
Iruñeko Udalaren Osoko Bilkurak 2016ko apirilaren 7an onetsitako III. Berdintasun Planak jarraipena eman nahi die aurreko planen baitan hasitako ekintzei, emakumeek eta gizonek bizitza publikoaren eta pribatuaren eremu guztietan aukera berdinak izanen dituzten hiri baten garapena sustatzeko.
Planean ezarrita daude emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politika publikoa garatzeko ardura duten udal-alor eta zinegotzigo guztiek bete beharreko jarraibideak. Horrenbestez, agiri estrategikoa da eta lan-esparruak eta helburuak ezarri ditu, horien bidez udaleko administraziorako eta udal-kudeaketarako alor guztiak inplikatzeko.
Planak, aurreikusitako lau esku-hartze esparruak bildu ditu, bai eta Nafarroako Gobernuaren ibilbidea udaleko berdintasun-alorren lana Planifikatzeko, Kudeatzeko eta Ebaluatzeko 10 ildo estrategiko ere (IE). Esparru bakoitzean zehazten dira helburu orokorrak (HO),helburu zehatzak (HZ) eta proposatutako jarduketak. Urteko planen bidez garatzen da, batetik, udal-alorretan onetsitako aurrekontuen bitartez eta, bestetik, Planaren lau esparruetan jarduketak garatzen dituzten zeharkako proiektu komunen bitartez.
III. Planaren indarraldia 2022rako zegoen pentsatua baina haren aplikazioa 2023an ere mantenduko da, IV. Berdintasun Plana urte horretako lehen seihilekoan baitago aurreikusia.
Iruñeko III. Berdintasun Planaren ebaluazioa etengabea da eta urteko programazioan egiten diren gauzatze-adierazleen jarraipena du oinarri.Ebaluazioa,halaber, urte bakoitzean behar beste doikuntza egiteko baliatzen da, bai eta hurrengo urterako behar diren erabakiak hartzeko ere. Ebaluazioa batutzailea da, urtez urte eskuratzen den gero eta informazio gehiagoan oinarritua.
2022an, ekintza berritzaileak jarri ziren abian aurreko planetako programazioaren aldean, eta beste batzuk, berriz, alorrek garatu ohi dituzte urteko programazioen baitan.
Ondoren, informazioa bildua dago, esku-hartze esparruen arabera antolatua, ekintzen gauzapena gidatzen duten eragileek/departamentuek kasuan kasuko fitxen bitartez azaldutako ekintzen gainean, bai eta udal webaren bidez informazioa eskuratu den beste jarduketa batzuen gaineanhttps://www.pamplona.es/.
Batzorde Politikoa, udaleko talde politiko guztietako ordezkariek osatua (4 emakume eta gizon 1), behin bildu da 2022an: urtarrilaren 25ean: 2021eko Plan Operatiboaren jarraipen-txostena, eta 2022ko Plan Operatiboaren onespena.
Batzorde Politikoko kideek berdintasunari buruzko oinarrizko prestakuntza batean parte hartu dute, eta bigarren seihilekoan, udalbatza osora zabaldu da..
La Batzorde Teknikoa, alor guztietako zuzendaritzek (6 emakume eta 10 gizon) eta teknikariek (22 emakume eta gizon 1) osatua, 3 aldiz bildu da 2022an: ekainak 16an. Jarraipen informazioa: urriak 20. 2023ko POren diseinua eta 2023ko aurrekontuen genero-eraginaren balorazioa; abenduak 15a. 2022ko PO gauzatzea eta 2023ko POren proposamena.
Batzordeei dagokienez, esan behar da oraindik ere parekidetasunez osatzeko daudela. Emakume asko izendatzen dira jarraipen teknikorako, eta, hala ere, zuzendaritzak bertaratzen direnean, gehienak gizonak dira.
Sarrerako atalean adierazi den bezala, III. Planaren indarraldia 2022ra arte zegoen planteatuta, baina 2023an ere aplikatuko da. Hori dela eta, 2023ko Berdintasun Plan Operatiboa diseinatzeko, Batzorde Teknikoaren urriaren 20ko bileraren ondoren, Berdintasun Unitateak lehen proposamen bat bidali zien alorrei, alorrek egin beharreko ekintzak berresteko eta proposamen berriekin osatzeko. Bertsio finkatua, alor bakoitzeko 2022ko aurrekontuetan sartu beharreko berdintasun-helburuak ezartzeko ere balio izan zuena, Batzorde Teknikoaren abenduaren 15eko bileran aurkeztu eta onetsi zen.
Urriaren 27an, 2022ko Plan Operatiboaren jarraipenerako Laguntza Teknikoak jarraipen-tresna bidali zien alorrei (fitxa Excel formatuan), dagokion erabilera-gida eta fitxak betetzeko eta bidaltzeko jarraibideak barne, bai eta 2022ko PO ere. Harremanetan egon ziren Batzorde Teknikoko kideekin telefonoz eta posta elektronikoz, jarraipen-fitxak betetzean sortutako zalantzak argitzeko, bai eta informazio gehiago emateko ere, beharrezkoa izan zen kasuetan. Ekintzen 140 jarraipen-fitxa jaso ziren, eta 135 fitxa hartu ziren kontuan aztertzeko eta egiteko .1Ez dira kontuan hartu LGTBI+ komunitatearekin lotutako jardueren jarraipenerako 9 fitxak, I. eranskinean aztertuko baitira. 2 . Aipatzekoa da Herritarren Segurtasuneko Arloko fitxak elkartu direla, bai ikastetxeetako hitzaldiei buruzkoak, bai prestakuntza-ekintzei buruzkoak, gaiak partekatze aldera. Herritarren Partaidetzari buruzko beste fitxa batzuk banatu egin dira, jarduera bereiziak sartu baitira.
2022an, halaber, III. Berdintasun Planaren jarraipenari buruzko txosten orokorra egin da 2017-2022 aldian, bai eta III. Berdintasun Planaren ebaluazio kualitatiboa ere.
2021ean Berdintasunerako Barne Plana egiteko prozesua hasi zen (ekintza Plan Operatiboan dago jasoa), berdintasunerako foru araudia eta Iruñeko Udaleko Berdintasun Ordenantza betetze aldera. Aurrerapausoak eman ziren berdintasunaren diagnostikoren prestaketan, plantillaren ezaugarriei eta banaketari buruzko informazio kuantitatiboa eta langileen lan-baldintzei buruzko dokumentazioa bilduz eta aztertuz, eta, 2022an, udal plantillari online egindako inkesta baten emaitzekin osatu zen. Behin onetsirik, diagnostikoa erreferentzia gisa erabili da Berdintasuneko Barne Planean sartu beharreko neurriak identifikatzeko. Neurri horiek baliagarriak izanen dira aurrerapausoak emateko langileen informazioan eta sentsibilizazioan, berdintasuna hainbat arlotan txertatzeko, hala nola pertsonen kudeaketan, sustapenean, lan-baldintzetan, jazarpenaren prebentzioan, lanpostuen eta soldaten analisian, etab.
Plana Zuzendaritza Batzordeak onetsi eta udal webean argitaratu da, prentsa-oharren bidez, azaroaren 15ean. Batzordean, administrazioaren eta langileen ordezkariak dira kide.
Berdintasun Unitateak adierazi du partaidetza-egiturak eta -prozesuak egituratu behar direla, Plana partaidetzan oinarriturik garatzea bermatzeko.
Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak (Zerbitzu Orokorretako alorrean sarturik) udal-intraneten eduki du kontsultagai eta erabilgai sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako prebentzio- eta jarduera-protokoloa Iruñeko Udalarekin edo haur Eskolekin lan-harremanean hasten den langile ororendako.
Berdintasun alorrak bultzaturik, Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuarekin batera, prestakuntza eman zaie sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako prebentzio- eta jarduera-protokoloa eguneratzeaz haren ardura duten pertsonei, 7 emakumek parte harturik.
Berdintasun Ordenantzan xedatutakoarekin bat eta III. Planaren 3. Ildo Estrategikoaren baitan (lan- eta administrazio-prozedurak, xede harturik berdintasun-printzipioa integratzea eta herritarrak zein udal-langileak asetzea udalak berdintasuna kudeatzeko moduari eta harekiko konpromisoari dagokienez) honako jarduketa hauek garatu dira, gaien arabera elkartuta:
Ordenantza eta plan estrategikoak egiteko ardura duten alorretako teknikarien eskura jarri da eragin-txostena eta araua edo plan estrategikoa egiteko banakako aholkularitza, haietan genero-ikuspegia txertatuko dela bermatzeko eta, horrenbestez, berdintasunaren gainean eragin onuragarria dutela jo ahal izateko.
Prozesu horri esker, aurrerapen handiak egin dira langileen sentsibilizazioan eta prestakuntzan, praktikan izandako esperientziatik beretik abiatuta.
Esku-hartze hori zuzenean dago lotuta genero-ikuspegia eragin handiena duten udal-politiketan hobeki txertatzearekin, hala nola udal-arauekin eta hiriko plan estrategikoekin. Hobekuntzak izan dira bai desberdinkerien identifikazioan, bai politikek inspirazio-iturri izan behar dituzten berdintasunezko aginduen identifikazioan. Zeharkako hobekuntza-ekintzek honakoak dituzte ardatz: emakumeen presentzia eta parte-hartzea sustatzea, baliabideetarako sarbidea erraztea, informazioa eta komunikazioa hobetzea, bai eta datu banakatuen eskuragarritasuna hobetzea ere. Hobekuntza sektorialei dagokienez, arautu edo planifikatu beharreko gai bakoitzean identifikatutako desberdintasun bereziekin lotzen dira, eta, arau edo planean, hori konpentsatzeko edo ezabatzeko neurriak sartzen dira.
Zailtasun handienak oraindik ere dira datu banakatu gutxi izatea eta, gero eta gutxiagotan, laguntza berandu eskatzea, hau da, jadanik proiektuen edukiei buruzko erabakiak hartu direnean, eta erabakiok zuzenketa zailtzen dute..
Aurten, 11 arau-proiektu edo plan estrategiko aholkatu dira, baina 2022ko abenduan 9 daude egiaztaturik:
2021ean, Ogasunak gidatutako prozesu bat hasi zen, Berdintasunarekin lankidetzan, lau urtean garatzeko eta teknikariak trebatu eta aholkatzeko, berdintasuna aurrekontu-programetan txertatzeko, hirian berdintasuna lortzea eragite aldera.
2022an, aurreko urtean hasitako prestakuntza amaitu da, eta aurrekontu-programen berrikuspena eta hobekuntza egin da, aurrekontu-fitxa berri baten bidez. Fitxa onartzeko dago erabilera orokorrerako.
Aurrekontuen eraginari buruzko txostena egiten da alor bakoitzak III. Berdintasun Planarekin eta haren garapenarekin duen inplikazioari eta konpromisoari lotuta.
2023ko Plan Operatiboaren proposamenarekin bat, eta Berdintasun alorrak aholkularitza emanik, eta alorrek berdintasunarekiko duten konpromisoari buruz aurretiaz egindako txostenetan oinarrituta, Ogasunak 2023ko udal-aurrekontuen proiektuaren genero-eraginari buruzko txosten bakarra egin du, Berdintasun alorrak horren aldeko txostena eginik.
Online prestakuntza egin da, berdintasuna kontratazioan txertatzeko zer aukera diren ulertzeko eta jakiteko, hots, klausulak kontratuen baldintzetan sartuz, eskakizunak baloratzeko irizpideen bidez, proiektuen bidez, etab..12 emakumek eta 5 gizonek parte hartu dute.
Gainera, genero-berdintasunari buruzko gaien inguruko informazioa jaso da honako kontratu hauetan:
Jasotako informazioaren arabera, honako alor hauetako dirulaguntzetan hartu da aintzat genero-ikuspegia txertatzea: Garapenerako Lankidetza, Kultura, Kirola, Hezkuntza, Berdintasuna, Gazteria, Herritarren Partaidetza, Euskara zerbitzua eta Gizarte Zerbitzuak.
2022an, Azterlan kualitatibo eta kuantitatibo bat egin da genero-ikuspegiaren txertaketari buruz Iruñeko Udalaren kontratazio publikoetan eta dirulaguntzetan. Azterlanean aztertu da zer klausula eta baldintza sartu diren kontratu eta dirulaguntzetan, genero-ikuspegia zer mailataraino eta zer-nolako eraginkortasunarekin ezarri den baloratzeko. Aipatu azterketa alorrez alor egin da, aurrekontu bakoitzaren arabera, klausulen garrantziaren arabera eta horrek kontratazioetan izandako ondorioen arabera, aholkularitza eta prestakuntza arloko esku-hartzeak errealitatera eta udalaren inplikazio-mailara doitzeko.
Desde el Komunikazio Zerbitzuak zaindu egin ditu emakumeen irudietako edukiak, edukietan gizonen irudiak bezala irudikaturik ager daitezen, eta hizkuntzaren erabilera ere zaindu du, ez dadin izan, ez sexista, ez gaitzesgarria, eta estereotipo matxistak islatu ez ditzan komunikazio-kanpainetan, sare sozialetan (irudiak artaz aukeraturik), webguneetan (testuaren garrantzia, laburra izanik ere), argazki-bidalketetan, prentsaurrekoen deialdietan, bideo-albisteen zerbitzuan, prentsa-oharretan (zer alorrek egin duen alde batera utzita), Día a día irrati-espazioan, publizitatean, udal-memorian, etab.
Proiektu Estrategiko, Mugikortasun eta Jasangarritasuneko Alorrak, halaber, jakinarazi dute irudi eta testu ez-sexistak erabili dituela, errealitatearen irudi berdinzalea emateko, rol eta estereotipo tradizionalak mantendu gabe.
Iruñeko Hiri Behatokia erreferentzia da, udal-alor guztiek informazioa eskura izan dezaten gizonen eta emakumeen egoerari buruz, alor bakoitzari dagozkion gaietan. Erreferentzia eguneratuak ematen ditu zeharkakotasunezko ekintzetarako. Berdintasuna aurrekontuetan, eragin-txostenetan eta plan sektorialen jarraipenean.
Sexuaren arabera banakatuta dagoen ahalik eta informaziorik handiena izateko asmoz, Berdintasun alorrak 2021ean Behatokian eskura dagoen informazioa aztertzeko prozesuari ekin zion, hobekuntza-proposamen bat eginda.
2022an, aurrerapausoak eman dira datuen eguneratzean eta alor guztiek behar duten informazioa aztertzen hasi da informazio arloko beharrei erantzuteko eta, horrez gain, alor bakoitzak Behatokia elikatzeko zer datu eman litzakeen identifikatzeko. Ekintza hori berdintasunarekin batera garatzen da aurrekontuetan, bai eta planen eta arauen genero-txostenekin eta gobernantza webarekin batera ere.
Gainera, informazioa jaso da sexuaren arabera banakatutako datuak hartu direla aintzat honako alor hauetako datuen eta informazio kuantitatiboaren kudeaketan: Gaztediaren Etxea eta Gaztediaren Etxea, Bulego Estrategikoa, Herritarren Partaidetza, Langileen Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzua. Hiri Ekologiako eta Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak: Gizarte zerbitzu eta Berdintasuneko Epidemiologia Zerbitzua: Etxebizitza Bulegoa:
Informazioa jaso da honako alor hauetako jarduketetan sustatu egin dela gizonen eta emakumeen presentzia orekatua:
Genero-ikuspegia jarduera zehatz hauetan txertatzeari buruzko informazioa jaso da:
Azkenik, esparru horretan Berdintasunari eta komunikazio ez-sexistari buruzko oinarrizko prestakuntza eman zaio Udaltzaingoari. Ekintza hori ez dago aurreikusia 2022ko Plan Operatiboan, baina hura egiteko eskatzen zuen adierazpen instituzional eta mozio baten ondorioz burutu da. 6 orduko online prestakuntza izan zen, honako eduki hauek emateko:
Derrigorrezkoa izan zen Udaltzaingoko langile guztientzat, 204 gizonek eta 48 emakumek parte harturik.
