
2019an egindako hautaketa-prozesuei dagokienez, honako hauek nabarmendu behar dira:-
2019an hasi, eta 2020an amaituko diren beste deialdi batzuk:
Udalak eta haren erakunde autonomoek 2019. urterako lan-eskaintza publikoa onartu dute, Estatuko aurrekontu-araudiarekin bat etorriz, horren barruan honako lanpostu hauek sartuta:
Iruñeko Udala. Lanpostuak betetzea.
Iruñeko Udala. Egonkortzea.
Haur Eskolak
Hirigintzako Gerentzia.
2019. urtean, Iruñeko Udalak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren Plan Taldekatuan jarraitu du, eta, beraz, Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileek plan horretako prestakuntza-ekintzetan parte har dezakete.
Plan horren bidez, Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileek 86 prestakuntza-ekintzatan parte hartu dute, 68 espezialitaterekin.
Udaleko eta erakunde autonomoetako 377 langilek jaso dute prestakuntza; horietatik 298k ikastaro bat egin dute eta 79k, berriz, ikastaro bat baino gehiago. Horrek guztiak 501 asistentzia batzen ditu prestakuntzetara; hau da, orotara 5.593 prestakuntza-ordu. Datu horiezaz gainera, azpimarratu behar da ziurtagiririk lortu ez duten 157 izen-emate egon direla; hau da, izena eman arren, parte-hartzailea ez da saioetara joan edo ez da eskatutako asistentziaren % 80ra iritsi.
Bestalde, prestakuntza-ekintza horietako batzuk Udaleko Prebentzio Sailaren ekimenez eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin lankidetzan egin dira. Hori horrela, 2019. urtean 18 ikastaro antolatu dira, eta horietan 213 udal-langilek parte hartu dute.
Prestakuntza-ekintzak honako hauek dira:
2005eko urtarrilaren 1az geroztik, Prebentzio Alorra arduratzen da langile kontratatu berri guztiei honako hauen berri emateaz: hartu beharreko prebentzio-neurriak, Udalak prebentzioari buruz onetsitako prozedurak, zeini bere lokaletako Larrialdi Plana, lan-istripuen kasuan jarduteko informazioa eta Prebentzio Zerbitzuaren gaineko informazio orokorra. 2019an, 328 pertsonari jakinarazi zitzaien Udalarekin lehen aldiz sinatu zutela kontratua.
Arrisku-mapak.
Legegintzaldi bakoitzaren hasieran, Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak arlo bakoitzeko arriskuen ebaluazioak berrikusten ditu, eta etengabe ebaluatzen ditu hasierako egoerarekin alderatuta aldaketak izan ditzaketen lanpostuak edo zerbitzuak. Gainera, 8 udal-zerbitzuren Arriskuen Ebaluazioa berrikusi da, bai eta 7 zerbitzutako lantaldeak ebaluatu ere.
Istripuen ikerketa.
2019an, Iruñeko Udalean baja medikoa behar izan duten 98 lan-istripu gertatu dira, eta 69 lan-istripu, laguntza medikoa behar izan zuten arren, baja medikorik behar izan ez zutenak. Baja medikoa eragin zuten 98 istripuetatik 47 lan-jardueran gertatu ziren, 22 Udaltzaingoko langileen lan-istripuak izan ziren herritarrekin izandako erasoen edo borroken ondorioz, edo giharretako arazoak eta/edo polizia-lanetan izandako erorikoen ondorioz, 11 in mission istripuak izan ziren, eta 18, in itinere.
2019an igoera txiki bat erregistratu da aurreko urtearekin alderatuta. Larritasun-indizea bere horretan geratu da, eta bajen batez besteko iraupenak behera egin du nabarmen, 2018an gertatutako 4 istripu kritikoko prozesuak bere horretan mantendu badira ere.
OSASUN-AZTERKETAK
2019an, guztira, 836 zitazio bidali zitzaizkien udaleko langileei azterketa medikoa egiteko, eta 584 langile bertaratu ziren; hau da, deitutako langileen % 69,90.
Eraikuntzen azterlanak eta autobabeserako planak.
Urtean larrialdietako 5 ebakuazio-simulazio egin dira 5 udal-eraikinetan. Era berean, autobabes-planak eguneratu dira eremuen berregituraketengatik aldaketak izan dituzten eraikinetan. Gaur egun, 34 udal-eraikinek dituzte autobabeserako planak
Udal-zerbitzu edo -langile batzuek eta bertzeek sortu diren zalantzak edo gatazka-egoerak argitzeko egindako eskaera guztiei erantzuten die alor honek, eta azken helburua da lan-baldintza hobeak lortzea. Enplegu publikorako deialdien arloan herritarrek egindako eskakizunei ere erantzuten zaie, haien eskaera nabarmen handitu baita.
Era berean, informazio- eta prozedura-euskarria ematen zaie Udaleko erakunde autonomoek egindako kontsultei.
Udal-zerbitzuak aztertzeko eta berrantolatzeko 2017an hasitako antolaketa-azterketen dinamikari dagokionez, Zoonosi eta Elikagaien Ikuskapen Zerbitzuaren antolaketa-azterlanarekin jarraitzen du Giza Baliabideen Alorrak. 2018ko abenduan hasi zen, eta, etenaldi baten ondoren, azaroan berriro ekin zion.
2019an, Iruñeko Udalak Lan Eskaintza Publikoa (LEP) landu du, eta, halaber, Udalaren plantilla organikoa prestatzen ere jardun du. Era berean, alorraren barne-prozesuen hobekuntzan sakondu du, besteak beste, arinago erantzuteko.
Era berean, barne-prozesuak egiten dira langileen mugimendua errazteko eta luzaroko bitartekotasun-egoerak konpontzeko. Hori horrela, 2019an amaitu ziren hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako arduradunaren eta ikuskatzaile laguntzailearen lanpostuak lekualdatzeko deialdiak, eta hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako arduradunaren lanposturako sustapen-deialdia hasi zen. Horretaz gainera, hiri-kontserbazioko ikuskatzaile laguntzaileen lanpostua sustatzeko deialdia hasi zen. Prozesu hori ez da 2019an amaitu, eta haien sailkapen profesionala eta/edo ekonomikoa erregularizatzea ahalbidetuko du. Udaltzaingoan, kaboaren eta ikuskatzaileordearen lekualdatze-deialdiak ere egin dira, bai eta kaboak eta ikuskatzaileordeak karguz igotzeko lehiaketak ere.
Era berean, esku-hartzaile ordezkariaren, legelarien eta ekonomialarien lanpostuak lekuz aldatzeko deialdia egin da, ondoren plaza finkoaren deialdiak egiteko, eta, halaber, legelari kategoriara igotzeko barne-deialdia ere argitaratu da.
Udal erregistroek jasotzen dituzte herritarrek eskura ematen dituzten idazki eta agiriak zein posta bidez heltzen direnak, eta haien sarrera balioesten dute (interesdunari eskabideen kopia baliozkotua ematen zaio, edo, behar denean, horren baliokide den jaso izanaren agiria). Horretaz gainera, agiri pribatuen kopiak autentifikatu, eta agiri publikoak konpultsatzen dituzte, baldin eta kopia horiek eraginkor izan behar badute Iruñeko Udalean edo haren erakunde autonomoetan tramitatzen diren prozeduretan edo beste administrazio publiko batzuetara bidaltzekoetan. Iruñeko Udalak zazpi erregistro kudeatu ditu: sei aurrez aurreko eta telematiko bat. Aurrez aurrekoak hauek dira: Kondestablearen Jauregiko Erregistro Orokorra (Kale nagusia, 2) eta honako helbide hauetan dauden osagarriak: Iratxeko monasterioaren k., 2; Armadaren etorbidea, 2; Zapateria, 40; Descalzos, 72; eta Eslava, 1. Herritarrendako erregistro digital bat ere bada www.pamplona.es webgunean, urteko egun guztietan zabalik.
|
ERREGISTROAK |
2019 |
2018 |
2017 |
|
Aurrez aurr |
48.003 |
38.839 |
40.935 |
|
Postaz |
7.208 |
7.994 |
8.849 |
|
Elektronikoa |
14.390 |
9.096 |
6.413 |
|
GUZTIRA |
69.601 |
55.929 |
56.197 |