Kultura

Civivox sarea

Iruñeko Udalaren Civivox zentroen sareak milioi eta erdi erabiltzaile baino gehiago izan zituen 2012an. Zazpi zentroen artean, 577.707 erabiltzaile izan zituzten. Haietatik % 58k udal-programaren 1.268 ekitaldietako batean parte hartu zuen eta gainerako % 42, berriz, esparruak lagatzeko zerbitzuen erabiltzaileak izan zen. Sarea Kondestable, Zabalguneko, Iturramako, Juslarrochako, Mendillorriko, Milagrosako eta Sanduzelaiko zentroek osatzen dute.

Esparruak kontuan harturik, Iturramak ditu erabiltzaile gehien (164.203); gero, Kondestable zentroak (125.065) eta, alde handiagora, Sanduzelaikoa dago (56.258). Horrez gain, Civivox sareak gizarte-zentroetatik kanpo antolatutako jardueretara (Ziudadelan, adibidez, edo hiriko hainbat plazatan udako zinema emateko) 57.202 lagun joan ziren.

Jardueretan parte hartu zuten 333.899 erabiltzaileetatik, 83.429k 83 erakusketatako bat bisitatu zuten; 35.380 lagunek, berriz, 221 jai eta ikuskizunetan parte hartu zuten, eta 16.686 43 zinema-emanaldietara joan ziren. 110 mintzaldietan 5.813 lagun bildu ziren, eta 9 lehiaketetan, berriz, 2.027 parte-hartzaile izan ziren.

2012ko parte-hartzaileak*

Kondestablea

Zabalgunea

Iturrama

Juslarrocha

Mendillorri

Milagrosa

Sanduzelai

Beste agertoki batzuk

Guztira

Solasaldiak eta hitzaldiak

3.001

431

92

344

747

720

478

0

5.813

Jaiak eta ikuskizunak

5.309

678

9.671

2.460

2.292

363

3.232

11.375

35.380

Lehiaketak

0

0

0

1.596

10

0

172

249

2.027

Erakusketak

36.941

7.126

10.682

10.612

6.588

4.130

7.150

200

83.429

Zinema-saioak

74

0

380

134

126

0

118

15.854

16.686

Guztira

45.325

8.235

20.825

15.146

9.763

5.213

11.150

27.678

143.335

Zenbaki horiei gehitu behar zaizkie ikasturte osoan zehar hainbat arlotan (dantzak, arte plastikoak, sukaldaritza, hizkuntzak, teknologia berriak eta igeriketa, besteak beste) antolatu ziren 802 ikastaro eta bisita gidatuetan izena emandako 13.851 lagunek egindako 136.614 erabilerak.

Izena emandakoak 2012

Kondestablea

Zabalgunea

Iturrama

Juslarrocha

Mendillorri

Milagrosa

Sanduzelai

San Juan Bosco zentroa

Guztira

Ikastaroak

1081

1303

2360

1219

1051

693

1297

81

9.085

Informatika ikasgelak

289

110

357

178

55

58

107

0

1.154

Bainuetxeko ikastaroak

0

0

637

0

0

0

0

0

637

Ikasgela irekiak

782

0

0

26

143

162

17

0

1.130

Bisita gidatuak

1441

0

0

87

0

0

0

317

1.845

Izena emandako erabiltzaileak, guztira

3.593

1.413

3.354

1.510

1.249

913

1.421

398

13.851

Civivox zentroetan bestelako erabilerak ere egiten dira; adibidez, zentro guztietan interneten sartzeko guneak daude, eta 22.692 lagunek erabili zituzten, edota 30.556 lagunek Iturramako Hiri Bainuetxea erabili zuten.

Kondestablea

Zabalgunea

Iturrama

Juslarrocha

Mendillorri

Milagrosa

Sanduzelai

Guztira

Interneten sartzeko guneak

8.708

1.754

3.924

1.715

2.393

714

3.484

22.692

Guztira

8.708

1.754

34.480

1.715

2.393

714

3.484

53.248

Civivox sareak, bere programazioaz gain, bere esparruak lagatzen ditu beste entitate batzuek beren jarduerak egin ditzaten. Horrela, 2012an, 104 elkartek aretoren bat erabili zuten aldian behin urte osoan, eta 444 elkartek, berriz, noizbehinka. Lehen elkarte horien guztien artean 158.293 erabiltzaile bildu zituzten, eta aretoak noizean behin erabiltzen dituzten entitateek, berriz, 85.515 lagun. Guztira, 243.808 erabiltzaile izan ziren.

