Gobernu Gardena
Gobernu Gardeneko Alorrak hainbat eginkizun ditu; horien artean, alor bat baino gehiago ukitzen dituzten diru-laguntza estrategikoetarako lerro-deialdietan aurkezten diren proiektuen buru eta koordinatzailea izatea.
2015eko bigarren seihilekoan, Iruñeak proiektu bat aurkeztu zuen POCTEFA programaren mugaz gaindiko deialdi berrian, inbertsioa lehentasunez gotorleku-inguruneko kultur azpiegitura berritzailera bideratzeko.
Iruña buru duen proposamenaren muina arte-sorkuntzari eta kultur turismoari loturiko berrikuntzan datza, eta hainbat ekintza proposatu dira ondarea historiari, kulturari eta turismoari begira balorizatzeko, hiriko gotorlekuak erdigunean jarrita.
Proiektua Baionarekin (Frantzia) eta Hondarribiarekin (Gipuzkoa) batera aurkeztu zen.
Ekintzak 2016ko erdialdetik 2019ra bitarte dira egitekoak.
FORTIUS proiektuarekin gertatu bezala, hau da, Iruñeko Udalak POCTEFAren barruan aurkeztutako lehenarekin, onetsitako proiektuetan bildutako ekintzen % 65 lagunduko zituen diruz Europar Batasunak.
Programazio-aldi berri honetan, Europako Batzordeak planteamendu berritzaileak erabiltzeari ematen dio lehentasuna hiri-erronkei ekitean.
Hiri Estrategia Integratua izeneko proiektua ere aurkeztu zen Europako laguntzetara, Iruñeko hegoaldeko auzoetarako (Milagrosa-Arrosadia, Santa Maria la Real eta Azpilagaña). DUSI izeneko laguntzetara aurkeztu zen, zehazki. Laguntza horiek EGEF Funtsekin batera finantzatzen dira.
2015ean, proposamena eremuko gizarte eta enpresa taldeei aurkeztu zitzaien, haiekin batera lan eginen baita ekimenak garatzeko.
Proiektuaren helburu nagusia da eremu sortzaile deritzon estrategia bat garatzea, inguru hondatuenen egoera errotik eraldatze aldera.
Horrela, berariazko ekimenak eta ekintzak sortu eta garatuko dira hiriaren hegoalderako, bertako gizartean eta espazioetan gertatzen ari diren hondatze-prozesuak geldiarazteko. Aldi berean, diagnosian identifikaturiko erronkei datorren hamarkadan aurre egiteko aukera aprobetxatuko da.
Hainbat alderdi nabarmenduko dira, hala nola bizikletaren erabilera handiagoa; auzokideen aparkamendua eraginkortasun handiagoz erregulatzea; oinezkoendako eremu mailak ezartzea, tarteak, ordutegiak eta kaleak seinalatuta; etxebizitzaren balioa nabarmentzea, etxebizitza zaharberritzeko berezko programa bat abiarazita, hein batean gazteei lotutakoa; merkataritza sortzaileagoa erakartzea; edota halako lan-esparru bat diseinatzea, industria sortzailearekin eta smart cities edo hiri adimentsuekin loturiko negozio txiki gehiago eragiteko (lokalak, mintegiak eta berezko laguntzak kontuan hartuta).
Udalak, bestalde, Trebatu proiektua abiarazi zuen, enpresa txikiek eta ekonomia sozialeko entitateek kontratazio publikoan sartzeko aukera handiagoa izan dezaten, tokiko administrazioari dagokionez.
2015eko datuen arabera, kontratazio publikoaren % 31 enpresa txiki eta ertainek eskuratu zuten, nahiz eta enpresa-ehunaren % 98,7 ETEez osatuta dagoen.
Kontratazioetako agiriak bateratu egin ziren, sinpletzeko eta irisgarriagoak egiteko, gizarte eta ingurumen arloko klausulak sartuz, eta Europako arau-esparru berriak enpresa txikientzat dakartzan aukerak aztertuz. Hau da, araudi berriaren asmoa da enpresa txikienen parte-hartzea indartzea tokiko kontratazio publikoaren alor eta zerbitzu guztietan.
Lan-planaren ardatz eragileetako bat dimentsio txikieneko enpresak prestatu eta gaitzea da, lan-lantegi oso praktikoen bidez, Udaleko Lege Aholkularitzak emanikoak. Lantegi horietan honakoak jorratuko baitira: administrazioarekin kontratatzeko dauden bideak; eskaintzak aurkezteko moduak; akatsik ohikoenak; araudia; gaudimena eta esleipen-irizpideak; eta tokiko kontratazio publikoan erabiltzen diren agiri askotarikoak.
Proiektu horren barruan, Udalak lizitatzekoak diren kontratu guztiak aztertzeari heldu zion, ahal den guztietan loteak egin daitezen, eta enpresa txikiek eta ekonomia sozialeko entitateek Iruñeko Udalarekin zuzenean kontratazioa egin ahal izan dezaten.
Herritarrendako Laguntza Zerbitzua
Herritarrendako Laguntza Bulegoa Kondestable jauregian dago, eta 2015ean 70.647 lagun artatu zituen, hau da, aurreko urtean baino 9.315 lagun gutxiago.
Tiketa jaso eta gero kontsulta egiteko bertaratu ez zirenen herritarren kopurua antzekoa izan zen bi urteetan; % 0,9, 2015ean, eta % 0,8, 2014an.
Beste urte batez ere, eskari nagusiak erroldaren datuekin izan zuen zerikusia: 61.300 pertsonak eskatu zituzten, hau da, guztien % 87,1ek.
Kopuru hori 2014koa baino txikiagoa izan zen, orduan 66.900 lagunek eskatu baitzituzten erroldako datuak, baina gora egin zuen, aitzitik, errolda-kudeaketen pisu erlatiboak tramite guztiak kontuan hartuta (2014an, guztien % 83,6 izan ziren).
Gehien jaitsi den eskariak erregistro-kudeaketekin dauka zerikusia, batez ere fakturazioa une honetan FACE atari nazionalean egiten delako, eta hori ez da zenbatzen udal-estatistikan.
Erregistratutako agiriei dagokienez, eginkizun hori betetzen duten udal-bulegoetan, guztira 49.756 agiri sartu ziren 2015ean, barne hartuta modu elektronikoan erregistratuak.