Ahalduntzearen arloan, eta emakumeen autonomia ekonomikoa sustatze aldera, Emakumeendako Udal Arreta Zerbitzuak (EUAZ) bere laguntza eta esku-hartze integraleko programak mantendu ditu zaurgarritasun berezian dauden emakumeendako: Eman Aukera Zeure Buruari (EAZB) eta GESTANTES. 2022an, 43 emakume artatu dira 67 haurrekin (32 alaba eta 35 seme).
Gizarte Zerbitzuek ere hainbat jarduketa egin dituzte emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko, hala nola Gizarte Enplegu Babestuko Programako postuen % 55etan gutxienez emakumeak kontratatzeko konpromisoa hartzea; emakumeak lehenestea, langabetuak kontratatzeko proiektuan mantentze-lanak egiteko eta hiri-altzariak margotzeko; nahasmendu mentalak jotako pertsonek nekazaritza-lan osagarriak egitea; eta ostalaritzako enplegu inklusiboko lanpostuen % 60 gutxienez erreserbatzea emakumeendako.
Horrez gain, Gizarteratze eta Laneratze Taldeak (GLT), AMEDNA-Nafarroako emakume enpresarien eta zuzendarien elkartearekin elkarlanean, MENTORING Proiektua garatu du emakumeen enplegagarritasuna eta laneratzea handitzeko, hots, emakume bakoitzaren neurrira egindako prozesuak dira, emakume enpresari eta/edo zuzendari batek Gizarte Zerbitzuen erabiltzailea den emakume langabetu bat aholkatu eta lagundu dezan, betiere coach profesionalaren esku-hartzeak indarturik eta parte-hartzaileei talde prestakuntza emanik.
Ildo estrategiko berarekin bat, Herritarren Partaidetzan emakume erraztaileen enplegagarritasuna sustatu da partaidetzarako prestakuntza-ikastaroetan. 2022an, guztira, 54 prestakuntza-ikastarotako 43 emakume edo elkarte kontratatu dira, betiere emakumeen zuzendutakoak.
Partaidetza eta eragin politikorako ildo estrategikorekin bat, Emakumeen Udal Kontseiluak bere jarduera mantendu urtean zehar, bilkurak 2/17am, 4/27an, 7/28an eta 10/26an eginda. Berdintasun Unitateak prestakuntza-saio bat bultzatu zuen Kontseiluari zuzendua, eragin politikoan are gehiago parte hartzeko eta aritzeko. 15 emakumek hartu zuten parte, partaidetzarako beren gaitasuna hobetuko dituzten prestakuntzak egiten jarraitzeko konpromisoa hartuta.
Iruñeko Emakumeen Etxea Casa de las Mujeres elkartearekin batera kudeatutako udal-baliabide bat da, eta bere jarduerak egiten jarraitu du, hala nola ikastaroak, lantegiak, hitzaldiak eta prestakuntza-saioak, erakusketak, e.a., eta beste erakunde batzuek proposatutako jarduerak ere egin dira bertan.
Era berean, aurreko urteetan bezala, lekua laga zaio Emakumeen Etxean Ipes Elkarteari, Silvia Fernández Viguera Dokumentazio Zentroa-Liburutegia kudeatzeko.
2022an, koordinazio-bilerak eta Jarraipen Batzordearen bilkurak egin dira, informatika-materiala erosita prestakuntza-jarduerak garatzeko; halaber, Etxea koordinatzeko pertsona bat kontratatu da. Emakumeen Etxean, halaber, Feminismoen Eskolako 2 prestakuntza-maila ematen hasi dira eta 2023ko maiatzera arte iraunen dute.
Berdintasun alorrak dirulaguntza-deialdia egin du Iruñeko emakumeen elkarteei, kolektibo feministei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei zuzenduta, proiektuak finantzatze aldera; hala bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea bultzatzeko sentsibilizazioa eta jarreren aldaketa progresiboa sustatzeari begira, nola hori bultzatuko duten azterlanen eta dokumentazioaren ezagumendua, ikerketa eta zabalkundea babesteari begira. 189 entitateren proiektuak finantzatu dira eta, guztira, 121.655 euro jaso dituzte.
IKTeen arloan, EMATICek bere jarduera berreskuratu du edukieran murrizketarik egin gabe, eta 2022an 60 ikastaro eta 15 tutoretza tematiko eman dira berdintasunerantz aurrera egiteko IKT trebetasunei buruz. Haietan, 816 eta 188 emakume erabiltzailek parte hartu zuten, hurrenez hurren. EMATICen lanaren hiru lan-ardatzak hauek dira: oinarrizko prestakuntza aurreratua mundu digitalean presentzia aktiboa eta segurua izateko; informazioa, sareak eta IKT baliabideak; eta IKTeen bidez ahalduntzeko proiektu berariazkoak garatzea.
Aurrekoetan bezala, programazioari oso harrera ona egin zaio, eta batez ere adineko emakumeen aldetik izan da eskari eta interes handia. 2022an jarduera ugari egin dira programazioaren bidez zabaldurik, emakumeen elkarteek beraiek programatzen dituzten jarduerez gain.
IKTeen arloan ere, Udalak otsailaren 11n Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu zuen honako hitzaldi honekin: Emakumeak zientziaren dibulgazioan, 12 emakumek eta 28 gizonek parte hartuta. Jarduera ez zen behar beste hedatu.
