Udalaren pabiloiaren, kirol anitzeko pistaren, trinketaren eta instalazio osagarrien 2025eko tarifak

Udalaren pabiloiaren, kirol anitzeko pistaren, trinketaren eta instalazio osagarrien 2025eko tarifak
Otros datos
1KIROLDEGIETAN TALDE-ERABILERETARAKO ERRESERBA DAITEZKEEN KIROL-PISTA ESTALIAK, TRINKETEA, PILOTALEKU ESTALIAK, BALIO ANITZEKO ARETOAK ETA BESTE KIROL-ESPAZIO ESTALI BATZUK
a) Etengabeko edo denboraldiko erabilerak, entrenamendu eta lehiaketetarako:
Aldagelekin: 37,97 euro lehen ordua eta 8,27 euro hurrengoak.
Pabiloiaren erabilera bi taldek edo gehiagok partekatzen badute, dagozkien tarifak haien artean hainbanatuko dira.
b) Etengabekoak ez diren edo egun bakarreko erabilerak, ikusleendako doakoak diren kirol-ekitaldi puntualetarako, kirol-campus edo antzeko jardueretarako:
Aldagelekin: 41,77 euro lehen ordua eta 9,10 euro hurrengoak.
Muntatzeko/desmuntatzeko ordua: 41,77 euro.
c) Etengabekoak ez diren edo egun bakarreko erabilerak, ikusleendako ordainpekoak diren kirol-ekitaldi puntualetarako, kirol-campus edo antzeko jardueretarako:
Aldagelekin: 53,16 euro lehen ordua eta 11,60 euro hurrengoak.
Muntatzeko/desmuntatzeko ordua: 53,16 euro.
d) Etengabekoak ez diren edo egun bakarreko erabilerak, kirolaz kanpoko erabileretarako:
Aldagelekin: 60,76 euro lehen ordua eta 13,27 euro hurrengoak.
Muntatzeko/desmuntatzeko ordua: 60,76 euro.

2BANAKAKO ERABILERA, ALDAGELA ERABILTZEKO ESKUBIDEAREKIN, BUZTINTXURIKO LASTERKETA-ZIRKUITUAN, UDAL-KIROLDEGIEI ATXIKITAKO PILOTALEKU ESTALIETAN ETA KIROLDEGIETAKO MUSKULAZIO-ESPAZIOETAN:
Erabilera, pertsonako eta eguneko: 3,33 euro.
20 erabileratarako abonamendua, pertsonako eta orduko: 58,31 euro.
Muskulazio-aretoak eta Buztintxuriko lasterketa-zirkuitua ezin izanen dira aurrez erreserbatu.

3MENDILLORRIKO TRINKETEA ETA KIROLDEGIETAN BAIMENDUTAKO BANAKAKO BESTE APARTEKO ERABILERA BATZUK:
Banakako erabilera, aldagela erabiltzeko eskubidearekin: 5,72 euro pertsonako eta orduko.

4FUTBOL-ZELAIAK ETA SOFTBOL-ZELAIA:
a) Etengabeko edo denboraldiko erabilerak, entrenamendu eta lehiaketetarako:
Aldagelekin: 21,38 euro lehen ordua eta 3,43 euro egun bereko hurrengoak.
Aldagelarik gabe: ordu bakoitza, egun berean edo egun desberdinetan: 3,43 euro.
Pabiloiaren erabilera bi taldek edo gehiagok partekatzen badute, dagozkien tarifak haien artean hainbanatuko dira.
b) Etengabekoak ez diren erabilerak, ikusleendako doakoak diren kirol-ekitaldi puntualetarako edo antzeko jardueretarako:
Aldagelekin: 23,51 euro lehen ordua eta 3,80 euro hurrengoak.
Aldagelarik gabe: ordu bakoitza, egun berean edo egun desberdinetan: 3,80 euro.
Muntatzeko/desmuntatzeko ordua: 23,51 euro.
c) Etengabekoak ez diren erabilerak, ikusleendako ordainpekoak diren kirol-ekitaldi puntualetarako edo antzeko jardueretarako:
Aldagelekin: 32,93 euro lehen ordua eta 4,84 euro hurrengoak.
Aldagelarik gabe: ordu bakoitza 4,84 euro.
Muntatzeko/desmuntatzeko ordua: 32,93 euro.
d) Etengabekoak ez diren edo egun bakarreko erabilerak, kirolaz kanpoko erabileretarako:
Aldagelekin: 34,23 euro lehen ordua eta 5,51 euro hurrengoak.
Aldagelarik gabe: ordu bakoitza 5,51 euro.
Muntatzeko/desmuntatzeko ordua: 34,23 euro.

5BILERAK EGITEKO EDO EGOITZA IRAUNKOR GISA ERABILTZEKO ARETOAK:
Udalaren kirol-instalazioetan bilerak egiteko edo egoitza iraunkor gisa erabiltzeko urteko erabilera, aldez aurreko berariazko baimenarekin, metro koadroko: 20,81 euro.

6APARTEKO BEHARRAK:
Aurreikusitako udalaren kirol-instalazioen erabilera lagatzeak udal-langile gehiago behar izatea ekartzen badu, aurreikusitako prezio publikoari honako hau gehituko zaio langile eta ordu bakoitzeko: 23,30 euro.

LEGEZKO ARAUDIA: 2026ko Ordenantza Fiskala, 2. araua (I. epigrafea).
¿Te ha sido útil esta página?