Merkataritza

Diru-laguntzen bidez merkataritza sustatzea

  1. Nafarroako merkataritza-hiriburua den aldetik, Iruñean ugaria eta askotarikoa da hiri-merkataritza, zeina funtsezkoa baita Iruñeko gizarte- eta ekonomia-jarduera bultzatzeko. Iruñeko eginkizuna Nafarroako merkataritza-buru nagusi gisa sendotze aldera, Udalak hainbat diru-laguntza ezarri ditu.
  2.  
  3. Deialdietako batek merkatari-elkarteak laguntzen ditu diruz, merkataritza dinamizatu eta sustatzeko jarduerak egin ditzaten. 86.000 euroz horniturik dago, eta 82.982 € deialdian aurkeztu ziren eremuko zazpi merkatari-elkarte hauen eta sektoreko elkarte baten artean banatu ziren: Iruñeko Alde Zaharreko Merkatari Elkartea (CCA), Iruñeko Zabalguneko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Elkartea, Arrotxapea Erdialdeko Merkatari Elkartea, El Salvador Merkataritza eta Ostalaritza Elkartea, Iruñeko Martín de Azpilcueta aldeko Merkatari Elkartea, Mendillorriko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkartea, Iturramako Merkatari Elkartea eta enpresaburu Harakinen eta Urdaigileen Probintzia Gremioa. 36 jarduera aurkeztu ziren, eta 32k laguntza jaso zuten. Azkenik, 29 jarduera egin ziren, eta 65.128 euro jaso zituzten.
  4.  
  5. Bigarren laguntza-ildoa merkataritzara bideratua dago, hala jarduera berriak ezartze aldera (A ildoa) nola establezimenduetako instalazioak eta ekipamenduak modernizatu, erreformatu eta berritze aldera (B ildoa) edota Iruñeko Udal Merkatuetan inbertitze aldera (C ildoa). Udalak 246.000 euro bideratu zituen deialdi horretara. 73 eskari jaso ziren, eta horietako 30i eman zitzaien laguntza. Zehazki, A ildora 216.914,33 euro bideratu ziren, 22 denda berrirentzat; B ildora, 27.908,25 euro, 7 enpresarentzat; eta C ildora, 1.177,42 euro, Zabalguneko Udal Merkatuko establezimendu baterako. Justifikazio-kontuak aurkeztu ondoren, 229.757 euro ordaindu ziren.

2008

2009

2010

2011

2012

Merkatarien elkarteendako laguntza-deialdia

60.000

60.000

60.000

60.000

86.000

Diru-laguntza izendunak

65.000

65.000

69.000

45.707

36.785

Merkataritzaren arloko enpresendako laguntza-deialdia

900.000

900.000

900.000

943.357

246.000

Merkataritza dinamizatu eta sustatzeko kanpainak

525.300

395.000

498.000

319.944

302.981

Iruñeko udal-merkatuen marketin-plana

110.210

108.200

108.300

84.000

51.965

Enpresak Sustatzeko Zerbitzua

372.600

382.129

384.314

379.266

371.252

  1.  
  2.  
  3. 8. Hitzarmenen bidez finantzatutako jarduerak
  4.  

Laguntza-deialdiez gain, hitzarmenak sinatzen dira berariazko ekintzak sustatzeko; Enpresendako Leihatila Bakarra, adibidez, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen baten bidez finantzatzen da. Leihatilak enpresa-jardueraren sustapena bultzatzeaz gain, enpresak sortzea ere sustatzen du. 2012an, Iruñeko egoitzak 102 kontsultari erantzun zien eta zuzenean 122 enpresaren sorreran esku hartu zuen.

Azken hamar urte honetan bezala, Iruñeko Udala elkarlanean aritu zen Don Diego de Haro Nafarroako Liburu Merkataritzako Enpresaburuen Elkartearekin, Iruñeko Liburu Azoka egiteko, iruindarren artean irakurtzeko aztura sustatze aldera eta irakurzaletasuna eragiteko jarduerak bultzatze aldera. 2012ko XI. Liburu Azokan, 11 liburu-dendak parte hartu zuten.

Bestalde, 5.000 euroko diru-laguntza eman zitzaien El Salvador Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteari, Iturramako Merkatari Elkarteari, Mendillorriko Merkatari Elkarteari eta Martín de Azpilcueta aldeko Merkatari Elkarteari, 2012-13ko Eguberrietan jarduerak antolatzeagatik. Besteak beste ondoko jarduerak egiten dira: zozketak, establezimenduak apaintzeko lanak, haurrendako jarduerak, dastaketak, erosketa-txartelak, etab.