Helburu harturik sexu-osasunaren prebentzioa lantzea, arrisku-praktika berriak identifikatzea eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna osasunaren arloan sustatzea, ekimen hau egin zen: sexu-osasuna, berdintasunezko harremanak eta STGen prebentzioa sustatzeko jardunaldiak, 52 emakumek eta 12 gizonek parte hartuta.
Iruñeko Emakumeak Izendatzea taldeak, hots, ikertzaileek, kultur erakundeen ordezkariek eta historian nahiz zientzietan adituak diren unibertsitateko pertsonek osatuak, taldea handitzea proposatu du are jarduera oparoagoa egiteko. Talde politiko guztiak taldean egoteak erabakiak hartzeko prozesuak oztopatu izan ditu, zenbaitetan.
Taldeak 3 koordinazio-bilera egin ditu martxoan, maiatzean eta irailean, eta honako lan hauek ere bai:
Zaintzak eta erantzunkidetasuna aitortzeari dagokionez, 2021ean Emakumeak eta zainketak. Iruñeko beste memoria fotografiko bat erakustea egin zen, hots, emakume zaintzaileren, babesleren, sendatzaileren.... 40 argazki dira, azalpen-taulen bidez aitortzeko zeinen garrantzitsuak diren emakumeek betidanik egindako zereginak eta lanak. 2022an, erakusketa Nafarroako 10 toki-entitateri laga zaie, bakoitzari hilabetez - hilabete eta erdiz. Erakusketa lagaz, aitortu eta balioa eman zaio Iruñean egindako lanari; herri guztietan arras harrera ona egin diote eta ikusle asko izan dira. Argazki guztiak aluminiozko markoen bidez sendotuko dira 2023an, ez baitzegoen aurreikusia erakusketa herriz herri ibiltzea, eta argazki-panel aunitzek kalteak izan dituzte harat-honat eramatean.
ruñeko Udalak, urtero bezala, Martxoaren 8ko gizarte-aldarrikapenekin egin zuen bat (Emakumeen Nazioarteko Eguna), kanpaina bat antolatuz eta kartelak nahiz goiburua diseinatuz: Kontziliaziotik zaintza erantzunkidera: eraldatu irtenbidea aurkitzeko, berdintasun-teknikaria duten gainerako toki-entitateekin koordinaturik; zehazki, programazioa berariazko kultur eta sentsibilizazio jarduerak eskaini zitzaizkien herritar guztiei, hots, antzerkia, argazkiak, filmak, diziplinarteko artea, dibulgazio zientifikoa, jasangarritasuna.... Gaztediaren Etxeak, bestalde, bi jarduera antolatu zituen: Ihes-gela: Emakumea eta zientzia, eta Eskulan Lantegia: Sortu zure mentorea.
Ekitaldi instituzionalak zazpi emakume nabarmengarri omendu zituen bakoitzaren ibilbidea aitortzeko: ikerketa zientifikoa, praktika medikoa, unibertsitate-kudeaketa, kirol egokitua, enpresa-lidergoa, ekintzailetza ekonomiko eta soziala, eta genero-aurreiritzien aurkako borroka. Halaber, udaletxeko fatxada morez argitu da.
Urtero bezala, halaber, eta berdintasun-teknikaria duten gainerako toki-entitateekin eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin koordinaturik, Azaroaren 25eko kartelak, Gertatzen da, eta badira horren erantzuleak goiburua eta sentsibilizazio-kanpainaren adierazpen instituzionala diseinatu ziren, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna baita, eta udaletxeko fatxada morez argitu zen. “In VISIBLES” arte-proposamenaren eta “Ama-das” dokumentalaren proiekzioak programatu ziren, publiko orokorrarendako, eta hiru jarduera gazteendako, Gaztediaren Etxean: Genero-indarkeria kirolaren munduan zuzeneko irratsaioa; Maitasun osasungarria eta tratu txarren aurkako prebentzioa izenburuko lantegia; eta Gure istorioen kupula lantegia.
Azaroaren 25arekin bat, Udalak desgaitasuna duten emakumeengan pausatu zuen arreta, haien Aske, ni beti aske kanpaina egokituz. Horren haritik, kanpainaren irudi berri bat aurkeztu zen, hainbat adinetako emakumeak islatzen zituena, hainbat desgaitasun dituztenak: ikusmenekoa, mugimenekoa, entzumenekoa eta desgaitasun kognitiboa. Kartelaren diseinuak (gaztelaniaz eta euskaraz) Navilens kode bat bat dauka, kolorezko QR bat (gailu mugikorren bidez sartzen da bertara, NaviLensGO aplikazioaren bitartez), honako xede hauekin: irakurketa errazean editatutako edukien bidezko komunikazio irisgarria, zeinu-hizkuntzako bideo bat eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako audio bat. Kanpainaren helburua mantendu da, hau da, emakumeei behar diren baliabideak eta espazioak ezagutaraztea, ahalduntzeko, indarkeriaren aurkako prebentziorako eta kontzientziazio sozialerako.
