Aurrekontua
Iruñeko Udalak, 2012an, aurrekontu luzatuak izan zituen. Abenduaren 31n, Alkatetzaren ebazpen bidez, eta teknikariek horri buruz egindako txostenekin bat, 178.733.719 euroko aurrekontu luzatua onetsi zen Iruñearentzat. Era berean, erakunde autonomoen aurrekontuen luzapena ere onetsi zen. Haur Eskolena 7.732.900 euro izan zen, eta Hirigintza Gerentziarena, 5.435.300 euro.
Urtarrilean, Osoko Bilkurak aurrekontu luzatuari hainbat aldaketa egitea onetsi zuen eta, horri esker, besteak beste, Arantzadiko meandroaren eta Trinitarios parkearen hirigintza-garapenak egin ziren (biak ala biak % 80an Europak diruz lagunduta). 15.550.800 euroko kopurua onetsi zen.
Apirilean, Osoko Bilkurak hainbat aldaketa onetsi zituen, gehienak diru-laguntza izendunetara eta gizarte-enplegura bideratzeko. Aldaketek ez zuten aurrekontuaren igoera eragin, mailegu-interesetarako eta langileria-gastuetarako sobran zeuden kredituen murrizketen bidez finantzatu baitziren. Ekainean, osoko bilkurak berriz ere hainbat aldaketa onetsi zituen, inbertsiotarako, 3.912.621,28 eurotan. Urte osoan, osoko bilkurak beste aldaketa batzuk ere onetsi zituen, zenbateko txikiagokoak, gastu zehatzetarako. Guztira, 809.076, 37 euro jo zuten.
Beraz, Iruñeko Udalaren behin betiko aurrekontuak, 2012an, 199.006.216,65 euro jo zuen.
2013rako aurrekontua
Urteko azken egunean, Alkatetzaren Ebazpen bidez, 2013rako aurrekontu luzatua onetsi zen. Bigarren urtez jarraian, Iruñeak aurrekontu luzatuak izanen ditu, eta gastu-aurrekontuak 178.733.719 euro jotzen du. Diru-sarrerei buruzko araudiak ezarritakoarekin bat, ez dago aurreikusterik tasa, zerga eta prezio publikoak igotzearen ondoriozko diru-sarrera handiagoen aurreikuspenik, ezta ondare-besterentzerik eta epe luzerako mailegurik ere.
Erakunde autonomoei dagokienez, haur eskolen aurrekontu luzatuak 7.732.900 euro jo du; hau da, 2012an luzatutakoaren zenbateko berbera. Hirigintza Gerentziaren aurrekontua luzatua 3.131.139 euro da.
GRAFIKOA: IRUÑEKO UDALAREN BEHIN BETIKO AURREKONTUAREN BILAKAERA (milioika eurotan)
|
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
|
264,0 |
257,0 |
258,8 |
239,7 |
199* |
* Alkatetzaren Ebazpenaz 2011ko abenduaren 31n onetsitako aurrekontuaren (178.733.719 euro) eta urtean Osoko Bilkurak onetsitako aldaketen (20.272.497,65 euro) batura da.
Ordenantza fiskalak
2012an, eta hirugarren urtez jarraian, Iruñeko Udalak ez zituen igo herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen tasak eta prezio publikoak. Ordenantza fiskalak eta prezio publikoen arauak, 2012an, azken urteko legeria-aldaketetara egokitu ziren, hainbat nobedade izan baitziren: besteak beste, egungo legealdiko udal-antolaketa berria, administrazio elektronikoa eta tributu-betebeharrak betetzeko epeen luzapena. Tasen eta prezio publikoen bidezko diru-sarrerak Iruñeko Udalaren urteko aurrekontuaren herena dira, gutxi gorabehera.
Nobedade nagusia Udalak ezarritako tarifa berria izan zen, aparkatze mugatuko eremuetan (alde urdinean) gehienez ere bi orduz aparkatzeko aukera ematen duena 1,05 euroren truke. Denda elkartuek bezeroei ematen ahal dizkieten txanpon batzuen bidez ordaintzen da. Merkataritza-txanpona esaten zaio eta, prezio normalaren alde, % 50eko aurrezpena dakar. Iruñeko Udalak egindako txanponak dira eta, haien bidez, Udalak merkatari-elkarteekiko lankidetza-bideak ezartzen ahalko ditu, bezeroak aparkatzearekin lotutako sustapen-kanpainak bultzatze aldera.
2013rako, Udalaren Osoko Bilkurak erabakia hartu zuen, zergak, tasak eta prezio publikoak % 2,8 eguneratzeko, hiru urtez igoerarik izan gabe. Hartara, abuztuko urte arteko KPIa hartu zen erreferentzia gisa, BEZaren igoerak herritarrengan ondoriorik izan ez zezan, irailean igo baitzen. Ez ziren aldatu gizarte-zerbitzuak emateari dagozkion prezio publikoak (larrialdiko apartamentu babestuak, etxebizitza komunitarioak, gizarte-jantokia eta etxez etxeko laguntza zerbitzua), ezta tasa batzuk ere, alde urdainarena kasu. Kalkuluen arabera, 2013rako aurreikusia dagoen eguneratzeak 1,5 milioi euroko igoera eragin dezake diru-bilketan.
Finantza-plana
Iruñeko Udalak, maiatzean, Finantza Programa bat aurkeztu zuen. Programak urteko 25 milioi euro inguruko inbertsioa aurreikusten du 2012tik 2015era, lau urtean guztira 99,8 milioi eurora iristeko. Inbertsioaren zati bat Europako Inbertsio Bankuaren kreditu-ildo batek eta udal-ondarearen zein -lurzoruaren salmentak finantzatuko lukete.
Finantza Programak inbertsio-aurreikuspenak ere ekarri zituen, besteak beste ondokoak egiteko: San Zernin burguaren berrurbanizazioa (11 milioi euro), Arantzadiko meandroaren parkea (8,3 milioi), Donapeko UPSa (4 milioi), Arrosadiko lakua (3 milioi), Txantreako hegoaldeko parkea (3,2 milioi), Trinitarios aldeko parkea (2,8 milioi), Labriten bastioia eta Magdalenako harresi-atala zaharberritzea (ia bi milioi euro) eta Txantreako espaloiak berritzea (2,7 milioi). Inbertsio horiekin batera, Udalak aurreikusi du 15,8 milioi euro zaharberritze arloko diru-laguntzetara eta programetara bideratzea; 6,8 euro, 2012 - 2015 aldiko Etxebizitza Planera; 6,2 milioi euro, mantentze-inbertsioetara eta bestelako kapital-transferentzietara; 2,7 milioi, kaleak asfaltatzera eta bi milioi euro semaforo-instalazio eta argiztapen publikora.
- Lurzorua enkantean atzeratzea Udalak bere jabetzapeko lurzoruaren enkantea arautzeko pleguak onetsi zituen, bertan 300 etxebizitza eraikitzeko. Guztira, 9.000 m2 dira, bederatzi lurzati sortatan banatuak hiriko sei auzotan (Sanduzelai, Arrotxapea, Beloso Goiti, Iturrama Berria, Arrosadia - Lezkairu); II. Zabalguneko Sorospen Etxea esaten zaiona ere hartzen du. Enkantean ez zen enpresa bakar bat ere aurkeztu; sortak, beraz, ez ziren banatu.
- Europako Inbertsio Bankuaren mailegua Iruñeko Udalak eta Europako Inbertsio Bankuak 16 milioi euroko mailegua sinatu zuten azaroan, hiriko hiri-azpiegituretan inbertsioak egiteko. Guztira baimendu diren 50 milioi euroren lehen tartea izan da. Europako Inbertsio Bankuak Iruña 2012-2015eko inbertsio-programaren barruko jarduketak finantzatzea aurreikusi du. Programaren helburua hiriko azpiegiturak modernizatzea da, betiere eraikinetan nahiz garraiobideetan energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna sustatuta.
Aurreikusitako inbertsioak hiri osoan eginen dira eta ondoko proiektuak biltzen dituzte: hiri-garapena eta berdeguneak; hiri-kontserbazioa eta -berrikuntza, sareak hobetzea eta lurpeko galeriak handitzea barne, hiriko zerbitzuak txertatzeko, eta argiztapena berritzea; inbertsioak eraikin publikoetan eta kultur ondarean, zerbitzu publikoei (gizartea, kultura, administrazioa eta kirola) eskainitako eraikinak berritu eta egokitzea barne; Iruñeko kultur ondarea zaindu eta hobetzearen baitan, bestalde, inbertsiorik esanguratsuenak harresi-barrutia zaharberritu eta modernizatzeko lanak bilduko lituzke; eta mugikortasun iraunkorreko proiektuak, hala nola oinezkoendako kaleak eraikitzea eta igogailuak paratzea, altuera desberdineko auzoak lotzeko. Inbertsioen programa lagungarria da Alkateen Ituna deritzonaren helburuak ezartzeko. Europako Batzordeak sustaturiko ituna da, eta Iruña kide da. Itun hori sinatu duten udalek berotegi-efektuko gas-isurpenak murrizteko konpromisoa hartu dute, Batasunak 2020rako ezarri duen % 20ko helburuaren gainetik.