Europako Gizarte Funtsaren laguntzak

Hiri Biziberritzerako Milagrosa Hiri Ekimena Iruñeko Udalak gidatutako ekintza bat da, FEDER-Eskualde Garapenerako Europako Funtsekin batera finantzatua. Enplegu, Merkataritza eta Turismo Alorrak gidatzen ditu auzo horretako merkataritza- eta zerbitzu-jarduerak hobetzen eta berreskuratzen laguntzeko jarduketak. Proiektuaren plangintzak hiru jarduketa-ildo izan zituen 2012an oinarri: enpresendako eta enpresa-sortzaileendako aholkularitza, prestakuntza-ekintzak eta establezimenduen irudiaren tratamendua.

Merkataritza dinamizatu eta sustatzeko kanpainak

Iruña Stock Aukera Feria Iruñeko Udalak antolatzen du Nafarroako Merkataritza Establezimenduen Federazioarekin elkarlanean, eta, seigarren edizioa 2012ko martxoaren 1etik 4ra bitarte egin zen. 2012ko edizioan, 65 dendak parte hartu zuten, 23 stand bikoitzetan eta banakako 30etan banaturik. Feriak 36.348 bisitari jaso zituen.

Liburuaren eta Lorearen Eguna letren nazioarteko egunean egiten da, apirilaren 23an, alegia. Hirugarren urtez jarraian, Karlos III.aren etorbideko oinezkoendako eremuan egin zen, Orreaga etorbidearekiko elkargunean. Hamahiru liburu-dendak jarri zituzten postuetan % 10eko deskontuak eskaintzen ziren eta bezeroei loreak oparitzen zizkieten.

Merkataritzarekin, hiria, hiriago ekimenak hasierako ideiari eutsi zion, hau da, kaleak merkataritzari begira duen balioa nabarmentzeari. Hona programatu diren jardueren helburuak: merkataritzaren irudia hobetzea, bere presentzia sustatzea hiriaren bizitzan eta bezeroen fideltasunari eustea auzoko dendekin. Udalak merkatari-elkarteekin batera antolatzen du programa hori. Hona elkarteak: Mendillorrikoa, Zabalguneko Merkataritza Eremukoa, Arrotxapea Erdialdekoa, Alde Zaharrekoa, Martín Azpilcueta Aldekoa, El Salvador Arrotxapekoa eta Iturramakoa. Maiatz eta ekaineko sei astez adin guztiendako jarduerak izan ziren, hala nola haurrendako lantegiak, puzgarriak, ur-zezenak, ekozikloak edota musika. Kontzertuak ere egin ziren, besteak beste Amaia Romero artistarekin. Halaber, aurten lehenbiziko aldiz Gau Zuri Gorria jarduera egin zen, ekainaren 29an, Alde Zaharreko Merkatari Elkarteak bultzaturik. Sustapen bereziak izan ziren, modelo desfileak kalean, lehiaketak, etab.

Espainiako Itzulia Iruñetik abuztuaren 18an abiatzekoa zela eta, lankidetza-kanpaina bat antolatu zen merkatari-elkarteekin batera, El centro da la vuelta izenburupean, zeinean 10.000 sarrera banatu baitziren Oreja de Van Gogh taldearen kontzerturako eta 24 bizikletaren zozketan parte hartu zen.

Hiru Burguen Erdi Aroko Merkatua irailaren 7tik 9ra bitarte egin zen 2012an. Alde Zaharreko karriketan 100 postu jarri ziren eta askotariko gauzak eskaini zituzten: txokolateak, hestebeteak, ardoak, gaztak, opilak, barkilloak, marmeladak edota sendabelarrak. San Frantzisko plazan, bestalde, Erdi Aroko taberna paratu zen. Horrekin batera, antzinako lanbideen erakusketa egin zen: ontzigileak, zeramikagileak, kopistak, zilarginak, lurringileak, zurginak, zapatariak eta mago bat. Halaber, falkoneria-erakustaldi bat eta ardi-mozte saio bat egin ziren. Era berean, Batasunaren Pribilejioa ospatzeko ekitaldien artean , Alde Zaharreko Merkatari Elkarteak bere sustapen bereziak egin eta, egun horretarako, kaleak eta establezimenduak apaindu zituen.