Kopuru hori ere 2014koa baino txikiagoa izan zen; izan ere, 2014an, 53.722 agiri erregistratu ziren. 2015ean, agirien % 31,8 (15.823) Erregistro Orokorrean (Kondestablen) tramitatu ziren, dela aurrez aurre, dela postaz, dela beste bitartekoak erabilita, eta % 9,4 (4.710 erregistro) posta elektronikoaren bidez egin ziren.
Gainerakoak, % 100 osatzeraino, erregistro osagarrietan tramitatu ziren.
| Artatutako Herritarrak | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 |
| Jaulkitako tiketak | 72.698 | 80.870 | 79.962 | 70.647 |
| Artatutako herritarrak | 71.930 | 79.960 | 79.300 | 70.000 |
| Aurkeztu ez diren herritarren % | 1,1% | 1,1% | 0,8% | 0,9% |
| Artak, xehetasuna |
2012 | 2013 | 2014 | 2015 |
| Errolda | 58.659 | 69.936 | 66.900 | 61.308 |
| Erregistroa | 5.808 | 6.827 | 8.832 | 6.412 |
| Argibidea | 2.113 | 2.185 | 2.437 | 2.057 |
| Tiketik gabe | 953 | 1.008 | 1.131 | 223 |
Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arretaren 010 telefonoak 564.592 kontaktu egin zituen, 2015ean, herritarrekin.
Beraz, kopurua % 30 igo zen, aurreko urtean kudeaturiko kontaktuen aldean.
Telefono-dei gutxiago jaso bazen ere, irteerako hartu-eman kopuruak gora egin zuen, posta elektronikoen eta SMS nahiz twitter mezuen bitartez, nagusiki udal-alor batzuek eta Gaztediaren Etxeak eskaturik.
2015ean jasotako 160.971 deietatik, 135.027ri erantzun zitzaien (% 83,88).
Deiaren iraupena, batez beste, 103 segundokoa izan zen. Dei gehienek argibideren bat eskatu zuten (% 44), telefonogune-zerbitzua eskatu zuten (% 22) edo udal-kudeaketak izan ziren (% 19).
% 3 oharrak, kexak eta iradokizunak izan ziren.
010 telefonoaren bidez egin daitezkeen tramiteek 28.096 kudeaketa eragin zituzten 2015ean; hau da, aurreko urtean baino % 2,85 gehiago.
Halaber, posta elektroniko gehiago sartu ziren (% 3,95 gehiago), eta guztira 2.680 izan ziren.
Bestalde, % 46,2 igo ziren Udaletik bidalitako sms-ak eta posta elektronikoak, 386.796 igorri baitziren; haietako asko Gaztediaren Etxeko erabiltzaileendako argibidea izan zen, bai eta oharrak eta alertak ere.
010ak, herritarrei harrera egiteaz gain, kanpainak ere egiten ditu udal-alorrek eskaturik, hala nola izen-ematea egitea, berariazko jarduerak hedatzea, ohar masiboak bidaltzea, etab. Horrela, 2015ean, 25.506 izen-emate egin ziren, eta haien % 45 webaren bitartez.
Ohar, kexa eta iradokizunen atalean, 6.278 kontaktu bideratu ziren, eta erantzuna batez beste 22,26 egun izan zen.
010eko langileak, halaber, denetariko informazioaz hornituriko 10.644 fitxa prestatu eta eguneratzeaz arduratu ziren.
Aurreko urtearekin alderatuta, % 7,3 fitxa gehiago eguneratu eta sortu ziren.
010eko Twitter kontutik (@010_Pamplona), 3.020 txio igorri ziren, eta urte bukaeran, 3.104 lagunek bide hori erabiltzen zuten udal-informazioaren berri izateko.
Iruñeko Udalaren webguneak, www.pamplona.es, hiru milioi bisita baino gehiago jaso zituen; hau da, batez beste, 8.450 bisita eguneko.
Bisitaren batezbesteko iraupena 3 minutu eta 45 segundo izan zen, eta albisteek nahiz agendak eragin zuten interesik handiena, baita enplegu publikoari eskainiko orrialdeek ere, bisitariek agiri horiek jaitsi baitzituzten gehien.
Guztira, 2015ean, 8.392.446 orri ikusi ziren; hau da, ia 23.000 egunero.
Bisita bakoitzean, batez beste, bi orri ikusi ziren.
Bisitarik gehien uztailean izan ziren, 288.463 sarrera izan baitziren udalaren webean, eta guztira 709.232 orri ikusi ziren.
http://www.pamplona.es
Orri bisitatuena webaren azal-orria da, atarian sartzeko gunea baita.
1,2 milioitik gora bisita izan zituen.
Behin webgunean sartuta, edota kanpo-esteken bidez iritsita, Udalaren prentsa-oharrez osaturiko orriak izan ziren bisitatuenak, 1.375.296 aldiz ikusi baitziren, bai eta agenda-orria ere, 606.107 bisitarekin.
Civivoxetako ikastaroekin zerikusia duten orriek ere eragin zuten interes handia (141.0001 bisita), edota Iruñeko aparkalekuan libre dauden lekuen berri ematen duen orriak (71.264), Iruñeko Udalaren lizitazio eta lehiaketen berri ematen duen orriak (57.251), konpainiako animaliak hartzeko orriak (40.190) eta hiriko turismo-orriek ere bai.
Jendeak gehien jaitsitako dokumentuei dagokienez, enplegu publikoari buruzkoak nabarmendu ziren, hau da, 2015ean irekitako kontratazio-prozedurei buruzkoak; funtsean, Udalak administrari laguntzaile lanposturako eta funtzionamendu laguntzaile lanposturako zerrendak osatzeko deialdiari buruzkoak.
Enplegu publikoari dagozkion dokumentuak 148.555 aldiz jaitsi ziren.
Enplegu publikorako deialdien ondotik, Civivoxetako ikastaroak eskatu ziren gehien, 64.204 aldiz jaitsi baitziren.
Eta halako une jakin batean, 2015eko maiatzean, 18.316 aldiz jaitsi ziren Nafarroako eta Udal Hauteskundeetarako hautes-mahaietako kideen gaineko dokumentuak.
