu dute, iaz 356 lagun aritu baitziren.
Sanferminak ospatzeko, gazteei zuzendutako programazioa diseinatu da; aurre-nerabeei eta nerabeei zuzendua, hain zuzen (12-17 urte), berariazko jardueren alternatiba bat eskaintzeko, biztanleria-tarte horren ezaugarri eta beharrekin bat. 2018an bezalaxe, ekitaldi honetan programazioa hilaren 7tik 14ra izan da eta, horrenbestez, sanfermin osoak hartu ditu (hilaren 6a izan ezik, egun hori berezia baita). Aurreko urteetako leku berean egin zen, Foruen plazan.
Programazioa diseinatu da kontuan harturik bai aurreko edizioetan jasotako balorazioak, bai aurreko edizioan parte hartutakoei eginiko inkestak, 500 baino gehiago. Programazioak musika, dantza, lantegiak, puzgarriak, kontzertuak eta DJak biltzen ditu. Gazte askok parte hartzen dute horiek dinamizatzen. Halaber, Gazteen Gurutze Gorriko hiru animatzaile aritu dira eremua diseinatzen, dinamizatzen eta koordinatzen.
Edizio honetako ordutegia 18:30etik 22:45era bitartekoa izan da, jarduerak su-artifizialak baino lehen bukatuta.
Aurten, gainera, Gozatu burua galdu gabe prebentzio-kanpaina diseinatu da; mezu horrek norberaren erantzukizuna azpimarratu nahi du jaiak modu osasuntsu eta arduratsuan bizitzeko orduan, alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoa saihestuz eta harreman afektibo-sexualak izatean beharrezkoa den segurtasuna azpimarratuz.
Hainbat euskarri erabili dira kanpaina zabaltzeko, hala nola informazio-flyerrak, eranskailuak, eskumuturrekoak eta buru erraldoi puzgarri bat, egunero gazte-eremuko jarduera-ordutegian kokatua egon zena. Horrez gain, informazio-etxola bat jarri zen eta, bertan, bi lagunek argibidea eman zuten kanpainaz eta mezuaz, bai eta prebentzioan aritzen diren beste erakunde batzuez ere.
Aurten, guztira, 5.500 lagunek parte hartu dute gazte-eremuko programazioan eskaini diren jardueretan. 200 inguruk gogobetetze-inkestei erantzun diete, eta haien gogobetetze-maila 4koa izan da 5en gainean. Jardueren artean, atrakzioek eragiten duten parte-hartzerik handiena, eta inkestatutako guztiek egun batez baino gehiagoz parte hartu dute gazte-eremuan.
Eremuaren programazioak eta zabalkundeak, guztira, 74.826,51 €-ko zenbatekoa eragin dute, barne direla jarduerak, kontratazioak, zabalkundea eta Gozatu burua galdu gabe kanpaina.
Urtean zehar zinemara joateko hiru txartel-kanpaina egin ziren: bata, martxoaren 1etik azaroaren 30era arte, zinemarako txartelak JBGAn (2.001 sarrera), beste bat Txankletak programaren barruan (1.300 sarrera) eta azkena, Gabonetan (1.200 sarrera). Guztira, 4.501 txartel eskaini zitzaizkien Iruñeko 14-30 urteko gazteei, zinema-sarrerekin trukatzeko. Txartel trukatuei dagokienez, JBGA kanpainan 310 txartel trukatu ziren; udako zinema-kanpainan, 869, eta Gabonetakoan, 814.
Bideo-jokoen gaiarekin lotutako ekitaldi batean parte hartu da, 2021ean hasitako esplorazio- eta irekiera-lanean aurrera jotzen jarraitzeko; sektoreko profesionalak eta aitzindariak ekartzen dira, hiriko gazteei gakoak, aholkularitza eta aukerak emateko. Jardunaldia abenduaren 19an egin zen, astelehenarekin, 18:00etatik 20:30era, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren (CEN) ekitaldi-aretoan.
2020an, gazteek parte hartzeko foro honi berreldu zitzaion. Hiriko gazte-elkarteek hartzen dute parte, bai eta gazteriarekin lotutako beste erakunde batzuek ere. Mahaiaren araudi zaharra Iruñeko Udalaren herritarren partaidetzarako erregelamendu berrira egokitzeko lanaren ondotik, 2021. urtearen hasieran Mahaiaren erregelamendu berria onetsi zen.
Behin erregelamendu berria indarrean, Gazteriaren Mahai berria eratu zen, ohiko bilkuran, 2021eko apirilean. Behin eraturik, Mahaia irailean berriro bildu zen ohiko bilkuran, erregelamenduak ezarritakoarekin bat. Urrian, gainera, bilkura berezia egin zen, III. Iruña Gaztea Plana lantzeko eta botila-bestek hirian sortutako arazoa eztabaidatzeko.
