GIZA BALIABIDEAK

Udal-plantilla

Iruñeko Udalak 1.440 langilek osaturiko plantilla dauka, guztira, udal-lan ezberdinak egiteko. Organigrama horren barruan sarturik daude Haur Eskolen Erakunde Autonomoan ari diren 137 langileak eta Hirigintza Gerentziari atxikitako 30ak.

2008

2009

2010

2011

2012

IRUÑEKO UDALA

- Funtzionarioak

1.075

1.063

1.014

1.033

987

- Aldi baterako langileak

292

324

346

244

286

HAUR ESKOLEN ERAKUNDE AUTONOMOA

- Egonaldi osoa:

111

115

117

117

117

- Egonaldi murritza:

11

15

16

20

20

HIRIGINTZA-GERENTZIA

35

30

30

30

30

GUZTIRA

1.524

1.547

1.523

1.444

1.440

Jarduketak

- Lan Kontratudunen Hitzarmena

Urtarrilean, Enrique Maya Iruñeko alkateak, Ana Elizalde Zerbitzu Orokorretako zinegotzi delegatuak, Luis Javier Lanz Eraso eta José Javier Astiz Montero CCOOko ordezkari sindikalek eta José Torres Carbia UGTkoak Lan Kontratudunen Hitzarmen berria sinatu zuten. 2014ko abenduaren 31ra bitarte izanen du indarra, eta urtero tazituki luzatzeko aukera dago, bi aldeetariko edozeinek salatzen ez badu hura iraungi baino bi hilabete lehenago.

Hitzarmenak 28 puntu ditu, atarikoaz, xedapen iragankor batez, azken xedapenaz eta hiru eranskinez gain. Aurreko hitzarmenak 2005etik 2007ra bitarte iraun zuen. Plantillako lan-kontratudun finkoez gain, Iruñeko Udalak lan-araubideko beste kontratudun batzuk ere baditu, gehienbat Gizarte Enplegu Babestuko planen garapenean eta Lantegi Eskoletan dihardutenak. Lan-kontratudunek Toki Administrazioaren zerbitzuan lan egiten dute, baina lan-zuzenbidearen araupean dihardute, betiere galarazi gabe haien araubide juridikoan espezialitateak izatea, betetzen duten zerbitzuaren izaera publikoak eraginda.

Hitzarmenak hainbat alderdi jasotzen ditu, hala nola sustapena, kontratu moduak, minusbaliotasunen bat duten langileak, ordainsariak, lan-egutegia, eszedentziak edo oporrak. Azken horiek, lizentziekin edo baimenekin gertatzen den bezala, funtzionarioek dituztenen antzekoak dira. Horrez gain, hutsegiteak eta zehapenak tipifikatzen ditu, eta hobekuntza sozialei eta lan-osasunari buruzko alderdiak ere bai.

- Zinegotzien Erregistroa

Iruñeko Udalak erregistro bat sortu du, zinegotziek Udaleko organoetara bertaratzeagatik jasotzen dituzten ordainsariak biltzeko. Udalak hiruhilekoan behin zerrenda bat osatuko du du Udalbatzako kideek, Udalaren enpresa publikoetakoak eta Iruñerriko Mankomunitatekoak izategatik, jasotzen dituzten ordainsari guztiekin. Behin urtealdia bukatutakoan, espediente pertsonal bat irekiko da eta bertan aurreko urtearen laburpena biltzen duen informazio hau ageriko da. Hartan ageri den informazio guztia zinegotziek beren borondatez emandakoa da. Ebazpen hau 2011ko abenduaren 30ean hartu zen eta gardentasuna sustatzen du, Udalaren entitateetako organoetara bertaratzeagatik jasotzen diren dietei dagokienez. Era berean, gobernu onari lagungarria zaio, eta herritarrei udal-jarduketatik eratortzen den informazioaren ezagutza publikoa izateko bidea ematen die.