
Iruñeko Udalak, hamar auzotan ezarritako Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuen (PEKZ) bidez, adingabeek beren garapen pertsonala ahalbidetuko duen ingurunea izan dezaten laguntzen du, beren komunitatearen eremuko jarduketen bidez. Auzoetan ezarritako erakundeekin kontratuak eginez, babesgabetasunari aurrea hartzeko jarduerak sortu nahi dira, proiektu, sare eta jarduera komunitarioen sustapena bultzatuta. Gizarte-, hezkuntza- edo osasun-arloko elkarteez gainera, programa horietan bertze zerbitzu publiko batzuk eta udaleko Gizarte Zerbitzuen Auzoko Unitateek ere parte hartzen dute.
2019an, Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuek 402 partaidetza-talde aktibatu dituzte, eta 391 sare sozial eta komunitariotan esku hartu dute. Guztira, 2.781 parte-hartzaile iraunkor ditu, eta 10.715 parte-hartzaile urtean. Aurten, proposatutako programak eta jarduerak egiteko, 716 hezitzaile komunitario boluntario eta 32 profesional izan dituzte (24 lanaldi oso).
Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuak Haurrak eta Nerabeak Babesteko Foru Sistemaren parte dira. Sistema horrek Gizarte Zerbitzuen Haurrei eta Familiei Laguntzeko Programaren lana osatzen du. 2019an, koordinaziorako eta lana definitzeko bilerak egin dira auzoko zerbitzu bakoitzarekin, eta datuen babesari buruzko prestakuntza eman zaie. Arlo horretan, hainbat jarduera-ildo bultzatzen dira, hala nola zurrumurruen kontrako ekimena, muralismoaren eta grafitiaren bidez espazio publikoetan esku hartzea eta Gazteria eta Kirolarekin koordinatutako jarduerak (kirol-instalazioen erabilera). Lankidetza-jardueren barruan, Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuei edalontzi berrerabilgarriak banatzen zaizkie, edo Gizarte Zerbitzuetako gurasotasun positiboko programa ezartzen da.
Horretaz gainera, Haurrei eta Familiei Laguntzeko Programaren arduradunarekin lan egin da, gizarte-zerbitzuen eta Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzeko. Halaber, haurrak babesteko lan-esparru partekatu bat ezartzeko lanean aritu dira, zeina 2020an jarriko baita indarrean.
Eremu publikoetan esku hartzea muralismoaren bidez, Alde Zaharrean, Ermitagañan, Arrotxapean eta Sanduzelain; partaidetza-prozesu bat egin da Buztintxurin zenbait kiroletako pistak jartzeko eta Ermitagaña-Mendebaldea auzoaren diagnostiko komunitarioa egiteko. Horretaz gainera, Alde Zaharrean Komunikaz proiektua bultzatu da (auzoko kolektiboen eta sareen webgunea), eta Hezitzaileen Eskolaren «Nire patioa, nire auzoa» proiektuan (Ezpeleta Jauregiko jolastokia haurrentzako jolaserako berreskuratzea) eta Urrezko Milia (Arrosadia) proiektuan parte hartu da, tokiko merkataritza dinamizatzeko Kulturako Alorrarekin batera.
Iruñeko Udalak zurrumurruen aurkako estrategia garatu du, Nafarroako Zurrumurruen Aurkako Sarean (Zaska) parte hartuz, eta babesa eskaini dio gazte-talde bati zenbait prestakuntza-lantegi emateko 2019an (ikastetxeetan, erretiratuen klub batean eta Mendillorri, Etxabakoitz eta Txantreako zenbait elkartetan, bertzeak bertze).
Gainera, hirian bakarrik dauden adingabe atzerritarrak komunitatean sartzeko lan egin da, Kirol Alorrarekin eta Zabalgunean eragin berezia duten lurraldeko erakundeekin lankidetzan. Halaber, kulturarteko esku-hartze komunitarioko proiektu batean ere parte hartu da Arrosadian, Medicus Mundirekin batera.
Irabazi-asmorik gabeko entitateei lehia-araubidean dirulaguntzak emateko deialdia, haur eta gazteen esparruan aisian eta denbora librean prebentzioko eta sustapeneko komunitate-proiektuak egiteko 2019. urtean. Lau elkarteren artean banatu dira 45.000 euroren dirulaguntzak.
Iruñeko Udalak auzotarrentzat zabalik dauden lokalak ipintzen ditu auzoen eskura. Elkarte-bizitza eta herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzera bideraturik daude.
Egindako jarduerak irekiak dira, irabazi-asmorik gabeak, eta belaunaldien eta kulturen artekoak, eta genero-ikuspegia ere sustatzen dute; ikuspegi inklusiboa dute auzotar guztiekin, eta eremuko kolektiboen arteko harremanak, aisia eta kirola sustatzea dute xede.
2019an, ordenantza berria prestatzen eta barne-araubideko erregelamenduak egiteko hitzarmenak eguneratzen lan egin da. Halaber, zentro komunitarioak bisitatu dira, auzo bakoitzeko kudeaketa-ereduak aztertzeko. Halaber, erabilera-eskaerak, espazioaren kokapena eta programatutako jardueren egutegia jaso dira.
2019ko apirilaren 4an, Udalbatzak Komunitate Zentroak arautzen dituen ordenantzaren eguneratzea onetsi zuen: Zentro komunitarioen erabilera eta funtzionamendua arautzeko Ordenantza, maiatzaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua (92. zenbakia). Ordenantza horrek 1998ko abendutik indarrean zegoena ordezkatzen du.
Prestaketa-prozesua irekita egon zen talde eta talde erabiltzaileentzat.
LANKIDETZA-HITZARMENAK Zentro komunitarioen erabilera eta funtzionamendua arautzeko, lankidetza-hitzarmen bat sinatu da Iruñeko Udalaren eta zentro horiek modu egonkorrean erabiltzen dituzten erakunde erabiltzaileen artean. 2019an, erakundeen zerrenda eguneratu da. Halaber, barne-araubideko erregelamenduak landu dira.
Hitzarmen eguneratuen eta zentro komunitarioen zerrenda:
Era berean, dibulgazio-materialak egiten dira zentro horien berri emateko eta haien egitekoak eta zerbitzuak azaltzeko.
Eta, oro bat, dibulgazio-lanak egiteko.
Haurren Udal Plana aktibatu zenetik, hainbat estrategia bultzatu dira, agerian uzten dutenak Udal osoan bultzada transbertsala behar dela. 2019an, Haurren Sareetan lan egin da. Sare horiek auzoetan eratzen ari diren profesionalen sareak dira, eta haien zeharkakotasunean eragiten dute, premiei aurre egiteko. Bide horretan, aurten Mentore Batzordea sortu da, izaera politiko-teknikokoa, erabaki funtzional eta operatiboko gune bat osatzeko.
Adingabeei hitza emateko, planaren barruan haurren partaidetza egituratzen da Parte Hartu proiektuaren bidez. Ekimen horrek entzute-espazioak sendotzen eta balioesten ditu, batzorde politiko-teknikoarekin lotura ezartzeko.
2019ko otsailean elkartu zen Adinekoen Udal Kontseilua. Kontseiluaren araudiari buruz hausnartzea erabaki da, parte hartzeko ordenantza berrira egokitzeko, bai eta Udalaren Ekintza Plana egitea ere. Era berean, adinekoei dagokiena berregituratu da Udalaren webgunean.
Legegintzaldia aldatu ondoren, Kontseilua berritu behar izan da. Azaroaren 15ean erakundeen ordezkariak hautatzeko bilera egin zen.
Donibaneko Adinekoen Ituna. Udalak, erakunde gisa, lan-foro horretan segitzen, eta auzo-diagnostiko bat egin, dokumentuak itzuli, eta eskutitz pertsonalizatuak bidali zaizkie, Itunak argitaratu dituen jardueren diptikoa barne, Donibane auzoko 65 urtetik gorakoei.
Adinekoak adeitsu tratatzen dituzten hiriak. Ildo horretan egindako lanari heldu zaio berriro.
Iruñeko auzoen diagnostikoa. Eremu hurbilago batean adinekoekin lan egiten hasteko eta bultzatzeko, Iruñeko auzoetako diagnostiko kuantitatiboak hasi dira egiten. Impactos enpresak Donibane auzoan eginiko azterlana erabiltzen da oinarrizko dokumentu gisa.
Sareko lana Iruñeko auzoetan. Autonomia-programako pertsonekin (auzo-unitateak) bilerak egiten hasi dira, eremu bakoitzaren beharrizanen eta egiten duten lan komunitarioaren inguruan hausnartzeko, eta, hori kontuan harturik, egiten duten lana indartu ahal izateko.
Adinekoen elkarteak. Bilera-erronda bat hasi da adinekoen elkarteekin, haien helburuen eta jardueren berri bertatik bertara jakiteko eta interesatzen zaizkien gaien berri emateko, bai eta zalantzak argitzeko ere. Sortu diren jardueren artean hauek daude: mezu elektronikoak bidaltzea ikastaroen, jardueren, dirulaguntzen eta halakoen berri emateko, eta elkarteetan irakurketa-guneak kudeatzen laguntzea.
Webgunea: https://www.pamplona.es/eu/adinekoak webgunea egituratu da, eta berariazko edukiak sartzeko eta eguneratzeko lanak hasi dira, adinekoekin lan egiten duten erakunde eta pertsonendako erreminta erabilgarri gisa zabaltzeko.
Bertze ekintza batzuk
- Baionako bestetako harrera.
- Kafe-hitzaldia eta bisita gidatuak «Emakumeen Hiria» modalitatean, «Hiria birpentsatzen ikuspegi femenino pluraletik» izenburuarekin.
- Bertze erakunde eta antolakunde batzuekin eta udal-alor batzuekin koordinazioa eta lankidetza: Nafarroako Gobernuaren Zahartze Estrategia, NASUVINSA, CAN Fundazioa, Aptitude + Kirola, Adinekoei buruzko Nazioarteko III. Foroa.