Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2019

UDAL-IKASTETXEAK

2019/20ko ikasturteko

Udalaren haur-eskolak

929

Joaquín Maya musika-eskola

1.333

Catalina de Oscáriz Udaleko Arte eta Lanbide Eskola

301

HAUR-ESKOLETAKO MATRIKULA (2019/2020-KO IKASTURTEA)

Printzearen Harresi haur-eskola

100 haur

Donibane haur-eskola

103 haur

Hello Egunsenti haur-eskola

58 haur

Izartegi haur-eskola

65 haur

Haur-eskolak (Iruñeko Udala): Mendebaldea haur-eskola

81 haur

Haurtzaro haur-eskola

82 haur

Mendillorri haur-eskola

99 haur

Goiz Eder haur-eskola (lanaldi osoa)

74 haur

Goiz Eder haur-eskola (lanaldi murriztua)

20 haur

Hello Azpilagaña haur-eskola (lanaldi osoa)

82 haur

Hello Azpilagaña haur-eskola (lanaldi murriztua)

38 haur

José María Huarte haur-eskola (lanaldi murriztua)

45 haur

Hello Buztintxuri haur-eskola

82 haur

IKASLEEK ESKOLA-INGURUNEA EZAGUTZEKO PROGRAMAK

IRUÑA EZAGUTU. Ikasleek gure hiria ezagutzeko programa, Iruñearen historia eta hiri-bilakaera aztertuz. Ikastetxe publikoetako eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat.

Parte-hartzea: 44 ikastetxetako 1.975 ikaslek parte hartu dute, 79 taldetan banaturik.

Bisita gidatu irekiak: programaren osagarri, bertze talde batzuei irekita dauden bisita gidatuak egiten dira. 2019an, 4.740 lagunek parte hartu dute 158 taldetan banatuta. Taldeek Alde Zaharreko hiru ibilbide historikoren artean aukeratzen dute: harresietan barnako ibilaldiak; Donejakue bidea Iruñean; entzierroaren ibilbidea, ibilbide historiko eta urbanistiko bat.

OUIPLAY SLk kudeatzen du programa, IÑIGO ARISTA KOLEKTIBO KULTURALAREKIN batera.

ARTE-JARDUERAK SUSTATZEKO ETA IRAKURMENA HOBETZEKO PROGRAMAK

ANTZERKI-LANTEGIAK. Haurrek dituzten adierazpen- eta antzezpen-baliabideak aberasteko programa. Hartara, teknikak ere irakasten zaizkie, bertzeekiko komunikazioa eta harremana errazteko, eta, era berean, bertze curriculum-arlo batzuekin zerikusia duten ikaskuntza-prozesuak finkatzeko. Programa hau Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleentzat da, dramatizazioa eta jolas dramatikoa landu ditzaten; halaber, Lehen Hezkuntzako 5. mailakoentzat ere bada, txotxongiloen bidezko dramatizazioa landu dezaten.

Parte-hartzea: 2018/19ko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoan (2019ko urtarriletik ekainera) 103 taldek parte hartu zuten; 2019/20ko lehen hiruhilekoan (2019ko irailetik abendura, biak barne), berriz, 28 ikastetxetako 99 taldek.

Gaur egun, NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLAK ematen du programa.

IRAKUR DEZAGUN. Irakurtzea bultzatzeko animazio-programa, hiriko ikastetxe publiko eta itunpekoek topaketak egitea idazleekin eta ahozko narrazioei buruzko programak txertatzea, baita aholkuak ematea ere ikastetxeetako irakasleei.

Parte-hartzea: 2019an, 278 jarduera egin ziren. Guztira, 9.255 parte-hartzaile izan ziren, Haur eta Lehen Hezkuntzako 41 ikastetxetakoak, Bigarren Hezkuntzako 26 ikastetxetakoak, Hezkuntza Bereziko 2 ikastetxetakoak eta Helduen Hezkuntzako 2 ikastetxetakoak. Programan hiru jarduera mota egiten dira: irakasleendako mintegiak, oso egokiak liburuei buruzko aipamen eguneratuak emateko (72 orientazio-bilera egin ziren); ahozko narrazio-saioak, hau da, munduko hainbat herrialdetako herri-ipuinak kontatzen dira (123 narrazio), eta topaketak egiten dira haur-literaturako idazleekin, eta, horren barruan, egile horien kontakizunak irakurtzen dira ikastetxera bisitan joan aurretik (80 topaketa).

