
Plangintza Estrategikoko Alorraren funtzio nagusietako bat Hiri Plan Estrategiko bat (2030 Estrategia) diseinatzea, egitea eta kudeatzea da, epe luzerako hiri-eredua, helburuak, jarduera-ildoak eta proiektu eraldatzaileak definitze aldera. Plangintza Estrategikoak, gainera, bertze zeregin batzuk ere baditu: Europako funtsen laguntzen deialdiak identifikatzea eta proiektuak prestatu, aurkeztu eta kudeatzea; zeharkako proiektuak bultzatzea; berrikuntza sustatzea; ikerketa soziologikoa egitea; eta kanpoko lankidetza kudeatzea.
2019an, Plangintza Estrategikoak 2030erako Estrategia egiteko prozesuarekin jarraitzen du. Bertze ekintza batzuen artean, 10 gai kritiko eta 7 balio horizontal identifikatu dira, hiriaren diagnostiko estrategikoa egin da, egoera posibleak aztertzeko analisi bat egin da, eta karga estrategikoaren koadernoa taxutu da: 2030 Estrategiaren misioa, ikuspegia eta balioak, eta 29 helburu estrategiko. Hauek dira bost dimentsio orokorrak: «Iruña berdea, ekologikoa eta klimarekin konprometitua», «Iruña sozialki inklusiboa», «Iruña, kudeaketa publiko berritzaile eta integralarekin», «Iruña sortzaile eta kulturala, turismo jasangarriarekin» eta «Iruña berritzailea, jakintzaren ekonomiarekin». Prozesuak 2020-2030eko aldian aurrera egingo du, proiektuak identifikatu eta hautatuta.
2019an, Plangintza Estrategikoak laguntza eskaini die udal-alorrei, Europako bertze hiru proiektu onesteko bidean: POTEnT (INTERREG EUROPE), trantsizio energetikoari buruz; CLARA (REC), gorroto-delituen, arrazismoaren eta xenofobiaren kontra; eta CORE (INTERREG POCTEFA), hurbileko merkataritza-sektorearen digitalizazioaren gainean. Halaber, aurreko urteetan hasitako bertze batzuen kudeaketarekin jarraitu da; hau da, STARDUST, CREACITY, JACOB@CCESS, KINTOAN BARNA, SPAGYRIA eta MAKING SPEND MATTER. Hona hemen Europako proiektuen kudeaketa-adierazleak:
Europako H2020 SCC1 programak kofinantzatuta, hiri adimendunei buruzko hiru proiektu pilotu egin dira hiru hiritan: Iruñeak, Trentok eta Tamperek parte hartuko dute, eta bertze hiri batzuetara transferitu beharko dituzte emaitzak (hiri jarraitzaileak). Iruñea da tokiko partzuergoko burua, proiektu pilotua garatzeko zenbait erakunderekin batera. 2019an, energiaren gaineko neurriak gauzatu ziren nagusiki, hala nola estalki fotovoltaikoa Iratxeko monasterioan eta sare adimenduna, beroa berreskuratzea datuak prozesatzeko zentroan(DPZ) eta fotolinera; halaber, urtearen amaieran bertze neurri batzuk ere hasi ziren, hala nola mugikortasunneurriak (ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak, azken miliako plataforma eta bizikletentzako txandakako aparkalekuak), ingurumen-hezkuntza (gaming app), teknologia (hiri-plataforma) eta hirikontserbazioa (argi adimendunak). Gainera, barneko lanak eta sei hilean behingo bi jarraipen-txosten egin dira.
Plangintza Estrategikoak Udalari dagozkion kudeaketa-funtzioak garatu ditu, proiektuko buru nagusi den aldetik (bileren kudeaketa; harremanak POCTEFAko idazkaritzarekin; ekintza guztien egitekoak gainbegiratzea; txostenak; gastu-adierazpenak, eta abar). Horretaz gainera, barne-koordinazioa egin du Kultura, Turismo, Proiektu eta Obra, Komunikazio eta Ogasuneko alorrekin. Proiektua 2019ko martxoan amaitu da, eta, ondoren, itxiera ekonomikoa, jarduera-txostenak eta adierazleak landu dira. Proiektuaren lehen bi urteetako ordainketen diru-sarrera kudeatu da. 2019a amaitzean, proiektuaren azken ordainketa jasotzeko zegoe.
Ultreia zentroak 2019ko martxoan ireki zituen ateak, eta Planeamendu Estrategikoak lankidetza eskaini zuen Iruñean horretarako antolatu ziren hainbat ekitalditan. Proiektua 2021eko martxora arte adostutako hedadurara egokitu da (bazkide baten exekuzioan izandako atzerapenen ondorioz). Lehen bi urteetako ordainketen sarrera kudeatu da, eta 2019a ixtean jasotzeko zegoen hirugarren ordainketa.
Proiektuaren ardatza Donibane Garazi-Iruña ardatzaren dinamizazio sozioekonomikoa da, Kintoko oihanaren bidez eta turismoa dinamizatzeko estrategia partekatuak baliatuz; Eugiko Kontzejuak koordinatzen du. 2019an, turismo-produktua garatzeko komunikazioa landu da. Horretarako, lanbileretan parte hartu da Turismo alorrarekin lankidetzan.
Spagyria proiektua, kosmetiko ekologiko eta osasungarrien negozio-lerro bat garatuta, desgaitasunen bat dutenen enplegua hobetzera bideratuta dago. 2019an, Iruñeko Udalaren ahaleginak izan dira Arantzadiko meandroan ziurtatutako lursail ekologiko baten proiektua abian jartzea eta negutegilehortegiaren azpiegitura egitea (abenduan amaitu zen). Plangintza Estrategikoak egikaritzeproiektuaren alderdiak berriz diseinatzen lagundu du, eta Hirigintza Gerentziarekin eta CTPrekin lan egin du Elkarkideri lagapen-eredua ezartzeko
Proiektu hau Ingalaterrako Preston hiriko jardunbide egoki batean dago oinarrituta, eta helburua da gastuaren azterketa erabiltzea kontratazio publiko estrategikoa bultzatzeko tresna gisa, tokiko ekonomia, berdintasun soziala, ingurumena eta bizi-kalitatea hobetzeko. 2019an amaitu da 2015etik 2018ra bitarteko udal-gastu publikoaren azterketa. Urtearen amaieran, urteko gastua justifikatu zen, eta ikuskapenaren zain geratu zen 2020. urtearen hasierarako.
Proiektu honen helburua da 2023rako aurreikusitakoa baino % 10etik gorako karbono-murrizketa lortzea, eta, horretarako, agintari publikoek energia-zerbitzuak hobeto eskaintzea lortu nahi da. 2019ko apirilean hasi zen eta, hainbat bilera egiteaz gainera, tokiko partzuergoa sortzen hasi da (local stakeholders group).
Helburu nagusia da tokiko agintariek, udaltzainek eta komunitateek istilu arrazistak eta xenofoboak prebenitzeko, identifikatzeko eta borrokatzeko dituzten gaitasunak hobetzea. Beste horrenbeste hirietan bizikidetza baketsua mehatxatzen duten diskurtso eta gorroto-delituekin ere. Hori guztia ikaskomunitateen (CLAPS) bidez garatzen da, delitu hauen biktimendako jarraipen- zein babes-eredu batez osatua, Europako toki-esperientzietan ikasitakoa gehitu, eta sorturiko produktu eta emaitzak helarazita. Proiektua irailean hasi zen, eta Plangintza Estrategikoa Poliziari laguntza emanez ari da proiektua lantzen.
Iruña Hegoaldeko Hiri Garapen Jasangarri eta Integratuko Estrategia (EDUSI) 2016an egin zen, eta EEGF funtsen laguntza-deialdi batera aurkeztu zen. Onetsi ez bazen ere, Udalak EDUSI gauzatzeko bost urteetan (2017-2021) 2,5 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu zuen. Helburu hauek ditu errandako estrategiak: Azpilagaña, Milagrosa eta Santa María la Real auzoak eraberritzea ikuspegi integratu eta parte-hartzaile baten bidez. 2019an, Plangintza Estrategikoak DUSI estrategiaren koordinazio tekniko eta administratiboan ziharduen lanean, udal-sailekin batera lankidetzan.
Udalaren Informazio Geografikoko Sistemak Iruñeko Udalaren jabetzako informazio asko modu geoerreferentziatuan eta mapa batean integratuta aurkezteko beharrari erantzuten dio. Informazio Geografikoko Sistema datuak prozesatzeko sistema bat da, informazio geografikoa (elementuen kokapen espaziala) eta alfanumerikoa (elementu horien deskribapena) modu integratuan tratatzen dituena, gardentasuna bultzatuz eta Open Data areagotuz. 2019an, tresna horren erabilera finkatu zen, eta, mantentze-kontratu bidez, aldian-aldian eguneratu zen bisoreen geruzei buruzko informazioa. Udalaren webgunean berariazko gune bat sortu da, eta Fiwareko datu irekien estandarren araberako datuak normalizatzeko proiektu bat garatu, BIarekin eta Hiri Plataformarekin errazago integratzeko. OGC zerbitzuak argitaratu dira, fitxategi baten formako mapak dinamikoki ematen dituztenak, eta bisoreen barruko funtzionalitateak zabaldu dira, API SITNAk eskaintzen duen gehieneko potentzialtasuna lortzeko. Gainera, Planeamendu Estrategikoak hainbat forotan parte hartzen du, hala nola SITNA Batzordean, IRUSKANen partekatzeko eta zabaltzeko jardunaldietan, Nafarroako Gobernuarekin eta Iruñerriko Mankomunitatearekin egindako topaketetan, eta abarretan.
Plangintza Estrategikoaren eginkizunetako bat da hiriari buruzko informazio garrantzitsua biltzea, aztertzea eta argitaratzea, hiri-estrategiaren diagnosiak eta jarraipena egin ahal izateko. Ildo horretan, 2019an, biztanleriaren piramideen eta kale-izendegiaren lauhileko eguneratzeak egin dira, eta barneordenako txostenak eta diagnostikoak ere gauzatu dira lankidetzan (zainketen egoera Iruñean, adinekoen auzoak eta Arrosadia auzoko erromanien diagnostiko soziala). Era berean, gogobetetasuninkesta bat egin da 010 zerbitzuaren eta Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoaren artean, eta Udaleko gizarte-zerbitzuetako lehen mailako arreta-ereduak ebaluatzeko oinarriak zehaztu dira. 2019an, Hiri Behatokiaren proiektua garatzen jarraitu dugu. Leiho ireki bat da, azterketara bideratua, eta, horretarako, informazio egokia eta adierazleak eskuratzen ditu, eta gogoeta egiten haiei buruz. Era berean, informazioa sortzen duen tresna bat izan nahi du, eragile sozial, publiko eta pribatuei ezagutzaz elikatzeko aukera emango diena, plangintza estrategikoa, egikaritzea, jarraipena eta ebaluazioa errazteko.