Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Garapenaren aldeko lankidetza

Iruñeko Udalak Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programa dauka, 1996tik aurrera, herrialde pobreenetako edo Hegoko Herrialdeetako herriei eta komunitateei laguntze aldera. Hona hemen programaren helburuak, zeinek, aldi berean, jarduketa-ildoak zehazten baitituzte:

- Garapenari eta nazioarteko elkartasunari laguntza emateko udal-politika garatzea.

- Herri eta komunitate pobreetako egoeraren berri ematea, eta zer ahalegin egiten dituzten egoera hori gainditzeko (sentsibilizazioa); Iruñean garapenaren aldeko hezkuntza garatzea; eta, Hegoaldeko gizon-emakumeen garapenerako programak egiten laguntzea.

- Hondamendi naturalek edo giza jatorriko gatazkek eragindako giza larrialdietako egoeretatik edo laster gertatu beharreko arrisku batetik datozen ondorioak arintzeko jarduketak sustatzea.

- Egiten diren jarduketak ebaluatzeko lerro bat mantentzea, programaren berariazko zati bat bezala.

- Komunikazio eta partaidetzarako bideak sustatzea, Iruñeko Udalaren eta Iruñean garapenaren aldeko lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren esparruan, etengabean lan egiten duten GGKEen, taldeen eta erakundeen artean.

1.346.548 euroko aurrekontua bideratu zen 2013an jarduketa horiek egiteko, hau da, Iruñeko Udalaren aurrekontuaren % 0,7. Horrek esan nahi du lortu egin dela Nazio Batuen Erakundeak garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzara bideratzea gomendatzen duen gutxieneko ehunekoa. Horrenbestez, hiriko auzokide bakoitzeko 6,84 euroko ekarpena egin da.

Garapenaren Aldeko Lankidetzako Udal Programaren baitan bost deialdi daude Iruñean finkatuak dauden eta jarduerak egiten dituzten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GGKE) diru-laguntzak banatzeko. Bi deialdi beste herrialdeetan lankidetza-proiektuak egiteko dira; beste bi, Iruñean bertan egin beharreko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak gauzatzeko, eta bosgarrena berriz, giza larrialdietarako jarduketetara bideratua dago.

Hegoaldeko herrialdeetan Garapenaren Aldeko Lankidetza sustatzeko urteroko deialdiaren barnean, Udalak 31 proiektu lagundu zituen diruz 20 herrialdetan; zenbatekoak, guztira, 780.000 euro jo zuen. Proiektuen % 76 gizarte-izaerako oinarrizko azpiegiturei lotuta zeuden (osasuna, hezkuntza, gizarte zibileko erakundeak bultzatzea, ura eta saneamendua, etab.).

Hainbat urtetako deialdia  2006an hasi zen eta gehienez 3 urteko iraupena duten proiektuei zuzendua dago, Hegoaldeko Toki Entitateek bultzaturiko toki garapeneko ekimenak sustatzea xede hartuta. 2013an, hiru proiekturekin zegoen konpromisoa bete eta diruz lagundu ziren, Dominikar Errepublikan, Perun eta Guatemalan.

Garapenaren alde egindako sentsibilizazio- eta hezkuntza-arloko 19 jarduketa lagundu zituen diruz Iruñeko Udalak, 90.000 euroan. Proiektuen artean hainbat gairi buruzko ekimenak zeuden: bidezko merkataritza, giza eskubideak, genero-berdintasuna, Saharaz hegoaldeko Afrikara hurbiltzekoak edo elkartasunerako prestakuntza. Eta unean uneko jardueren deialdian, 9.600 euro bideratu ziren 10 proiektutara; besteak beste, argazki-erakusketak, analisi- eta eztabaida-jardunaldiak edota turismo arduratsuari buruzko buletin digital bat.

Azkenik, giza larrialdietarako jarduketen deialdiaren xedea da hondamendi naturalek edota biztanleria zibila ukitzen duten giza jatorriko gatazken ondorioak arintzea, eta 66.000 euroko aurrekontua izan zuen. Zazpi proiekturi eman zitzaien diru-laguntza, haietako bost errefuxiatu siriar eta sahararren oinarrizko beharrak asetzera bideratuta.  Beste bi proiektuak hauek izan ziren: euri-jasek hondaturiko etxebizitzak berreraikitzea Perun eta elikagaiak eskuragarri jartzea Haitiko komuna batean.

2013an, Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen urtero bezala Garapenaren Aldeko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Nafarroako Koordinakundearekin, Koordinakundeak berak hirian kudeatzen duen Argibide Bulegoa mantentzea finantzatzen laguntzeko. Udalak 30.400 euro eman zuen, hau da, bulegoaren kostearen % 86,8. Bulego horretan zuzeneko arreta egiten da (1.884 kontsultari egin zitzaion arreta 2013an), hamabostean behingo aldizkari bat argitaratzen da, entitateen direktorio bat eta GKEen jarduera-agenda bat mantentzen da, bai etawww.congdnavarra.org webgunea ere, zeinak 2013an 28.538 bisita izan baitzituen.