Kale Nagusia Bizitza Hutsa ekimena merkatariek Iruñeko erdiguneko kale hori dinamizatu beharra ikusten zutelako sortu zen. Kale Nagusia San Zernin Burgu zaharraren karrika nagusia izan zen, bai eta Donejakue Bideko eta jaietako zati nagusia ere. Ekimen honetan ondoko jarduerak egin ziren: kalea apaintzea, dendak identifikatzea, erakusleihoak nabarmentzea eta marketin zein animazioko jarduera berritzaileak egitea.

Iruñeko Udalak, Alde Zaharreko, Zabalguneko, Mendillorriko eta Iturramako merkatari-elkarteekin elkarlanean, merkataritzaren aldeko kanpaina bat abiarazi zuen 2012ko bukaera aldean, Emadazu ideia bat opari lelopean. Horren bidez, bezeroen parte-hartzea sustatu nahi izan zen, merkataritzaren irudia hobetzeko iradokizunak edo ideiak eman zitzaten. Jendearen parte-hartzea sustatze aldera, ideia onenendako hiru sari ezarri ziren, bakoitza 200 euroz hornitutakoa, eta 50 euroko 50 txeke ere zozketatu ziren.

Eguberrietako argiztapenak eta apainketak nobedade bat izan zuten 2012-13 kanpainan; egun horietan, izan ere, arku gehiago paratu ziren argiztapen berezirik izan ohi ez duten Alde Zaharreko eta Zabalguneko kaleetan, etorbideetako faroletan ere apaingarri gehiago paratu ziren, eta San Frantzisko plazan 8 metroko garaierako zuhaitz berri bat jarri zen. Argiak azaroaren 29an piztu ziren, San Saturnino egunean, eta urtero bezala, urtarrilaren 6ra arte iraun zuten pizturik. Argiarekin batera, Udalaren eguberri-irudiak aipatu behar dira, Iruñeko erdigune aldeko eta Martín Azpilcueta kaleko 400etik gora dendatan banatutakoak.

Egun horietan, beste urte batez ere, Gazteluko plazan Eguberriko Azoka egin zen, non garrantzi berezia ematen baitzaio Eguberrietako produktu tipikoen artisautzari, beste azoka batzuen osagarri, eta sektorea sustatze aldera. 16 egunez 27 etxola paratu ziren eta 19 lantegi egin ziren; gehienbat, haurrei zuzenduak.

Eguberrietan merkataritza hiriko beste alde batzuetan ere dinamizatzen da, hala nola Alde Zaharreko, Zabalguneko, Martín Azpilcuetako, El Salvador Arrotxapeko, Mendillorriko eta Iturramako Merkatari Elkarteen eremuetan, non Udalak hainbat jarduera sustatzen baititu. Hainbat eremutan banaturik, badira zaldiko-maldiko bat, txurro-denda bat, eski-pista bat, zinema-emanaldiak, haur jokoak, zozketak eta bola erraldoi ibiltari bat. Horrez gain, kaleak apaindu eta 12 metroko garaierako zuhaitz bat ezarri zen.

MERKATARITZA SUSTATZEKO JARDUERAK

2008

2009

2010

2011

2012

Iruña Stock aukera-feria

32.000

46.000

46.000

34.783

36.348

Liburuaren eta Loreen Jaia (banatutako loreak)

-

1.500

1.500

1.500

Lore-banaketa: "Merkataritzarekin, hiria, hiriago"

1.500

750

1.600

1.500

4.200

Hiru Burguen Erdi Aroko merkatua (postu kopurua)

52

102

102

102

102

Eguberriko azoka (postu kopurua)

29

29

27

25

27

Udal-merkatuak

Iruñean hiru udal-merkatu dira: Zabalguneko, Ermitagañako eta Santo Domingoko merkatuak Udala elkarlanean aritzen da merkatuekin, prezio lehiakorrak dituzten elikagai osasungarri eta kalitatezkoen erreferentzia izan daitezen. Merkatuetan, prestakuntza-, sustapen- eta animazio-jarduerak egiten dira. Esate baterako, ikasleendako bisita gidatuak mantendu dira; haurrendako nutrizioari buruzko solasaldiak egiten dira Supersunny izenburupean, edota niniendako nutrizioari buruzkoak, Biberoitik platerera izenarekin; loreak oparitzen dira udaberriaren etorrera ospatzeko, eta ekainean, ikasturte bukaerako jaia antolatzen da Merkatuetako tribiala jokoaren bidez.