FOMENTO DE INICIATIVAS RECREATIVAS Y ARTÍSTICAS enpresak kudeatzen du programa.

LECXIT. Hezkuntza-arrakastarako irakurketa-programa. Lehen Hezkuntzako ikasleen irakurmena hobetzeko programa bat da. Boluntarioek astean ordubetez irakurtzen dute programan izena eman duten ikastetxeek hautatutako ikasleekin. Hartara, Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako ikasleek elkarrizketa- eta irakurketa-aldiak partekatzen dituzte boluntarioekin (pertsona helduak), eta horrek ikasitakoa errotzen eta irakurmena hobetzen laguntzen die.

Parte-hartzea: 2019-2020ko ikasturtean hirugarrenez egin da programa. Hamahiru ikastetxetik 10era igaro da 35 boluntarioren eskutik (aurreko ikasturtean baino 16 gutxiago), iaztik hainbat boluntariok baja eman baitute, eta aurten, azkenean, ez da izan berririk.

«EN MUDANZA-IBILTARI». El programa lleva el arte contemporáneo a los centros educativos de Programa honek arte garaikidea Iruñeko ikastetxeetara eramaten du, hau da, ikasleen bizi- eta ikas-lekura, beraientzat pentsatutako arte- eta hezkuntza-proposamen baten bidez.

Hori horrela,

  • Ikasleei arte garaikidera modu sentsorial eta intelektual batetik zuzenean hurbiltzeko aukera eskaintzen zaie.
  • Ikasleen adierazpen-, dialektika- eta sormen-gaitasunak estimulatzen dira.
  • Diziplina anitzeko ikuspegi batetik (arte plastikoak, hizkuntza, zientziak, etab.) landu daitezkeen edukiak proposatzen dizkie irakasleei.

Ekimen honen bidez diziplina anitzeko erakusketa txiki eta kolektiboak egiten dira, Iruñeko Udalaren Arte Garaikideko bildumaren jatorrizko lanak erabiliz; erakusketa horiek ikastetxez ikastetxe doaz ikasturtean zehar; zehazki, bi aste egiten dute ikastetxe bakoitzean.

2019-2020ko ikasturtean, «Altxa, ez da ezer gertatzen!» erakusketa ibiltaria izan da. Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 9 ikastetxetako ikasleek ikusi dute.

Programa horrek 5.580 euroko gastua du, 9 ikastetxe horietako ikasle eta irakasleekin egindako lantegiak direla eta.

Erakusketa eskatu zuten bertze askok ezin izan dute programa horretaz gozatu, ikastetxeak itxi egin dituztelako COVID-19ak eragindako osasun-alarmaren ondorioz.

RADIO PATIO IRRATIA. Programa honen bitartez, irratiak eskaintzen dituen adierazpen- eta dibulgazio-aukerak aprobetxatu nahi dira ikuspuntu didaktiko batetik. Jardueraren erdigunea ikastetxeko patioan paratutako etxola bat da, irrati-estudio bilakatua. Ikastetxearen eskura dago, komunitateari eta auzoari irekitako irrati gisa erabiltzeko.

2019-2020ko ikasturtean, programa San Frantzisko ikastetxe publikoan izan da, Alde Zaharrean, COVID-19ak utzi duen bitartean. Programa egiten duen monitoreak laguntza ematen die ikastetxeko irakasleei, ikasleen hizkuntza-trebetasunak lantzeko eta auzoan irrati komunitarioko jarduerak egiteko.

Programa honen bidez ikastetxeei lagundu nahi zaie alderdi hauek lantzen:

  • Ahozko hizkuntza, komunikazioa, gidoi-idazketa, etab.
  • Komunitateko eragileen artean loturak ezartzea, soinuaren munduarekin zerikusia duten proposamenetatik abiatuta, auzoaren eta eskolaren arteko bi norabidetako elkar-elikatze eraginkorra eraginez.
  • Gaitasun artistikoa eta ezberdinarekiko begirunea, auzoaren soinuak eta ahotsak arakatuz.

Irratiaren kudeaketa errazteko, 2019an egindako gastua 16.456 eurokoa izan da, ikasleei eta irakasleei irratia nola erabili erakusten dien eta jarduera dinamizatzen duen pertsonaren laguntza teknikoa ordaintzeko

LEHIAKETAK

29. LITERATUR LEHIAKETA, Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen eta bigarren zikloko ikasleentzat. Ipuina, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko bigarren mailara bitarteko ikasleentzat, lau kategoriatan banaturik, ikasmailen arabera; eta, Komikia, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko bigarren mailara bitarteko ikasleendako, bi kategoriatan banaturik adinen arabera. Guztira, 696 lan aurkeztu ziren 2019an.

IKASKUNTZA ETA ZERBITZUKO PROIEKTU DIDAKTIKOEN SARIETARAKO DEIALDIA: Iruñeko ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan ikaskuntza eta zerbitzuko hezkuntza-proiektuak egin eta ezartzeko, eta hiri osoan ikastetxeen konpromiso solidario eta zibikoa ikusarazteko, Iruñeko unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publiko eta itunpeko ikastetxeentzako ikaskuntza-zerbitzuko proiektuetarako lehiaketaren hirugarren deialdia egin zuen Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteria Alorrak.

Hezkuntza-etapa guztietan curriculum-eskakizun berak ez daudenez, eta proiektuak curriculuma ikastea eta elkartasunezko zerbitzua lotu behar dituela kontuan harturik, parte hartzeko kategoria hauek ezarri dira euskaraz edo gaztelaniaz egin eta ezarritako proiektuetarako, ikastetxearen hizkuntza-ereduaren arabera:

1. KATEGORIA: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako proiektuak

2. KATEGORIA: DBH eta Batxilergoko ikastetxeetako proiektuak

3. KATEGORIA: Lanbide Heziketako ikastetxeetako proiektuak

Lehiaketako hiru kategorietako bakoitzean sari hauek ematen dira:

Lehen saria: 1.500 €

Bigarren saria: 1.000 €

Lehiaketara 10 proiektu aurkeztu ziren. 2019-20ko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetarako aurreikusita zegoen (2020ko urtarrila-maiatza), eta bertan behera geratu zen COVID-19 pandemiak eragindako alarma-egoeraren ondorioz.

DIRULAGUNTZETARAKO DEIALDIAK

ESKOLA-LIBURUTEGIAK ETA IKASMATERIAL SUNTSIKORRAREN GASTUAK. Hiriko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako laguntzen urteko deialdia, liburutegien funtsa handitzeko eta ikastetxeek egoera ekonomiko txarrean dauden ikasleei familiek eman ezin dieten materiala eman ahal izateko. Ikastetxe publikoetan guztira 9.290 ikasle egon ziren matrikulatuta 2018/19ko ikasturtean, eta Iribarren Helduen Oinarrizko Hezkuntzarako Ikastetxeko 930 lagun; banaturiko dirulaguntzen zenbatekoa 110.330 eurokoa izan zen guztira: 38.175 euro, eskola-liburutegietarako, eta 72.155 euro, ikasmaterialerako. Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako ESKOLAZ KANPOKO JARDUERA ETA JARDUERA OSAGARRIETARAKO DIRULAGUNTZAK, eskola-eskaintzaren kalitatea hobetzen laguntze aldera. 2019an, eskolaz kanpoko jarduerengatik, 175.760 euro eman ziren dirulaguntzetan, eta Iruñeko 44 ikastetxeren artean banatu ziren, zeinek guztira, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 18.996 ikasle dituzten. GURASOEN ELKARTEETARAKO DIRULAGUNTZAK, gurasoek Haur eta Lehen Hezkuntzan antolatutako programa eta jarduerak gara daitezen errazteko. 2018/19ko ikasturteko deialdira 37 entitate aurkeztu ziren (32 elkarte eta 5 federazio), eta 80.000 euro eman zitzaizkien guztira.