Era berean, udal-programa honek sare-lana egiteari eutsi zion Lankidetza Deszentralizatuaren arloko beste erakunde batzuekin batera, hainbat lan-batzorderen bidez. Halaber, bilerak egin ziren pertsona, talde eta GGKEekin, Hegoaldeko 9 entitateri edo pertsonari egin zitzaien harrera eta, horrez gain, Garapenaren aldeko Lankidetzaren Udal Kontseilurako partaidetza bideratu zen.

1. Koadroa:  2013ko aurrekontua - Aurrekontuaren betetze-maila

LAN-ILDOAZk.2013ko betetze-mailaEhunekoa (%)
SENTSIBILIZAZIOA 30 130.000 10,6
Diru-laguntzen deialdia: Unean uneko jarduketak 10 9.600 0,8
Diru-laguntzen deialdia: Urteko proiektuak 19 90.000 7,3
Lankidetza-hitzarmena: Argibidea eta Koordinazioa 1 30.400 2,5
TOKI-GARAPENA 41 1.002.000 82,0
Diru-laguntzen deialdia: Urteko proiektuak 31 780.000 63,8
Hainbat urtetarako diru-laguntzen deialdia (2011–13) 2 180.000 14,7
Garapenaren aldeko Lankidetzako Toki Funtsa (NUKF) 8 42.000 3,5
GIZA LARRIALDIETARAKO LAGUNTZA 8 90.000 7,4
Diru-laguntzen deialdia: Giza Larrialdiak (GLL) 7 66.000 5,4
Giza Larrialdietarako Hitzarmena: Filipinak 1 24.000 2,0
  PMCDren JARDUKETEN GUZTIZKO PARTZIALA 79 1.222.000 90,8  /   100
  PMCDren JARDUNAREN GUZTIZKO PARTZIALA 124.548 9,2
GUZTIRA GAUZATUA1.346.548100

1. Grafikoa Jarduketa-ildoak

Jarduketa-ildoei dagokienez, aurreko urteetako antzeko ehunekoak mantendu ziren, eta Garapenerako Proiektuek jaso zuten aurrekontu betearen zatirik handiena  (% 82,0 - % 74,4, jarduketetara bideratutako diruak edo Programaren diru guztiak kontuan hartzen diren). Garapenaren aldeko Sentsibilizazio eta Hezkuntza Jarduketetara eta Giza Larrialdietarako Jarduketetara % 10,6 - % 9,7 eta % 7,4 - % 6,7 bideratu zen, hurrenez hurren.

2. Grafikoa Banaketa geografikoa

Udalak lagundutako garapenaren aldeko lankidetza-jarduketen banaketa geografikoari dagokionez, hiru eremu handi daude (Erdialdeko Amerika-Mexiko-Karibe, Afrika eta Hego Amerika). Guztira, udal-finantzaketaren % 82,6 jaso zuten (% 92,4, ez badira kontuan hartzen Iruñean egindako sentsibilizazio-proiektuak).

Guztira, 26 herrialdek jaso zuten Udalaren finantzaketa; guztien artean, Peru eta El Salvador nabarmentzen dira (udal-funts guztien % 13,3 eta % 12,9). Tarte handiagora daude Kongoko Errepublika Demokratikoa (% 7,8), Dominikar Errepublika (% 7,4), Nikaragua (% 4,1), Herritar Saharar Errefuxiatuak (% 3,9) eta Kolonbia (% 3,7). Zazpi herrialde horietako bakoitzak gutxienez ere 45.000 euro jaso ditu eta guztien artean programaren % 53,1 bildu dute (% 59,4, ez badira kontuan hartzen Sentsibilizaziora eta Garapenaren aldeko hezkuntzara bideratutako diruak).

3. Grafikoa Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, herritar onuradunen oinarrizko beharrak asetzera bideratutako proiektuak bultzatu ditu programak argi eta garbi, bai eta jarduketen izaera integrala nabarmentzen duten proiektuak zein gizarte zibileko erakundeak indartzea eta genero-gaiak lantzea xede zuten proiektuak ere. Hona 2013an udal-finantzaketaren ehunekorik handienak jaso zituzten sektoreak: Gobernu eta gizarte zibila (% 33,2), Osasuna (% 14,3), Sentsibilizazioa Iparraldean (%10,6), Hezkuntza (% 9,1), Sektore anitzeko proiektuak (% 9), larrialdi-egoerendako eta hondamendiendako laguntzak (% 7,4), elikadura-segurtasuneko programak (% 6), ura eta saneamendua (% 4,1). Lankidetzarako udal-funtsen % 92,7 zortzi jarduketa-sektore horietara bideratu zen.

Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala