Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Herritarren Partaidetza, Berdintasuna eta Gizarte Ahalduntzea

Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizarte Ahalduntzeko Alorrak gobernu-jardunaren bi ildo nagusiak bultzatzen ditu: Berdintasuna eta Partaidetza. Kudeaketaren beste alderdi batzuk izango dira  Udalaren eta herritarren arteko komunikazio-bideak eta harreman-zubiak ezartzea; zeharkako politikak, Administrazio barrukoak zein kanpokoak, abiatzea, hirian genero-berdintasuna lortze aldera; eta gazteen, adinekoen, dibertsitatearen eta migratzaileen, LGTBQI kolektiboaren eta beste gizarte-sektore batzuen aldeko politikak abian jartzea.

 

a) Herritarren partaidetza:

  • Hiriko Elkarte eta Entitateen Udal Erregistroa.
  • Herritarren entitateendako diru-laguntzen kudeaketa.
  • Elkarteen Etxearen, Calderería kaleko Erabilera Anitzeko aretoaren eta parte hartzeko gune kogestionatu zein autogestionatuen kudeaketa.
  • Zeharkako partaidetzarako barne-guneak sustatzea udal-alorretan, hala unean-unean ad hoc sortutako mekanismoekin nola koordinazio-mahai tekniko bat sortuta, Udalean zein Udalaz gaindi herritarren partaidetzari lotutako gaietan lan egiten duten teknikariei zuzenduak.
  • Partaidetza-prozesu jakin eta zehatzak sustatu eta dinamizatzea, lurraldekoak zein sektorialak, halako eran non haiek aukera bihurtuko baitira  behetik abiarazteko Iruñeko Udalaren Herritarren Partaidetzako Erregelamenduan aurreikusitako partaidetza-organoak: Auzo-kontseiluak, sektorialak eta Hiriko Gizarte Kontseilua.
  • Udal-kontseiluak sortzea, zenbait adin-talde eta gizarte-sektoretakoak –haurrak, gazteak, adinekoak eta berdintasuna–, haien arazoak berariaz lantzeko, eta sor daitezkeen bestelako kontseiluak sustatu, babestu edo koordinatzea, beste zenbait gai jorratze aldera (dibertsitate funtzionalak, auditoretza herritarra, ingurumena eta mugikortasuna, kultura, euskara, etab.).
  • Auzo-kontseiluak sortzea auzo bakoitzaren berezitasunei erreparaturik eta dinamizazio-plan bereziak garatuta alde geldoenetan.
  • Hiriko Gizarte Kontseilua sortzea.
  • Aurrekontu partizipatiboak sustatzea.
  • Behar diren aldaketak egitea arauetan, partaidetza modu malguan hedatze aldera maila guztietan.
  • Online partaidetza eta herri-galdeketak sustatu eta koordinatzea.
  • Laguntza ematea herritar guztiei irekitako ekitaldien bitartez herritarren partaidetza sustatzen duten elkarteei.
  • Boluntariotza sustatzeko programak indartu eta bultzatzea.
  • Elkarteei prestakuntza ematea teknologia berriei, kontabilitateari, diru-laguntzen bilaketari eta abarri buruzko ikastaroen bitartez.
  • Partaidetzarako tokiko behatoki bat sustatzea, edo kontseilu sektorial bat, partaidetzaren inguruko eztabaida- eta koordinazio-gune tekniko gisara, non presentzia izanen baitute erakundeak, gizarte zibilak eta ezagutzaren esparruak.
  • Ahalduntze- eta partaidetza-eskola bat sustatzea, politikariak, funtzionarioak, gizarte zibila, herritar-kolektiboak zein -entitateak eta sektore soziokomunitarioko profesionalak baliabidez hornitu eta gaitze aldera.

