Turismo-sektorearendako laguntzak eta diru-laguntzen deialdia
Deialdiaren xedea eta helburua turismo arloko elkarteei diru-laguntzak ematea da, 2012. urtean Iruña turismoaren jomugatzat sustatzeko jarduketak egin ditzaten. Kontusailak 82.000 euro egiten du. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak sustapen- eta publizitate-jarduketak izan daitezke, bai eta produktu berriak sortzea edo jardunaldiak zein bilera profesionalak egitea ere. Guztira, 32 jarduerari eman zitzaien diru-laguntza 52.174 eurotan.
Iruñeko Udalak, Donejakue Bidean kokaturiko beste herri eta eskualde batzuekin batera, eta Turismoko Estatu Idazkaritzarekin nahiz Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioarekin elkarlanean, 2006an hasi zen kalitate-sistema bat ezartzen (SICTED) Iruñeko eta Iruñerriko turismo arloko enpresa eta zerbitzuetan, Donejakue Bidea, Kalitateko Jomugak produktuaren klubaren bidez. Proiektuaren azken helburua da Iruña kalitateko turismo-jomuga gisa nabarmentzea hiriko kultur turismoaren tipologiaren baitan.
Hasieratik, Udalak aholkularitza, laguntza eta prestakuntza eskaintzen dizkie kalitateko klubari atxikitako enpresei, jardunbide oneko eskuliburuak ezartze aldera. Behin ebaluazioa gaindituta, Udalak kalitatezko ezaugarri baten bidez saritzen ditu eta, era berean, saria jasotako enpresa guztiak biltzen dituen sustapen-gida bat argitaratzen da. 2012an, turismo eta taxien arloko 61 enpresak parte hartu zuten, guztira. Aurreikuspenen arabera, hemendik aurrera 27 turismo-enpresak eta zerbitzuk jarraituko dute proiektuan.
Turismoaren Behatokia
Iruñeko Turismoaren Behatokiak aukera ematen du turismoak hirian zer-nolako egoera duen eta zer-nola bilakatu den jakiteko. Behatokiak, besteak beste, ondokodatuak eskaintzen ditu: izaera makroekonomikoko informazioa, Iruñeko turismo-sektorearen eskaintza eta eskaria, bisitariak nondik datozen eta zer ezaugarri dituzten, bisitariek eskatzen dutenaren artean hiriak zer ez duen eskaintzen, konparatiba bat beste turismo-jomuga lehiakorrekin eta antzekoekin, turisten gogobetetze-maila edo zerbitzuen kalitatea, beste aldagai batzuen artean. Hiru txosten aurkezten ditu: tarteko/behe denboraldikoa, goi-denboraldikoa eta urtekoa. Datuak Nafarroako Estatistika Institutuak eta Iruñeko Turismo Bulegoak egindako inkesten bidez lortzen dira (1.201, 2012an).
Datuen arabera, Iruñeko ostatu-logelen betetze-maila, batez beste, % 40 baino gehixeago izan da hileko; apirilean, 58%, eta abuztuan, % 57. Iruñeko hotel-establezimenduetan % 3,9 bidaiari gehiago izan ziren 2012an, 2011n baino. Eskariak Espainian batez beste behera egin bazuen ere, Iruñean % 2,1 hazi zen, eta atzerritarren eskaria, berriz, % 10. Bidaiari kopurua handitzearen ondorioz, ostatu-gauek % 3,6 egin zuten gora; turista atzerritarren artean are nabariago izan zen joera hori (% 8,7).
Nazioarteko bisitariak guztien % 20 izan ziren; gehienak, Frantziakoak. Espainiako bisitari gehienak Madrildik eta Bartzelonatik etorri ziren. Besteak beste, hiria, Donejakue Bidea edo gastronomia ezagutu nahiak eraginda etortzen dira Iruñera. Horregatik, Sanferminei lotutako lekuetan, Katedralean eta harresietan barna ibiltzen dira. Bisitarien ia % 80k gastua egiten du pintxo-tabernaren batean. Behatokiak emandako beste datu batzuen arabera, bisitarien % 34k Iruñeko turismo-informazioa kontsultatzen du interneten, eta % 39,4 bikotean dator.
2012an, 470.846 bisitari etorri ziren, eta egonaldia batez beste 1,71 egunekoa izan zen Iruñean eta Iruñerrian; 807.100 ostatu-gau, zehazki. Bakoitzak batez beste 66,36 euro gastatu zituen. Kalkuluen arabera, hortaz, hotel-establezimenduetan ostatu harturiko turistek 53.559.156 euro gastatu zituzten hirian; gehienbat, ostatuan, eta gero otorduetan eta erosketetan.
