Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2019

GARAPENAREN ALDEKO NAZIOARTEKO LANKIDETZAKO UDAL-PROGRAMA

Urtero, kontu-sail bat bideratzen da programa horretara, eta 2019an, 1.501.231,73 eurokoa izan da, hau da, Iruñeko Udalaren aurrekontu guztiaren % 0,76. Horrek esan nahi du lortu egin dela Nazio Batuen Erakundeak garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzara bideratzea gomendatzen duen gutxieneko ehunekoa. Horrenbestez, hiriko biztanle bakoitzak garapenerako lankidetzara 7,29 €-ko ekarpena egitearen pare da.

Programa horren barruan, diru-laguntzetarako bost deialdi izan ziren 2018an, Iruñean kokatuta dauden eta jarduerak bertan egiten dituzten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeei (GGKE) laguntza emateko. Bi deialdi Iruñean garapenerako sentsibilizazio- eta hezkuntza--proiektuak egiteko dira; bertze bi, bertze herrialde batzuetan garapenaren aldeko nazioarteko lankidetza-proiektuak (GNL) egiteko, eta bosgarrena, berriz, giza larrialdietarako jarduketetara bideraturik dago. Lankidetza-hitzarmen bat ere garatu da Nafarroako GGKEen Koordinakundearekin, arlo horretako Informazio eta Koordinazio Bulegoa sortzeko, eta gure erkidegoko bertze toki-erakunde batzuekin batera parte hartzen dugu Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) kudeatzen duen Lankidetzarako Tokiko Funtsean.

LAN-ILDOA

Kop.

Betetze-maila 2020

SENTSIBILIZAZIOA

- Dirulaguntzetarako deialdia: Unean uneko jarduketak

- Dirulaguntzetarako deialdia: Urteko proiektuak

- Dirulaguntzetarako deialdia: Garapenaren eta Herritartasun Globalaren aldeko Hezkuntza proiektuak (2020-22)

- Lankidetza-hitzarmena: Informazioa eta Koordinazioa

20

5

12

2

1

168.209,00

6.000,00

66.209,00

60.000,00

36.000,00

TOKIKO GARAPENA

- Dirulaguntzetarako deialdia: Urteko proiektuak

- Munduko Medikuak, 2019ko deialdia

- Dirulaguntzetarako deialdia, Hegoaldeko toki-entitateentzat

46

34

1

3

1.102,343,00

848.068,00

30.275,00

180.000,00

- Garapenaren aldeko Lankidetzarako Tokiko Funtsa (NUKF)

8

44.000,00

GIZA LARRIALDIETARAKO LAGUNTZA

- Dirulaguntzetarako deialdia: Giza Larrialdiak (GLL)

8

8

134.978,00

134.978,00

PROGRAMAREN BEREZKO JARDUKETAK

- Irakurketa-klubaren materialak

1

1

850,02

850,02

GLUPren JARDUKETEN GUZTIZKO PARTZIALA

75

1.406.340,00

GLUPren JARDUNAREN GUZTIZKO PARTZIALA

140.282,02

GUZTIRA GAUZATUA

 

1.547.432,02 €

2019ko programako inbertsioetako kopuru guztiaren barruan.

FINANTZATURIKO PROIEKTUEN /JARDUKETEN BANAKETA, GEOGRAFIA-ESPARRUEN ARABERA

>

Geografia-esparrua

Kop.

%

Geografia-esparrua

Kop.

%

Hego Amerika

Bolivia

Brasil

Kolombia

Ekuador

Peru

13

6

1

3

1

2

%17,8

Afrika

Burkina Faso

Burundi

Txad

Guinea Bissau

Mali

Mozambike

Niger

Nigeria

Errefuxiatu sahararrak

Kongoko ED

Ruanda

Senegal

Togo

Uganda

27

1

1

1

1

1

1

3

2

3

4

3

4

1

1

%37,0

Erdialdeko Amerika, Mexiko eta Karibe

El Salvador

Guatemala

Mexiko

Nikaragua

10

5

1

1

3

%13,7

Ekialde Hurbila

Lurralde okupatuak Hego Sudan

3

2

2

%4,1

Asia

India

Nepal

2

1

1

%2,7

Europa

Iruña

18

18

%24,7

TOTAL 73

GARAPENAREN ALDEKO NAZIOARTEKO LANKIDETZAREN PLAN ZUZENTZAILEA 2018-2021

2018an onetsitako Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzaren lehendabiziko Plan Zuzentzailearen barruan, eutsi egin zaio herritartasun globalerako Latitudes Irakurketa Kluba ekimenari. Udaleko Gazteria Unitatearekin elkarlanean egindako ekimena da. Helburua Hegoaldeko herrialdeetako egoeraren inguruan sentsibilizazio-tresna bihurtzea da, era horretako arazoak modu batera edo bertzera jorratzen dituzten liburuak irakurriz. Saioak Iruñeko San Frantzisko liburutegian egiten dira, hilean bat, ikasturtearen barruan.

2019ko lehen seihilekoan, hogei lagunek eman dute izena ekimenean, eta guztira bost saio egin dira. Azkenekoan, ikastaroa amaitzeko, Paloma Camacho Arístegui nazioarteko boluntario eta idazleak parte hartu du (haren liburuari buruz zen, hain justu, eztabaida-saioa). Horretaz gainera, ikastaroaren ondoren aparteko saio bat egiten da, hasierako planteamendutik kanpo, zeina Emakumearen Arretarako Udal Zerbitzuarekin koordinatuta antolatzen baita.

Urrian hasi dira klubaren denboraldi berriko saioak. Berrikuntza nagusia beste irakurketa-talde bat sortzea da, bigarrena, jarduerak izandako partaidetza-eskaerari erantzuteko. Urritik abendura sei saio egin dira, talde bakoitzeko hiru, guztira berrogei pertsona. Taldearen dinamizatzailea Gazteriako teknikari bat da. 2018an abiatu zen kluba, eta Nafarroako irakurketa-kluben sareko kide da.