
Udal-bulegoen artean, Gizarte Orokorreko Alorrak bakarrik egin dio dokumentazio-transferentzia Udal Artxiboari; Akten departamentuak, hain zuzen ere:
Fototekak bost dohaintza partikular jaso zituen. Honakoak dira nabarmentzekoak, munta handikoenak baitira:
Era berean, 10 argazki-dokumentu erosi eta Fototekako Udal Bilduman sartu ziren:
Azkenik, liburutegi osagarriaren funtsak 135 titulutan handitu ziren: 17 Nafarroako Gobernuko Argitalpen Funtsak eman zituen dohaintzan; 24, liburu-denda antikuarioetan erosi ziren, eta gainerakoak (94) 2022an argitaratutako liburuen erosketak dira.
Urtean zehar, 1.374 erabiltzailek kontsultatu zituzten funtsak han bertan: 1.225 kanpoko erabiltzaileak izan ziren (herritarrak) eta 149 barnekoak (Udal barnekoak).
Funtsik kontsultatuenak Fototekari dagozkionak izan ziren; gero, Eraikuntza Lizentzien espediente-serieak, biztanleen udal-errolda eta bilduma hemerografikoa.
Aurrez aurreko kontsulta-datuei gehitu beharko litzaizkieke Novadoc aplikazioaren bidezko sarrerak, dela Fototekako funtsetara, dela Hemerotekako eta Liburutegiko bildumara. Programak ez digu hori kuantifikatzea ahalbidetzen.
Artxiboak ematen duen zerbitzuetako bat udal-bulegoendako espedienteen barne-mailegua da; bereziki, maiz egiten dira Hirigintza alorrera. 2022 zehar, 187 espediente mailegatu, eta 172 itzuli ziren.
Halaber, eta Udalean ohi denez, Batasunaren Pribilegioaren 599. Urtemugaren ospakizunaren karira, Protokolo alorrak bisita gidatuak antolatu zituen Udaletxea ikusteko, irailaren 2tik 9ra, eta harrera-aretoan erakusketa txiki bat apailatu zen, dokumentuak eta gaiari lotutako beste material batzuk ikusgai jartzeko, guztiak ere Artxibotik eramanak. Horrela, honako dokumentuak eta bibliografia-aleak mailegatu ziren, aipatu egunetan:
Halaber, honako mailegu hauek utzi zitzaizkien artxibo- edo museo-erakundeetako erakusketetan ikusgai jartzeko:
Artxiboak eskaintzen dituen zerbitzuen artean, bertako funtsen erreprodukzioa dago. 2022an, 19 eskaera bideratu ziren Hemerotekarako eta, 62, Fototekarako. Halaber, 243 plano digitalizatu ziren, 76 erabiltzailek eskaturik.
2022an zehar eta Fototekari soilik gagozkiola, Arazuri Bildumako dokumentuak digitalizatu eta deskribatzeko lanari eman zaio jarraipena (2021ean hasia), Novadoc informatika-aplikazioaren bidez, online kontsultatu ahal izateko. 2022an, 1.315 ale deskribatu ziren.
2022an, Baltasar Soteras Elíaren funtsa eta bilduma pertsonala jaso ziren dohaintzan, 14.825 argazkik baino gehiagok osatua. Ekarpen eskuzabal hori ikusarazteko eta aintzat hartzeko, argazkilariak formatu handian (30 x 40 cm) egindako 373 erreprodukzioak Novadoc aplikazioaren bidez digitalizatzea eta deskribatzea erabaki zen, guztiak ere argazkilariak berak hautatuak hainbat erakusketa eta lehiaketatan aurkezteko.
Guztira, 8.779 Fototeka erregistro zeuden Novadoc aplikazioan sartuak 2022ko abenduaren 31n, ale soilen eta konposatuen artean, hau da, 12.848 dokumentu daude kontsultagai sarean.
|
Bilduma - funtsa |
Erregistroak |
Piezak |
|---|---|---|
|
Udal Bilduma (ale soilak eta konposatuak). |
3.920 |
7.871 |
|
1938Ko udal-memoria |
98 |
98 |
|
Udal Informaziorako Buletina (ale konposatuak) |
28 |
146 |
|
Iruñeko txokoak (1999-2007). |
125 |
125 |
|
Konpartsa Bilduma |
688 |
688 |
|
Zubieta y Retegui Funtsa (Entzierroak) |
381 |
381 |
|
Zubieta y Retegui Funtsa (Pensamiento Navarro) |
34 |
34 |
|
Herritarren memoria grafikoa - Covid-19 |
230 |
230 |
|
Arazuri bilduma |
2.902 |
2.902 |
|
Baltasar Soteras Elía Funtsa (formatu handia) |
373 |
373 |
|
Guztira |
8.779 |
12.848 |
Egungo zezen-plaza eraiki zeneko mendeurrenaren ospakizuna zela eta, erakusketa bat antolatu zen: Iruñeko zezen-plazaren mendeurrena (1922 - 2022). Iruñeko Udal Artxiboko ebokazioak, irudiak eta agiriak, Javier Marquinezek komisariatua. Kondestablearen jauregiko areto gotikoan jarri zen ikusgai, 2022ko ekainaren 10etik abuztuaren 27ra. Muraria-ren zerbitzuak erabili ziren hura diseinatu eta koordinatzeko. Halaber, katalogo bat argitaratu zen, 1.000 alekoa, 6 euroan saldutakoa Kondestablearen jauregian bertan.
Erakusketan ibilbidea egin zen Iruñeko hiriak Erdi Aroko mendeetatik antolatutako zezen-jaialdietan zehar, bai eta zezen-plazen proiektuetan ere, Horrela, XVII. mendetik XIX.era bitarteko planoak, dokumentuak eta diseinu kartografikoak jarri ziren ikusgai, bai eta argazkiak ere. Gehienak Iruñeko Udal Artxiboko funtsetatik hartu ziren, baina kolaboratzaile batzuen argazkiak ere erabilita.
Pergaminoen bildumaren instalazioa kontserbazio iraunkorrerako bermeekin bururaino eramateko, 39 kutxa erosi ziren, guztiak ere neurrira eta babes-materialekin fabrikatuak.
Halaber, eta egungo zezen-plazaren eraikuntzari buruzko erakusketa horren karira, Mapak, Planoak eta Marrazkiak bildumako hainbat agiri zaharberritzeko enkargua eman zitzaion Ana Isabel Martínez de Aguirreri:
Halaber, eta Sarasateren albuma Madrilgo Historia Museoari bere erakusketarako utzi zitzaiola eta, Nafarroako Artxibo Nagusiko zaharberritze zerbitzuetara jo zen, pieza horretan esku hartu zezaten.
Era berean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusia Udal Artxiboarekin aritu zen lankidetzan, Iruñeko zezen-plazen eta hesien proiektuen 9 planoak digitalizatzeko, guztiak ere aipatu erakusketan ikusgai jarri
Era berean, Prentsa historikoaren eta Mapak, Planoak eta Marrazkien bildumak digitalizatzeko proiektuari eman zitzaion jarraipena, aurreko urteetan abiarazia. Horrela, Din A2 eta Din A0 arteko formatuen 45.000 orrialderen digitalizazioa kontratatu zen Vinfra-rekin, bai TIFF formatuan, RGB moldeko 300 dpi optiko konprimitu gabe, bai JPG eta PDF formatuetan.
Bere eginkizunen artean, Udal Artxiboak ondare historiko artistikoa zaharberritu eta erostearekin lotutako gaietan esku hartu du. Horrela, bitartekeritza-lana egin zen, Huarte Solchaga familiari Iruñeko harrizko armarri bat 30.000 euroan erosteko. XVI. mendekoa da eta Kondestable jauregian jarri zen.
Era berean, eta udaletxeko fatxadako Justiziaren estatuari ekintza bandalikoa egin zitzaionez, bitartekaritza-lana egin zen, behar ziren zaharberritze-lanak María del Mar Navarrori enkargatzeko (CYR-PA, Conservación y Restauración del Patrimonio, C.B.), zeinak ezpataren erreplika bat egin baitzuen, 2019az geroztik Udal Artxiboan gordea dagoen ezpatatik abiatuta.