Herritarrendako Laguntza Zerbitzua (HLZ)
| 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | |
| Aurrez aurreko harrera- Kondestable Jauregia | 73.029 | 71.930 | 79.960 | 79.300 | 70.647 |
| Telefono bidezko laguntza - 010 | 161.074 | 158.655 | 148.586 | 161.486 | 160.971 |
| Harrera telematikoa - www,pamplona.es | 4.257.092 | 2.524.734* | 2.912.212* | 3.082.831* | 3.085.699* |
*Bakarrik zenbatu ziren www.pamplona.es webera izandako sarrerak eta ez Udalaren gainerako webetara izandakoak, 2011n bezala
http://www.pamplona.es/
Protokoloa
Udalak honako ekitaldi instituzionaletan parte hartu zuen 2015ean:
Bost Zaurien elizkizuna, Ostegun Santuan; Bezperak, San Fermin prozesioa eta Zortziurrena, sanferminetan; Batasunaren Pribilegioa, irailean; eta San Saturnino, azaroan.
Nabarmendu behar da Batasunaren Pribilegioa gogoratzeko ekitaldiak izaera zibila izan zuela, lehen aldiz, irailaren 8an.
Udalak 115 talderen bisita jaso zuen; gehienbat, ikastetxeak. Beraz, 3.000 bat lagunek bisitatu zituzten aretoak, herritarrei doan ematen zaien zerbitzu horren bidez.
Urte osoan, alkateak eta Udalbatzak 17 harrera egin zieten talde, elkarte eta entitateei.
Azaroan, Udalak Yamaguchi hiri senidetuaren ordezkaritza bat jaso zuen, senidetze-hitzarmena sinatu zeneko XXXV. urtemugan.
Hango alkatea, Sumitada Watanabe, buru zelarik, ordezkaritza hiru egunez ibili zen hirian bisitak eta jarduerak eginez; horietako bat Yamaguchi parkeko senidetze-ekitaldia izan zen.
Urrian, Alemaniako Paderborn hiri senidetuko alkate Michael Drayer ere etorri zen bisitan, eta Joseba Asiron alkateak hartu zuen.
Irailaz geroztik, udalaren webaren bidez, bisita birtuala egin daiteke udaletxera, 360º-ko hamaika irudi panoramikoren bitartez. Irudi guztiak bereizmen handikoak dira eta udaletxeko hainbat gela ageri dira.
Bisita birtuala denetariko euskarrietatik (ordenagailua, mugikorra, tableta) eta edozein sistema eragiletatik egin daiteke.
Bisita Udaletxe plazan hasten da, eta aukera ematen du eraikin barnealdera sartzeko, eta atondoa, Harrera Aretoa, Batzar Aretoa, Alkatearen bulegoa eta Gobernu Batzordearen aretoa ikusteko.
Gainera, antzinako argazkiak ere badaude ikusgai, Iruñeko Udal Agiritegiak utzitakoak, bai eta plazaren nahiz entzierroaren egungo irudiak ere, bertan ageri diren ikonoak sakatuta.
11 irudi panoramikoetako bakoitza 42 argazkiz osatuta dago. Argazkiak errotula motorizatu batekin atera dira, eta badago argazkiak programatzeko aukera, ikusleak egin nahi duenaren arabera.
Horrela, argazkiak norabide guztietan biratu daitezke, edota batetik bestera pasatu ikonoen erditik jauzi eginez edota kameraren mugimenduari jarraikiz.
Era horretako errotula bakarra da merkatuan, bai zehaztasunari begira, bai balio-aniztasunari begira.
Bestalde, Iruñeko Udalean 255 ezkontza zibil egin ziren; zehazki, Ziudadelako Filipe II.a aretoan; hau da, 2014an baino % 25 gehiago, urte hartan 204 izan baitziren.
255 ezkontzetatik, 28 elebitan edo euskaraz izan ziren.
Gainera, 6 ezkontza zibil egin ziren sexu bereko pertsonen artean, aurreko urtean baino bi aldiz gehiago.
Ezkongaiek gehien eskatutako hilabetea urria izan zen, 36 ezkontza egin baitziren; gero, abuztua, 35ekin; maiatza, 34rekin; iraila, 33rekin, eta ekaina, 30ekin.
Beste muturrean batez ere neguko hilabeteak daude; urtarrilean 5 ezkontza izan baitziren; otsailean 11, eta abenduan eta apirilean, 13na.
14 bikotek uztaila aukeratu zuten; 15ek, martxoa, eta 16k, azaroa.
2015ean zeuden 37 zinegotzietatik (2014an baino 9 gehiago, ekainean Iruñeko Udalaren osaera aldatu izanaren ondorioz), 24k ezkontza zibilen bat egin zuten.
UPNk 82 ezkontza zibil egin zituen; Geroa Baik, 71; EH Bilduk, 60; Izquierda Ezkerrak ,17; PSNk, 14; Aranzadik, 9; eta Aralarrek eta PPk, bana.
Iruñeko Udalak Filipe II.a aretoan egiten ditu ezkontza zibilak, ordutegi hauetan: ostiraletan, 18:30etik 20:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 13:30era. Halaber, maiatzetik urrira, biak barne, posible da larunbat arratsaldean ere ezkontzea, 18:30etik 20:00etara.
Ezkontzak ordu erditik ordu erdira egiten dira; beraz, gehienez ere 25 minutu irauten dute.
Ekitaldi edo gertakari bereziak dauden egunetan eta jaiegunetan ez da ezkontza zibilik egiten.
Data erreserbatzeko, Udaleko Elkarketa Zibilen Bulegora joan beharra dago. Hitzordua eskatzeko, Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren 010 telefonora deitu behar da (edo 948 420 100 telefonora, deia Iruñetik kanpo edo mugikor batetik eginez gero).
Informaziorako telefonoa 948 420 123 da.
Komunikazio Zerbitzua eta teknologia berriak
Komunikazio Zerbitzua
Iruñeko Udaleko Komunikazio Zerbitzuak 1.636 prentsa-ohar igorri zizkien, 2015ean, hedabideei, hots, aurreko urtean baino % 3,4 gehiago, urte hartan 1.582 bidali baitziren.
Bidalketarik gehienak irail, azaro, maiatz eta ekainean egin ziren: 140tik gora prentsa-ohar.
Maiatzeko hauteskundeen ondorioz, udal-administrazioaren antolaketan aldaketa izanik ere, Kulturakoa da prentsa-oharrik gehien egin zuen alorra, bidalitako guztien herena gutxi gorabehera, hain zuzen.
2015an, 187 deialdi egin zitzaizkien hedabideei, besteak beste ekitaldi, inaugurazio, erakusketa eta prentsaurrekoetarako.
2014an, 215 deialdi igorri ziren; herenetik gora kultur hitzordu eta aurkezpenei buruzkoak.