Era berean, bezeroen artean oihalezko poltsak banatzen dira, doan banatu ere, eta plastikozko poltsak saltzetik biltzen den dirua Pobreen Ahizpei ematen zaie, Eguberrietako janarietarako erabil dezaten; Osasunako jokalariekin bisitak eta zozketak antolatzen dira eta, urteari bukaera emateko, egutegiak banatzen dira.

2008

2009

2010

2011

2012

Bisita gidatuak, ikastetxeendako Ikasle kopurua

1.095

1.526

2.000

1.617

1.000

Solasaldiak: nutrizioa, gastronomia, etab.

370

Merkatuen agenda (2009) egutegia (2010 eta 2011)

-

2.000

9.800

14.000

Osasunako jokalarien bisita

-

-

-

570

600

Enpresak aholkatzeko eta merkataritza-ikerketarako zerbitzuak

Enpresak Sustatzeko Zerbitzua (ESZ) Iruñeko Udalaren ekimena da eta Iwer eraikinean kokatua dago (Marcelo Celayeta etorbidea 75, 4A sarrera). Hainbat helburu ditu: enpresak sortzen eta finkatzen laguntzea, Iruñeko enpresa-sarea sendotzea, merkataritzarekin eta turismoarekin lotutako enpresei arreta berezia eskaintzea, azterlanak egitea eta Iruñeko Udaleko Kontsumitzailearen Informaziorako Guneaz arduratzea. Zerbitzuaren lana ezagutzera emateko, 2012an ESZk are gehiago jardun zuen sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Google Places), eta dagoenekoz, adibidez, 401 lagun ditu Facebooken, eta 333 jarraitzaile, Twitterren.

  1. Enpresak Sustatzeko Zerbitzuak 274 proiektu berriri eman zien aholkularitza 2012an. Guztira, 16 aholkularitza-eskaerari erantzun zitzaien; gehienbat merkataritzara zuzendutako eskualdatzeekin lotutakoak (% 69); gero, ostalaritzakoak (% 12) eta zerbitzuetakoak (% 19). Egindako aholkularitza-lanek 19 bideragarritasun-plan egitea eragin zuten. Horrez gain, besteak beste, 15 aholkularitza-saio egin ziren enpresa bat abian jartzeko eman beharreko pausoei buruz eta beste 4 enpresa-planari buruz. 2012an, 34 enpresa sortu ziren, ESZk lagundurik. Haietariko 21 zerbitzuen sektorekoak izan ziren; 7, merkataritzakoak; 4, ostalaritzakoak; 1, aisiakoa, eta 1, IKT arlokoa. Enpresa berri horien % 50en titularrak emakumeak izan ziren. Guztira, 56 lanpostu sortu zituzten.
  2.  
  3. Jadanik sortu diren enpresei laguntze aldera, zerbitzuak salmenta guneei buruzko aholkuak eman eta hainbat ikastaro antolatzen ditu: merchandising, berrikuntza, internet bidezko salmenta, Google Adword, bloga nola sortu, sare sozialetan jardutea, etab. Guztira, 100 prestakuntza-ordu izan ziren, eta 454 lagunek parte hartu zuten.
  4.  
  5. Zerbitzuak, bestalde, 200etik gora kontsultari erantzun zien Udalak merkataritzarendako eta enpresa-sortzaileendako egiten dituen deialdiei buruz; berariazko aholkularitza eman zien teknologia berrietan online marketinari buruzko ikastaroetan aritutako 23 enpresa-proiekturi eta IKTetan berariazko 7 aholkularitza egin zituen.
  6.  
  7. Iruñeko enpresa-ehuna hobeki ezagutzeko, zerbitzuak ikerlanak eta azterlanak egiten ditu eta, datuak oinarri harturik, jarduketa-planak egiten ditu, bai eta, era berean, oro har enpresa-sustapenarekin eta, bereziki, merkataritza eta turismoa dinamizatzearekin lotutako txostenak eta analisiak ere. Horrela, adibidez, lan-alorrak atzeman eta jarduera sortzea sustatzen duten jarduketak diseinatu nahi dira, bai eta egindako jarduketen eragina ebaluatu ere.
  8.  