Turismoa dinamizatu eta sustatzeko kanpainak
Ekainaren 2an, larunbatean, Donejakue Bidearen Egunaren bederatzigarren edizioa egin zen Iruñean. Martxa Magdalenako zubian hasi eta Nafarroako Unibertsitatean bukatu zen. 2012an, aurreko urtean bezala, bizikletaz ibilbide berbera egin zen. Etapa bukatzean, 300 parte-hartzaileei otordua eskaini zitzaien, Santiago Apóstol dantza-taldeak giroturik.
Udan, hau da, Iruñera turista gehien iristen direnean, agenda bat programatzen da, aisia- eta kultura-ekitaldiak egiteko. Eskaintzan, zehazki, badira bisita gidatuak, ardo dastatzeak, auto-zigilatutako bidaia-postalak, kontzertuak eta emanaldiak kalean, bai eta bi ekintza ezagun ere: Harresia kandelen argipean eta Gastro-Bar Fortius. Iruña Atsegin dut ekimena 2011n sortu zen, eta horren baitan antolatutako ekitaldietan 18.800 lagunek parte hartu zuten 2012an.
Iruñeko Udalak postalak senitartekoei eta lagunei guztiz dohainik bidaltzeko aukera ematen die turistei. Postaletan Iruñeko hainbat leku bereizgarri ageri dira: Iruñeko katedralaren klaustroa, harresiak, txupinazoaren eguna, Ziudadelako lorategiak eta San Zernin elizako dorrea.
Abuztuan, ardoak dastatzen hasteko zazpigarren jardunaldiak egin ziren, turistek nahiz Iruñeko auzokideek nafar ardoak ezagutze aldera. Guztira, 12 saio egin ziren, hilaren 6tik 29ra bitarte, astelehen, astearte eta asteazkenetan, guztiak ere Migueltxo Goñiren eskutik, zeina ardoetan aditua eta Nafarroako jatorrizko izendurako prestatzailea baita. Guztira, sei ardo dastatu ziren: bi zuri, gorri bat, bi beltz eta moskatel bat. Horrez gain, Nafarroa Jatorrizko Izendurako hiru gazta ere dastatu ziren: Idiazabal, Idiazabal Ketua eta Erronkari (hau da, Nafarroan diren bi jatorri-deiturak). Programazioan, Reyno Gourmet ekimena eta Kontseilu Erregulatzailea izan ziren laguntzaileak. Egunero, 60 tokiak bete ziren; beraz, guztira 720 parte-hartzaile izan ziren, eta bakoitzak 6 euro ordaindu zituen.
Uda parteko beste proposamen bat bisita gidatuak dira. Hiru taldetan banaturik daude, eta guztira 539 lagunek parte hartu zuten. Iruña ilargiaren argipean ibiltzeko gaueko bisitaldietan, 311 lagunek parte hartu zuten; Iruña, gotor-hiria izenekoetan 40 lagun, eta Iruña goitik behera izeneko bisitaldietan, berriz, 180.
Bigarren urtez, Harresia kandelen argipean izeneko ekimena egin zen, iruindarrek eta bisitariek Iruñeko gotorlekuak bestelako argiekin ikus ditzaten. Abuztuko lau larunbatetan egin zen, 21:00etatik 23:30era, eta 12.000tik gora lagun bildu ziren. Harresi barrutian barna ibiltzea da, harresiak milaka kandelaren argipean daudela (saio bakoitzean, 5.000 paratzen dira). Horrez gain, egunero, zuzeneko bi emanaldi daude, bai eta tapa- eta ardo-dastatzeak ere; ardoak Nafarroa Jatorri Deiturakoak, hain zuzen ere.
Bi egunez Zaldi Zuriaren zokotik Nafarroako Artxibo Nagusira bitartean egiten da, eta beste bi egunetan, berriz, Zaldi Zuritik Barbazán Apezpikuaren ingurabidean barna Andre Maria Erreginaren plazaraino. Tarte horietan 3 karpa paratzen dira, gune eta saio bakoitzean jendeari tapak eta bi upeltegitako ardoak eskaintzeko. Musika-emanaldietan hainbat estilo entzun ziren: bluesa eta soula, pop-rock munduko bertsioak, opera- eta zartzuela-ariak, jazza eta funkya, tango-hirukote bat, flamenkoa, eta soinu-bandak eta boleroak jotzen zituen hari-laukote bat. Dastatzeen prezioa 6 euro izan zen, eta bi ardo, bi tapa, kristalezko kopa eta kopa-euskarria eskuratzeko eskubidea ematen zuen. Guztira, 4.100 txartel saldu ziren.