Europako Inbertsio Bankua Europar Batasuneko epe luzerako finantza-erakundea da, eta bankuaren akziodunak estatu kideak dira. Europako Inbertsio Bankuak inbertsio-proiektu bideragarriei ematen die epe luzerako finantzaketa, EBren politikaren helburuak lortzen laguntzeko.
Udalaren eraikinak eta lokalak Inbentarioaren balioa, guztira
|
2007. urtea |
517.322.018 euro |
|
2008. urtea |
630.973.858 euro |
|
2009. urtea |
681.326.475 euro |
|
2010. urtea |
746.849.296 euro |
|
2011. urtea |
778.212.796,95 euro |
|
2012. urtea |
786.054.852,13 euro |
* (inbentarioa kudeatzeko aplikazioan sartutako aktibo erreala eta uneko aktiboa barne)
Udal-eraikin eta -lokal guztien balioa
|
|
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
|
Bulego Eraikinak |
11.325.612,31 |
11.403.875,99 |
13.238.444,53 |
13.253.448,23 |
13.280.810,10 |
|
Merkataritza Eraikinak |
6.769.871,57 |
6.769.871,57 |
6.772.371,57 |
6.772.371,57 |
6.772.371,57 |
|
Kultur edota Gizarte Eraikinak |
40.951.056,49 |
41.352.432,45 |
46.685.494,63 |
49.638.890,22 |
50.724.447,67 |
|
Irakaskuntza Eraikinak |
61.198.691,96 |
70.642.976,04 |
84.520.920,77 |
88.679.075,66 |
89.085.106,74 |
|
Kirol Instalazioak |
30.159.941,87 |
34.437.535,30 |
44.128.414,97 |
42.093.580,32 |
42.093.580,32 |
|
Osasun Eraikinak |
9.954.889,65 |
10.554.559,99 |
10.355.125,10 |
11.051.764,87 |
10.946.587,75 |
|
Beste hainbat zerbitzu |
11.471.387,51 |
17.464.764,91 |
19.494.664,94 |
19.495.779,30 |
19.195.273,25 |
|
Zerbitzu Galeria |
17.395.423,53 |
16.710.259,99 |
14.181.049,06 |
14.444.89304 |
14.602.340,36 |
|
Etxebizitzak |
31.852.987,44 |
32.232.171,62 |
30.746.777,52 |
30.743.413,90 |
30.899.709,68 |
|
Aretoak |
14.319.507,61 |
14.565.907,46 |
16.171.311,73 |
17.868.544,95 |
18.755.302,63 |
|
Trastelekuak |
383.507,35 |
383.507,35 |
383.507,35 |
383.507,35 |
383.507,35 |
|
Garajeak |
2.207.868,77 |
2.207.868,77 |
2.207.868,77 |
2.207.868,77 |
2.207.868,77 |
|
Kioskoak |
4.507,60 |
4.507,60 |
4.507,60 |
1.803,04 |
1.803,04 |
|
Beste hainbat eraikuntza |
2.741.303,24 |
2.741.303,24 |
3.782.281,17 |
6.306.610,26 |
6.312.383,05 |
|
ERAIKUNTZAK, GUZTIRA |
240.736.556,90 |
261.471.542,28 |
292.672.739,71 |
302.941.551,48 |
305.261.092,28 |
Europak finantzatutako proiektuak
|
Ekimena/Programa Funtsa* |
Proiektua |
Gauzapen-aldia
|
Aurrekontua Iruñeko Udala (E)** |
Europako Finantzaketa (€) |
|
SAVE programa |
Energia Agentziaren sorrera |
1997-2000 |
408.000 |
171.360 |
|
Kohesio Funtsa |
Arga ibaiari buruzko Plana |
1996-1999 |
6.390.000 |
5.112.000 |
|
Europar Gizarte Funtsa |
YouthStar CuatroVientos proiektua |
1996-1999 |
830.000 |
415.000 |
|
URBAN-FEDER ekimena |
URBAN II Iruña Programa: Alde Zaharra - Arrotxapea |
2001-2008 |
23.185.000 |
11.592.500 |
|
Nafarroako PAB |
Monjardin bidea |
2000-2006 |
7.000.000 |
3.500.000 |
|
Nafarroako PAB |
Isaac Albéniz kaleko irisgarritasuna |
2006-2008 |
836.000 |
418.000 |
|
Kohesio Funtsa |
Iruñeko ibaiei buruzko Plana |
2000-2006 |
10.800.000 |
8.640.000 |
|
URBACT-FEDER programa |
Herritarrek udaletan parte hartzeko sarea |
2005-2007 |
96.000 |
48.000 |
|
Europar Gizarte Funtsa |
Emakume etorkinak prestatzeko proiektuak eta enplegua hiri-merkataritzan sustatzeko ituna |
2007-2010 |
855.000 |
427.500 |
|
URBANA-FEDER ekimena |
Milagrosa Auzoa Hiri Biziberritzea |
2007-2013 |
3.014.000 |
1.507.000 |
|
Kohesio Funtsa |
Iruñeko ibaietako ingurumen-jarduketak |
2007-2013 |
9.610.000 |
7.688.000 |
|
Energia Adimentsua - Engage Proiektua Programa |
Hiriaren konpromisoak klima-aldaketari aurre egiteko |
2010-2012 |
99.694 |
74.770 |
|
Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko lankidetza-programa |
Fortius Proiektua-Iruñeko eta Baionako gotorleku-ondarearen kultur eta turismo balorizazioa |
2012-2014 |
3.915.067 |
2.544.793 |
|
Guztira |
67.038.761 |
42.138.923 |
||
* Taula honetan ez dira zenbatu Gizarte Ongizate eta Kirol Alorrak enpleguaren arloan kudeatzen dituen beste hainbat programa (lantegi-eskolak, prestakuntza-ikastaroak...), zeinek Europatik jasotzen baitute finantzamendua, Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez.