Osoko bilkurak, udaletxean ematen dituzten prentsaurrekoak eta informazio-batzordeak zuzenean (eta, nahi denean, diferituan) ikusteko aukera ere ematen die Iruñeko Udalak herritarrei, betiere hedabideendako irekiak diren gaietan (agerraldiak, proposamenak...).
2015ean, 8.650 sarrera izan ziren osoko bilkuren zuzeneko emankizunetara, eta 3.105 sarrera osoko bilkurak diferituan ikusteko.
Prentsaurrekoei dagokienez, 2015ean,2.254 sarrera izan ziren zuzenekoetara, eta 6.724, diferituko bideoetara.
Batzordeei dagokienez, 994 sarrera izan ziren zuzenekoetara, eta 284, diferituko esteketara.
| 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | |
|---|---|---|---|---|---|
| Prentsa - oharrak | 1.624 | 1.614 | 1.606 | 1.582 | 1.636 |
| Prentsaurrekoak | 222 | 222 | 218 | 215 | 187 |
Sanferminek erreferente mediatiko eta informatibo bat izaten jarraitzen dute.
Izan ere, mundu osoko 140 hedabidetako 454 profesional grafiko eta kazetari etorri ziren Iruñera, jaietako entzierroen berri ematera.
Freelance argazkilariek, estatuko zein nazioarteko agentziek, hainbat herrialdetako egunkariek, irratiek, zine- eta telebista-ekoiztetxeek eta beste zenbaitek interesa agertu zuten entzierroen inguruan.
Iruñeko Udalak akreditatutako profesionalak 20 herrialdetatik etorri ziren:
AEB, Eslovenia, Erresuma Batua, Turkia, Frantzia, Mexiko, Bielorrusia, Koreako Errepublika, Holanda, Alemania, Pakistan, Italia, Portugal, Kolonbia, Suedia, Kanada, Polonia, Txekiar Errepublika, Errusia eta Espainia.
Txupinazotik bertatik hasi zen jaien berri ematen bai erregioan, bai Estatuan, bai nazioartean. Udalak, zehazki, 146 hedabidetako 172 lagun akreditatu zituen udaletxean bertan eta Seminario etxean, Saferminen hasieraren berri emateko.
Gaixoa ni-rako, berriz, 38 hedabidetako 101 pertsonak jaso zituzten akreditazioak.
Akreditazio horiek uztailaren hasieratik hasi ziren banatzen Baluarten kokatua egon zen Nazioarteko Prentsa Bulegoan. Bulego hori Iruñeko Udalak, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Kazetarien Elkarteak elkarlanean abiatutako proiektua da, jaietan hedabideek erreferentziazko gune bat edukitzea helburu duena.
Jaien zabalkundeari dagokionez, eta adibidez, mikroblogging sarea neurtuta, eraginak laukoiztu egin ziren Twitterren, bi mila milioi baino gehiago izateraino, eta ia 250.000 txio.
Bestalde, maiatz eta ekainean, Deskantsatu behar dugu kanpainaren bigarren zatia garatu zen, gaueko aisia eta Iruñeko Alde Zaharreko auzokideen atsedena bateragarri egitea xede duena.
Ekimena Alde Zaharreko Mahaiaren bilera batean sortu zen, eta horren baitan, hainbat jarduketa egin ziren; adibidez, mezuak pertxa eta totemetan jarri ziren ikusgai hiriko balkoi, ostalaritza-establezimendu eta eraikin publikoetan; mimoen emanaldiak kalean ostiral eta larunbat gauez; eta flyerrak banatu ziren sonometro bat deskargatzeko eta Iruñean gaueko aisiak zer bolumen sortzen duen ikusteko.
Teknologia berriak
Webgunea
Iruñeko Udalak kultur webgune berria estreinatu zuen 2015ean, herritarren esku jartzeko urtean zehar eskaintzen diren 2.300 kultur jardueratik gora.
www.pamplonaescultura.es www.iruñakulturada.eus atariak udalaren kultur agenda gaurkotzen du ikus-plataforma dinamiko baten bitartez
http://www.pamplonaescultura.es
http://www.iruñakulturada.eus
Agendaren jarduera nagusiak jasotzen dituen slider batek sartzen ditu bisitariak Iruña kultura da webgunearen toki nagusian: azal-orrian.
Goitik beherako mugimenduan albiste aipagarrienak eta informazio baliagarria agertzen dira.
Informazio baliagarria atalaren barruan, besteak beste, Gayarre antzokirako eta civivoxetarako sarreren salmenta dago, bai eta ikastaroetarako izen-emateak ere.
Bestalde, azal-orriaren beheko aldean agertzen dira hala Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren 010 telefonoa nola atari berriaren buletinean alta hartzea ahalbidetzen duen newsletter bat.
Halaber, azal-orriari lotuta daude, baita ere, Twitter, Facebook eta Instagram, sare sozial nagusi gisara, eta Eskulturen Gidaren, Udalaren Arte Garaikidearen Bildumaren eta Pablo Sarasate Museoaren webguneak, erabiltzaile gehiago ibil daitezen.
Berrikuntza gisara, plataformari buruzko inkesta labur bat sartu da, denborak aurrera egin ahala alda daitekeena.
Menu nagusiaz gain, webguneak bigarren mailako bat eta alboko bat ditu.
Bigarren mailako menua orriaren goiko eskuineko aldean dago, eta bertan hauek jasotzen dira: hizkuntzaz aldatzeko aukera (gaztelaniatik euskarara eta alderantziz), www.pamplona.es Udalaren webgunera zuzenean sartzeko esteka bat, newsletter-ean izena emateko aukera eta sare sozial nagusien logoak.
Alboko menuak egutegi zenbakidun bat eskaintzen du, eguneko jardueretara sartzeko aukera eskura jartzen duena, bai eta bilatzaile bat –gai, toki eta daten arabera antolatua–, programa aipagarrienak biltzen dituen atal bat, informazio baliagarriak biltzen dituen sekzio bat eta newsletterra ere.
Horri atal berriak gehituko zaizkio menu nagusiaren diziplina ezberdinen arabera.
http://www.pamplona.es
Iruña kultura da bederatzi kultur diziplina edo gunetan dago antolatuta.