Abuztuko ostegun eta ostiraletan, Gastro-bar Fortius deritzon gunea jarri zen Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoko behean. Bertan Reyno Gourmet markapean bildutako nafar produktuak dastatzeko aukera dago, bai eta Nafarroa Jatorrizko Deiturako ardoak ere, gastronomia-eskaintzaren osagarri. Kartak anoak eskaintzen ditu, 3 eurotik hasita, eta 6tik 14 eurora bitarteko platerak. Guztira, 30etik gora produktu aukeran. Ostiraletan, kontzertuak eman ziren, eskaintzaren osagarri: bluesa eta soula, Selva eta Saretzky-rekin; jazza eta bossanova, Bobbill McEvans + Brito-rekin; Espainiako eta nazioarteko pop bertsioak Triple Sentido-rekin eta boleroak, Jaione Medina eta Maite Martínezekin. Jarduera Kontseilu Erregulatzaileak eta Reyno Gourmet ekimenak lagunduta antolatzen da, eta 2.000tik gora lagunek parte hartu zuten.
Fortius Proiektua Iruña eta Baiona arteko mugaz gaindiko lankidetza-proiektua da, FEDER-EGEF funtsek diruz lagundutakoa, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Programa Eragilearen baitan dago (POCTEFA) eta Pirinioetako Lan Komunitateak kudeatzen du, Pirinioetako mendebaldeak turismorako duen erakargarritasuna handitzeko, Iruña eta Baionako gotorleku-ondarea balioetsiz. Proiektu horren baitan daude, adibidez, Harresia kandelen argipean eta Gastro-bar Fortius ekimenak, eta gaztelaniazko, euskarazko, ingelesezko eta frantsesezko gidak gotorlekuei buruz eta Iruñeko beste ibilaldi batzuei buruz. Halaber, proiektuak workshop ekimen bat abiatu du –profesionalen arteko ideia eta harreman berriak sustatzeko– eta Harresietako sekretuak bisita gidatuak antolatu ditu lekurik ezkutatuenak ikusteko, hala nola minak, ziegak eta kasernak.
|
|
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
|
Donejakue Bidearen Eguna (parte-hartzaileak) |
350 |
300 |
400 |
300 |
300 |
|
Bisita gidatuak eta dastatzeak (Bidean lehena) |
885 |
1.695 |
1.166 |
889* |
720* |
|
Harresietan barna ilargiaren argipean ibiltzea |
-------- |
-------- |
-------- |
2.500 |
4.100 |
|
TAGn arreta jaso duen lagun kopurua |
79.055*** |
54.478*** |
57.290*** |
90.263**** |
107.452**** |
|
Aterpetxeetako erromesak |
18.495 |
20.509 |
19.403 |
23.969 |
24.723 |
|
SICTED (establezimendu atxikiak) |
66 |
144 |
80 |
59 |
27 |
*bertaratutakoen zenbakia dastatzeei dagokie, urte horietan ez baitzen modalitate honetako bisita gidaturik egin
** saldutako sarrerak. Askoz ere jende gehiagok parte hartu zuen, ibilaldia jende guztiarentzako zabalik zegoelako
*** Aste Santuko eta udako kanpainaren datuak
**** Aste Santuko, udaberriko eta udako datuak
Donejakue Bideko erromesak hartzeko zerbitzuak
Erromesendako bi aterpetxe daude Iruñean, Jesus eta Maria aterpetxea eta Padernborn aterpetxea. 2012an, nazionalitate guztietako 24.723 erromesi eman zieten ostatu, hau da, aurreko urtean baino % 3,1 gehiagori.
Jesus eta Maria erromesendako aterpetxea 2007ko abuztuan zabaldu zen. Compañía kaleko 4an dago eta Aspace Fundazioak kudeatzen du, erromesak hartzeko eta haiei informazioa eta laguntza emateko. Aterpetxeak 114 ohe ditu, eta ondokoez dago hornitua: arropa-garbitegia, sukaldea, internet-eremua eta egongela. Urte osoan dago zabalik, Sanferminetan (uztailaren 4tik 15era bitarte) eta abenduaren 24tik urtarrilaren 15era bitarte izan ezik. 2012an, 19.341 erromesek hartu zuten ostatu. Horietatik, 6.782 espainiarrak izan ziren, eta 12.559, atzerritarrak. Erromesik gehien maiatzean izan zen (3.122); gero, abuztuan (3.199) eta irailean (3.08).