** Gutxi gorabeherako kopuruak. Grisean margotutako proiektuak bukatu dira eta bere osoan likidatu dira. Gainerakoak betetzen ari dira edota, behin bukatuta, azken saldoa noiz jasoko zain.
Hilerria
San Jose Hilerria XIX. mendearen lehen erdian eraiki zen eta 1928an Udalak bere gain hartu zuen. 1879tik aurrera, ehorzketak erregistratu dira. Kanposantuak, guztira, 127.930 metro koadro ditu, eta, gutxi gorabehera 15.000 nitxo, 3.000 kolunbario, 4.500 lur-hilobi eta 4.000 panteoi ditu. Iruñeko hilerriaren udal-zerbitzuaren egitekoa gorpuak ehorztea eta erraustea da (eta gorpuak desehorztea, berrehorztea eta gorpuzkinak erraustea), betiere behar bezalako baldintzetan higieneari eta osasunari dagokienez, errespetuz eta garbitasunez.
2012an, 2.227 ehorzketa egin ziren; aurreko urtean baino % 0,45 gutxiago. Desehorzketek, berriz, % 26,53 egin zuten behera, 2011ren aldean. Hilerriko lantaldea 20 lagunek osatua dago. 2001ean hasi zen jardunean errauste-labea eta, horrenbestez, orduan hasi ziren errausketak egiten. Iaz, 10 urte bete ziren labea ezarri zenetik, eta hain zuzen ere 2011n behera egin zuten, horregatik, luzapena eskatu behar zuten ehorzketek.
|
Ehorzketak |
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
|
- Nitxoak |
632 |
622 |
534 |
560 |
510 |
|
- Lurra |
37 |
30 |
29 |
17 |
20 |
|
- Panteoia |
221 |
245 |
218 |
220 |
197 |
|
Gorpu-errausketak |
1.263 |
1.347 |
1.336 |
1.440 |
1.500 |
|
GUZTIRA |
2.153 |
2.244 |
2.117 |
2.237 |
2.227 |
|
Desehorzketak |
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
|
- Beste hilerri bat |
237 |
245 |
217 |
241 |
245 |
|
- Hezurtegi bateratua |
998 |
1.006 |
701 |
1.133 |
686 |
|
- Berrehorzketak |
172 |
186 |
166 |
149 |
134 |
|
- Gorpuzkien errausketak |
332 |
289 |
264 |
226 |
220 |
|
GUZTIRA |
1.739 |
1.726 |
1.348 |
1.749 |
1.285 |
Gorpu-eramateen kopurua egonkortu da, 2011ren aldean. Oro har, errausketa kopuruak eta ehunekoak gora segitzen dute, gainerako eramateen kontura.
Urtea bukatzean, hilerrian 1.272 nitxo libre zeuden; 20 lur-hilobi erabilgarri eta 147 kolunbario libre. 2012. urtean, Udalaren hilerriko hamabi lurzati eta hamar panteoi hirukoitz atera ziren enkantean. Administrazio-lanaren barnean, gainera, urtean ehun bat informazio-eskariri ematen zaie erantzuna fetuen eta umeen ehorzketari buruz. Era berean, hilerriko horma bat konpondu zen, Udalaren hargintzako lantegi-eskolak lagundurik.