Pandemiaren ondorioz 2 urtez etenda egon ondoren, 2022an berriro Sanferminak ospatu ziren, eta berriz ere egin zen udal kanpaina, eraso sexisten aurkako konpromisoa erakusteko, esku gorria mantenduta eta goiburu honekin: Iruña, eraso sexisten aurkako hiri konprometitua. Aske, ni beti aske. Ekimen honen helburuak dira aurrera egitea jaietan eraso sexistak ezabatzeko udal-konpromisoan eta emakumeen kontrako inolako erasorik gertatzen ez den hiri bat eraikitzea; Iruñearen jarrera erakustea, hala erakundeei nola gizarteari dagokienez, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka eta lehentasun gisa ezartzea egoera horiek salatzea; eta posible egitea emakumeek hiria espazio aske eta seguru gisara bizi dezatela. Halaber, ikusarazi nahi da erantzun aktiboaren parte ez izateak berekin dakarrela indarkeriaren tolerantziaren parte pasiboa izatea, eta emakumeen aurkako indarkeria ez dela “fenomeno” bat eta ez dela saihestezina festa giroan.
Kanpaina hainbat hizkuntzatan burutua, kartel, mupi digital, sare, web eta bestelako euskarrien bidez zabaldu zen.
|
2022ko Sanferminetako kanpainaren materialak |
Kopurua |
|---|---|
|
Kartelak |
2.150 |
|
Imanak |
160 |
|
Indarkeria-gidak |
50.000 |
|
Sakela-txartelak |
80.000 |
|
Pegatinak |
25.000 |
|
Billabesak |
9 |
|
Labrit lonak |
1 |
|
Prentsa dekalogoko foiletoak |
500 |
|
Bideoa |
1 |
|
Esku erraldoiak |
3 |
Sanferminetan ere, komunikazio publikoan erantzun koordinatua emateko eta sexu-erasoetan herritarrek eman beharreko erantzunak antolatzeko, 2022ko Sanferminetan Iruñeko sexu-erasoei aurre egiteko protokoloa jarri zen abian, Berdintasun, Komunikazio, Herritarren Segurtasun eta Gizarte Zerbitzuetako alorrek eta mugimendu feministak parte hartuta, Emakumeen Udal Kontseiluaren mendeko Indarkeria Sexistei Aurre egiteko Taldearen bitartez.
Sanferminak ospatzeari buruzko ziurgabetasunak eta Berdintasunarekin zerikusirik ez zuten antolaketa-arrazoiek eragotzirik, ez zen egin agertokiei lotutako komunikazio-ekintzen plangintza egokirik, eta, horrez gain, azken ordura arte mantendu zen sexu-erasoei erantzuteko protokoloa aktibatzearen inguruko ziurgabetasuna, bai eta abian jarritako ekintzetarako (informazio-gunea, kanpaina, etab.) finantzaketarik egonen ote zen edo ez.
Gainera, Gazteluko plazan, sentsibilizaziorako eta sexu-erasoen prebentziorako informazio-gune bat jarri zen. 15.000 arreta eman zitzaizkien 12.182 emakumeri, 4.954 gizoni eta 127 pertsona ez-bitarri.
Azkenik, jaien inguruan, prestakuntza-saio bat egin zen tokiko komunikabideekin, Sanferminetan emakumeek duten parte-hartzeari eta protagonismoari buruz, 4 emakumek eta 2 gizonek parte hartuta.
2022an, emakumeen aurkako indarkeriei aurre egiteko Iruñeko Talde Iraunkorraren lan-dinamika mantendu da, Iruñean emakumeek pairatzen dituzten indarkeria-motei buruzko informazioa partekatzeko, hiriko indarkeria matxisten biktimen egoera ezagutzeko, indarkeriaren kontrako baliabide publikoen hedapena hobetzeko, herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak diseinatzeko, etab.
Emakumeen Arretarako Udal Zerbitzuak (EAUZ) arreta integrala eta pertsonalizatua ematen jarraitu du genero-indarkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskuan dauden Iruñeko emakumeei, lehen eta bigarren mailako arretako gainerako zerbitzuekin (Gizarte Zerbitzuetako alorra) lankidetzan, eta hainbat lantalde eta batzordetan parte hartuta.
Aurten GAIA programa jarri da abian, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansareren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez, Sustapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan. Prestakuntza-proiektu bat da, genero-indarkeriaren, emakumezkoen salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima diren emakumeak kontratatzeko eta gizarteratzeko konpromisoarekin, arreta pertsonalizatua emanez, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integratuen bidez, haien enplegagarritasuna hobetzeko eta haien laneratzea sustatzeko.
Neska-mutilentzako indarkeriarik gabeko berdintasun- eta ikaskuntza-guneak indartzeko asmoz, Iruñeko Udaltzaingoko kideek genero-berdintasunari buruzko 24 hitzaldi eman zituzten (292 mutil eta 281 neska), eta, era berean, genero-indarkeriari buruzko 49 (504 mutil eta 392 neska), sare sozialei eta genero-indarkeriari buruzko 68 (1.600 ikasle gazte baino gehiago) eta genero-indarkeriarekin lotutako Interneteko delituei buruzko 62 (1.400 ikasle baino gehiago).
Iruñeko udaltzainek hainbat prestakuntza-ekintzatan parte hartu zuten berdintasunaren eta genero-indarkeriaren arloan. Hona hemen, zehazki:
2022an, EUAZ-EAIA-PAIF Koordinazio Protokoloa aurkeztu zen, udaleko gizarte-zerbitzuetako programek (EUAZ, EAIA eta EIF, bai eta DUO eta PIF programak) adingabeendako arreta koordinatua hobetzeko genero-indarkeriaren testuinguruetan. Prestakuntza espezializatuaren hedapena diseinatu zen, herritarrak adingabeen eta genero-indarkeriaren arloan sentsibilizatzeko ekintzak garatu ziren, eta erregistroak sistematizatu eta koordinatu ziren.
2022an, Iruñean gauez lan egiten edo mugitzen diren emakumeen errealitateak, beharrak eta eskaerak ezagutzeko azterlana egin zen, hainbat gaitan: segurtasuna, mugikortasuna, kontziliazioa...
Azkenik, Berdintasun alorrak bultzatuta eta Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren baitan finantzaturik, Iruñeko Udalak Emakumeen aurkako mendekotasun kimikoa eta sexu-indarkeria jardunaldiak antolatu zituen maiatzaren 30ean eta 31n Medikuen Elkargoan.
Jardunaldi horien helburua da emakumeen aurkako indarkeriak identifikatzen jarraitzea eta begirada diziplina anitzak dituen eztabaida-gune bat sortzea, biktimei laguntzeko eta indarkeria horiek ezabatzeko erantzun integralak hobetze aldera. Aukeratutako gaiaren bidez azaldutako errealitateaz mintzatu ziren Zuzenbideko, Hezkuntzako, Medikuntzako, Farmakologiako, Kazetaritzako, Berdintasuneko edo Psikologiako adituak zenbait hitzalditan; ondotik, solasaldiak eta eztabaida-saioak egin ziren.
Iruñeko III. Berdintasunerako Planaren 2022ko azterketa kuantitatiboa egiteko, ekintzen 135 jarraipen-fitxaren informazioa erabili da.
Udalaren 9 esku-hartze esparruek jarraipen-fitxak bete eta bidali dituzte hainbat departamentutatik, zehazki: Komunikazioa, Kultura, Euskara Zerbitzua, Berdintasuna, EMATIC, Hezkuntza, Gazteria, Herritarren Partaidetza, Plangintza Estrategikoa, Jasangarritasuna, Babes Zibila, Ogasuna, Giza Baliabideak, Garapenaren aldeko Lankidetza, Kirola, Gizarte Zerbitzuak, Osasuna, Etxebizitzen Birgaitzea, eta Hirigintza eta Etxebizitza.
Jakinarazitako ekintzen % 28 (38 135etatik) Berdintasunak gidatu ditu.
III. Planaren esku-hartze esparruekin bat, ekintzen % 48 GOBERNANTZA esparruari dagozkio.
Aipatzekoa da ekintza-kopuru handiena (59) IE03ri dagokiola. Berdintasun printzipioa txertatzen duten lan- eta administrazio-prozedurak; jarduketen artean daude garrantzi berezia duten plan, programa eta proiektu guztietan genero-ikuspegia txertatzea. Ondoren, IE13ri dagozkion ekintzak datoz. Herritarrak emakumeen aurkako indarkerian prebenitu eta sentsibilizatzea (11), IE5. Partaidetza eta Eragin Politikoa (10) eta IE06 Hezkuntza eta Hezkidetza (10)..
Arestian adierazi den bezala, fitxak ekintzen jarraipenari dagozkio. Ekintzak gutxieneko gauzapen-unitateak dira; horrenbestez, III. Planaren jarduera bati hainbat ekintza dagozkioke. Horren haritik, baloratutako 135 ekintzak Planaren 36 jarduketatan sartzen dira. Bada, ekintzen jarduketen banaketa honako taula honetan ageri da. Berriz ere, ekintza kopuru handiena (52) genero-ikuspegia txertatzeko jarduketari dagokio (AC10). Jarraipen-fitxan ekintzaren denbora-izaerari buruzko informazioa dago barne, hots, ohikoa izan daiteke (zerbitzu bat edo dirulaguntza bat, adibidez) edo unean unekoa (ikerlan bat, adibidez). Ekintzen % 71 ohikotzat jo dira, eta gainerako % 29, unean unekoak.
Ekintzak Berdintasunarekin duen loturari dagokionez, 75 berdintasunekoak berezkoak direla jo da, eta 60,zeharkakoak.
Ekintzen xede-publikoari dagokionez, % 51 herritarrei zuzenduta dago, eta % 16, udal-langileei. Beste publiko hartzaile batzuetan honako hauek aipatu dira: 14 - 30 urteko gazteak, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak. Guraso Elkarteak eta Guraso Elkarteen federazioak, Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko ikasleak, besteak beste. Ekintza-motaren arabera, gehienak sarturik daude zeharkako ekintzen taldeetan (40) eta prestakuntza-ekintzetan, lantegietan eta informazio- eta dibulgazio-saioetan (39).
Ekintzen egoerari dagokionez, abenduaren 31n, % 83 amaituta zeuden (113 ekintza).
Azkenik, aipatu behar da baloratutako ekintzen % 40k kanpo-kontratazioa dakartela, eta % 47k, berriz, esklusiboki baliabide propioekin egiten direla. Ez dago horri buruzko informaziorik 17 ekintzaren kasuan.
SEXU-ANIZTASUNA AITORTZEKO ETA LGTBI+ HERRITARREN ESKUBIDEAK SUSTATZEKO JARDUERA NAGUSIAK
Iruñeko Udalak azken urteetan sexu- eta genero-aniztasuna aitortzeko eta babesteko eta LGTBI+ pertsonen eskubideak defendatu eta bultzatzeko ekimenak eta politikak sustatu ditu azken urteetan. 2022an, LGTBI+ komunitateari dagozkion 9 jarraipen-fitxa jaso dira.
LGTBI+ pertsonen aurkako erasoen aurreko erantzuna koordinatzeko protokoloaren baitan, 2022an hiriko LGTBI+ mugimenduko kolektiboen eta Udaleko hainbat alorren arteko lan bateratua mantendu zen: Berdintasuna, Herritarren Segurtasuna (UPAS) eta Gizarte Zerbitzuak (EUAZ), LGTBI+ pertsonekin hiri askotarikoa eta askea eraikitzeko jarduketa-esparrua eta beharrezkoak diren baliabideak sortzeko. Hala ere, 2021eko LGTBI Planaren Proposamena onartu ez izanak zaildu egiten du prozesu eta jarduera horien gauzapena, jarraipena eta ebaluazio antolatua.
Prozesu hori hiriak LGTBI+ politika publikoekin duen konpromisoaren parte da, LGTBI+ kolektiboak eta herritarrak kontuan hartuta, gizartea benetan eraldatzeko funtsezko eragileak baitira. Hirian LGTBIfobia desagerraraziko bada, indarkeria horiek ikusarazi behar dira eta gertatzen diren egiturazko indarkeriaren kulturan eta suposatzen duten eskubide-urraketen testuinguruan kokatu behar dira, eta hortik abiatuta indarkeria horiek ezabatzeko eta LGTBIfobiarik gabeko hiria bermatzeko behar diren mekanismoak sortu.
Horrekin bat, Udalak LGTBSI/LGTBAI kanpainia zabaldu zuen 2022an, 2021eko aurrekontuarekin gauzatua, PSNren zuzenketa baten bidez, helburu hauekin:
1.560 flyer, 200 kartel eta 6 post argitaratu ziren, eta 18 udal-mupitan zabaldu zen.
Bestalde, Harrotu Iruñeko Udaleko Sexu eta Genero Aniztasunari Arreta eta Informazioa emateko Zentro Publikoak LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haren parte-hartzea nahiz eskubideak sustatzeko zerbitzua mantendu zuen, arreta emanez 280tik gora emakumeri eta 200etik gora gizoni. Halaber, hiruhileko programari eutsi zion, bai eta herritarrak sentsibilizatzeko ekintzei ere.
Harroturen programazioa hainbat programatan dago banatuta:
Hiru hilean behin programatutako jarduerez gain, ekitaldiak ospakizun-egunotan egiten dira:
CLiburuaren Eguna zela eta, Harrotuko liburutegian eskura dauden LGTBI liburuen gida bat argitaratu zen, helburu hauekin:
LGTBI liburuen gidaren 2.000 foielto argitaratu ziren.
Ekainaren 28an, Iruñeko Udalak kolore askorekin argitu zuen udaletxeko fatxada, eskubideen aldarrikapenekin bat egiteko eta pertsona askok beren sexu-orientazioagatik edo genero-identitateagatik pairatzen duten diskriminazioa salatzeko. Kontzertua egin zen San Jose plazan, 250 pertsona inguru bertaratuta, eta LGTBI Bertso Saioa, 120 pertsonak parte hartuta (80 emakume eta 40 gizon).
Urrian, hainbat jarduera antolatu ziren, elkarteekin lankidetzan, hiriko trans pertsonen errealitatea ikusarazteko eta arlo horri buruzko topaguneak eta gogoeta-guneak sortzeko:
PAzkenik, Berdintasun alorrak, aurreko urteetan bezala, LGTBI kolektiboendako dirulaguntza kudeatu zuen, herritarrei eta/edo LGTBI herritarrei zuzendutako proiektuak egiteko, haien parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzeko, eta gizarte-eskubideak lortzearen alde lan egiteko. Horren bidez, 5 erakunderen proiektuak finantzatu ziren eta, guztira, 15.735 € jaso zituzten.
JAKINARAZITAKO EKINTZEN AZTERKETA KUANTITATIBOA
2022an, LGTBI+ komunitateari buruzko jarduketen 9 jarraipen-fitxa jaso dira, guztiak ere 42 ekintzari buruzkoak. Informazio-proiektuan sexu-aholkularitzako zerbitzu bat sartzea LGTBQI kolektiboarendako, ahalduntzearen esparruan.
Jakinarazitako jarduera guztietatik 6 ohikoak dira alorretan, eta 3, berriz, unean unekoak: LGTBSI/LGTBAI kanpaina, LGTBI+ Liburuen Gida, eta Komunikazio alorrak prestatu eta zabaldutako kanpainak. Horiek guztiak berez dagozkio Berdintasunari.
Jarduerak herritarrentzat izan ziren, dirulaguntzen deialdiaren kasuan izan ezik. Kasu horretan, diruz lagundutako proiektuetako batzuk LGTBI herritarrendako soilik izan ziren, eta beste batzuk, berriz, herritarrendako oro har. .
Ekintza-motaren arabera, 3 Prestakuntza Ekintzak/Lantegiak/Informazio Saioak/Dibulgazio taldean sarturik daude; 3, Sentsibilizazio Kanpaina eta/edo Ekintzen taldean, eta gainerakoak, beste tipologia batzuetan: Dirulaguntza, Arreta Zerbitzua eta Protokoloa.
Abenduaren 31ko ekintzen egoerari dagokionez, ekintza guztiak 2022an gauzatu dira osorik, baina haietako 6 2023an mantendu edo errepikatuko, hots, ohikotzat jotzen direnak.