Zerbitzuak liburutegi eta mediateka bat dauka, 1.000 agiri baino gehiagoz osatua, ondoko gaiei buruz: negozio-ideiak, enpresen kudeaketa, merkataritzaren arloko ikerketa, arauak eta laguntzak, emakumea eta erakundeetako informazioa. Horrez gain, hemeroteka handia dago enpresa-munduan espezializatua. Gune multimedia bat ere eskaintzen du; bertan, auto-prestakuntzako ikastaroak egiten dira hala enpresen kudeaketari eta zuzendaritzari buruz nola giza baliabideei eta marketinari buruz; halaber, badaude enpresei eta negozio-ideiei buruzko datu-baseak eta zenbait lan-tresna bideragarritasun-plan bat prestatzeko, zerga-liburuak betetzeko edo bezeroen datuak babesteko. Internet bidez, katalogoan sar daiteke. Liburutegiak 2.208 bazkide ditu.

Zerbitzuak, gainera, instalazioak dohainik lagatzen jarraitzen du, enpresa-sortzaileek, enpresek eta elkarteek erabil ditzaten.

2008

2009

2010

2011

2012

Zerbitzuko bazkideak

1.512

1.695

1.844

1.990

2.208

Aholkularitza proiektu berrietan

208

165

308

233

274

Sortutako enpresak

32

16

24

37

34

Bideragarritasun-planak

34

16

50

57

19

Parte-hartzaileak prestakuntza- eta dibulgazio-jardueretan

652

543

469

627

849

Multimedien erabilera, ordutan

1.721

2.158

3.218

3.072

5.405

Liburu-maileguak

827

441

518

351

346

Eskola-ume bisitarien kopurua

113

99

131

141

116

Iruñeko Udalaren Kontsumorako Argibide Gunea 2010eko apirilean abiarazi zen. Enpresak Sustatzeko Zerbitzuaren ardura da, eta bere helburua argibide arloko oinarrizko zerbitzua eskaintzea eta kontsumitzaileen erreklamazioei erantzutea da. Horrela, kontsumitzaileari erreklamazio-prozesuan ematen zaio aholkularitza (zer dokumentazio aurkeztu behar duen eta zer entitateri zuzendua) eta, ahal denean, kontsumitzailearen eta enpresaren arteko bitartekaritza-zerbitzua eskaintzen da. 2012an, kontsumoari lotutako 9 kontsulta erantzun zituen, 52 enpresari erreklamazio-orriak eman zizkien eta ikastaro bat eman zuen.

  1. Iruñeko Udalak Merkataritzaren Behatokia sortu zuen, ikerketarako eta lanerako esparru baten gisara sortu ere, zerbitzuen eskaintza eta eskura dagoen informazioa zabaltzeko, betiere txikizkako merkataritza-jarduera ahalik eta hobekien garatze aldera. Hona hemen bere lau lan-ildoak: informazioa, Zure Enplegua Sortu GIS, kontsultak erantzutea eta lan-taldeetan parte-hartzea.
  2.  
  3. Adierazleen eta txostenen arloan, 2012an txostenak prestatzen segitu zuen, Iruñean eskura egon daitezkeen lokaletako eta beheko solairuetako enpresa-jarduerari buruz, hiriaren bilakaeraren berri izateko lanabes gisa. Zure Enplegua Sortu GIS informazio geografikorako sistemak gizarte eta ekonomia arloko izaera du. Merkataritzaren Behatokiko teknikariek beren analisi-lanaren zati bat lanabes horren bidez egiten dute, eta horrez gain, jendearen eskura dagoen baliabideetako bat da, Iruñeko ekonomiari eta demografiari buruzko informazioa kontsultatzeko eta ikusteko. 2012n, lau eguneratze egin ziren. Bestalde, 45 kontsulta erantzun ziren ekonomia-jarduerari buruz, eskura dauden lokalei buruz edo biztanleriari buruz.
  4.  
  5. 2009ko apirilaren 2an, Iruñeko Udalaren Udalbatzak Iruñeko Merkataritzaren Mahaia sortu eta abian jartzea erabaki zuen. Udaleko eta udal-talde politikoetako ordezkariek osatzen dute, bai eta merkatari-elkarteetako eta udal-merkatuetako ordezkariek ere. 2012an azterturiko gaiak, besteak beste, Merkataritzaren Behatokiak egindako txostenak, Iruñeko Merkataritzan Jarduteko Plana eta merkataritza-sektorearendako laguntza-deialdia dira.