Lagapenak Guztira 2012

Kondestablea

Zabalgunea

Iturrama

Juslarrocha

Mendillorri

Milagrosa

Sanduzelai

San Juan Bosco zentroa

Guztira

Entitateak, guztira

75

34

99

99

49

17

79

0

452**

Elkarteetako erabiltzaileak, guztira

56.849

2.468

62.109

48.722

19.454

2.045

23.602

28.559

243.808

Liburutegiak

Udalaren bederatzi liburutegiak Nafarroako Gobernuarekin egindako hitzarmenaren bidez kudeatzen dira eta, 2012an, 236.952 mailegu egin zituzten izena emanda dauden 45.155 lagunen artean. Halaber, 472.808 bisitari izan zituzten –haietatik 86.814 interneten sartzeko bertaratuak–Txantreako, Etxabakoizko, Iturramako, Mendillorriko, Milagrosako, San Frantziskoko, Sanduzelaiko, San Pedroko eta Yamaguchiko liburutegiek. Liburutegi guztien artean, 1.139 irakurketa-postu eskaintzen dituzte eta, 2012an, 13.692 orduz erabili ahal izan ziren.

Iruñeko liburutegiek, bestalde, 2012an 275 jarduera antolatu zituzten irakurzaletasuna sustatzeko, eta jardueretan 21.900 irakurlek parte hartu zuten. Liburutegi gehienek ipuin-kontalariak, irakurketa-taldeak eta bisita gidatuak antolatzen dituzte, azken horiek zer baliabide dituzten ezagutzera emateko. Liburutegi bakoitzak, gainera, ekintza bereziak proposatzen ditu; Iturramako liburutegiak, adibidez, ingelesezko irakurketa-taldea, Txantrekoak mintzaldiak eta erakusketak, Sanduzelaikoak zinema-foruma, eta Yamaguchiko liburutegiaren jarduera asko japoniar gaien ingurukoak izaten dira.

Guztira, 236.952 mailegu egin ziren, gehienak liburuak; 136.821, zehazki. Ondotik, ikus-entzunezko baliabideak datoz (84.942), soinudunak (9.335) eta aldian behingo argitalpenak (3.066). Liburutegien artean, Yamaguchi da mailegurik gehien egin zituena (40.462); gero, Iturrama (36.152), San Pedro (33.905), Mendillorri (32.910), Txantrea (31.282), Milagrosa (27.815), Sanduzelai (33.905), San Frantzisko (13.793), barne daudela Civivox Condestable zentroan egindako liburutegi-zerbitzuaren datuak, eta Etxabakoitz (2.050).

Maileguak

Liburutegia

Liburuak

Aldian behingo argitalpenak

Soinudunak

Ikus-entzunezkoak

Elektronikoak

Gainerakoak

Guztira

Iruña-San Frantzisko

7.121

479

6.103

90

0

13.793

Iruña-Txantrea

18.882

333

1.557

10.374

136

0

31.282

Iruña-Etxabakoitz

1.683

0

22

280

61

4

2.050

Iruña-Iturrama

17.740

591

2.529

15.090

202

0

36.152

Iruña-Mendillorri

18.168

556

885

12.868

433

0

32.910

Iruña-Milagrosa

16.745

555

979

9.450

81

5

27.815

Iruña-Sanduzelai

11.283

355

724

6.128

93

0

18.583

Iruña-San Pedro

21.631

258

908

10.590

511

7

33.905

Iruña-Yamaguchi

23.568

418

1.252

14.059

190

975

40.462

GUZTIRA

136.821

3.066

9.335

84.942

1.797

991

236.952

Erabiltzaile kopuruari dagokionez, Yamaguchik izan zituen gehien (12.165). Gero, ordenan datozTxantrea (6.715), San Pedro (6.201), Milagrosa (5.927), Iturrama (4.687), Mendillorri (4.582), Sanduzelai (3.703), San Frantzisko (603) eta Etxabakoitz (572). Izena emandako 45.155 erabiltzaileetatik, 38.915 helduak ziren, eta 6.240, berriz, 18 urtetik behekoak. San Pedrok, Mendillorrik eta Txantreak dituzte bazkide adingabe gehien, 1.208, 1.183 eta 974, hurrenez hurren. 2012an, bazkide kopuruak % 6,85 egin zuen gora, aurreko urtearekin alderatuta (3.091 izen-emate berri izan ziren).

Bestalde, internet-sarreren ia erdiak liburutegi bakar batean metatu ziren, Iturramakoan zehazki; guztira izandako 71.710 sarreretatik 35.515, hain zuzen ere. Ondotik, Txantreakoak izan zituen sarrerarik gehien (15.104) eta, alde handiagora, Milagrosakoa (7.820) eta Sanduzelaikoa (7.715) daude.

Erabiltzaileak

Liburutegia

Bisitariak

Izena emandako erabiltzaileak, guztira

Internet-erabiltzaileak

Haurrak

Helduak

Guztira

Iruña-San Frantzisko

111

492

603

Iruña-Txantrea

974

5.741

6.715

15.104

Iruña-Etxabakoitz

5.200

83

489

572

4.378

Iruña-Iturrama

100.506

605

4.082

4.687

35.515

Iruña-Mendillorri

76.037

1.183

3.399

4.582

4.410

Iruña-Milagrosa

90.000

674

5.253

5.927

7.820

Iruña-Sanduzelai

56.568

663

3.040

3.703

7.715

Iruña-San Pedro

61.536

1.208

4.993

6.201

6.699

Iruña-Yamaguchi

82.961

739

11.426

12.165

5.173

GUZTIRA

472.808

6.240

38.915

45.155

86.814

Arte plastikoak

Arte plastikoen erakusketa-programak 50 erakusketa antolatu zituen 2012an, honela banaturik: 45 Ziudadelako 7 aretoetan, 4 Rodezno Kondearen aretoan, bat Civivox Condestable zentroan (Inge Morath argazkilariaren bilduma), Auguste Rodinen eskultura-erakusketa bat Gazteluko plazan, eta Pablo Sarasate areto-museoaren bilduma iraunkorra Kondestablearen Jauregian. Guztira, 114.987 lagun joan ziren Ziudadelako, Rodezno Kondearen aretoko eta Kondestableko erakusketak ikustera. Haietatik, 90.834k Ziudadelako erakusketak bisitatu zituzten; 7.534k Rodezno Kondearen aretokoak. 4.644, bestalde, Civivox Condestable zentroko Inge Morathen erakusketara joan ziren, eta 11.975 lagunek Pablo Sarasate aretoa ikusi zuten. Ez dago zehazterik zenbat lagun joan ziren Rodinen aire zabaleko eskultura-erakusketa ikustera. Pablo Sarasateren erakusketa iraunkorra alde batera utzita, erakusketa bakoitzak batez beste 2.000 bisitari inguru izan zituen. Erakusketarik bisitatuenak Auguste Rodinen Gazteluko Plazako aire zabalekoa, Inge Morathen argazki-bilduma (Sanferminetan eta udan egindakoa) eta The Beatles taldearen Rodezno Kondearen aretoko argazki-erakusketa izan ziren, azken hori taldearen 50. urtemugaren omenez.

Arte-diziplinei dagokienez, gehienak pintura-erakusketak izan ziren (13); gero, erakusketa diziplina-anitzak (12), argazki-erakusketak (11) eta instalazioak (8) –gehienak Ziudadelako Labean paratutakoak–, areto hori arte-diziplina garaikide horri eskainia baitago. Azkenik, 4 eskultura-erakusketa jarri ziren ikusgai, bai eta 4 marrazki-erakusketa eta 3 bideo-erakusketa ere.

2012an lanak ikusgai jarri zituzten artistetatik, 26 nafarrak izan ziren, eta 21, berriz, Espainiako gainerako lurraldeetakoak: Madril, Zaragoza, Huesca, Logroño, Bilbo eta Donostiakoak, nagusiki. Gainera, nazioarteko 7 artistaren beste horrenbeste erakusketa jarri ziren ikusgai. Artistak hainbat lekutarik etorriak ziren, Frantzia, Mexiko eta Holandatik, kasu. Alde horretatik, Mapamunditarrak arte eta bidaia topaketak erakusketa da azpimarratzekoa, zazpigarren edizioa egin baitzen. Alexandra Baurés komisarioak apailaturik, Europako hainbat argazkilari eta bideo-sortzaile frantsesen eta holandarren lanak izan ziren ikusgai.

Nazioarteko artisten lan batzuekin, bestalde, erakusketa bat antolatu zen Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako artelanetako asko ikusgai paratzeko. Hori Udal-bildumaren funtsekin egindako bosgarren erakusketa izan zen, Iruñeko auzokideek eta bisitariek Udalak dauzkan artelanak ezagut ditzaten xede harturik. Charo Fontalba komisario eta artistak egin zuen hautaketa 2012ko erakusketarako, objektua gaitzat hartuta. Erakusketa diziplina-anitza izan zen eta hainbat formatu bildu zituen. Beste erakusketa batzuek ere nazioarteko artisten lanak bildu zituzten, hala nola Elssie Ansareo mexikarrarena, Inge Morath argazkilari austriarraren argazki-bilduma eta hainbat argazkilarik The Beatles taldeari egindako argazkiak, Getty Images britainiar Galeriakoak. Cyclos erakusketak, gainera, Europako hainbat egileren artelanak ikusteko aukera eman zuen.

ARETOAK

ZENBAT ERAKUSKETA

ZENBAT ERAKUSKETA-EGUN

ZENBAT BISITARI

BOLBORATEGIA

7

269

11.947

LABEA

8

263

14.610

MISTOAK (BEHEA)

6

230

16.849

MISTOAK (LEHENA)

7

221

9.692

GANBARA

7

207

11.671

ARMAK (LEHENA)

6

214

16.671

ARMAK (BEHEA)

4

99

9.394

ZIUDADELA, GUZTIRA

45

1.502

90.834

RODEZKO KONDEA, GUZTIRA

4

155

7.534

GAZTELUKO PLAZA

1

33

ZENBATEZINA

KONDESTABLEA

1

--

4.644

SARASATE ARETOA

Iraunkorra

--

11.975

ERAKUSKETAK, GUZTIRA

52

1.690

114.987

Lehiaketak

Iruñeko Udalak, erakusketez gain, lehiaketak ere bultzatzen ditu. Horietako bat Sanferminak iragartzeko kartela aukeratzekoa da. 2012ko lehiaketan, David Alegría nafar diseinatzailearen Te quiero en San Fermín izan zen irabazlea. Bertan Caravinagreren irudia ageri da. Hura izan zen epaimahaiak aukeratutako zortzi lan finalisten artean boto gehien eskuratu zituena bozketan parte hartu zuten 6.422 iruindarren artean. 2012ko edizioan, 511 lan aurkeztu ziren. Erdia baino gehiago (281), Nafarroakoak ziren (166, Iruñekoak, eta 115, Nafarroako beste herri batzuetakoak); 214 Espainiako beste probintzia batzuetatik iritsi ziren, hala nola EAEtik (45), Valentziatik (29), Kataluniatik (28), Andaluziatik (21) eta Madrildik (20); eta 16, beste herrialde batzuetatik, hala nola AEBtik (4), Frantziatik (3), Ingalaterra, Italia eta Andorratik (2), eta Alemania, Portugal eta Singapurretik (1).

Sandra Monteroren Remember me lana –Hahnemühle kotoi-paperaren gainean inprimatutako argazki-diptikoa- izan zen XXVII. Iruña Artista Gazteak 2012 Lehiaketaren irabazlea. Saria 2.960 euroz hornitua da. Bigarren saria, 2.240 euroz hornitua, Ariane Artika Legarrarentzat izan zen, Arista lanagatik, eta hirugarrena, berriz, 1.280 euroz hornitua, Alberto Odérizentzat, Rojo Cadmium/ 12 ladrillos lanagatik. Guztira, 31 artista nafarrek egindako 46 lan aurkeztu ziren: 22 Iruñetik etorri ziren; 20, Nafarroako beste herri batzuetatik; 3, Bilbotik, eta 1, Cuencatik. 39 lan aukeratuak Ziudadelako Arma Aretoan jarri ziren ikusgai, uztailaren 19tik abuztuaren 26ra bitarte. Lehiaketara eskulturak, pinturak, argazkiak, ikus-entzunezkoak, objektuak eta instalazioak aurkez daitezke.

Iruñeko Udalak Iruña marraztu eskola-lehiaketa ere antolatzen du. Hamabigarren edizioaren irabazleak Leo Luckacs, Bruno Martínez, Miguel Martínez, Lucía Ruiz de Erenchun, Uxue Lotero eta Sira Gabari izan ziren. Ikasleen artean, guztira, 1.420 euro banatu ziren marrazki-materialetan. Ikasleen ikastetxeek –British School of Navarra, Esclavas del Sagrado Corazón, San Cernin, Liceo Monjardín eta Nuestra Señora del Huertok–, bestalde, 2.400 euro jaso zituzten marrazki-materialetan ere ere bai. 2012an, azken fasea Zezen Plazan egin zen.

Udalaren programak

Kultura Alorrak kontzertu-ziklo batzuk antolatzen ditu urtero, hala nola Ziudadelartea; Musika, otoitz egiteko garaian; Europako Musika Eguna; Jazza, kalean; edota Eguberrietako kontzertuak. Horiez gain, profesionalak ez diren talde artistikoak sustatzen ditu, kultur jarduerak antolatzeko diru-laguntzak ematen ditu, hitzarmenak sinatzen ditu entitateekin eta musika- zein arte-taldeekin, eta Sanferminetako eta Aldapako Sanferminetako programa prestatzen du. Alorrak antolatutako gaztelaniazko programen artean, Sanferminak barne, ia 1.600.000 parte-hartzaile izan ziren.

2012a, gainera, Sabicas gitarra-jotzailea jaio zeneko mendeurrena da. Katedralean meza flamenko bat eta Sabicasen arteari eta figurari buruzko bi mintzaldi antolatu ziren, bai eta haren bizitzari buruzko dokumental bat aurkeztu ere. Agustín Castellón Campos Sabicas, Iruñean jaio zen,1912ko martxoaren 16an, eta New Yorken hil zen, 1990eko apirilaren 14an. Bizitza erdia baino gehiago Espainiatik kanpo eman zuen, lehenik Mexikon, eta gero, Estatu Batuetan, baina sortzez iruindarra zela esaten zuen beti harro.

Ikusle gehien dituen programen artean, Ziudadelartea dago, abuztuan eta irailean iruindarrei nahiz bisitariei musika, dantza eta zinema eskaintzen dizkien zikloa. 5.701 ikusle bildu zituen. 2012an nobedade nagusi bat izan zen: Redin aldean ospatutako dantza bertikalaren hiru ikuskizunak. Udako programaren baitan ondokoak ere eskaini ziren: Chambao, La Casa Azul, Fuel Fandango eta Nach taldeen kontzertuak, film musikalen emanaldiak, antzerki, dantza eta musika arratsaldeak –hainbat estilotakoak, hala nola flamenkoa, fusioa, munduko dantzak edo jazza– eta hainbat erakusketa.

Nabarmentzekoa da, halaber, Musika, otoitz egiteko garaian zikloan 4.700 lagun bertaratu izana. 2012ko edizioan, hiriko zazpi elizatan hamar kontzertu eman ziren martxoaren 25etik apirilaren 7ra eta, horrekin batera, Pasioaren Ermandadearen 125. urtemugaren inguruko mintzaldi sorta bat Civivox Condestable zentroan.

Udalaren beste alor batzuekin elkarlanean, Kultura Alorrak 115 jarduera baino gehiagoz hornituriko programa bat antolatu zuen Eguberrietarako: lantegiak, musika-ikuskizunak, mintzaldiak, zinema-saioak eta antzerki-saioak. Programazioa 2012ko abenduaren 14tik 2013ko urtarrilaren 5era bitarte egin zen, adin guztietako jendeari zuzendua zegoen, eta ekitaldiak nagusiki hiriko kale eta plazetan, civivox zentroetan, Gazteriaren Etxean, Ingurumen Heziketarako Museoan eta Gayarre Antzokian egin ziren. Kontzertuek, esaterako, 6.393 lagun bildu zituzten.


Programa

Emanaldiak

Ikusleak

Musika otoitz egiteko garaian

10

4.700

Jazza kalean X edizioa

6

1.640

Europako Musika Eguna

7

2.640

Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.

17

2.125

Ziudadelartea

7

5.701

Batasunaren Pribilegioa

5

3.100

Sabicasen jaiotzaren mendeurrena

3

1670

Hemengo antzerkiaren erakustaldia

8

1.928

Opera non eta hara!

6

401

Eguberriak

31

11.390

La Pamplonesa Musika Banda

40

11.223

Sanferminak

431

1.532.000

Aldapako San Fermin jaiak

20

19.500

Guztira

591

1.598.018

Diru-laguntzak eta lankidetza-programak

Gainera, 11 lankidetza-hitzarmen sinatu eta diru-laguntza 22 entitateri eman zitzaien kultur jarduerak egiteko. Lankidetzan antolatutako programen artean, 360 Jaialdia, Opera Soirée eta Nafar gazteen gaua dira nabarmentzekoak, guztiak ere Ziudadelan egindakoak. Hitzarmenak honako entitateekin sinatu ziren: Olentzeroren Adiskideak Elkartea, Errege Kabalkada Elkartea, Musika Kapera, Udal Dantzariak, Nafarroako Antzerki Eskola, Nafarroako Abesbatza Federazioa, Herri Kirolak Federazioa, La Pamplonesa, Iruñeko Orfeoia, Pablo Sarasate Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Nafarroako Unibertsitatea. Halaber, aurretik udal gaitari eta txistulariekin eta Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin hartutako konpromisoak mantendu ziren; haiendako diru-kopuruak 74.960 euro jo zuen. Sanferminetako irteeretan eta hiriko beste jai batzuetan parte hartzeaz gain, urte osoan haurrendako bisitaldi gidatuak antolatzen dira irudiak ikus ditzaten. 2012an, 4.354 haurrek parte hartu zuten, 105 taldetan banaturik.

Udalak, era berean, izaera amateurreko talde artistikoen parte-hartzea bultzatzen du herritarren entitateek antolatutako ekitaldietan. 2012an, 151 emanaldi eman ziren. Haietariko 27 abesbatza-kontzertuak izan ziren; 24, dantza-saioak, eta 22, txistulari eta gaitarien emanaldiak, adibidez.

21 entitatek aurkeztutako 24 proiektuk jaso zuten Iruñeko Udalaren diru-laguntza, arte eta kultur ekitaldiak egiteko 2012ko deialdiaren barruan. Udalak 165.000 euro baino gehiago banatu zituen. Deialdiak bi atal ditu: batetik, eszena- eta musika-arteen proiektuak, eta bestetik, kultura edo humanistika hedatzeko proiektuak. Lehen atalaren baitan, zortzi entitateri eman zitzaien diru-laguntza; 100.000 eurotik gora, guztira. Bigarrenean, berriz, 16 entitateri eman zitzaien diru-laguntza; 65.000 euro baino gehiago, guztira.

Euskara

Euskara sustatze aldera, Udalak helduendako programak antolatzen ditu. 2012an, 4.888 lagunek parte hartu zuten. Halaber, haurrendako 19 emanaldi antolatu zituen, eta 3.992 haurrek parte hartu zuten. Horrez gain, sormen tailerrak ere antolatzen ditu (2012an, 222 lagun bertaratu ziren), bai eta 3 lehiaketa ere; guztira, 372 lan jaso ziren, haurrek, gazteek eta helduek egindakoak. Era berean, beste udalerri batzuekin batera, Ze berri? aldizkariaren sei ale argitaratu ziren.

Euskarazko programazioaren baitako ziklo finkatuetako bat Kantu eta Hitza da. 2012ko edizioan, 6 kontzertu eman ziren, guztiak ere oso jendetsuak, Erraldoien Txokoa egunero goraino betea egon baitzen. Mikel Urdangarin, Balerdi Balerdi, Andoni Arcilla Group, Joseba Irazoki, Anne Etchegoyen eta Ganbara aritu ziren.

Bertsoaroa” Nafarroako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean antolatzen da. 2012an, XXII. edizioa egin zen eta 1.400etik gora lagunek parte hartu zuten, poesia-errezitaldiek, bertso-saioek eta hitzaldiek osatutako programan. 600 lagun bertaratu ziren, esaterako, Julen Zelaieta, Eneko Lazkoz, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolarien saiora.

Aurreko urteetan bezala, 2012an hitzarmena egin zen Nafarroako Antzerki Eskolarekin, Antzerki Aroa deritzon zikloa antolatzeko, non 4 antzerki-saio izaten baitira, laurak ere helduei zuzenduak, udaberrian eta udazkenean. Halaber, haurrendako antzerki-testuen lehiaketa ere antolatzen da hitzarmen horren bidez; horra gaztelaniazko eta euskarazko antzezlanak aurkez daitezke eta barne hartzen du, baita ere, aurreko urteko edizioan saritutako testuaren produkzioa. Lehiaketaren hogeita batgarren edizioan, 2012. urtean, hamalau lan aurkeztu ziren, eta Xabier Lopez Askasibarren Dena da gezurra lana izan zen irabazlea.

Nafar Ateneoarekiko hitzarmena ere mantendu zen; haren bidez hitzaldiak, errezitaldiak, umore-saioak eta jardunaldi monografikoak antolatzen dira, barne delarik Irri zikloa euskarazko zikloa (2012koa bosgarren edizioa izan zen), eta horrekin batera, Amaia Zubiriaren eta Edorta Muruaren kontzertu bat, hitzaldiak, antzerkia eta ipuin musikal bat. Udalak, orobat, 5.100 euro eman zizkion Euskaltzaindiari. Horren trukean Euskaltzaindiak konpromisoa hartzen du Udalari hizkuntza gaiei buruzko aholkularitza eta bere argitalpenen aleak emateko.

Beste antzerki-ziklo bat ere badago, Antzerkiaz areago, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendua. Urrian eta azaroan egiten da. Sei saiotan bost lan eman ziren, eta 8 ikastetxe bertaratu ziren. Antzezlanen edukia pedagogiko edo hezigarria da, eta entretenimendu hutsaz haratago doa. Bertsolaritzan hasteko programa ere mantendu zen, eta Iruñeko hamar ikastetxetako hogei taldek parte hartu zuten. Hona ikastetxeen izenak: Amaiur Udal Ikastola, Hegoalde Udal Ikastola, Bernart Etxepare IP Mendigoiti IP, Elorri IP, Sanduzelai IP, Patxi Larraintzar IP eta San Frantzisko IP

Euskarazko sormen tailerren XXII. edizioan, ikastaro hauek eman ziren: sukaldaritza, batukada, yoga, euskal dantzak, flamenkoa, pilates, irristaketa, orientazioa mendian, bertsolaritza, itzulpengintza, jendaurrean hitz egitea, hikako moldeak, txirrindula konpontzea, balkoian baratzea sortzea, gozogintza kreatiboa eta, azkenik, zinemagileekiko topaketak. Proposamenen artean, urteko ikastaroak daude –2012ko urritik 2013ko apirilera bitarte egindakoak–, 2012ko azken hiruhilekoan egindako ikastaro monografikoak –hilabetetik hirura bitarteko iraupena dutenak– eta 2013ko lehen hiruhilekoan emandako lantegi monografikoak.