Iruñeko Udalak, gainera, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen Donejakue Bidearen Lagunak Elkartea-Paderborneko Donejakue Ermandadearekin, Argaz bazterreko Iraizoz Txaleta esaten zaion etxean Donejakue Bideko erromes-aterpetxea paratzeko. Paderborneko aterpetxeko ostatu-emaileak arduratzen dira kudeatzeaz. Guztira, 26 ohe ditu hainbat logelatan. Gela batean gosaria zerbitzatzen da, eta sukaldean arropa-garbigailu bat eta lehorgailu bat daude. Guztira, 5.382 erromesek hartu zuten 2012an ostatu Paderborn aterpetxean. 2011n, aldiz, 5.209 izan ziren.
Turismoko Argibide Zerbitzua
Turismoko Argibide Gunea (TAG) 2006an sortu zen, hiria ezagutzera emateko eta bisitariei buruzko informazioa eskuratzeko. Udaletxe plazan kokatua dago. 2012an, aurreko urteetan ez bezala, zabalik egon zen Aste Santuaren ondotik udaberri osoan, irailaren 11ra arte. Horrela, 152 egunez egon zen zabalik, eta aurreko urtean, aldiz, 138 egunez. Egun horietan, 107.452 lagunek jo zuten gunera eta, 2011n aldiz, 90.263 izan ziren. Aste Santuko kanpainak martxoaren 30etik apirilaren 15era bitarte iraun zuen, eta 13.343 lagun izan ziren. Udaberrian, berriz, 31.776 bisitarik jo zuten Udalaren baliabide horretara, eta udan, hau da, uztailaren 16tik irailaren 11ra, 53.829 lagunek, aurreko urteko 49.804ren aldean, 4.025 lagun gehiago. Turismoko Argibide Guneak hainbat hizkuntzatan egiten die bisitariei harrera (ingelesez, frantsesez, euskaraz, alemanez eta italieraz), eta horrez gain, Iruñean antolatzen diren kultura- eta aisia-jarduerei buruzko agiriak, foiletoak eta argibideak ere eskaintzen ditu. Besteak beste, hiriko turismo-ibilbideei eta monumentuei buruz, historiari buruz, ostatu, jatetxe eta garraioei buruz.
Aste Santuko kanpainaren adierazleak
|
Urtea |
Zenbat lagun |
Zenbat harrera |
|
2007 |
8.088 |
2.277 |
|
2008 |
10.928 |
3.404 |
|
2009 |
10.023 |
2.508 |
|
2010 |
7.486 |
2.755 |
|
2011 |
12.904 |
4.253 |
|
2012 |
13.343 |
4.165 |
Udaberriko kanpainaren adierazleak
|
Urtea |
Zenbat lagun |
Zenbat harrera |
|
2011 |
23.530 |
8.048 |
|
2012 |
31.776 |
10.289 |
Udako kanpainaren adierazleak
|
Urtea |
Zenbat lagun |
Zenbat harrera |
|
2007ko uda |
58.126 |
18.995 |
|
2008ko uda |
47.118 |
16.785 |
|
2009ko uda |
44.455 |
14.252 |
|
2010eko uda |
49.804 |
17.388 |
|
2011ko uda |
53.829 |
19.588 |
|
2012ko uda |
53.829 |
21.330 |
2011ko martxoaren 26an, Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa zabaldu zen, Iruña eta hiriko harresiak ezagutzeko. Media Lunako San Bartolome gotorleku txikian dago. Barrualdeak 220 m2 ditu, kaserna edo bost gune gangadunetan banaturik, ikus-entzunezkoen bidez hainbat gauza erakusteko: Iruñeko eta hiriko harresien historia eta bilakaera, hiriko bizitza eta protagonistak gotorlekuek mendez mende izan dituzten etapetan eta Iruñeko harresiek munduko beste gotorleku batzuekin izan duten harremana. Ohiko sarrerak 3 euro balio du, eta murriztuak, 1,5 euro (erretiratuak, ikasle txarteldunak eta 20tik gorako taldeak). 12 urtetik behekoak doan sartzen dira. 2012an, 4.148 lagun joan ziren zentora, 3.449 espainiar eta 699 atzerritar.
Aurrekontuak
|
|
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
|
Diru-laguntzen deialdiak, elkarteendako |
60.000 |
60.000 |
60.000 |
60.000 |
82.000 |
|
Diru-laguntzak ematea |
95.000 |
90.000 |
90.000 |
10.000 |
------- |
|
Marketin-plan operatiboa |
292.000 |
252.000 |
344.119 |
245.000 |
|
|
Iruña, bidean lehena |
29.000 |
40.011 |
44.911 |
------- |
------- |
|
Iruña Atsegin Dut |
------- |
------- |
------- |
60.184 |
96.450 |
|
Ziudadela Gourmet |
------- |
------ |
48.970 |
44.131 |
------- |