Agenda, Civivox, Erakusketak, Liburutegiak, Programak, Lehiaketak, Albisteak, Gayarre Antzokia eta Sanferminak; azken bi horiek zuzeneko estekak dituzte euren webguneetara; www.teatrogayarre.com eta www.sanfermin.pamplona.es, hurrenez hurren.
http://www.teatrogayarre.com
http://www.sanfermin.pamplona.es
Zabalkunde-lanari dagokionez, Iruñeko Udalak web-atari bat jarri zuen abian, bere eskuetan dagoen Arte Garaikideko Bilduma ezagutzera emateko, hots, 400etik gora sortzaileren 500 lan baino gehiago dira.
Arte-funtsa Iruñeko Udalaren ekimena izan da, XX. mendearen azken herenetik egundainoko egile espainiarren eta nazioartekoen lan plastikoak erosi eta bildu baititu.
Bilduma askotariko arte-diziplinez dago osatua; marrazkia, pintura, bideo-sorkuntza, instalazioa eta beste asko.
Honatx weba bisitatzeko helbideak: http://coleccionartecontemporaneo.pamplona.es eta http://coleccionarte.pamplona.es.
Webak, batetik, lan bakoitza deskribatu eta egun non dagoen argitzen du, egileei buruzko informazioa emateaz gainera.
Bestalde, datu-base bat sortu du, teknikariek informazio hori guztia prozesatu dezaten beste alderdi batzuekin batera, hala nola lanen kontserbazio-egoera, haietan zer esku-hartze egin den zaharberritzeko edo garbitzeko, edota lekualdatzeetan edo maileguetan lanak nondik nora doazen jakitea.
Beraz, bilduma kudeatzeko tresna bat da, artelanak zabaldu bidenabar.
http://coleccionartecontemporaneo.pamplona.es
http://coleccionarte.pamplona.es
2015ean, Iruñeko Udalak 21 ".eus" domeinu gorde zituen interneten Udalaren beraren ingurukoak, hala nola ".es" zein ".com" webgune eta helbideetan jada erabilitako hauek: Iruña Gaztea, Iruña atsegin dut edo Iruñeko Turismoa; civivox zerbitzuen ingurukoak, edo sanferminen eta harresien ingurukoak.
Domeinu bakoitza gordetzeak 71,39 euroko kostua du; hortaz, orotara ia 1.500 euro gastatu dira.
Hain zuzen, honako hauek dira domeinuak: ayuntamientodepamplona.eus; ayuntamientopamplona.eus; ayuntamiento-pamplona.eus; iruñekoudala.eus; iruña-udala.eus; iruñea-udala.eus; pamplona.eus; iruñekoharresiak.eus; murallasdepamplona.eus; iruñagaztea.eus; iruñeagaztea.eus; iruñaatsegindut.eus; iruñeaatsegindut.eus; pamplonamegusta.eus; iruñekoturismoa.eus; turismodepamplona.eus; bizisanferminak.eus; vivesanfermin.eus.
Sare sozialak
Azaroan, Iruñeko Udalak profil instituzionalak estreinatu zituen Facebooken eta Twitterren, herritarrendako arreta eta sare sozialetan komunikazioa hobetze aldera.
Facebooken, profila Pamplona_Iruña (www.facebook.com/pamplona.es da).
Twitterren, profila @PamplonaIruna (www.twitter.com/pamplonairuna da).
Profil horiek udal-langileek kudeatzen dituzte, eta argibideak ematen dituzte Udalari buruz.
http://www.facebook.com/pamplona.es
http://www.twitter.com/pamplonairuna
Twitterreko profilak Iruñeko Udalaren gaurkotasuna jasotzen du, hala nola, Udalean egunero sortutako albisteak, prentsaurrekoak, osoko bilkurak eta bestelako emankizunen inguruko abisuak, eguneroko estekak agendara eta webguneko egungo albisteetara, eta beste udal-kontuetako intereseko informazioari buruzko birtxioak.
Facebookeko orrian, bestalde, agendako ekitaldiak, estekak webguneko egungo albisteetara eta hainbat udal-ekitaldiri buruzko argazki-albumak erakusten dira.
Bi profilak ele bitan daude, eta informazioa gaztelaniaz zein euskaraz da.
Iruñeko Udalak etengabean jarduten du sare sozialetan, eta hainbatetan dago profil ezberdinen bidez.
Profil instituzionalez gain, hauek ere baditu Udalak: Facebook-en, ‘Pamplona Joven’, ‘Pamplona San Fermín’, ‘Pamplona me gusta’, ‘Pamplona es Cultura’, eta Ingurumen Heziketarako Museoarena zein Joaquín Maya Musika Eskolarena; Twitter-en, ‘Pamplona Joven’, ‘Pamplona me gusta’, ‘Pamplona SF’, ‘Pamplona es Cultura’, Pamplona eta 010 telefonoarena; Flickr-en ‘Pamplona Joven’; Instagramen, ‘Pamplona Me Gusta’; Tumblr-en, ‘Pamplona es Cultura’; Pinterest-en, Turismoko eta Kulturako Alorrarena; YouTube-n, Udalarena eta Pamplona SF; Spotify-n, ‘Pamplona es Cultura’; eta blog hauek, ‘Pamplona Joven’, ‘Pamplona Me Gusta’ eta Joaquín Maya Musika Eskolarena.
https://www.facebook.com/PamplonaJoven
Iruña Gaztea
https://www.facebook.com/pages/San-Ferm%C3%ADn-Ayuntamiento-de-Pamplona/112077015506024
Sanferminak
https://www.facebook.com/pages/Pamplona-me-gusta/120181538052691
Iruña atsegin dut
http://twitter.com/
Iruña Gaztea, Twitterren
https://twitter.com/Pamplonamegusta
Iruña atsegin dut, Twitterren
http://twitter.com/
010, Twitterren
http://www.flickr.com/photos/pamplonajoven/
Iruña Gaztea
Urte bukaeran, Udalak udal-langileen bidez hartu zuen bere gain Iruña atsegin dut eta Iruña kultura da profilei loturiko sare sozialen kudeaketa, biak ere kanpora atereak baitzeuden.
Mugikorrendako eta beste gailu batzuendako aplikazioa
Pamplona app-a 2015ean jarri zen abian, hiriko jarduera-agendaren berri emateko, eta era berean, udal-albiste, ikastaro eta udal-zerbitzuen berri emateko.
Gainera, 010 telefonoarekiko kontaktua errazten du edota ohar, kexa edo iradokizun bat tartekatzeko aukera eman.
Beraz, horra hor herritarrak bere eskura duen beste tresna bat hiriaren egunerokoa ezagut dezan, eta gainera, Udalarekin harremanetan jar daiteke.
Pamplona app-a Udalaren laugarrena da. Hona hemen beste hirurak: turismoari buruzko aplikazioa (Iruña atsegin dut), sanferminei buruzkoa (San Fermin Iruña), eta hiriko aparkalekuei buruzko argibidea (Parkplona).
Aplikazioaren azalak zazpi atal ditu; sei estatikoak dira, eta bat, berriz, dinamikoa, Iruñeko Udalak antolatutako jarduera-programei lotutakoa, eta aldian behin eguneratzen dena.
Sei atal estatikoek honakoen gaineko informazioa biltzen dute: Agenda, Albisteak, Ikastaroak, App-ak eta sare sozialak, Udal-eraikinak eta Herritarren Arreta.
Iruñeak, halaber, San Fermin Pamplona app-a eguneratu zuen mugikor eta tabletentzat, sanferminez gozatzeko behar-beharrezkoak diren datuak bisitariei nahiz iruindarrei eskaintzeko asmoz; 2015ean, nobedadeak izan zituen.
2014an, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez abiarazi zen, eta 2015ean, frantsesera ere itzuli zen.
Gainera, edukiak sare sozialetan partekatu daitezke, eta AEMET-Estatuko Meteorologia Agentziaren app-arekin kontaktatu, hasierako pantailaren bidez eguraldi-iragarpenetan sartzeko.
Maiatzean, Udalak SIG korporatibo bat jarri zuen abian, hiriko informazioa emateko: ekonomia, gizartea, katastroa, hirigintza. ingurumena eta turismoa. Aldian behin eguneratzen da.
SIG proiektua (Informazio Geografikorako Sistema) honela definitzen da; Iruñeko Udalak bere eskumenezko eginkizunak egiteko ekoiztu eta beharrezkoa zaion informazio geografiko guztia kudeatu, administratu eta hedatzeaz arduratzen diren giza, teknologia eta antolaketa arloko baliabide guztiak dira.
SIG korporatibo bat sistema integratzaile bat da, eta diseinatzen da kudeaketa optimizatzeko eta antolaketa bateko alor guztietako datuak integratzeko.
Nabigazioa eta kontsulta oso errazak dira; hots, informazio-geruzak dira, eta aukeratu behar dira, hiriko mapa batean elkar-gainka jarriak agertzeko.
Osagai geografikoa berez datxekio udalek darabilten informazio gehienari: obrak, hirigintza, lorategiak eta hiri-altzariak, diru-bilketa, herritarrendako arreta, babes zibila, pasabideak, errolda, etab. Udalak bere xedea beteko badu, informazio geografiko bizia, erabilgarria eta kalitatezkoa behar du.
Informazio Geografikorako Sistema korporatiboak azpiegitura teknologikoa ezartzea ahalbidetzen du, eta are garrantzitsuagoa, halako prozedura batzuk ere, egungo eta etorkizuneko informazio geografikoa integratu, ongi kudeatu eta aprobetxatzeko.
Lege Aholkularitza
Iruñeko Udaleko Lege Aholkularitza Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta zuzendaritza-organoei laguntza juridikoa ematen dien administrazio-organoa da.
Honatx zer eginkizun dituen: Iruñeko Udalarendako eta bere erakunde autonomoendako aholkularitza juridikoa, eta haien defentsa eta ordezkaritza epaiketetan.
2015ean, bi administrari aritu ziren udalaren lege-aholkularitzan (eta Osoko Bilkurako Idazkaritzari ere zerbitzu ematen diote), bai eta Zuzenbidean lizentziaturiko 6 lagun eta 9 letradu ere.
Bestalde, Hirigintza Gerentziako Lege Aholkularitzan 2 letradu eta Zuzenbidean lizentziaturiko lagun bat ari dira.
Zuzendaritza ere jotzen da Lege Aholkularitzako langileria gisa, organo hori derrigorrezko baita Toki Araubidearen Oinarriak Arautzeko Legearen 130.1.B.d) artikuluarekin bat.
Era berean, Lege Aholkularitzari atxikiak daude Tokiko Gobernu Batzarrari laguntzeko organoaren titularra eta Tokiko Gobernu Batzarreko zinegotzi-idazkaria.
Organo hori ere derrigorrezkoa da, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzeko Legearen 130.1.B.c) artikuluarekin bat.
Prokuradore bat izaten da gehienetan Udalaren ordezkaria epaiketetan; hain zuzen ere, Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2014an esleitutako laguntza teknikorako kontratua jaso zuen prokuradore huraxe.
Hona Lege Aholkularitzaren lan nagusiak 2015ean:
Nahitaezko legezkotasun-txostenak egitea Iruñeko Udalak eta bere erakunde autonomoek esleitzen dituzten kontratuei buruz; kontratuen ezaugarriak idaztea; eta idazkaritza-eginkizunekin parte hartzea kasuan kasuko kontratazio-mahaietan eta prozedura negoziatuetako negoziazio-batzordeetan.
Iruñeko Udalaren besterentzeak, administrazio-emakidak, erabilera-lizentziak eta ondasunen errentamenduak arautzen dituzten baldintza-plegu eta kontratuak prestatzea eta txosten juridikoak egitea, eta era berean, kontratazio-mahaietan idazkaritza-eginkizunekin parte hartzea.
Diru-laguntzetarako deialdien oinarrietan parte hartzea, diru-laguntzetarako deialdien gaineko legezkotasun-txostenak prestatzea eta balorazio-batzorde batzuetan parte hartzea diru-laguntzak emateko proposamenak egiteko.
Lankidetza-hitzarmenen prestaketan parte hartzea, eta Iruñeko Udalak onesten dituen hitzarmenen gaineko legezkotasun-txostenak egitea.
Herritarrendako lege-aholkularitzaz arduratzea Emakumeendako Udal Laguntza Zerbitzuan.
Hirigintza-lizentzien espedienteetan txosten juridikoak egitea, hirigintza-legezkotasuna babestea eta arlo horretako zehapen-espedienteak egitea.
Lege-aholkularitzaz arduratzea Iruñeko Udaleko Hiria Zaharberritzeko Bulegoak kudeatzen dituen zaharberritze-laguntzetarako espedienteetan.
Herritarrei aholkularitza ematea eraikinak zaharberritzearekin lotutako alderdi juridikoen gainean, jabe-komunitateen akordioek eraikinak zaharberritzeari dagokionez izan behar duten edukiaren gainean, bai eta akordio horiek baliozkoak izateko izan behar dituzten betebehar juridikoen gainean ere. Bestalde, Hiria Zaharberritzeko Bulegoan bertan egiten diren jabeen erkidegoen batzarretan ere parte hartzen du.