Lehiaketei dagokienez, Iruñeko gazteendako XXII. Literatur Lehiaketa dago, 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzendua, poesia eta narrazio laburreko modalitateetan. Gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako lanak aurkez daitezke. 28 lan jaso ziren: 20 narrazio laburrean, eta 8, poesian. Haurrendako XXV. Literatur Lehiaketa Lehen Hezkuntzako eta DBHko Lehen Zikloko ikastetxe publikoetako eta itunduetako ikasleei zuzendua dago eta 298 ipuin eta 32 komiki jaso ziren. Lehiaketaren bidez, sormena, idazmena eta adierazpen plastikoa sustatu nahi dira haur euskaldunen artean eta, aldi berean, euskararekiko eta beren buruarekiko omena handitu euskaraz jakiteagatik. Azkenik, XXIII. Egile berriendako euskarazko Literatur Lehiaketa dugu, bi helbururekin: batetik, egile berrien artean euskarazko literatur sormena sustatzea, eta, bestetik, sormena eta haien lanen ezagutza publikoa bultzatzea. 2012ko edizioan guztira 28 lan aurkeztu ziren: hamar, narrazio laburrean; zortzi, bertso paperetan, eta hamabi, poesian.

Bestalde, hamar elkartek eskaera aurkeztu zuten 2012an, kultur eta arte-entitateendako diru-laguntzen deialdiaren barruan, euskarazko kultur eta arte-jarduerak egin eta programatzeko, eta hamarrek ere laguntza jaso zuten. Diruz lagundutako jardueren artean, irakurketa eta mintzamena lantzeko taldeak daude, haurrendako lantegiak, udako unibertsitateko ikastaroak, monitoreen prestakuntza edota bertsolaritza-klaseak. Deialdia 29.125 euroz hornitua zegoen eta guztiak banatu ziren. Udalak, era berean, 12 beka eman zituen barnetegietan ikastaro trinkoak egiteko, jendeak euskara barnetegietan ahalik eta modurik eraginkorrenean ikas dezan sustatze aldera.

Sanferminak

2012ko Sanferminetako egitarauan antolatutako 431 ekitaldiek 1.532.000 lagun bildu zituzten; aurreko urtearen antzera. Ekitaldietan parte hartutako jendearen herena, 530.000 lagun, haurrak eta familiak izan ziren. Adibidez, Hauek festak hauek esparrura joan ziren, Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren atzetik ibili ziren edota zezensuzkoan parte hartu zuten. 2012ko Sanferminetako ekitaldien artean nabarmentzekoa da jende gehiago joan zela hala Foruen plazako kontzertuetara (2011n baino % 38 gehiago) nola Gazteluko plazako emanaldietara (% 17 gehiago).

95.500 lagunek ikusi zuten Foruen plazan antolatutako kontzertuetako bat. Macaco, Boikot, Bongo Botrako eta La Fuga taldeen emanaldietan bildu zen jende gehien. Gazteluko plazan ere jende gehiago bildu zen, % 17 gehiago. 87.500 lagun, guztira, besteak beste Seguridad Social, Robert Ramírez eta El Pulpo eta Soraya-ren kontzertuei esker. Musika modernoko kontzertuek, guztira, 207.400 lagun bildu zituzten eta hiriko hainbat tokitan egin ziren. Foruen Gazte-plaza ekitaldiak 4.300 lagun erakarri zituen; Jazzferminek, 9.900; Jazzfermin Gazteak, 1.700; Gurutze plazako banda-musikak, 8.300, eta Taconerako Euskal Musikak, 2.200 lagun. Horrez gain, 80.250 lagun Gurutze plazako eta Antoniuttiko dantzaldietan dantzatu ziren.

Azkenik, musikari dagokionez, 227.000 lagun joan ziren Sarasate pasealekuko jotak entzutera, Gazteluko plazako txistulari eta gaitariekin dantzatzera, Basotxoko eskualde-musikara, uztailaren 6ko Foruen plazako folklore-jaialdira, gaitarien eta txistularien alardeetara, bertsolarietara eta Taconerako goizeko folklore-emanaldietara, bai eta kaleko musika etengabera ere.

