Iruñako Udalaren 2022eko memoria

KULTUR ANIZTASUNA

  • — Kultur Aniztasunaren eta Herritartasun Inklusiboaren Plana. 2022an, planaren idazketa landu zen eta, horretarako, 4 lantegi egin ziren, 59 lagunek parte hartuta; 34 emakumek eta 25 gizonek, hain zuzen.
  • — Egun berezien ospakizuna. Martxoaren 21ean, Arrazakeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna egin zen Caro Baroja La Granja BHIn. Jardunaldia honako esteka honetan dago ikusgai:
    https://www.youtube.com/watch?v=BsPAJ7w_Jzg
  • — Kultur Aniztasunaren eguna ere ospatu zen maiatzaren 21ean, Erraldoien txokoan egindako musika- eta dantza-ekitaldiaren bidez.
  • — Kulturen kalejira. Hainbat herritako 39 taldek parte hartu zuten. Baziren Argentina, Bolivia, Bulgaria, Brasil, Txile, Kolonbia, Ekuador, Ginea, Peru, Sahara, Senegal, Venezuela eta Ukrainakoak, bai eta África United eta Flor de África entitateetan elkartutako beste herrialde afrikar batzuetakoak ere. Era berean, Nafarroako kulturaren ordezkaritzak esku hartu zuen. Guztira, 1.000 pertsona inguruk parte hartu zuten.
  • — Udal-langileak kultur gaitasunetan prestatzeko ekimena. Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako Departamentuarekin ezarritako lankidetzaren baitan, José Álamok prestakuntza eman zien 40 laguni kultur gaitasunen gainean. Ekintza 2023ko lehen hiruhilekoan onetsiko den Kultur Aniztasunaren eta Herritartasun Inklusiboaren Planean dago aurreikusia.

ZENTROA

https://participa.pamplona.es/centro-de-participacion

Zerbitzuaren helburua da elkarteei eta herritarrei oro har informazioa ematea udalean eskura diren baliabide, deialdi, prozesu eta bestelakoez. Partaidetzarako Informazio eta Baliabide Zerbitzuak lana errazteko laguntza pertsonalizatua eskaini nahi die elkarteei beren egunerokotasunari dagozkion alderdietan. Liburutegi-zerbitzu espezializatua, informazioa eta aholkularitza juridikoa elkarteendako.

  • — Pertsona artatuak: 2022ko urtarriletik abendura bitarte, 9.189 arreta egin dira guztira. 2021ean, berriz, 6.576. Hilean, batez beste, 766 arreta izan dira.
  • — Kondestableko IV. eta V. aretoen erabilera: 840.
  • — Liburu-maileguak: guztira, 1.810 liburu-mailegu egin dira etxeetara. Aurreko urtearekin alderatuta, 500 mailegu gehiago izan dira.
  • — Aholkularitza juridikoa erabili duten pertsonak: 684.

HERRITARREN PARTAIDETZARAKO ZERBITZUA

  • — Bilera dinamizatuak: hainbat Auzo Eztabaidagune, Sanferminetako Mahaia, Mendillorriko eta Arrotxapeko Energia Komunitatea, zentro komunitarioetako bilerak, kalejirarako bilerak… Guztira, 91 bilera dinamizatu dira.
  • — Udal-alorrei laguntza ematea

Heritarren Partaidetzarako Zerbitzuaren eta Udal Alorren arteko lankidetza

Alorra

Kopurua

%

Alkatetzako Alorra

0

0,00

Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko alorra

0

0,00

Gizarte Zerbitzuetako alorra

0

0,00

Herritarren Segurtasuneko alorra

3

1,62

Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako alorra

73

39,46

Kultura eta Berdintasuneko alorra

11

5,95

Gizarte Zerbitzu, Komunitate Ekintza eta Kiroleko alorra

46

24,86

Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko alorra

0

0,00

Proiektu Estrategiko, Mugikortasun eta Jasangarritasuneko alorra

52

28,11

GUZTIRA

185

100

AUZO-EZTABAIDAGUNEAK

Auzo Eztabaidaguneak lurralde-partaidetzako guneak dira, eta haietan auzoko aferak hartzen dira hizpide. Helburu nagusia herritarren eta Udalaren arteko gogoeta sustatzea da, politika publikoak herritarrengana hurbiltze aldera, hiriko auzoetako bizi-kalitatea hobetzea xede harturik.

  • — Gauzatu diren auzo-eztabaidaguneak: 5. Donibane, Etxabakoitz, Arrotxapea, Zabalguneak eta Ermitagaña-Mendebaldea.
  • — Zenbat lagunek parte hartu duten. 2022an egindako 5 auzo-eztabaidaguneetan, 85 emakumek eta 105 gizonek parte hartu zuten; guztira, beraz, 190 pertsonak.

Eztabaidagune guztiak streaming bidez eman ziren eta emankizunak Partaidetzako Alorraren Parte hartu Iruña Youtube kanalean jarri ziren ikusgai:

https://www.youtube.com/watch?v=6a6bn4Jw3Ls&list=PL1XmQbsydstcDqfekqHCoyTrLaVqtlrZn

HERRITARREN PARTAIDETZAN PRESTATZEKO IKASTAROAK

Prestakuntza, topaketa eta gogoetarako guneak sortu beharrak eraginda sortu da Partaidetzarako prestakuntza, herritarrak partaidetzarako ahaldundu ahal izan daitezen. Oro har, herritarrei dago zuzendua, bai eta elkarteei ere. Prestakuntza-ikastaroetako hiruhilekoan behingo programazioak sei gai-ardatzetan daude multzokatuta: gizarte-trebeziak, partaidetzarako tresnak, gizarte-inklusioa, elkarteen kudeaketa, trebezia teknologikoak eta kultur aniztasuna.

DIRULAGUNTZAK

Herritarren partaidetzaren esparruko dirulaguntzak herritarren partaidetzaren, herritartasun aktiboaren eta gizarte-egituratzearen arloetako proiektu, jarduera eta prestakuntzari daude zuzenduak. 115 elkartek aurkeztutako 126 proiektuk 500.000 euro jaso dituzte.

  • —A epigrafea: Herri-jai komunitarioak egiteko. 20 proiektu. 45.000 euro
  • — B epigrafea: Herritarren partaidetza eta gizarte-ehunaren sare-lana sustatzen duten jarduerak. 330.000 euro eta 58 proiektu.
  • — C epigrafea: Kultur aniztasuna sustatzen duten jarduerak. 40.000 euro eta 16 proiektu
  • — D epigrafea: Adinekoen partaidetza eta herritartasun aktiboa sustatzen duten jarduerak. 80.000 euro eta 29 proiektu

LOKALEN LAGAPENAK

Alorrak hainbat lokal kudeatzen ditu hiriko erakundeei lagatzeko. 2022an, 160 aldiz laga dira.

UDAL EGUTEGIA

20.000 ale argitaratu ziren: 15.000 ale gaztelaniaz eta 5.000 euskaraz.

HERRITARREN ERAKUNDEEN UDAL-ERROLDA

Errolda Herritarren Partaidetzarako Erregelamenduan araututa dago, 101-105. artikuluetan. Bertan, izena eman duten elkarteak aitortzen dira eta aukera ematen die udalerriari eta Udalari entitateen daturik garrantzitsuenak ezagutzeko, hala nola kopurua, ordezkaritza, interes-maila, eta abar. 2022an, 36 elkarte berrik eman zuten izena.