Txosten juridikoak egitea, planeamendu- nahiz birzatitze-dokumentuak eta hirigintza-proiektuak onesteko, eta era berean, Iruñeko Udalak onetsitako hirigintza-planeamendurako eta -kudeaketarako hitzarmenetan.
Txosten juridikoak egitea trafiko, ingurumen eta osasun arloko zehapen-espedienteetan.
Txosten juridikoak egitea langileria arloko gaietan, eta langileak hautatzeko prozeduretan parte hartzea.
Txosten juridikoak egitea ondare-erantzukizuneko espedienteetan eta udal-ondasunei kalteak erreklamatzeko espedienteetan.
Ordenantzak prestatzea, teknikariekin elkarlanean, eta ordenantzei buruzko legezkotasun-txostenak egitea.
Honako espedienteei buruzko lege-aholkularitzaz arduratzea; erroldatzea, udal-erregistroa, ezkontza zibilak eta izatezko bikoteak.
Udalaren alorretako idazkaritza teknikoen eta Osoko Bilkurako idazkaritzaren ordezkapen-lana egitea haiek oporretan daudenean, baimen-egoeretan eta aldi baterako lan-ezintasuneko kasuetan.
Lege-aholkularitza eta idazkaritza-eginkizunak Haur Eskolen erakunde autonomoarentzat, Gayarre Antzokia udal-fundazioan eta Emakumearen Kontseiluan.
Laguntza ematea, idazkaritza- eta mahaikidetza-eginkizunekin, honako merkataritza-sozietate hauetako akziodunen batzarretan eta administrazio-kontseiluetan: Pamplona Centro Histórico-Iruña Biziberritzen, S.A., ASIMEC, S.A., Comiruña, S.A. Mercairuña, S.A. eta Asociación Navarra de Informática Municipal, S.A.
Zinegotziek, alor-zuzendaritzek, idazkaritza teknikoek eta Iruñeko Udaleko langileek hitzez egindako hainbat kontsultari erantzuten die.
Iruñeko Udalaren defentsa egiten du jurisdikzio-ordena guztietako epaitegi eta auzitegietan.
2015ean, zerbitzu juridikoak honako errekurtso hauen defentsaz arduratu ziren administrazio-fasean: berraztertzeko 1.847 errekurtso bideratu zituen, gora jotzeko 1.957 errekurtso eta lan-epaitegira jo aurreko erreklamazio bat bideratu zuen.
Era berean, 218 auzitan aritu ziren Iruñeko Udalaren eta bere erakunde autonomoen defentsan honako jurisdikzioetan: administrazioarekiko auzietan, zibilean, merkataritzakoan eta zigor arlokoan.
Auzi motaren arabera, 190 administrazioarekiko auziak izan ziren; 12, zibilak; 3, merkataritzakoak; 8, lan arlokoak, eta 5, zigor arlokoak.
Defenditu zituen prozeduretatik, 154k zenbateko zehaztugabea zuten, eta beste 64k, berriz, zenbateko zehaztua.
Prozedura horiek guztira 19.764.625,35 euro jo zuten.
2015ean, 133 prozedura bukatu ziren; hau da, % 70.
Bukatutako prozeduretatik, 100 (% 75,20) udal-interesen aldekoak izan ziren, eta gainerakoak, 33 (% 24,80), kontrakoak.
Zerbitzu juridikoak udal-langileen defentsa aritu ziren falta edo delitu arinagoen 15 epaiketatan.
Kostuei dagokienez, Iruñeko Udalak eta bere erakunde autonomoek 153.670,60 euro eskuratu eta 12.707,61 ordaindu zituzten.
Udal Agiritegia
Iruñeko Udal Agiritegia Iruñeko Udalak bere eskumenen erabileran -entitate juridiko, politiko eta administratibo gisa- ekoizten eta jasotzen duen dokumentazio guztiaren antolaketaz, zainketaz eta zerbitzuaz arduratzen den zerbitzua da, eta horretan jardun du sortu zenetik gaurdaino.
Udal-zerbitzurik zaharrenetako bat da.
Agiritegiari buruzko lehen aipamen idatziak 1423koak dira, errege Karlos III.a Nobleak Iruñeko Hiriari antolaketa zehatza eman baitzion, eta denboraren joanean, eta gero eta eginkizun nahiz eskumen gehiago garatu ahala, dokumentazio-funts aparta sortu zen bolumenari begira (sei mila metro lineal baino gehiago), bai eta kalitateari begira ere.
Hona hemen haren eginkizun nagusiak:
Iruñeko Udaleko dokumentuak kudeatzeko sistema antolatzea.
Udalaren agiritegi-sistema antolatu eta kudeatzea.
Dokumentuak kontsultatu eta mailegatzeko zerbitzua ematea hala udal-administrazioari berari nola beste administrazioei, ikerlariei eta, oro har, herritarrei.
Udalak zuzenean ekoiztu ez duen baina Iruñeko udalerriari gizarte, ekonomia eta kultura arloko arrazoiek edo beste edozein arrazoik eraginda lotuta dagoen dokumentu-ondarea berreskura dadin zaintzea.
Udal Agiritegian gordeta dauden dokumentu-funts eta bilduma asko Iruñeko jendeak eta taldeek egindako dohaintza eta lagapenetatik zein utzitako ondareetatik datoz.
Honatx zer funts eta bilduma dauzka gordeak:
Udalaren Funtsa: Iruñeko Udalak bere eginkizun eta eskumenen erabileran ekoizten eta jasotzen dituen dokumentuek osatua.
Hona hemen gordeak dauden dokumentu-serierik esanguratsuenak, nahiz eta denboran zehar beti ez zaien izen bera eman:
Osoko Bilkuraren Akta Liburuak, 1556tik
Erregelamenduak eta Ordenantzak, 1560tik
Biztanle Erroldak, 1556tik
Espedienteak (“Propios” motakoak), 1489tik
Ordainketa Aginduak, 1580tik
Obra partikularrendako Lizentziak, 1786tik
Udal-obrendako Lizentziak, 1535etik
Irakaskuntza Publikoko Espedienteak, 1556tik
Osasun Espedienteak, 1599tik
Ongintza Espedienteak, 1552tik
Jai Espedienteak, 1462tik
Interes historikoa izateagatik gorde diren dokumentazio-funts eta -bilduma pribatuak (Pablo Sarasateren funtsa, San Jose eta San Tomas, Zilargileen eta Sakramentu Santuaren kofradienak, J.Mª Oscozen bilduma, etab.)
Argazki-funtsak eta -bildumak (Iruñeko Udalaren funtsa, A. García Deánen funtsa, J.J. Arazuriren bilduma, Zubieta y Reteguiren funtsa, baita J. Cía, J.Soria, M. Sarobe eta Rodríguez-Zunzarrenen bildumak ere, besteak beste).
Bibliografia- eta hemerografia-bilduma
Bildumak: mapak, planoak eta marrazkiak, kartelak eta grabatuak.
Bildumak: numismatika, dominak eta arte-objektuak.
2015ean, Udal Agiritegiak argazki-dokumentuz osaturiko 2 dohaintza jaso zituen; 1.218 argazki guztira, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak egindakoak (1.171) nahiz partikular batek ateratakoak (47 argazki).
Dokumentuak eskuratzeari dagokionez, hirian garaturiko ekitaldiekin zerikusia duten bi argazki-erreportaje enkargatu ziren, bata sanferminetan, eta bestea, II. Flamenco On Fire jaialdian, autore moldeko argazki-bildumak aberasteko asmoz.
2015ean, dokumentazio-kudeaketan egindako jarduketen artean, hona hemen aipagarrienak:
Udal Agiritegiaren parte-hartze aktiboa Dokumentu Elektronikoaren Plan Zuzentzailearen lanketan modu aktiboan parte hartzea, Iruñeko Udalak beren dokumentuak kudea ditzan estatuko eta autonomiako araudian aurreikusitako eskakizunekin bat, e-administrazioari dagokionean, dokumentuen bizitza-ziklo guztian, aldi berean haien osotasuna, egiazkotasuna eta irisgarritasuna denboran bermatuta.
XVI. mendetik XIX.ra bitarteko dokumentazio identifikatu gabearen antolaketa eta artxibo-tratamendua. Horretarako, kanpo-finantzaketa eskatu zitzaion CAN Fundazioari, zeinak 9.700 euro eman zituen xede horretarako.
J.J. Arazuriren argazki-bildumaren antolaketa, artxibo-tratamendua, behin-behineko instalazioa eta azaleko deskribapena. 19.961 irudiz osatua dago.
Datu-base bat prestatzea 1850etik 1993ra arteko Eraikuntza Lizentziak dokumentazio-seriearen espedienteen deskribapena txertatzeko, 13.149 erregistrotara automatikoki sartzeko aukera emanda.
Dokumentuak kontserbatu eta zaharberritzeari dagokionez, Mapak, Planoak eta Marrazkiak bildumako XVIII. mendeko 30 dokumentu-unitatetan esku hartu zen; zehazki, garbitu, egonkortu eta euskarriak berrezarri ziren, beharrezkoa izan zenean, eta halaber, kontserbazio-material egokietan instalatu ziren.
Era berean, Errolda Inskripzioko Orrien Erregistroa seriean esku hartu zen; Biztanleen Udal Errolda prestatzeko oinarrizko dokumentuak dira horiek (1890-1940).
Udalbatzako Osoko Bilkuren Aktak seriearen frakzioaren digitalizazioa, 2013 eta 2014koak, 3.581 orrialde tiff formatura pasatuta, formatu horri oinarri harturik 4 pdf fitxategi sortzeko, lauak ere askotariko orrikoak, bulego ekoizleak diseinatutako egitura errespetatuta.
1997tik 2003ra bitarteko Osoko Bilkuren bideoen bihurketa digitala.
19 pieza (dokumentuak, liburuak eta objektuak) Karlismoaren Museora mailegatu ziren, Hiria errenditzea: Iruñeko blokeo karlista (1874ko irailetik 1875eko otsailera), 2015eko maiatzetik 2016ko martxora ikusgai jarria.
Batasunaren Pribilegioaren promulgazioa ospatzeko ekitaldietan parte hartu zen, XV. mendeko jatorrizko agiria udaletxean ikusgai jarrita, eta harekin batera, aipatu agiriaren hainbat kopia, edizio eta azterlan.
2015ean, dokumentuak erabili eta erreproduzitzeko 50 baimen-espediente bideratu ziren, eta era berean, 6 txosten; horietako bi derrigorrezkoak Udal Agiritegian dauden datuak ziurtatzeko espedienteetan, partikularrek eskatuta, eta 4, kaleak izendatzeko prozeduretan.
Aipatu behar da Ciga pintorearen udal-jabetzapeko margolanak nazioartera eramateko espedientea bideratu zela, Baionako Udalak eskaturik, hiri hartan egileari buruzko erakusketa antologiko bat egin baitzen uztailetik urrira.
2015ean liburutegian (bibliografia- eta hemerografia-bildumek osatuta) egindako jarduketen artean, hona hemen aipagarrienak:
186 monografia sartu eta katalogatu ziren.
Nafarroako egunkari historiko batzuetako 54.002 orrialde molde digitalera pasatu ziren. Hona hemen:
El Pensamiento Navarro, La Hoja del Lunes, La Voz de Navarraeta Trabajadores. Oraingoz, aurrez aurre eskuratu daitezke Udal Agiritegiaren egoitzan.
Nafarroako prentsa historikoaren katalogazioa 1940ra arte proiektuan parte hartu zuen, erakundeotako liburutegiekin elkarlanean: Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea, Artxibo Nagusia eta Nafarroako Liburutegi Orokorra.
Udal Agiritegiak ehun bat tituluren ekarpena egin zuen proiektura, ez baita hark adina izenburu eta alerik duen erakunderik.
2015ean, 13.167 kontsulta artatu ziren, gehienbat kanpo-kontsultak, eta kontsultatuenak argazki-funtsak eta -bildumak izan ziren (6.237); gero, Eraikuntza Lizentziak (2.088) eta Osoko Bilkuren Aktak, Batzordeak eta Alkatetzaren nahiz Zinegotzi Delegatuen Ebazpenak (694).
Bibliografia- eta hemerografia-bildumei dagokienez, berriz, 1.535 kontsulta egin ziren.
Erabiltzaileen kontsulta gehienak aurrez aurre egin ziren; dena den, era esponentzialean ari dira ugaritzen telefono bidezko kontsultak, eta batez ere, posta elektronikoaren bidezkoak.