Beste urte batez, su artifizialak ekitaldirik jendetsuena izan ziren. 819.000 lagunek ikusi zituzten Sanferminak 2012 Nazioarteko XIII. Lehiaketaren bederatzi bildumak. Erdiek baino gehiagok (455.000) Yanguas y Mirandak, Armada etorbideak eta Gaztelugibelek osatutako ardatzean ikusi zituzten. Piroteknia-bildumen ondotik, Erraldoi eta Buruhandien konpartsa berriz ere jaietako izarretako bat izan zen, 25.000 lagun inguru bildu baitzituen egun bakoitzeko, 225.000 lagun guztira, adin guztietakoak. Alabaina, txikienek gozatzen dituzte gehien erraldoien dantzak eta kilikien aurreko korrikaldiak.

187.000 lagunek parte hartu zuten, Sanferminetan antolatutako haur eta familiendako jardueretako batean. Haietatik, 119.000 haurrek eta helduk Rodezno kondearen plazako Hauek festak hauek programa gozatu zuten; 7.800ek Karlos III.eko haur-entzierroetan parte hartu zuten; 18.100ek Karlos III.eko oinezkoendako pasealekuko kalejiretan, eta 12.000 lagunek Maese Villarejoren txotxongilo tradizionalak ikusi zituzten. Kale Berria feria-lekuarekin eta Rodezno kondearen plaza Merindade plazarekin lotzeko haurrendako trenek 21.800 lagun garraiatu zituzten. Haurraren Egunean, gainera, 5.000 lagunek eraman zizkioten loreak santuari, eta 3.000k parte hartu zuten haur-dantzen jaialdian.

Jaietan programaturiko ekitaldietako parte-hartzearen datuak osatzeko, esan behar da 90.000 lagunek zezensuzkoan parte hartu zutela; 12.227k zezen-ikuskizunetan (2012an euro bat ordaindu beharra zegoen); 2.818 lagun Gayarre Antzokiko sei saioetako batera bertaratu ziren; 6.900, herri kirolen saioetara, eta 6.255 lagunek kartel-lehiaketako erakusketa (5.500) edota Inge Morath-en argazki-erakusketara ikusi zuten (750). Txupinazoa bost pantaila erraldoiren bidez eman zen zuzenean Antoniuttin, Gazteluko plazan, Foruen plazan, Sarasate pasealekuan eta Karlos III.aren etorbidean, eta 30.500 ikusle inguru bildu zituzten.

Aldapako San Fermin

Irailaren 21eko arratsaldetik (ostirala) hilaren 23ko eguerdira bitarte (igandea) ospatu ziren. Iruñeko Udalak prestaturiko ekitaldi-programak hiru nobedade izan zituen: La Pamplonesa bandaren kontzertua Gazteluko plazan eta haurrendako bi ikuskizun San Nikolas plazan. Ekitaldietan 19.500 lagunek parte hartu zuten.

Bigarren urtez jarraian, Gazteluko plazan, lurreko su artifizialen bilduma bat erre zen. Horrez gain, udal-programan, honakoak egin ziren: bi pop-rock kontzertu Burgoen plazan, musika-giroa goizetan, Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren ateraldia, haurrendako parke bat San Frantzisko plazan edota meza eta prozesioa igandean. San Nikolas plazan, gainera, jai-giroko gune berri bat ezarri zen, haurrendako ikuskizunak antolatu baitziren: magia-ikuskizunak, larunbatean, eta txotxongiloak, igandean.

Aldapako Sanferminak santuaren martirioaren oroitzapenetan egiten dira irailaren 25ean. Gertakari hori, gainera, egun nazioartean hain ezagunak diren Sanfermin jaien sorburua da. Izan ere, hainbat arrazoi direla eta (eguraldia, aldi bereko zezen-feriak hirian, etab.), 1590ean irailetik uda hasierara aldatu ziren.

Gayarre Antzokia

2012an, Gayarre Antzokian guztira 99.181 ikusle bildu ziren antolatutako 218 emanalditan, hau da, 455 ikusle, batez beste, emanaldi bakoitzeko. Ikusle gehien abenduan izan ziren, 16.628; gero, otsailean eta apirilean, 12.397 eta 11.031, hurrenez hurren.

Emanaldi guztietatik, 38 urtarriletik apirilera bitarteko eta urritik abendura bitarteko programazioetan banatu ziren; 22, familiendako ikuskizunak izan ziren; 13, Gayarre Antzokia Jaialdiaren baitan sartu ziren; 16, Udako Umoreaprograman antzeztu ziren; 64, alokairuak izan ziren; Iruñeko Udalari 9 aldiz alokatu zitzaion, La Pamplonesa bandaren zikloaren kontzertuetarako; 40k ekitaldi osagarrien izaera izan zuten, eta 6 Interprete Handiak ganbera-musikako zikloari egokitu zitzaizkion.