 

b) Berdintasuna:

  • Partaidetza-prozesu baten dinamizazioa, Iruñeko Udalaren Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako III. Plana diseinatze aldera.
  • Plan horren  jarraipen- eta ebaluazio-mekanismoak diseinatzea.
  • Ekintza positiboko berariazko neurriak diseinatu eta sustatzea.
  • Sustapen-lana genero-ikuspegia txertatzeko zeinak bere administrazioaren politika, programa eta ekintza guztietan, maila eta fase guztietan.
  • Aholkularitza eta laguntza ematea zeinek bere administrazioko sailei eta haren mendean dauden gainerako erakunde eta organoei emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz.
  • Bakoitzari dagokion lurralde-eremuan bizi diren herritarrak sentsibilizatzea emakumeen eta gizonen ezberdintasun-egoeraz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriez.
  • Proposamenak eta sustapen-lana egitea zeinek bere administrazioan berariazko programak edo zerbitzuak egokitzeko eta sortzeko, bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeek oinarrizko gizarte-eskubideak izango dituztela bermatze aldera.
  • Proposamenak eta sustapen-lana egitea baliabide eta zerbitzu soziokomunitarioak sortu eta egokitzeko, emakumeei eta gizonei bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzen laguntze aldera.
  • Norberaren lurralde-eremuan gertatzen diren bereizkeria-egoerak hautematea, eta egoera horiek errotik kentzeko neurriak diseinatzea eta sustatzea.
  • Erakunde publiko zein pribatuekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea, baldin eta erakundeon xedeek edo eginkizunek emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten laguntzen badute.
  • Administrazioari atxikitako langileek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan dituzten prestakuntza-beharrizanak diagnostikatzea, eta proposatzea kasu bakoitzean behar den prestakuntza-mota zein prestakuntza hori eskuratzeko orduan aplikatu beharreko irizpideak eta lehentasunak.
  • Solaskidetza emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eskumenak dituzten erakunde, organo eta unitateekin, eta, bereziki, Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin.
  • Compañía kaleko zentroaren kudeaketa eta dinamizazioa.
  • Laguntza banatzea berdintasuna sustatzen duten entitateei, haien iraupena eta funtzionamendu egokia bermatze aldera (adibidez, Emakumearen Liburutegiari).

c) Gizarte Ahalduntzea:

Gazteria:
  • Gaztediaren Etxea mantentzea eta sustatzea (ikastaroak, aholkularitza, zibergela, etab.)
  • Iruña Gaztea III. Planaren erredakzioa eta garapena.
  • Gazteei zuzendutako programak garatzea, batik bat, haien ahalduntzea sustatzen ahal dutenak.
  • Laguntza, gazteek garatutako ekimenetan.
  • Entitate eta elkarteek gazteei zuzenduta garatzen dituzten jardueren sustapena (diru-laguntzak).
  • Sinergiak sortzea partaidetza-prozesuetan, dela unean unekoetan, dela sektorialetan.
  • Gazteriaren Tokiko Kontseilua sortzea.

 

Adinekoak:
  • Adinekoei zuzendutako programak garatzea, batik bat, haien ahalduntzea sustatzen ahal dutenak.
  • Sinergiak sortzea partaidetza-prozesuetan, –unean unekoetan eta lurraldekoetan– eta Adinekoen Kontseilua suspertzea.

 

Kultur aniztasuna:
  • Migratzaileei zein migratzaile ez direnei zuzendutako programak garatzea, batik bat, haien ahalduntzea sustatzen ahal dutenak.
  • Sinergiak sortzea partaidetza-prozesuetan, unean unekoetan eta lurraldekoetan.
  • Gai honi dagokion kontseilu sektoriala eratzea.

 

LGTBQI
  • LGTBQI kolektiboari –lesbiana, gay, transexual, bisexual, queer eta sexuartekoen kolektiboei– zuzendutako programak garatzea, batik bat, haien ahalduntzea sustatzen ahal dutenak.
  • Sinergiak sortzea partaidetza-prozesuetan, unean unekoetan eta lurraldekoetan.

 

Galería fotográfica:

Eraso sexisten aurkako kanpainaren ikurra Eraso sexisten aurkako kanpainaren ikurra

Gaztediaren Etxean urtean zehar antolatutako gau-aisialdiko jardueretako bat Gaztediaren Etxean urtean zehar antolatutako gau-aisialdiko jardueretako bat

Gaztediaren Etxea kalera “irten zen”, ikasturteari agur esatera eta bere egitekoen berri ematera Gaztediaren Etxea kalera “irten zen”, ikasturteari agur esatera eta bere egitekoen berri ematera


Kilikon lanak bozen % 29,4 lortu zuen 2015eko sanferminak iragartzeko kartel-lehiaketan Kilikon lanak bozen % 29,4 lortu zuen 2015eko sanferminak iragartzeko kartel-lehiaketan

Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna

Ia 10.000 gaztek erabili zuten 2015ean Gazteriaren Etxeko Zibergelaren baliabideak  Ia 10.000 gaztek erabili zuten 2015ean Gazteriaren Etxeko Zibergelaren baliabideak


Ilunsentia Vista Bellan, Taconeran (iraila irudikatzeko) Ilunsentia Vista Bellan, Taconeran (iraila irudikatzeko)

Berriemaileen programak harremanetan jartzen du Gaztediaren Etxea ikastetxeekin zein ikastetxe nagusiekin, besteak beste Berriemaileen programak harremanetan jartzen du Gaztediaren Etxea ikastetxeekin zein ikastetxe nagusiekin, besteak beste

Mila kontsultatik gora egin ziren eraso sexisten aurkako kanpainarako jarritako informazio-gunean sanferminetan Mila kontsultatik gora egin ziren eraso sexisten aurkako kanpainarako jarritako informazio-gunean sanferminetan


Zaldi Zuriaren zokoa, otsailaren irudia Zaldi Zuriaren zokoa, otsailaren irudia

Udal-egutegian, Compañía plaza, apirilean Udal-egutegian, Compañía plaza, apirilean

Erraldoiak eta Alde Zaharraren simetria, uztailean Erraldoiak eta Alde Zaharraren simetria, uztailean


Gaztediaren Etxeak fofutxak egiteko tailer bat antolatu zuen 2015ean, elkartasuna xede Gaztediaren Etxeak fofutxak egiteko tailer bat antolatu zuen 2015ean, elkartasuna xede

Yamaguchiko iturria eta urak sortutako efektuak, urrian Yamaguchiko iturria eta urak sortutako efektuak, urrian

Udazkeneko euria eta bere islak, azaroaren orrirako Udazkeneko euria eta bere islak, azaroaren orrirako


Gaua hastear Etxabakoitzeko igogailuaren gainetik, maiatzerako Gaua hastear Etxabakoitzeko igogailuaren gainetik, maiatzerako

Gazteluko plaza izan zen urtarrilaren irudia, eta horrexek irabazi zuen udal-egutegiko lehiaketa Gazteluko plaza izan zen urtarrilaren irudia, eta horrexek irabazi zuen udal-egutegiko lehiaketa

Zen Zerningo dorrea gauean, martxoan Zen Zerningo dorrea gauean, martxoan


58.000 pertsonak baino gehiagok baliatu zuten Gaztediaren Etxeko aretoak lagatzeko zerbitzua 58.000 pertsonak baino gehiagok baliatu zuten Gaztediaren Etxeko aretoak lagatzeko zerbitzua

Elurra Iruñean, Mendillorriko aintziran (abendua irudikatzeko udal-egutegian) Elurra Iruñean, Mendillorriko aintziran (abendua irudikatzeko udal-egutegian)

Gazteluko plazaren eta bertako kioskoaren sabaiaren ikuspegi berezia, ekainerako irudia  Gazteluko plazaren eta bertako kioskoaren sabaiaren ikuspegi berezia, ekainerako irudia


Alde Zaharreko Mahaiaren bilera Alde Zaharreko Mahaiaren bilera

120 pertsonak guztira jo zuten iaz Gaztediaren Etxeko Bidaiategi zerbitzuaren baliabideak erabiltzeko 120 pertsonak guztira jo zuten iaz Gaztediaren Etxeko Bidaiategi zerbitzuaren baliabideak erabiltzeko

Uda Arga ibaiaren ertzean, Oblatuen aldera (abuztua irudikatzeko) Uda Arga ibaiaren ertzean, Oblatuen aldera (abuztua irudikatzeko)



Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala