
LIZENTZIAK
Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, ikusten da pixka bat jaitsi dela (% 1) arlo honetan izapidetutako obra-espediente guztien kopurua. Hala ere, gora egin du izapidetutako obra-lizentzien kopuruak (% 8,24), eta behera egin du erantzukizunpeko adierazpen bidez izapidetutako lizentzia laburtuen kopuruak (–% 9,24). Izapidetutako etxebizitza kopuruari dagokionez, 2019an 1.021 etxebizitza eraikitzeko lizentzia eman dira; horietatik 602 Arrosadia-Lezkairun daude; 273, Bigarren Zabalgunean; 18, Arrosadian, eta 28, Sanduzelain. Etxebizitza guztiak libreak dira.
|
MOTAK |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
|
Obrak |
349 |
387 |
406 |
437 |
473 |
|
Laburtuak |
764 |
765 |
781 |
709 |
649 |
|
Komunikatuak |
651 |
805 |
762 |
914 |
918 |
|
Obrak EEZB |
134 |
197 |
237 |
244 |
256 |
|
Laburtuak EEZB |
128 |
30 |
73 |
56 |
58 |
|
Komunikatuak EEZB |
52 |
76 |
210 |
210 |
186 |
|
GUZTIRA |
2.084 |
2.260 |
2.469 |
2.570 |
2.540 |
U.I. V-Txantreako GSA-2 Sistema Orokor Atxikiko urbanizazio-proiektua idaztea, zeina Txantrea hegoaldeko parkeko ARS-1 eta ARS-3 banaketa-eremuetan baitago Udalak 144.000 euro bideratu ditu Hego Txantrea parkea urbanizatzeko proiektua idazteko. Arga ibaiaren eta Donejakue bidearen artean dago eremua, Burlatarekin mugan eta Txantreako hegoaldeko ertzean, eta 101.628 m2-ko azalera dauka. Maiatzean onartu zen proiektua, bai eta lehen faseari dagokion separata ere. 2020an hasiko dira obrak.
Parke berriaren bidez, hiriko erdigune historikoaren eta errekaren arteko –Burlatarekiko mugan– trantsizioak erraztea, konektatzea eta artikulatzea proposatzen da proiektuan; eta Txantreako iparraldeko muga Magdalenako zubiarekin lotzea. Parkea, Arga ibaiaren eta eremuaren punturik garaienaren artean, Burlatarekiko mugatik gertu, elkarri lotutako espazio eta belardi batzuez dago eraturik, eta hiriaren profil monumentalaren ikuspegia dauka. Eremu guztiak izaera eta material desberdineko bideen bidez komunikatzen dira. Horietako bitan, parkearen eremuarekiko zeharkakoak, ibilgailuak igaro daitezke, Magdalena auzoko etxebizitzak husteko bide gisa, uholdeak gertatuz gero. Iparraldean daude mugatuta belardiak.
Magdalenako proiektua eguneratzea 2019ko maiatzaren 15ean, «Magdalenako ARS-1eko S-1 unitatea urbanizatzeko proiektua eguneratzeko, 1. faseko (S-1) separata idazteko eta, hala badagokio, 1. fase honetako (S-1 eta Parkea) obrak zuzentzeko» zerbitzu-kontratua esleitu zitzaion Sergio Murillok eta Cima Ingenieros etxeak osatutako taldeari. Proiektuaren eguneratzea eta proiektuaren lehen fasearen separata idazteko aurrekontua 134.800 eurokoa da (BEZik gabe). Proiektuaren berrikuspena 2019ko abenduan onartu da.
Proiektuak V/S-1 izeneko lurzoru urbanizagarriaren sektorea urbanizatzea proposatzen du, V/GSA- 2 izeneko atxikitako Sistema Orokorra sartu gabe, biak ere Iruñeko Udal Planeko ARS-1 Erreparazio Eremuko (Magdalena) kideak, Txantrea auzoaren hegoaldeko ertzean. Proiektuak eguneratu egin du 2012an onartu zen dokumentua, aplikatu beharreko araudi berrietara egokitu du, prezioak eguneratu ditu, eta Begibistan taldeak landutako irizpideak eta partaidetza-prozesu batean jasotako auzotarren ekarpenak gehitu ditu parke-proiektuan. Hauek dira auzotarrek emaniko eta jasotako proposamenak: plangintzan jasotako biribilgunearen ordez semaforoz araututako bidegurutze bat jartzea (Irubideko eremua); kale berria auzoaren eta etxebizitza-eremu berriaren zerbitzurako dela ulertzea, Alde Zaharraren eta Burlataren arteko lotura azkar bat egitea eragotziz; trafikoa baretzeko elementuak sartzea, oinezkoen eta bizikleten zirkulazioari lehentasuna emanez; eta bidegorriak parkearen periferiatik diseinatzea, barruko bideak oinezkoentzat utzita.
Proiektuak eremuko kale mugakideekiko loturak jasotzen ditu, batez ere Torralba kalearen birmoldaketa eta kaleak lotzen dituen egungo plazatxoa biribilgune bihurtzea: Mendigorria, Torralba del Rio eta Ezkaba; Burlatarekin mugakide den eremu baten urbanizazioa ere definitzen du, Irabia ikastetxetik gertu, Ezkaba kaleko bide osoa eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako zati bat osatu ahal izateko, Magdalena kaleraino jarraitutasuna emanez.
Sadar ibaiaren hobekuntza hidraulikoa 2019ko urtarrilean, «Sadar ibaiaren hobekuntza hidraulikorako proiektua» idazteko ordainsariak ordaindu ziren. 37.449,75 euroko aurrekontua zen proiektua idazteko; proiektua Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren errekerimendu batetik sortu zen: Sadar ibaiaren ibilguan, Nafarroa etorbidearen parean, sortzen den estutze-puntua konpontzea, eta, horrela, haren ahalmen hidraulikoa handitzea, ur-goraldietan kalteak saihesteko lursail mugakideetan.
Trinitarios parkeko pasealekua eta igogailua 2019ko ekainean, «Trinitarios parkeko urbanizazioa (D fasea)» proiektua onartu zen. Idazketa-proiektua 61.382,79 euroan esleitu zen. Dokumentuak hegala areagotzea aurreikusten du, bai eta oinezkoentzako ibilbide guztiak modu harmonikoan sartzea ere. Era berean, igogailu bat jarriko da Trinitarioseko komunikazioak hiriko gainerakoekin artikulatzeko, 20 metroko altuera gaindituz eta, gainera, ikus-erreferentzia garrantzitsu bilakatuz.
López Sanz doktorearen kalearekin lotuko du parkea. Behealdean Plazaola pasealekuaren pareko oinezkoendako pasealeku berriko plazan egonen da. Igogailua L formako corten altzairuzko egitura metaliko baten bidez ebatziko da, eta kabina hartzen duen beirazko gorputz bertikal baten bidez. Bigarren fase batean, goiko aldea urbanizatzea aurreikusten du proiektuak: López Sanz Doktorearen kalea berrantolatzea eta Larraina kaletik jarraitzea, bai eta Larraina kalearen eta Iratxeko Monasterioaren kalearen arteko bidegurutzean oinezkoendako pasabideak berriro banatzea ere.
Arantzadiko meandroaren bigarren faseko proiektua 2019ko martxoaren 27an, Gerentzia Kontseiluak onartu zuen Arantzadiko parkearen bigarren faseko proiektua idazteko eta berrikuspena zuzentzeko prozedura A22I ARQUITECTURA E INGENIERÍA taldeari esleitzea, guztira 98.736 €-tan, BEZa barne.
Proiektuak parkerako sarbideak aurreikusten du nagusiki, bai eta ekialde-mendebalde konexio-bidea eta erdiko plaza ere. Sarbideei dagokienez, Arantzadiko sarbideetan eta itzuleran kale osoaren konfigurazioa amaitu zen, lehen fasean partzialki gauzatua, eta egikaritze-proiektuan zehazturiko material berberak baliatu dira. Aireko azpiegiturak eguneratu eta lurperatu dira egungo kalea altxatzen den eremu guztietan. Sestra jarraituko kale bat diseinatu da, noranzko bakarreko ibilgailuen zirkulazioa eta oinezkoen zirkulazioa batera hartuko dituen espazio bat sortzeko, betiere oinezkoei lehentasuna emanez.
Arantzadi, Arrotxapea eta Txantrea lotzen dituen ekialde-mendebalde ardatza proiektatu da, parkearen ardatz eta erabileren lotura-gune nagusi bat sortuz (plaza). Bertze bi plaza sortu dira, horietako bat dagoen garaiaren inguruan, eta bertzea, berriz, balio handiko kaki ale bati garrantzia emanez. Hartutako materialek eta soluzioek parkearen 1. fasean egindako diseinuari eutsi diote.
Arga ibaiaren eta haren ibaiadarren ibai-plangintzaren eredua 2019ko irailaren 18an, TENADA, PROYECTOS Y OBRAS DE INGENIERÍA DEL SUELO Y MEDIOAMBIENTAL SL enpresari esleitu zitzaion «Arga ibaiaren eta haren ibaiadar Elortz eta Sadar ibaien ibai-plangintzako ereduak» idazteko kontratazioa, 37.500 euroko zenbatekoaren truke (BEZik gabe)..
Lana 2019an hasi da, ibai-inguruneak hiriaren egituran integratzeko lehentasunezko helburuarekin, bertako balio naturalak eta hiri-balioak mantenduz eta indartuz, dauden inpaktuak zuzenduz eta funtzionamendu hidraulikoa hobetuz. Kontratuak ibilbide-orri gisa funtzionatuko du, epe labur, ertain eta luzeko proposamenak garatzeko, betiere hamar urteko horizontea kontuan izanik.
Gaur egungo hiria berritzeko plangintza-lanei dagokienez, 2019. urtean onetsi zen XIX. Esku-hartze Unitateko (Arrosadia eta Santa Maria la Real auzoak) eta I. Zabalguneko Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren (HJPB) bigarren fasean (HJPBren antolamenduaren diagnostikoa, aurreproiektua eta balizko alternatibak). Era berean, II. Zabalguneko Plan Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren bigarren fasea idazten ere lan egin da..
2018ko urrian, Erorien Monumentua eraldatzeko ideien lehiaketa antolatu zen, monumentuari eta haren hiri-inguruneari buruzko jarduketa-proposamenak lortzeko. Aurretik, 2018ko martxoan, «Erorien monumentuaren eraikineko guneari eta inguruneari buruzko hausnarketa-jardunaldiak» antolatu ziren, ondorengo lehiaketa planteatzeko oinarri gisa balio izan zutenak. 2019an ebatzi da lehiaketa.