2022an zehar, bi deialdi egin dira; bata quorumik gabe, eta bigarrena irailean, III. Iruña Gaztea Plana baliozkotzeko. Azken bilkuran, Mahaiko presidenteordea aukeratu zen, Mariangel García Petrella, Eqües Elkartekoa, eta halaber, Iruñeko III. Iruña Gaztea Plana erkatu eta baliozkotu zen.
Iruñeko Udalak III. Iruña Gaztea Planaren prestaketa bultzatzen jarraitu du. Sei printzipio gidari ezarri dira: zeharkakotasuna, berdintasuna, parte-hartzea eta gizarte inklusioa, jasangarritasuna, berrikuntza eta sormena, eta elkartasuna.
SFuntsezko bost ardatz ezarri dira: gazte emantzipatuak; gazte konprometituak; gazte parte-hartzaileak; gazte jasangarriak eta gazte aktiboak. Proposatu diren ekintzak ardatz haietatik eratortzen dira. Hala udal-alorrak garatzen ari direnak, nola aurrez partaidetzan oinarriturik egindako lanean proposatutako ekintza berriak. Genero-ikuspegiaren txertaketaren berrikuspena egin eta genero-inpaktuaren txostena prestatu da.
Behin planaren oinarrizko dokumentua egindakoan, gazteriaren Mahaian erkatu da, III. Iruña Gaztea Plana behin betiko onetsi aurretik. Tokiko Gobernu batzarrak onetsi zuen 2022ko abenduaren 12an.
Plan berria eta Iruña Gaztearen logo berria aurkezte aldera, jai bat antolatu zen Zentral Aretoan eta Burgoen plazan, abenduaren 28an. Horretarako, VA de Kultura elkartea arduratu zen arratsaldeko kontaktu artistiko guztiak egiteaz. Taupadak dantza-eskolak parte hartu zuen Burgoen plazan, eta, ondoren, Mariangel Garciak Eqües Elkarteko kide eta Gazteriaren Mahaiko presidenteordeak III. Iruña Gaztea Planaren ildoen aurkezpen laburra egin zuen. Ondotik, Claudia Castazabal, Messy Mess eta Ninyas del Corro taldeen musika-emanaldiak izan ziren, Zentral Aretoa beren abestiekin beteta.
Iruñeko Udalak berdintasunaren arloan egiten duen zeharkako lanaren barnean, udalaren gazteria-unitateak gazteria berdintasunaren arloan sentsibilizatzea helburu duten ekintzak garatzen ditu. Horretarako, 2021ean honako ekintza hauek egin ziren:
Deskribatutako ekintza guztiak urtean zehar ezarri dira, eta berrikusi eta eguneratu ondoren, 2023rako Berdintasunerako Plan Operatiboan sartu dira.
2022an zehar, sareak bere lanari berreldu dio. Espainia osoko udalerriak daude sarturik (Logroño, Gasteiz, Santander, Madril, Zaragoza, Murtzia, Valladolid eta Malaga), INJUVE erakundearen babespean. Sarearen helburua da gazteen arte-sorkuntzak sustatu eta zabaltzea, eta gazteak trukatzeko eta zabaltzeko sare bat eratzea.
Sarea eta haren lana sendotzeko bidean aurrera jotzeko, hainbat topaketa egin dira aurten; lehenbizikoa Logroñon, martxoaren 22an eta 23an, eta Gazteria Zinegotzi Berezia bertaratu zen. Bertan, udal parte-hartzaile bakoitzak arlo horretan garatutako ekintzak bateratu ziren. Bigarrena, berriz, ekainaren 2an egin zen, Madrilen, INJUVEren egoitzan, gai zehatzetan aurrera egiteko eta Sareak Ehuntzen plataforma finkatzeko, sortzaile gazteendako trukerako leku aktiboa izan dadin.
Gainera, hainbat bilera egin dira online, jarduera-protokolo bat adosteko eta Sarea zer den erakusteko jardunaldi bat antolatzeko..
Gaztediaren esparruko lan-ildoetako bat gazte-jarduerak eta -proiektuak babestea da, eta, horri dagokionez, martxoan Gaztediaren Etxean egindako Iruña Open Rubik Txapelketa babestu da. Txapelketa ofiziala da eta 40 lehiakidek parte hartu dute 18 modalitate arautuetatik 8tan. Programak izandako harrera ona kontuan hartuta, txapelketa antolatzen duten gazteekin elkarlanean jarraitzea aurreikusi da, huraxe Gaztediaren Etxean hartuz eta ekitaldia antolatzeko prozesuan lagunduz.
Aipatzekoa da Iruñean jokatuko dela 2024an Europako Speedcubing Txapelketa, mundu zabaleko 1.000tik gora kubozalek hainbat kategoriatan parte hartuta. Horretarako, koordinazioan ari da lanean huraxe garatuko duen elkartearekin, txapelketa jokatzeko dituzten beharrei erantzunez.
Hilabeteotan, hainbat bilera egin dira Gazteriaren Kontseiluko teknikariekin interes komuneko gaiak aztertzeko.
Gaztediaren Etxeko kudeaketa-taldeak eta udal-teknikarien taldeak Nafarroako Gazteriaren Institutuaren prestakuntza-jardueretan, koordinazio-bileretan eta lan teknikoko mahai espezifikoetan parte hartzen dute.
Halaber, Gazteria Unitateak Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bi dirulaguntza hauetan hartu du parte: Toki-erakundeendako dirulaguntza, 2022ko Gazteendako Programak garatzeko eta Gazteendako Informazio Zerbitzuen Sareak ekipamendua erosteko dirulaguntza, 2022.
|
ZERBITZUAK, GUZTIRA |
Erabiltzaileak |
|||
|---|---|---|---|---|
|
2021 |
2022 |
Aldaketa |
Portzentajea |
|
|
61.784 |
81.107 |
+19.323 |
+% 31 |
|
|
Jarduera kop. |
||||
|
2021 |
2022 |
Aldaketa |
Portzentajea |
|
|
511 |
487 |
-24 |
-% 5 |
|
|
Zenbakia |
|||
|---|---|---|---|
|
2021 |
2022 |
Aldaketa |
|
|
Aisiako eta denbora libreko ikastaroak |
116 |
102 |
-% 12 |
|
Informatikako doako lantegiak |
40 |
41 |
+% 2,5 |
|
Programazio Zerbitzuko ekitaldiak |
98 |
101 |
+% 3 |
|
Erakusketak |
11 |
14 |
+% 27 |
|
Aisialdiko larunbatak, saioak |
10 |
10 |
- |
|
Gazte-elkarteen ekintzak: Antolatu zure ekitaldia |
48 |
35 |
-% 27 |
|
Kafehartzen |
133 |
135 |
+ % 2 |
|
Bestelako jarduerak |
55 |
49 |
- % 11 |
|
Jarduerak, guztira |
511 |
487 |
% -5 |
|
Erabiltzaileak |
|||
|---|---|---|---|
|
2021 |
2022 |
Aldaketa |
|
|
Gazteendako Informazio Bulegoa |
7.472 |
7.812 |
+% 5 |
|
Aholkularitza Juridikoa |
734 |
745 |
+% 1,5 |
|
Gazte Elkartegintzari buruzko aholkularitza |
365 |
370 |
+% 1 |
|
Gazte-ekintzailetzarako aholkularitza |
123 |
125 |
+% 2 |
|
Aholkularitza Psikologikoa |
189 |
318 |
+% 68 |
|
Ikasketa Aholkularitza |
269 |
272 |
+% 1 |
|
Bidaiategia |
57 |
53 |
-% 7 |
|
Boluntarioendako Argibide Bulegoa.o |
378 |
422 |
+% 12 |
|
Hau zure etxea da bisita gidatuak |
115 |
159 |
+% 38 |
|
GUZTIRA |
9.702 |
10.276 |
+46 % |
|
Erabiltzaileak |
|||
|---|---|---|---|
|
2021 |
2022 |
Aldaketa |
|
|
Aretoak lagatzea, eskaera iraunkorrak |
28.265 |
41.729 |
+% 48 |
|
Aretoak lagatzea, noizbehinkako eskaerak |
6.750 |
8.259 |
+% 22 |
|
Ikasketa-gela |
4.706 |
4.822 |
+% 2 |
|
GUZTIRA |
39.721 |
54.810 |
+% 38 |
|
Erabiltzaileak |
|||
|---|---|---|---|
|
2021 |
2022 |
Aldaketa |
|
|
Ikastaroetako parte-hartzaileak |
1.085 |
1.421 |
+% 31 |
|
Informatika-lantegi irekiak |
315 |
279 |
%- 11 |
|
GUZTIRA |
1.400 |
1.700 |
+% 21 |
|
Personas usuarias |
|||
|---|---|---|---|
|
2021 |
2022 |
Aldaketa |
|
|
Kultur jarduerak |
2.114 |
3.168 |
+% 50 |
|
Erakusketak |
944 |
1.164 |
+% 23 |
|
Aisia-larunbatak |
693 |
999 |
+% 44 |
|
Gazte-taldeen jarduerak: Antolatu zure ekitaldia |
1.544 |
1.516 |
-% 2 |
|
Kafehartzen kafetegia dinamizatzeko jarduerak |
871 |
1.337 |
+% 54 |
|
Bestelako jarduerak |
1.127 |
1.133 |
+% 1 |
|
GUZTIRA |
7.293 |
9.317 |
+% 28 |
|
Erabiltzaileak |
|||
|---|---|---|---|
|
2021 |
2022 |
Aldaketa |
|
|
Zibergela eta Iruña Gaztemaker |
3.668 |
5.004 |
+% 36 |
|
GUZTIRA |
3.668 |
5.004 |
+% 36 |