Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Ogasuna

Aurrekontua

Bigarren urtez jarraian, Udalak bere aurrekontuak luzatu zituen. Alkatetzaren Ebazpen bidez, gastu-aurrekontuak 178.733.719 euro jotzea ezarri zen. Diru-sarrerei buruzko araudiak ezarritakoarekin bat, ez dago aurreikusterik tasa, zerga eta prezio publikoak igotzearen ondoriozko diru-sarrera handiagoen aurreikuspenik, ezta ondare-besterentzerik eta epe luzerako mailegurik ere. Erakunde autonomoei dagokienez, haur eskolen aurrekontu luzatuak 7.732.900 euro jo du; hau da, 2012an luzatutakoaren zenbateko berbera. Hirigintza Gerentziaren aurrekontu luzatua 3.131.139 euro da.

Inbertsioei, guztira, 2,8 milioi euro esleitu zitzaizkien. 78.733.719 euroko aurrekontu luzatuak hurrengo urterako dauden konpromiso guztiei erantzuteko aukerarik ematen ez duenez, Europako diru-laguntza duten udal-obrei lehentasuna ematea erabaki zen, urtarrilaren 1etik aurrera bertan behera ez gelditzeko.  Obra horien artean, besteak beste, Labriten Bastioikoak, Arantzadiko parkekoak eta Trinitariosko parkekoak daude,  574.180, 555.884 eta 357.055 euroz hornituak, hurrenez hurren.

Gainera, hona hemen 2013rako bildutako beste inbertsio batzuk: ANIMSArendako ekarpena informatika-garapenetarako eta teknologia berrietarako (850.000 euro), inbertsioak eta materialak lantegi-eskoletan eta gizarte-enpleguan (120.000 euro), Etxabakoizko igogailua (120.000 euro), eremu publikoa mantentzea (109.398 euro), udal-eraikinak dituzten auzo-komunitateendako ordainketak (55.000 euro) eta eraikinak mantentzea (50.000 euro).

Langileria-gastuen kapituluak 74,5 milioi euro jo zuen. 2. kapituluko gastu arruntak oro har luzatu ziren, 2013rako aurreikuspenak eta konpromisoak erreferentzia gisa harturik; gehienbat, BEZa handitzetik, hornidura-tarifen gehikuntzatik eta alde urdina zabaltzeko konpromiso berritik eratorritakoak.  Kapituluak 67,6 milioi euro jo zuen guztira.  4. kapituluan jasotako diru-laguntzei dagokienez, betiere alde batera utzita Udalari lotutako entitateak (Hirigintza Gerentzia, Haur Eskolak, PCH, ANIMSA eta ASIMEC) finantzatzeko ematen direnak, eutsi egin zitzaion eskualde-garraiorako ekarpenari eta, eutsi ere, diru-laguntzen plan estrategikoetako zenbatekoei.   4. kapituluaren emaitzaren zenbatekoa 20,5 milioi eurokoa izan zen.  3. eta 9. kapituluak –interesak eta amortizazioak, hurrenez hurren– luzatu eta gorantz doitu ziren, 2013ko konpromisoei erantzuteko.  Honako emaitza hauek izan ziren: 3. kapituluan, (Finantza-gastuak) 4.100.000 euro, eta 9. kapituluan, (Finantza-pasiboak) 6.785.500 euro.

Urtean hainbat aurrekontu-aldaketa gertatu ziren, guztiak ere osoko bilkurak onetsiak, eta aurrekontuan 13,7 milioi euroko igoera eragin zutenak. Besteak beste, finantzaketa Trinitariosko, Arantzadiko eta Labriten aurrealdeko obretarako, Etxabakoizko igogailua egiteko, eta dirua etxebizitzarako nahiz etxebizitzak birgaitzeko edota Gizarte Enplegurako.

GRAFIKOA: IRUÑEKO UDALAREN BEHIN BETIKO AURREKONTUAREN BILAKAERA (milioika eurotan)

2007200820092010201120122013
290,9 264,0 257,0 258,8 239,7 199* 192,4**
* Alkatetzaren Ebazpenaz 2011ko abenduaren 31n onetsitako aurrekontuaren (178.733.719 euro) eta urtean Osoko Bilkurak onetsitako aldaketen (20.272.497,65 euro) batura da.
** Alkatetzaren Ebazpenaz 2012ko abenduaren 31n onetsitako aurrekontuaren (178.733.719 euro) eta urtean Osoko Bilkurak onetsitako aldaketen (13,7 milioi euro) batura da.

2014. urterako, Udalak hirugarren urtez jarraian berriro aurrekontu luzatuak izanen ditu. Urteko azken egunean, Alkatetzaren Ebazpen bidez, aurrekontu-luzapen hori onetsi zen. Zenbatekoak, gehienez ere, 178.733.719 euro jo zuen, muga hori ezarri baitzuten orain luzatu diren 2013ko hasierako kredituek. Erakunde autonomoei dagokienez, haur eskolen aurrekontu luzatuak 7.732.900 euro jo zuen; hau da, 2012an eta 2013an, luzatutakoaren zenbateko berbera. Hirigintza Gerentziaren aurrekontu luzatua 2.706.200 euro izan zen.

Inbertsioen artean, 1,4 milioi euro baliatu ziren indarreko konpromisoei kredituen bidez erantzuteko; hots, Arantzadiko eta Trinitariosko parkeetako eta Txantreako Erretirodunen Klubeko obren azken likidazioei erantzuteko, lantegi-eskolen eta gizarte-enpleguaren programaren funtzionamendua bermatzeko edota aplikazioen eta teknologia berrien garapenerako.   Langileria-gastuen kapituluak 74.846.800 milioi euro jo zuen.

2012ko Kontu Orokorra

Urtean zehar jakin izan zen 6,5 milioi euroko aurrekontu-superabitarekin itxi zuela 2012. ekitaldia Iruñeko Udaleko tokiko sektore publikoak (Udala, Hirigintza Gerentzia, Haur Eskolak, ASIMEC, ANIMSA eta Gayarre Antzokia Fundazioa). Entitate guztien zor biziaren bolumen bateratua 115,9 milioi euro izan zen, Europako Inbertsio Bankuak emandako 16 milioiko mailegua barne.   Zor bizi hori aurrekontuetako diru-sarrera arrunt bateratu guztien % 63 izan zen.  Kontuan hartu gabe 2013an xedatu ziren aipatu maileguko 4 milioiak, ratioak diru-sarrera arrunt guztien % 61 jo zuen, eta legez gehienez ere % 110 izan daiteke. 2012an, hornitzaileei, batez beste, 45 eguneko epealdian ordaindu zitzaien.

Iruñeko Udalak ia 300.000 euroko diruzaintzako geldikin positiboarekin likidatu zuen bere aurrekontua.  Kontu-sailetan funtzionamendu-gastua kontrolatu izanari esker (adibidez, langilerian, ondasun eta zerbitzuen erosketan, eta diru-laguntza arruntetan), gastu hori ia 10 milioi eurotan jaitsi zen, 2011ren aldean.  10 milioi horietatik, 3 milioi kanpo-neurriei zor zaizkie, hala nola enplegatu publikoei aparteko ordainketa kendu izanari, eta 7 milioi, barne-neurriei eta -gauzapenei. Gastua murriztu izanari esker, finantza-arazorik gabe aurre egin zitzaion diru-sarrera arrunten murrizketari, interesen finantzaketari eta finantza-pasiboen amortizazioari.  Iruñeko Udalaren aurrezpen gordina 24 milioikoa izan zen; hau da, diru-sarrera arrunten % 13,5. Antzeko biztanleria duten Estatuko udalerrien batez bestekoa % 8,13 da, eta udalen batez besteko orokorra, berriz, % 9,56, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak 2012ko abenduan emandako txosteneko datuen arabera.  Aurrezpen garbiak, bestalde, 16 milioi euro jo zuen.

2012an, 22 milioi euroko inbertsioak egin ziren (36,5 milioi, maila bateratuan). Haien artean daude Arantzadiko eta Trinitariosko parkeak (Europako finantzaketa dutenak), Etxebizitza Planaren jarduketak Alde Zaharrean, Tafalla kaleko berrurbanizazioaren bukaera, Etxabakoizko igogailuaren lanen hasiera, Arrosadia – Lezkairuko eta Txantrea Hegoalde – Magdalenako urbanizazio-kuotak, zoladurak hiriko hainbat tokitan berritzea, berrikuntzak ikastetxeetan edota Labriten bastioiaren zaharberritzearen hasiera (Europako finantzaketa duena Fortius proiektuaren barnean). 

Diru-sarrera arruntek 178,9 milioi euro jo zuten (182,4 milioi euro bateratu). Diru-sarreren mailari esker, azken ekitaldietan izan duten egonkortasunari esker, eta baliabide publikoak austeritatez eta eraginkortasunez erabiltzeko hartu diren neurriei esker, ordainketak inolako diruzaintza-tentsiorik gabe kudeatu ziren eta ohiz kanpoko finantzaketa-biderik erabili behar izan gabe.

Ordenantza fiskalak

2012ko urrian Udalaren Osoko Bilkurak erabakia hartu zuen, 2013rako zergak, tasak eta prezio publikoak eguneratzeko, % 2,8 igoz, hiru urtez igoerarik izan gabe. Hartara, abuztuko urte arteko KPIa hartu zen erreferentzia gisa, BEZaren igoerak herritarrengan ondoriorik izan ez zezan, irailean igo baitzen. Ez ziren aldatu gizarte-zerbitzuak emateari dagozkion prezio publikoak (larrialdiko apartamentu babestuak, etxebizitza komunitarioak, gizarte-jantokia eta etxez etxeko laguntza zerbitzua), ezta tasa batzuk ere, alde urdainarena kasu. Kalkuluen arabera, 2013rako aurreikusia dagoen eguneratzeak 1,5 milioi euroko igoera eragin dezake diru-bilketan.

2013an, Udalak, halaber, zergak, tasak eta prezio publikoak eguneratzea onetsi zuen, 2014rako % 1,5 igoz, baina igoerak alde urdinean, gizarte-tarifetan edota garabi-zerbitzuan eraginik izan gabe.   Ordenantza fiskalek eta prezio publikoen arauek, halaber, 250 eurora (% 46) jaitsi zuten merkataritza-, industria-, zerbitzu- eta lan-jardueretarako aparkamendu-txartelaren tarifa (lehen, 466,20 eurokoa zen). Beste nobedade bat % 10eko deskontuak izan ziren, bai langabeendako bai gazte-txartelaren titularrendako. Aldaketak 9. arauan ezarri ziren eta, besteak beste, Civivox sareko ikastaroei aplikatzen zaizkie. Antzeko deskontuak aplikatzen dira jada aurreko urtetik udal-kirolguneen abonamenduetan eta Gayarre Antzokiko sarreretan.  Era berean, % 75eko hobaria ezarri zen Joaquín Maya Musika Eskolako aretoak instrumentuekin erabiltzeko tarifetan, goi-mailako ikasleek aretoak erabil ditzaten errazte aldera.  Azkenik, 17. ordenantzaren tarifa batzuk kendu ziren, zein eta elikagaien eta ingurumen-laginen gaineko saiakuntza kimiko eta mikrobiologikoei buruzkoak.

Hitzarmena Zerga Ogasunarekin

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Zerga Ogasunak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten urrian iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko. Iruña Nafarroako lehen udala izan zen hitzarmen hori izenpetzen, informazioa zerga-xedeetarako trukatzeko eta diru-bilketaren kudeaketa hobetzeko.   Udalak baimena eman dio Nafarroako Ogasunari tokiko zerga-erroldetan sartzeko eta haren kudeaketarekin lotutako informazioa eskuratzeko, datu-baseetan dagoen informazioa erkatze aldera.  Eta Nafarroako Zerga Ogasunak baimena eman dio Udalari foru-zergen kudeaketan bildutako informazioa eta datuak eskuratzeko, Iruñeko udalerrian egindako ondare-eskualdatzeak, joko-tasak edo informazioa atzemate aldera, derrigorrezko diru-bilketa hobetzeko asmoz. 

Hitzarmenak, gainera, bi administrazioen arteko lankidetza ezarri du derrigorrezko diru-bilketari dagokionez. Horrela, prozedurak sistematizatu dira Iruñeko Udalak bahitu ditzan Nafarroako Ogasunak Udalaren zordunen alde eginen dituen diru-itzulketak eta, era berean, Ogasunak bahitu ditzan Iruñeko Udalak –tributuak itzultzeagatik edo beste edozein kontzepturengatik– egin behar dituen ordainketak Ogasunak berak kudeatutako zuzenbide publikoko zordunen alde

Udalaren eraikinak eta lokalak Inbentarioaren balioa, guztira

2008 urtea
630.973.858 euro
2009 urtea 681.326.475 euro
2010 urtea 746.849.296 euro
2011 urtea 778.212.796,95 euro
2012 urtea 786.054.852,13 euro
2013 urtea 795.155.430,85 euro

Udal-eraikin eta -lokal guztien balioa

2009 2010 2011 2012 2013
Bulego Eraikinak 11.403.875,99 13.238.444,53 13.253.448,23 13.280.810,10 13.280.810,10
Merkataritza Eraikinak 6.769.871,57 6.772.371,57 6.772.371,57 6.772.371,57 6.772.371,57
Kultur edota Gizarte Eraikinak 41.352.432,45 46.685.494,63 49.638.890,22 50.724.447,67 52.259.033,69
Irakaskuntza Eraikinak 70.642.976,04 84.520.920,77 88.679.075,66 89.085.106,74 89.603.059,42
Kirol Instalazioak 34.437.535,30 44.128.414,97 42.093.580,32 42.093.580,32 42.427.751,20
Osasun Eraikinak 10.554.559,99 10.355.125,10 11.051.764,87 10.946.587,75 11.048.520,43
Beste hainbat zerbitzu 17.464.764,91 19.494.664,94 19.495.779,30 19.195.273,25 19.195.273,25
Zerbitzu Galeri 16.710.259,99 14.181.049,06 14.444.893.04 14.602.340,36 14.602.340,36
Etxebizitza 32.232.171,62 30.746.777,52 30.743.413,90 30.899.709,68 31.002.112,69
Aretoak 14.565.907,46 16.171.311,73 17.868.544,95 18.755.302,63 18.998.171,32
Trastelekuak 383.507,35 383.507,35 383.507,35 383.507,35 383.507,35
Garajeak 2.207.868,77 2.207.868,77 2.207.868,77 2.207.868,77 2.207.868,77
Kioskoak 4.507,60 4.507,60 1.803,04 1.803,04 1.803,04
Beste hainbat eraikuntza 2.741.303,24 3.782.281,17 6.306.610,26 6.312.383,05 6.312.383,05
ERAIKUNTZAK, GUZTIRA261.471.542,28292.672.739,71302.941.551,48305.261.092,28308.474.497,84

Europak finantzatutako proiektuak

Ekimena/Programa

Funtsa*
Proiektua

Gauzapen-aldia

ejecución

Aurrekontua

Ayunt. Pamplona (€) **

Europako Finantzaketa

Comunitaria (€)
SAVE programa Energia Agentziaren sorrera 1997-2000 408.00 171.360

Kohesio Funtsa Arga ibaiari buruzko Plana 1996-1999 6.390.000 5.112.000
Europar Gizarte Funtsa YouthStar CuatroVientos proiektua 1996-1999 830.000 415.000
URBAN-FEDER ekimena URBAN II Iruña Programa:
Alde Zaharra - Arrotxapea
2001-2008 23.185.000 euros 11.592.500
Nafarroako PAB Monjardin bidea 2000-2006 7.000.000 3.500.000
Nafarroako PAB Isaac Albéniz kaleko irisgarritasuna 2006-2008 836.000 418.000
Kohesio Funtsa Iruñeko ibaiei buruzko Plana 2000-2006 10.800.000 8.640.000
URBACT-FEDER programa Herritarrek udaletan parte hartzeko sarea 2005-2007 96.000 48.000
Europar Gizarte Funtsa Emakume etorkinak prestatzeko proiektuak eta enplegua hiri-merkataritzan sustatzeko ituna 2007-2010 855.000 427.500
URBANA-FEDER ekimena Milagrosa Auzoa Hiri Biziberritzea 2007-2013 3.014.000 1.507.000
Kohesio Funtsa  Ingurumen-jarduketak Iruñeko ibaietan 2007-2013 9.610.000 7.688.000
Energia Adimenduna - Engage Proiektua Programa Hiriaren konpromisoak klima-aldaketari aurre egiteko 2010-2012 99.694 74.770
Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko lankidetza-programa Fortius Proiektua-Iruñeko eta Baionako gotorleku-ondarearen kultur eta turismo balorizazioa 2012-2014 3.915.067 2.544.793
Guztira 67.038.761 42.138.923
* Taula honetan ez dira zenbatu Gizarte Ongizate eta Kirol Alorrak enpleguaren arloan kudeatzen dituen beste hainbat programa (lantegi-eskolak, prestakuntza-ikastaroak...), zeinek Europatik jasotzen baitute finantzamendua, Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez.
** Gutxi gorabeherako kopuruak. Grisean margotutako proiektuak bukatu dira eta bere osoan likidatu dira. Gainerakoak betetzen ari dira edota, behin bukatuta, azken saldoa noiz jasoko zain.

Hilerria

Iruñeko San Jose hilerrian gorpuak ehortzi eta errausten dira (eta ondotik, gorpuak desehorzten, berrehorzten zein gorpuzkinak errausten dira) betiere behar bezalako baldintzetan higieneari eta osasunari dagokienez, errespetuz eta garbitasunez; barrutia, gainera, zerbitzu mota hori eskaintzeko moduko baldintzetan mantentzen da estetikari, garbitasunari eta kontserbazioari dagokienez, eta herritarrek egindako informazio-eskariei, edo bestelakoei, erantzuten zaizkie.

20103an, gorpu-eramateen kopuruak % 1,3 egin zuen gora; 2.227tik 2.255era, zehazki.  Gorpu-errausketek bakarrik egin zuten gora (% 4,5); jaitsi egin ziren, aldiz, nitxo-ehorzketek (% 1,6), panteoi-ehorzketek (ia % 0,5) eta lur-ehorzketek (% 0,1 baino gutxiago). Errausketak, beraz, hiriko hilerrian egiten diren ehorzketen % 69,5 izan ziren; % 21,3k nitxoa aukeratu zuen, eta gainerako % 9k bestelako ehorzketa motak; hau da, lurra edo panteoia.  Errausketek % 10 egin dute gora 2009tik hona; nitxoen erabilera, ordea, % 6tik gora jaitsi da.

Desehorzketei dagokienez, % 8 igo ziren eta, guztira, 1.396 izan ziren. Aurreko urtean nabarmen jaitsi ziren, hezurtegirako desehorzketak jaitsi egin zirelako; eta aurten ere jaitsiera horrek ez du etenik izan, duela hamar urte baino gehixeago errausketa-zerbitzua ezarri zelako; zerbitzua jarri zenetik, izan ere, nitxo gutxiago erabiltzen dira.

Ehorzketak20092010201120122013
Nitxoak 622 534 560 510 481
Lurra 30 29 17 20 19
Panteoia 245 218 220 197 189
Gorpu-errausketak 1.347 1.336 1.440 1.500 1.568
GUZTIRA2.2442.1172.2372.2272.257
Desehorzketak20092010201120122013
Beste hilerri bat 245 217 241 245 254
Hezurtegi bateratua 1.006 701 1.133 686 675
Berrehorzketak 186 166 149 134 139
Gorpuzkien errausketak 289 264 226 220 328
GUZTIRA1.7261.3481.7491.2851.396

Abenduan, 1.922 nitxo libre zeuden, aurreko urtean baino 650 inguru gehiago (lau altueratik gorako libre guztiak ezabatu ziren); horrez gain, 34 lur-hilobi eta 114 kolunbario (horietako 6 errauts-kolunbario) zeuden herritarrendako erabilgarri.  Urtea bukatzean, panteoi bat eraiki zen, desehortzi diren eta identifikatu ez daitezkeen pertsona fusilatuen gorpuzkinak horra eramateko.

Iruñeko hilerriak eskaintzen dituen zerbitzuen diru-sarrerak 903.581,47 euro izan ziren, aurreko urtean baino % 5 gutxiago, 955.792 euro bildu baitziren.  Kopuru horiek panteoiak enkantean ateratzen ez diren urteetako zenbakien antzekoak dira (2009an, 942.388,77 euro bildu ziren, eta 2011n, 894.480 euro guztira), ez baitira ia aldatu ordenantza fiskaletako tasak azken ekitaldiotan, eta gorpu-eramateen igoerak ez baitira nabarmenak izan ondorio ekonomikoei begira.  2013an, ez zen panteoirik eta lurzatirik enkantean atera, baina sei esleitu ziren aurreko enkantean libre geratutakoen artetik.

Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala