Iruñeko Udalaren 2014ko Memoria

Herritarren partaidetza

Ekintzak

Iruñeko Udalak Zerbitzu Gutunak direlakoak prestatzen jarraitu zuen, udal-baliabideen prestazioak eta erabiltzaileen eskubideak biltzeko. 2014an, 6 gehiago onetsi zituen; beraz, guztira 20 zerbitzu-gutun zeuden indarrean, eta beste hamar eguneratu ziren.  

Zerbitzu Gutunetan zerbitzuen edukiari buruzko deskribapenak biltzen dira eta helburuak noraino bete diren adierazten duten adierazleak.  Tresna nagusien artean daude, antolaketa publikoak (Iruñeko Udalak, kasu honetan) kalitatearen kudeaketan sartzeko aukera izan dezan, zerbitzuak ematea etengabe hobetuz. Udalaren webean daude kontsultagai: www.pamplona.es. Guztiek ere egitura berdina dute, hamar ataletan banatuta: Identifikazioa; Eginkizuna eta eskumenak; Zerbitzuak, konpromisoak eta betetze-mailaren adierazleak; Zerbitzu Gutunen Kudeaketa; Arau-zerrenda; zerbitzuen erabiltzaileen Eskubideak eta betebeharrak; Lankidetza eta alorreko zerbitzuen hobekuntzan parte hartzea; Iradokizun- eta erreklamazio-sistema; Helbideak eta jendeari arreta emateko ordutegia; eta Unitate arduraduna.

Sei zerbitzu-gutun berriak honakoei dagozkie: Zergadunendako Laguntza Bulegoa; Harresien Interpretazio Zentroa; Hirigintza Diziplina; Hiria Zaharberritzeko Bulegoa; Irabazi-asmorik gabeko entitateak, eta Desinfekzio Parkea.  Urtean hamar zerbitzu-gutun eguneratzea onetsi zen:  Udal Agiritegia, Gazteriaren Etxea, Civivox, Enplegurako prestakuntza, Obrak, Kiroldegiak, Egoitza elektronikoa, Herritarrei Laguntzeko Zerbitzua, eta Enpresak Sustatzeko Zerbitzua.

Era berean, Udalak konpromisoa hartu zuen Adinekoendako Udal Kontseiluan adinekoek Iruñean duten egoerari buruzko diagnosia egiteko.  Kontua da azterlan xehakatu bat izatea, bai kualitatiboki bai kuantitatiboki, adinekoen errealitate soziala erakusteko. Azterlan horri esker, erabakiak hartu eta berariaz egin daitezke politikak 65 urtetik gorakoentzat. Hirian, 65 urtetik gorako 41.455 biztanle zeuden erroldatuta; hau da, biztanleriaren % 21.  Haien % 59 emakumeak ziren, eta % 41, gizonak.  Gainera, 2.500etik gora lagunek 90 urte baino gehiago dute.  Auzoen artean, Donibane da zahartuena, 65 urtetik gorakoak % 31 baitira; aitzitik, Mendillorri eta Buztintxuri auzorik gazteenak dira, % 5 baizik ez dira 65 urtetik gorakoak.  Urtetik urtera, adinekoak 2.300 lagun inguruetan hazten dira.  Iruñeko 8.898 etxetan 65 urtetik gorako pertsona bat bizi da bera bakarrik.

Diagnosiak adinekoek Iruñean duten egoeraren argazkia erakustea du xede, demografia-alderdiak erakusteko, bai eta psikologia-alderdiak eta beste batzuk erakusteko ere, hala nola familia, gizarte-harremanak, osasuna, etxebizitza eta ekonomia.  Diagnosia egitea onetsi ondoren, metodologia lantzen hasiko da, zer iturri erabil daitezkeen aztertuz, hala nola errolda, eta aztertuz halaber, nola lortuko diren beste datu kualitatibo batzuk, hau da, elkarrizketa pertsonalen bidez edo bestelako metodoen bidez. 

Alde Zaharreko Mahaiak sentsibilizazio-kanpainak egin beharra proposatu zuen, establezimenduetako bezeroek kontzientzia har dezaten atseden hartu nahi duten auzokideekin elkarbizi direla.   Hori dela eta, Udalak kanpaina bat egin zuen abendu erdian Atseden hartu behar dugu lelopean, gaueko aisia eta auzokideen atsedena bateragarri egiten saiatzeko.   Horrela, mezuak hiri erdiguneko paisaian paratu ziren, herritarrek gehien erabiltzen dituzten eremu eta lekuetako balkoi, ostalaritza-establezimendu eta eraikin publikoetan, hala nola Estafeta kalearen bukaeran, Calderería kalean, Navarrería plazan, Comedias - San Nikolas ardatzean eta Mercaderes inguruan.   Kanpainaren osagarri, gainera, ekintzak egin ziren in situ une horretan gaueko aisiaz gozatzen ari direnen arreta erakartzeko.  Era berean, kanpaina barnean, mimo batzuek hainbat antzezpen egin zituzten, eta orribikoak banatu ziren. Kanpainari, bestalde, 2015ean eman zaio segida.

 

Herritarrei Laguntzeko Zerbitzua

- Aurrez aurreko harrera:

Iruñeko Udalaren aurrez aurrezko harrera-zerbitzuak 79.300 lagun hartu zituen 2014an; 2013an bezalatsu, 79.960ri egin baitzitzaien harrera.  Bulegoa Kondestablearen Jauregian dago, kale Nagusiko 2an.  Harrera tiket-sistema baten bidez egiten da, hurrenkera markatzeko.  2014n, 79.962 tiket banatu ziren; aurreko urtean, berriz, 80.870. Halaber, antzeko mailan mantendu zen tiketa hartu ondoren agertu ez ziren herritar kopurua; % 0,8 2014an, eta % 1,1, 2013an.

Beste urte batez ere, alde handiz, eskari nagusiak erroldaren datuekin izan zuen zerikusia: 66.900 pertsonak eskatu zituzten, hau da, guztien % 83,6k. Ehuneko horrek behera egin zuen 2013earen aldean, urte hartan 69.936 laguni egin baitzitzaien harrera arrazoi horrengatik, hau da, % 87,4ri. Erroldari dagozkion datuak xehakatuta, 50.302 errolda-aldaketa egin ziren, 8.832 erregistro-tramite eta kudeaketa, 2.437 informazio-harrera.

Bestalde, erregistro-eginkizuna egiten duten udal-bulego guztien artean, 2014an, 53.722 sarrera izan ziren (54.148, 2013an), eta haietatik, 18.805 erregistro orokorrean izapidetu ziren, bai aurrez aurre, bai postaz, bai beste bitarteko batzuk erabilita. Kondestablearen Jauregian dagoen erregistro orokorraz gain, Udalak beste batzuk ere baditu: Hiria Zaharberritzeko Bulegoa (Eslava kalea, 1, behe solairua),Zerbitzu Orokorretako, Giza Baliabideetako eta Toki Ogasuneko alorra (Zapateria kalea, 40), Hezkuntza eta Kultura alorra (Descalzos kalea, 72), Herritarren Segurtasuneko Alorra (Iratxeko Monasterioa, 2) eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen alorra (Armada etorbidea, 2, 5. solairua).

- Telefono bidezko laguntza (010)

010 telefono bidezko laguntza-zerbitzuak 434.748 kontaktu egin zituen herritarrekin 2014an; hau da, aurreko urtean baino % 11 gehiago.  Izan ere, gora egin zuten hala zerbitzuan jasotako deiek (% 2,4 igo baitziren, 2013koen aldean, eta guztira, 161.486 izan ziren) nola sms-ek edo egindako tramiteek.

Jasotako deietatik, 141.015ti erantzun zitzaien, hau da, guztien % 88,9ri; egunero, bana beste, 614 izan ziren.  Deien % 43k informazio motaren bat eskatu zuten; % 21ek, berriz, telefonogune-zerbitzua eskatu zuten; % 17k, udal-kudeaketaren bat, eta % 2 kexa edo iradokizun bat egiteko egin ziren. Tramiteen kudeaketari dagokionez (beste atal garrantzitsuetako bat baita telefono bidezko laguntzan), herritarrek 2014an 27.316 administrazio-tramite egin zituzten; hau da, 2013an baino % 9,3 gehiago.

Irteerako hartu-eman kopuruak edo udalak herritarren eskariei emaniko erantzun kopuruak gora egin zuen nabarmen, 2013ko 223.989tik 2014ko 269.798ra igaro baitziren.  Hori bereziki zor zaio sms eta posta elektroniko gehiago bidali izanari; joera hori urtez urteko zenbakiek berresten dute, 2011tik hona bikoiztu baino gehiago egin baitira.  Guztira, 264.614 sms eta e-posta igorri ziren 2014an; 2013an, aldiz, 217.800. Igoera, beraz, % 21 izan zen.  010ek @010_Pamplona twitter kontua dauka irekita duela urte batzuetatik hona, eta 2014an, 2.879 txio izan zituen.  Urte bukaeran, 2.356 lagunek jasotzen zuten udal-informazio bide horretatik; horietariko 905 lagun 2014an zehar atxiki ziren. 

Ohar, kexa eta iradokizunei dagokienez, Udalean 5.628 jaso ziren, eta alorrek haien % 93,6ri erantzun zioten. 010eko operadoreek abisua jaso eta dagokion alorrera bidaltzen dute; alorrak iradokizuna baloratu eta aurrera eramaten du, egokitzat jotzen bada, eta 010i erantzuna ematen dio.  Alorrek 5 egunetan baino denbora laburragoan ematen dioten erantzuna ohar, kexa eta iradokizunen % 90,7i.

010aren erabiltzaileen artean egindako inkestan, herritarrek 8,48ko nota eman zioten bana beste udalaren telefono bidezko laguntza-zerbitzuari.  Erabiltzaileen % 95,7k, gainera, zerbitzua erabiltzea gomendatzen diete beste pertsona batzuei.  Azterlanak, halaber, zerbitzua erabiltzen duen herritarraren profila identifikatu du; 35 eta 54 urte arteko emakumea da, urtean 2tik 4 aldira bitarte deitzen duena, gehienetan hainbat arlori buruzko argibidea eskatzeko.  Bana beste 8,46ko nota eman diote harreraren azkartasunari (inkestatuen % 77,8k harrera jaso dute saiatu diren lehen aldian; 8,63ko nota, berriz,  tratu pertsonal atseginari; 8,71koa, hizkuntzaren erabilerari, eta 8,46koa, kontsultaturiko gaia ebazteko eraginkortasunari.

- Harrera telematikoa:

Iruñeko Udalaren webak, www.pamplona.es, hiru milioi bisita baino gehiago izan zituen 2014an. 2014an, guztira, 3.082.831 sarrera izan ziren udal-atarian, hau da, 2013an baino % 5,8 gehiago, urte hartan 2.912.212 izan baitziren.  Eguneko, batez beste, 8.446 bisita izan ziren, eta bana beste, 3 minutu eta 48 segundo iraun zuten.  378.726 lagunek egin zituzten 2014an izaniko hiru milioitik gora bisita horiek, hau da, 2013an udal-webean sartu ziren 363.118 haiek baino % 4,3 gehiago.  Horrenbestez, bisitari bakoitzak 8,14 bisita egin zituen bana beste.  Gainera, 2014ko datuen arabera, 217.010 bisitari ezberdin izan ziren www.pamplona.es webean.

Bisitarik gehien uztailean izan ziren, 351.416, ia ehun mila bisita gehiago hurrengo hilean, irailean, baino, 266.585 sarrera izan baitziren.  Uztaila kenduta, gainerako hilabeteak heterogeneoak izan ziren kopuruari dagokionez, bisitak 231.000tik 266.000ra bitartekoak izan baitziren. Maiatzean, 261.349 sarrera izan ziren; apirilean,l 258.312; martxoan, 257.114, eta ekainean, 255.419. Bisitarik gutxien otsailean (231.254), urtarrilean (232.587) eta azaroan (234.414) izan ziren.   Urrian, 238.805 bisita izan ziren; abenduan, 247.353 bisita, eta abuztuan, 248.223.

Beste urte batez ere, udalaren webaren azala izan zen orrialderik bisitatuena.  Bisiten herena baino gehiago azalean gelditu ziren; beraz, webaren orrialderik ikusiena izan zen, 1.205.015 bisitarekin, hain zuzen. Ondorik, orrialde hauek etorri ziren: informazioa eta agenda, Udalaren prentsa-oharrak (741.884 bisita), albisteak (669.066 bisitak), RSSak agendako nobedadeekin (571.107 bisita) eta RSSak azaleko albisteekin (529.451 bisita). Dokumenturik jaitsienen artean daude Civivox sareko ikastaroei eta jarduerei buruz nahiz erakusketei buruz argitaratu eta webera igotako foiletoak. Mantentze-laguntzaileak aldi baterako kontratatzeko zerrenden deialdiari dagokion dokumentazioa ere da nabarmentzekoa.

Udalaren egoitza elektronikora www.pamplona.es webaren bidez ere sartzen da, eta  Udalarekin 150etik gora administrazio-izapide azkar eta eraginkortasunez egiteko aukera ematen du, udal-bulegoetara joan behar izan gabe. Egoitza elektronikoaren bidez, 2014an guztira 833.548 kontsulta egin ziren tramiteetako informazio-fitxetan; 212.542 tramite-bilaketa, eta 115.546 lizitazio-, lehiaketa- edo enplegu publikorako deialdi-kontsulta. Zerbitzuaren erabiltzaileek 82.674 formulario jaitsi zituzten; 20.457 morroi inprimaki orokor bat betetzeko; 45.090 alditan kontsultatu zuten herritar karpetaren informazio pertsonala, eta 65.540 sarrera egin zituzten Open Data atalean. 

 

Herritarrendako Laguntza Zerbitzua (HLZ)

2010

2011

2012

2013

2014

Aurrez aurreko harrera – Kondestablearen Jauregia

73.368

73.029

71.930

79.960

79.300

Telefono bidezko laguntza – 010

171.101

161.074

158.655

148.586

161.486

Harrera telematikoa – www.pamplona.es

4.158.680

4.257.092

2.524.734*

2.912.212*

3.082.831*

*Bakarrik zenbatu ziren www.pamplona.es webera izandako sarrerak eta ez Udalaren gainerako webetara izandakoak, aurreko urteetan bezala

 

Diru-laguntzak

Iruñeko Udalak guztira irabazi-asmorik gabeko 125 entitate eta talderi eman zien diru-laguntza, herritarren parte-hartzearen arloan jarduerak egiteko. Deialdiaren helburua da gizarte-dinamizazio eta -partaidetza bultzatzea, eta gizarte-ehuna indartzen laguntzea. Udalak 417.000 euro banatu zituen, auzoetako jaietarako, ikastaro, solasaldi eta kultura zabaltzeko jardueretarako, besteak beste.

Diru-laguntzak hiru multzotan banatzen dira. Lehena A epigrafea da, eta hartan sartzen dira auzo-elkarteek, kultur koordinakundeek eta jai batzordeek hiriko auzoetako festak antolatzeko aurkeztutako proiektu ludiko edo jai girokoak, non herritarren parte-hartze aktiboa bultzatuko baita. Atal honetan 9 entitatek jaso zuten laguntza, eta haien artean, 30.000 euro banatu ziren. 

B epigrafearen barnean daude aisialdiaren eta denbora librearen arloan herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea sustatzearen alde lan egiten duten entitate edo erakundeek aurkeztutako proiektuak, jarduera iraunkor zein puntualetarako, batez ere helduekin eta hirugarren adineko jendearekin egitekoak badira, eta herritar guztientzat zabalik badaude eta herritarren parte-hartzea bultzatzen badute. Atal hau zabalena da, 99 entitateren artean 352.800 euro banatu baitziren.

Azkenik, C epigrafean beste erkidegoetako komunitateak edota atzerriko komunitateak ordezkatzen dituzten entitateek kulturen hedakuntzarako aurkeztu dituzten jarduera-proiektuak daude sarturik, baldin eta Iruñeko herritarren parte-hartzera irekita baldin badaude, kulturartekotasun, integrazio eta elkarbizitzaren topaleku gisa, denbora librearen arloan. Atal honetan 35.000 euro banatu ziren 17 elkarteren artean. 

 

2010

2011

2012

2013

2014

Herritarren partaidetza sustatzen dituzten elkarteetarako diru-laguntzak

508.984

513.500

423.000

419.000

417.800

 

Elkarteak

Iruñeko Udalaren Elkarteen Etxea San Gregorio kalean dago, eta 2014an, 4.859 harrera egin zituen; hau da, ia % 7,5 gutxiago 2013an baino.  Harrera horien % 76tik gora (3.737) aurrez aurre egin ziren; gainerakoak ia erdiz erdi telefonoz edo posta elektronikoz, 560 eta 562 harrera izan baitziren hurrenez hurren (hau da, guztien % 11,5 kasu bakoitzean).  Hirian dauden 600etik gora elkarteetatik 562k kudeaketaren bat egiten dute edo presentziaren bat dute zentroan. Gaiei erreparatuta, 286 kontsulta egin ziren informazioaz eta askotariko harrerez; 245ek aholkularitza orokorrarekin edo lege-aholkularitzarekin izan zuten zerikusia; 133k elkarteei buruzko argibidea eskatu zuten, eta 129k, elkartea eratzeari buruzkoa.  Zentroak esparruak eta baliabide teknikoak ditu elkarteen zerbitzuan.  2014an, 2.584 erabilera egin ziren baliabide teknikoez (inprimagailua, ordenagailuak, esku-ordenagailuak, fotokopiagailuak...), eta esparruak 1.385 aldiz erabili ziren, hala nola langelak eta ikasgela, ikastaroak eta bilerak egiteko.

Urrian, Elkarteen Etxean hamar urte betez ituen herritarren zerbitzuan.  Urte sail horretan, Iruñean erregistraturiko elkarteak 228tik 634ra igaro dira. Zentroan 41.000tik gora harrera egin ziren, eta 1.282 prestakuntza-ordu eman ziren elkarteendako oinarrizko eta berariazko ezagutzei buruz, antolaketaren, kontabilitatearen, komunikazioaren eta teknologia berrien gainean.  Elkarteen Etxea 2004ko irailean sortu zen 2001-2006 aldiko URBAN II Iruña Programaren baitan, udalak finantzaturik.   Elkarte-mugimendua bultzatu eta sendotzeko jaio zen, elkarteen kudeaketa eta eguneroko jarduna errazte aldera, toki mailan demokrazia parte-hartzailea sustatzeko asmoz.  2009az geroztik, zentroak Elkarteen Ataria dauka, eta www.pamplona.es webaren bidez sar daiteke, edo zuzenean ere bai: www.asociacionespamplona.es.

 

Elkarteen Etxea

2010

2011

2012

2013

2014

Parte-hartzaileak, guztira

4.592

5.875

5.357

5.242

4.859

 

Komunikazioa 

Iruñeko Udaleko Komunikazio Zerbitzuak 1.582 prentsa-ohar igorri zituen 2013an, aurreko urtean baino 24 gutxiago.   Prentsa-oharrik gehien uztailean eta urrian bidali zituen, 157 eta 152, hurrenez hurren.  Honako alor hauei buruz bidali zuen informaziorik gehien 2014an: Hezkuntza eta Kultura (% 35,3); Alkatetza eta Herritarren Segurtasuna (% 10,1), eta Herritarren Parte-hartzea, Gazteria eta Kirola (%9,6). Horrez gain, 215 deialdi egin zitzaizkien hedabideei, besteak beste ekitaldi, inaugurazio, erakusketa eta prentsaurrekoetarako.  2013an, 218 deialdi egin ziren. Deialdien % 39k Hezkuntza eta Kulturarekin izan zuen zerikusia; % 16,7k Alkatetzarekin; % 11,9k Herritarren Parte-hartzea, Gazteria eta Kirolarekin, eta % 8,4k, Enplegu, Merkataritza eta Turismoarekin. 

Sanferminetan, Iruñeko Udalak 134 komunikabidetako 432 profesional akreditatu zituen entzierrorako, bai eta 29 freelance ere.  Zehazki, 20 herrialdetako profesionalak akreditatu ziren (Errusia, Danimarka, Erresuma Batua, AEB, Frantzia, Italia, Japonia, Suedia, Holanda, Kanada, Alemania, Mexiko, Pakistan, Brasil, Uruguai, Suitza, Katar, Turkia, Txina eta Espainia).  Txupinazorako, 163 lagun akreditatu ziren, eta Pobre de Mí-rako, 94. Hogei hedabidek paseak eskatu zituzten entzierrilloaren irudiak hartzeko.

2014ko jaiak lehen aldiz transmititu ziren denbora errealean internet bidez, San Fermin 2014 youtubeko kanalean.  Irudiak, halaber, pantaila erraldoi batean eman ziren Gazteluko plazan.  Kalkuluen arabera, 450.000 lagun inguruk ikusi zituzten irudiak pantaila horretan, jaien uneren batean. Pantaila 16 orduz aritu zen egunean irudiak ematen zuzenean nahiz d


Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala