Iruñeko Udalaren 2014ko Memoria

Gazteria

Iruñeak Gazteriaren Mahaia du. Mahaiak atxikipen libreko bide bat eskaintzea du xede, gazteekin lanean ari diren entitate eta elkarteen parte-hartzea sustatzeko, betiere Iruñea hainbat arlotan garatze aldera: politikan, gizartean, lanean, ekonomian eta kulturan.  Lau hilean behin biltzen da gutxienez bilkura arruntean eta, halaber, deialdi berezia egin daiteke, mahaiburuak edo kideen herenak eskatuta.  Gazteriaren Mahaiko kideak dira Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorreko arduradunak, hau da, zinegotzi delegatua (mahaiburua dena), Gazteria eta kiroleko zinegotzi berezia eta Alorreko zuzendaria. Kide ere badira Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari kudeatzailea, Nafarroako Gazte Kontseiluko burua eta Nafarroako Unibertsitateko nahiz NUPeko ikasleen ordezkari batzuk. Horiei gehitzen zaizkie Udalean ordezkaritza duten talde politiko bakoitzeko ordezkari bat eta hainbat gazte-elkartetako hamaika kide, Iruñeko gazte-elkarteen sarea osatzen duten 56 elkarteen ordezkaritzan.

 

Gaztediaren Etxea

2014an, Gazteriaren Etxeak eskaintzen dituen zerbitzuek guztira 89.865 erabiltzaile izan zituzten; bana beste, 7.500 erabiltzaile inguru hilean. Inoizko erabiltzaile kopururik handiena izan zen, aurreko urtean baino % 9 gehiago, 2013an 82.268 izan baitziren.  Gazteriaren Etxeak hogei zerbitzu baino gehiago kudeatzen ditu, hamaika lagunek osaturiko talde baten bidez, aholkularitza berezietako zerbitzuari erantzuteaz arduratzen diren  aholkulariez gainera.  Horri guztiorri prestakuntza-eskaintzako monitoreak gehitu behar zaizkio (25 inguru). Gazteriaren etxeak, gainera, kontratu berria estreinatu zuen 2014an. zerbitzuak Sedena S.L.ri esleitu ondoren.

 

INFORMAZIO ZERBITZUAK

ERABILTZAILEAK

Gazteendako Informazio Bulegoa

5.719

Aholkularitza Juridikoa

308

Elkartegintzarako Aholkularitza

181

Psikologia-aholkularitza

130

Ikasketa-aholkularitza

129

Bidaiategia

172

Boluntarioendako Argibide Bulegoa

686

GUZTIRA

7.325

ESPAZIO-LAGAPENAK

ERABILTZAILEAK

Areto-lagapen iraunkorretarako eskaerak

42.049

Noizbehinkako areto-lagapenetarako eskaerak

12.922

Ikasketa-gela

689

GUZTIRA

55.660

PRESTAKUNTZA-PROGRAMAZIOA

ERABILTZAILEAK

Ikastaroetako parte-hartzaileak

1.355

Informatika-lantegi irekiak

687

GUZTIRA

2.042

GIZARTE- ETA KULTURA-EKITALDIAK

ERABILTZAILEAK

Kultur jarduerak

1.776

Erakusketak

1.283

Gaueko aisia

496

Gazte taldeen jarduerak

3.683

GUZTIRA

7.238

ZIBERGELA

ERABILTZAILEAK

Zibergela

13.698

WIFI erabiltzaileak

4.048

GUZTIRA

17.746

Jarduera-mota

Zenbakia:

Aisialdiko eta denbora libreko ikastaroak

87

Doako informatika-lantegiak

44

Programazio Zerbitzuaren ekitaldiak

19

Erakusketak

10

Gaueko aisialdiko saioa

7

Gazte elkarteen ekitaldiak

47

Jarduerak, guztira

214

Gazteendako Informazio Bulegoa

Gazteendako Informazio Bulegoa doako zerbitzu publiko bat da, informazioa Iruñeko gazteen lanabes erabilgarria izan dadin lortze aldera. Bulego hau Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gazteendako Informazio Gune eta Bulegoen Erregistroan inskribatua dago eta 1992ko martxoan jarri zen abian.

Bulegoak guztira 5.719 lagunen arreta-eskariak jaso zituen.  Kontsulten % 26, zehazki, 26 eta 29 urte arteko gazteek egin zituzten; % 24, berriz, 19 eta 25 urte artekoek, eta erabiltzaileen % 20, azkenik, 35 urtetik gorakoak izan ziren.  Komunikazio-formarik ohikoena aurrez aurrekoa izan zen, 2.974 kontsulta izan baitziren (% 52); ondoren, telefonoz (2.173, % 38), eta posta elektronikoz (572 kontsulta, % 10). 

Kontsultagairik ohikoenak aisia eta kultur jarduerei loturiko kontuak izan ziren; 1.945 kontsulta (% 34).  Ondotik, Ikasketei, Prestakuntzari eta Ikastaroei buruzko kontsultak (1.259, % 22), eta Sariei nahiz Lehiaketei buruzkoak (1.144, % 20).  Halaber, Enpleguari buruzko 515 kontsulta jaso ziren (% 9), 458 Beka eta Laguntzei buruz (% 8), 114 Kirolei buruz (% 2), eta 284 kontsulta beste gai batzuei buruz (% 5). 

Gazteendako Informazio Bulegoaren beste zerbitzu batzuk

  • Aholkularitza Espezializatuko Zerbitzuak

Otsailean, Gazte-asoziazionismorako aholkularitza jarri zen abian, eta beste hiru aholkularitza ere baziren.  Lege Aholkularitza, Aholkularitza Psikologikoa eta Ikasketa, Irtenbide Profesionalak, Aisia eta Denbora Libreko Aholkularitza. Azken bi horiek guztira sei ordu dituzte astean; Lege Aholkularitzak, berriz, hamabi ordu astean.  Gazte-asoziazionismorako aholkularitza berriak, bestalde, bi ordu ditu astean jendeari arreta emateko.  Aholkularitzen jardueraren osagarri, aholkularitza bakoitzari berariaz dagozkion arloekin zerikusia duten artikuluak lantzen dira aldian behin eta www.pamplonajoven.es webgunean jartzen dira ikusgai, eta era berean, beren eskumeneko gaiei buruzko hitzaldiak prestatu eta antolatzen dituzte, guztiak ere gazteei zuzenduta.

Lege Aholkularitza

1992tik hona, Gazteriaren Etxean Lege Aholkularitzarako Zerbitzu bat eskaintzen da, eta bertan Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko ikasleek parte hartzen dute praktiketan.  2014an, guztira 308 kontsultari erantzun zitzaion, erdiak Zuzenbide Zibilari buruzkoak, eta besteak, Lan Zuzenbideari (% 25), Administrazio Zuzenbideari (% 11), Kontsumoari (% 6), Zigor arloari (% 5) eta beste kontu batzuei buruzkoa (% 3).  Sexuen araberako ehunekoari dagokionez, artatutako gazteen % 62 emakumeak izan ziren, eta % 38, gizonak. Zerbitzura jotzen dutenen adina 26 eta 30 urte artekoa izan zen, bana beste, eta aholkularitza eta argibidea eskatzen dituzten gehienak Iruñekoak dira. 

Gazte-asoziazionismorako aholkularitza.

Aholkularitza berri horren helburu nagusia da gazteei argibidea ematea gazte-elkarteen eraketaz, kudeaketaz eta garapenaz.  Zehazki, honako arloei buruzko argibidea ematen du: gazte-entitateak eratzeko betebeharrak eta izapideak; entitate horien kudeaketa bai kontularitzan, zerga arloan eta giza baliabideetan nahiz boluntarioetan; proiektuak egitea, diru-laguntzak eskatzea... Hartan Nafarroako Unibertsitate Publikoko Master batean ari diren ikasleek parte hartzen dute praktiketan: Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarreran.  Urte osoan 181 kontsultari erantzun zitzaion; kontsulten % 26k elkarteak eratzearekin izan zuen zerikusia; % 21ek, giza baliabideekin eta boluntarioekin; eta % 20k, estatutuak aldatzearekin.

 Halaber, honako gida hau prestatu zen: Gazte Asoziazionismoa. Bidaia bat gazte-elkarteen eraketan eta kudeaketan barna. Argitalpena paperez argitaratua da, eta www.pamplona.es eta www.pamplonajoven.es webetan dago eskura. Bost atal ditu: kontzeptua, egitura, funtzionamendu-sistema, eraketa- eta kudeaketa-forma (aurrekontuak, zerga-betebeharrak, aseguruak...), deuseztapena eta gazte-entitateendako araudia. Atal horiez gain, hainbat eranskin ere badaude, 14 dokumentu-eredu, sareko formularioak, esteka interesgarriak, eta diru-laguntzetarako deialdiez informazioa jasotzeko moduari buruzko orientazioa.  Lehen hilean, gida 1.100 aldiz baino gehiago jaitsi zen. 

Psikologia-aholkularitza

Aholkularitza zerbitzurantz jotzen duten 14tik 30 urtera bitarteko gazteen osasun psiko-soziala sustatzen saiatzen da, eta psikologiari loturiko kontsultei erantzuten die. 2014an, 130 kontsultari erantzun zitzaien.  Kontsulten % 41ek harreman pertsonalekin izan zuten zerikusia; % 33k, osasun mentalarekin nahiz emozionalarekin (estresa, bakardadea, autoestimu apala, dolua, egokitzapen zailtasunak), % 7k portaera erasokor edo bortxazkoekin) eta % 5ek sexualitatearekin.  Erabiltzaile gehienek unibertsitate-ikasketak zituzten (% 46), gero bigarren hezkuntzako ikasketak zituztenek (% 44), eta azkenik, lehen hezkuntzako ikasketak zituztenek (% 10).   Sexuen araberako ehunekoari dagokionez, nabarmentzekoa da artatutako gazteen % 71 emakumeak izan zirela, eta % 29, gizonak.

Aholkularitza, Irtenbide Profesionalak, Aisia eta Denbora Librea.

Aholkularitzak 129 kontsulta jaso zituen urtean.  Ia erdiek (% 49) hezkuntzarekin izan zuten zerikusia, eta % 16k, irtenbide profesionalekin.  Aisiak kontsulten % 10 eragin zuen; boluntariotzak, % 6, eta hizkuntzek, enplegu-bilaketak, eta auzolandegiek, kontsulten % 5na. Hiru erabiltzaileetarik batek Batxilergoko ikasketak zituen, eta lautik batek, DBHkoak.  % 21 LH ikasten ari ziren, eta % 20, unibertsitate-ikasketak.  Sexuen araberako ehunekoari dagokionez, artatutako gazteen % 56 emakumeak izan ziren, eta % 44, gizonak.

  • Berriemaileen Sarea

Gazteriaren Etxeko Gazteendako Informazio Bulegoaren mendeko Berriemaileen Programa 1996/1997 ikasturtetik aurrera egin da etenik gabe.  Ikasle berriemaileek astean behin joan behar dute Gazteriaren Etxera, gutxienez astean bi orduz erantzun behar diete kontsultei argibide-gunean, ikastetxean dagoen paneleko fitxetan azaldu behar dute Gazteriaren Etxean jasotako informazioa, edo interesgarritzat jotzen den informazioa eman behar dute, beste ikastetxe batzuetako berriemaileen artean eta Gazteriaren Etxean bertan zabaltzeko.  2013/2014 ikasturtean, guztira 31 ikastetxek parte hartu zuten programan, eta horietariko hiru ikastetxe nagusiak izan ziren.  Horiez gain, Nafarroako Down Sindromea Elkarteak Nafarroa Anfas elkarteek berriz ere parte hartu zuten.

  • Argibide Klubak

Argibide Klubek 2006tik aurrera dihardute Gazteriaren Etxean, Informazio Bulegoari atxikitako zerbitzu gisa. Ekimenaren bidez gai batzuei buruzko posta elektronikoak bidaltzen dira informazioa emateko. Gazteek izena emateko orria betetzean adierazten dute zer gairi buruz jaso nahi dituzten argibideak proposatzen zaien gai-zerrenda batetik; zerrendan item hauek ageri dira: Etxebizitza, Enplegua, Gaztediaren Etxeko Jarduerak, Iruña Gaztea Udal Jarduerak, Ikastaroak eta jardunaldiak, Bekak, Sariak, Ekitaldi Agenda, Boluntariotza eta Gazte Aldizkaria. Formulario hori zuzenean lortu eta aurkeztu daiteke Gazteriaren Etxean, edo bestela, www.pamplonajoven.eswebgunearen bidez bete eta igor daiteke. 2014an, 134.481 posta bidali ziren; hau da, aurreko urtean baino % 24 gehiago.  Zerbitzuak guztira 5.298 inskripzio izan zituen(2013an, 4.776 izan ziren); horietatik, 5.044k argibidea gaztelaniaz bidaltzeko eskatu zuten, eta 254k, euskaraz.

  • Bidaiategia

2000tik aurrera, badago Bidaiategia deritzon zerbitzu bat  bidaiei buruzko informazio erabilgarria emateko.  2014an, zerbitzura 172 bidaiarik jo zuten. Zerbitzuak aukera ematen du erabiltzaileek Bidaiategiko funtsak mailegutan har ditzaten beren bidaietan erabiltzeko. Urte osoan, 32 gaztek materialak jaso zituzten; aurreko urtean, berriz, 29 izan ziren. 

  • Boluntarioendako Argibide Bulegoa

2012an, Iruñeko Udalak erabakita, Boluntarioendako Bulegoa Gazteriaren Etxeak eskaintzen dituen argibide-zerbitzuen barruan txertatu zen; horren ondorioz, protokolo berri bat ezarri zen, zerbitzu hau kudeatzeko: deskribapen-fitxa bat bidaltzen zaie aldian behin Iruñeko boluntario-entitateei, behar dituzten boluntarioen berri eman dezaten. Eskariak Etxeko iragarki-oholean jartzen dira ikusgai, eta buletin elektroniko bat osatzen dute. Buletina hamabostean behin banatzen da kasuan kasuko Argibide Klubean izena emandako pertsonen artean.  Zerbitzuan 1.924 lagun zeuden izena emanik, eta 21 buletin bidali zitzaizkien. 

Eskariak egiten dituzten entitateekin, eta boluntariotzaren inguruko eskariak zabaltzeko interesa izan dezaketen guztiekin, datu-base bat egin zen, eta 2014an, jada 192 entitatez osatuta zegoen.  Bulego horretatik zabaldutako boluntariotza-postuak 3.775 eskari izan ziren. 

Halaber, eskariei buruzko informazioa aurrez aurre eskatzeko zerbitzua eskaintzen da Gazteriaren Etxeko Argibide Bulegoa zabaldik dagoen ordu beretan.  2014an izena eman zuten erabiltzaileek 686 eskari egin zituzten aurrez aurre (2013an, 828).

Aretoak lagatzeko zerbitzua

Edozein gaztek edo gazte taldek du aukera Gaztediaren Etxeko aretoak eta egoitzak doan erabiltzeko. Aretoak Lagatzeko Zerbitzuak hiru faktore hartzen ditu kontuan Gaztediaren Etxeko erabilera publikoko esparruak laga eta banatzerakoan: garatu beharreko jarduera mota, parte-hartzaile kopurua eta jardueraren iraupena. Eskatzaileek hiru gauza horiek adierazi beharko dituzte kasuan kasuko eskaria tramitatzerakoan.

  • Erabiltzaile egonkorrak eta unean unekoak

2014an, guztira 54.971 erabiltzaile izan ziren; aurreko urtean baino gehiago, 45.968 izan baitziren.  Erabiltzaile horietatik, 42.049 (% 76) talde egonkorrak izan ziren, eta 12.922, berriz, (% 24), unean uneko taldeak.  Hilean, batez beste, 4.580 inguru izan ziren, eta erabiltzaile gutxien uztailean izan ziren (2.996), hau da, udako oporraldian.  2014ko erabiltzaile kopururik handiena maiatzean izan zen (5.846).

2014an, guztira 17.088 orduz erabili zen Gazteriaren Etxea, erabiltzaile egonkorren eta unean unekoen artean.  2013an, berriz, 14.927 izan ziren; beraz, 2014an, % 14 egin zuen gora, aurreko urtearen aldean.  Ordu horietatik, 13.304 (% 78) talde egonkorrak izan ziren, eta 3.784, berriz, (% 22), unean uneko taldeak. Orduak hilearen arabera banatzen baditugu, banaketa hilez hil nahikoa erregularra da, erabiltzaile kopuruarekin gertatzen den bezala; 1.424 ordu, batez beste.  Ordurik gehien maiatzean izan ziren, 1.693 ordu, eta uztailean, berriz, gutxien, 996.

  • Ikasketa-gela

Ikasketa-gela bi helbururekin jarri da abian: batetik, hiriko ikasle gazteen eskura ikasketa-gune bat jartzea, eta bestetik, instalazioen erabilera goizeko ordutegian optimizatzea, eraikina gutxi erabiltzen baita goizean, gazteen dinamikek berek eraginda.  Ikasgela zabalik dago astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara; larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara. 24 ikasketa-postu ditu eta wifi-estaldura ere badu. 2014an, zerbitzuak 689 erabiltzaile izan zituen; hau da, aurreko urtean baino % 7 gehiago.

Ekitaldiak Programatzeko Zerbitzua

Gaztediaren Etxea gizarte- eta kultura-ekitaldiak antolatzen saiatzen da, gazteak dinamizatzeko, eta bide emateko hiriko gazteen arte-, kultura- eta gizarte-kezkei eta adierazpenei. Azken finean, xedea da Gazteriaren Etxea izan dadila bertara joaten den gazte ororen zentroa, bertan parte-hartzea, asoziazionismoa, informazioa eta garapena bideratzeko.

  • Ikastaroak eta lantegiak

2014an, 87 ikastaro antolatu ziren, eta 1.355 lagunek parte hartu zuten.  Ikastaroen iraupena 12 eta 50 ordu artekoa izan zen, eta gehienez 20 parte-hartzaile daude ikastaro bakoitzeko; sukaldaritzakoetan, berriz, gehienez 16 lagun ari daitezke.  Era berean, Iruñeko espetxean 50 orduko eskulan-ikastaro bat ematen da neguan; 46 ordukoa udaberrian, eta 50 ordukoa udazkenean, irailetik abendura. Halaber, musika-lantegiak ematen dira. 

Ikastaroan programatzerakoan, askotariko gaiak jorratzea da xedea, gazteen era askotako kezkei erantzute aldera.  Programazioak 6 arlo ditu ardatz:  Kirol-jarduerak, Dantza eta adierazpena, Estetika eta ongizatea, Gastronomia, Kultur eta Sormen Ikastaroak, eta Informatikari buruzko doako lantegiak. Xedea baita jarduera fisikoa eta ludikoa sustatzea, norberaren ongizate-iturri gisa, hainbat esparrutan sorkuntza bultzatzea (arte plastikoak, literatura, e.a.) ikuspegi ez-elitista oinarri harturik, eta gazteak prestatzea egunerokotasunean erabilgarri izanen zaizkien trebezietan: oinarrizko sukaldaritza-ikastaroak, joskintza-konponketak.  2014an, doako 44 informatika-lantegi eman ziren Gaztediaren Etxeko instalazioetan, eta 687 lagunek parte hartu zuten.

  • Kultur ekitaldiak

Gazteriaren Etxeak 19 kultur ekitaldi antolatu zituen 2014an (10 antzezlan, 2 lehiaketa, 3 ikastaro-erakustaldi, 2 kontzertu, eta 2 sukaldaritza-lantegi).  Guztira, 1.776 lagunek parte hartu zuten. Jarduera horien guztien artean daude Gazteriaren Etxeko instalazioetan 2014an egindako zikloen barnean egindakoak.

  • Erakusketak

Gazteriaren Etxeko erakusketa-gela Iruñeko Udalaren erakusketa-guneetako bat da.  Areto horretako programazioa prestatzerakoan, lehentasuna ematen zaie gazte artisten erakusketei, bai eta gazte gaiak jorratzen dituzten erakusketei ere. 2014an, 10 erakusketa egin ziren, eta 1.283 lagun bertaratu ziren

  • Gaueko aisialdiko programa.

Programazioa apirilean abiatzen da, Iruñeko gazteria era berritzailean erakartzeko, parte har dezaten eta udal-zentro horrek eskaintzen dizkien zerbitzuak nahiz baliabideak bestela ezagut ditzaten.  Saioetan hainbat jarduera mota egin daitezke, eta Gazteriaren Etxeko gune guztiak ere erabil daitezke.  Helburua da gazte-elkarteek saioetan egiazki parte hartzea; horrela, jarduerak proposatzeko gonbitea jasotzen dute, jende guztiarentzat irekiak izan daitezen. 

2014an, gaueko aisiako zazpi saio egin ziren, hainbat gairekin, eta guztira, 496 lagun joan ziren.  Honatx gaueko aisian jorraturiko gaiak: misterioa, irratia eta musika elektronikoa, zientzia, mahai-jokoak, izua, dantza- eta mugimendu-joera berriak, eta munduko kulturak, dantza, artisautza eta gastronomiarekin.

  • Gazte taldeek eta elkarteek garaturiko jarduerak

2014an, atal horren barruan sartzeko moduko 47 jarduera egin ziren: 8 kontzertu (650 parte-hartzaile); dantza-erakustaldi 1 (24 parte-hartzaile); 7 literatura-saio (425 parte-hartzaile); 13 antzezlan (1.359 parte-hartzaile); 10 solasaldi (391 parte-hartzaile); 3 proiekzio (264 parte-hartzaile); eztabaida-klub bat (80 parte-hartzaile); 2 ikastaro-bukaera (320 parte-hartzaile); 2 lantegi (170 parte-hartzaile). Jarduera horietan, guztira, 3.683 lagunek parte hartu zuten.

Beste esparru eta zerbitzu batzuk

  • Hemeroteka Zerbitzua

Abendura bitarte, aldian behingo 48 argitalpen kontsultatzeko aukera ematen da.  1998an, aldizkari-harpidetzak nabarmen igo ziren, eta horri ondoko urteetan eutsi egin zitzaion; hori erabakigarria izan zen zerbitzu hau sustatzeko.  2014an, kafetegia-zerbitzua itxi ondoren, hemeroteka-zerbitzua ia desagertu egin zen; beraz, zerbitzua ezabatu zen.

  • Zibergela

Zibergela zerbitzuak interneten doan sartzeko aukera ematen du, hiriko gazteek teknologia berriak erabiltzen ikas dezaten eta haietan presta daitezen. 14 eta 30 urte bitarteko gazte guztiei zuzendua dago. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara dago zabali, astelehenetik ostiralera.  2014an, 13.698 erabiltzaile izan ziren; hau da, 2013an baino gehixeago, 13.446 izan baitziren.  Horrela, hilero, bana beste, 1.142 erabiltzailek erabili zuten zerbitzu hau.

Gazteriaren Etxeak interneterako wifi-konexioa dauka 2007az geroztik. 2014an, guztira 4.048 erabiltzaile konektatu ziren sistema horren bitartez; beraz, 352 lagunek erabili zuten zerbitzu hori hilero, bana beste.

 

Gazteendako programak

Pirinioetako XXV. Zeharkaldia

Mendigoizaletasuna Iruñeko gazteen artean sustatze aldera,  Anaitasuna KKAEkiko lankidetza-hitzarmena mantendu zen, aipatu klubak antolatzen duen Pirinioetako Zeharkaldian gazteen izen-ematea diruz laguntzeko. 2014an, bost eskari jaso ziren, guztiak ere neskak.  Nahitaezkoa da Iruñean erroldatua egotea, eta eskariak Gazteriaren Etxetik kudeatzen dira.

6- Autobus-geltoki zaharra

Iruñeko Udaleko Gazteria Unitateak kudeatzen du autobus-geltoki zaharreko atezaintza,- harrera- eta jendearendako arreta-zerbitzua, herritarrek aisiarako eta jolaserako gune bat izan dezaten. Bi lagun arduratzen dira jendeari arreta emateaz eta guneak zaintzeaz.  Lan horiek kontratatzea irabazi asmorik gabeko Enplegu Zentro Bereziendako nahiz Gizarteratzeko eta Lanera bideratzeko Zentroendako erreserbatua dago. Enplegurako Aspace Fundazioa da egungo esleipenduna.

Laguntza-programa musika modernoko talde berrientzat

Gazteriaren Etxean badira entsegu-aretoak musika-praktikan hasten diren gazteen eskura; gazte horiei doan lagatzen zaizkie.  Hala ere, taldeen beharrei gaitasun tekniko handiagorekin aurre egiteko asmoz, Udalak diruz laguntzen du entsegu-aretoen alokairuaren diru-kostuaren zati bat, gazte-taldeek beren beharren araberako entsegu-aretoak eskuragarriago izan ditzaten. Programan On-Off Sound, SL, eta MYC Navarra, SL. enpresek parte hartzen dute. 2014an, 186 entsegu-bonu egin ziren; guztiak 16 ordukoak; 2.976 entsegu-ordu, guztira. Taldekideek, hirutik bik gutxienez, 14 eta 30 urte bitartekoak izan behar dute, eta taldekide gehienek Iruñeko auzokideak izan behar dute. Programan, 25 musika-talde zeuden izena emanik; 110 gazte, guztira.

 

Lehiaketak

            - Literatur lehiaketa.

Iruñeko Udalak, urtero, hamalau eta hemezortzi urte arteko gazteei zuzendutako literatur lehiaketa bat deitzen du, gaztelaniaz eta euskaraz, poesia eta narrazio laburra modalitateetan. Hiru sari eta bi akzesit aurreikusten dira modalitate bakoitzean.  Gazteriaren Unitatea gaztelaniazko lehiaketaz arduratzen da, eta hezkuntza eta Kultura alorra, euskarazkoaz. Gaztelaniaz, 82 lan jaso ziren; 27 poesiakoak, eta 55 narrazio. 

- Berriemaileen lehiaketa

 Udalak, ikasturtearekin batera, lehiaketa bat deitzen du Iruñeko ikastetxeetan eta ikastetxe nagusietan, interesatuta dauden ikasleak, nor bere ikastetxean, informazio-berriemaile izan daitezen hautatze aldera. 2014an, 2013/2014 ikasturteko programa bukatu zen; guztira, 37 ikastetxek parte hartu zuten.  Irailean, 2014/2015 ikasturteari zegokion program hasi zen, eta 35 ikastetxe zeuden izena emanik.

 

Diru-laguntzetarako deialdiak

            - Gazte-jarduerak

Xedea da gazte arloko jarduera noizbehinkakoei diru-laguntza ematea, hots, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazte Entitateen Erroldan izena emandako entitateek egindakoei, edota gazteekin lankidetzan diharduten entitateei.  Erakunde eskatzaile bakoitzari emanen zaion kopuruak ezin izanen du gainditu aurkeztutako jarduera guztien aurrekontuak zenbat jo eta horren % 100, eta, edonola ere, gehienezko muga 8.000 euro izanen da.

Guztira 35.778,33 euroko diru-laguntza eman zitzaien hamaika entitateri. Honatx: Albatros (1.480,83 euro), Bideberri Haur eta Gazte Elkartea (3.601,07 euro), Asociación Jóvenes para Cristo (355,22 euro), I Becchi Gazte Elkartea (1.539,25 euro), Nafarroako Autismo Elkartea (353,83 euro), SEI Elkartea (576,44 euro), Club Tiempo Libre Antitele (3.633,98 euro), Garaiz (8.000 euro), Música Sin Barreras (998,31 euro), Nuestra Señora de la Paz (7.239,40 euro) eta Scouts Católicos de Navarra (8.000 euro).

- Enpresa-sortzaile gazteak

Enpresa-sortzaile gazteendako deialdiarekin bat, enpresak eratu eta abiatzeko gastu-inbertsioak zenbat jo eta horren % 70eko gehienezko diru-laguntza ezarri da, 1.500 euroko mugarekin nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko, sozietate zibil eta sozietate irregularrentzat, eta 2.000 euroko mugarekin, nortasun juridikoa duten elkarteentzat. Diru-laguntza jaso nahi dutenek 18 eta 35 urte artekoak izan behar dute, eta unitate ekonomiko bat eratu.  Sozietate zibil, irregular, kolektibo edo komanditarioetan, bazkideen bi herenek 18 urte beterik izan behar dute, eta gehienez 35 urte; kapital-sozietateetan (anonimoak, erantzukizun mugatukoak edo akzioen bidezko komanditarioak), 18 eta 35 urte arteko bazkide gazteek gutxienez kapital sozialaren bi herenak jarri behar dituzte. Gainera, helbide fiskala eta negozioa Iruñeko udal-mugartean eduki behar dituzte, eta hala zerga- eta tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatu behar dute.

Behin deialdia ebatzita, 61.000 euroz hornituriko laguntzak 58 enpresa-sortzaile gazteren artean banatu zen, eta 46 ekimen jarri zituzten abian.  35 emakumeak izan ziren, eta 23, gizonak.

 

Beste jarduketa batzuk

Iruñeko Udalak hitzarmena sinatu zuen Santa María La Real Fundazioarekin, Enplegua Bultzatzeko eta Ekintzailetza Solidariorako programa ezartzeko.  José María Pérez Peridis arkitekto, marrazkilari eta umoregileak babesturiko programa da.  Iruñeak horrelako bi enplegu-bultzagarri izanen ditu datorren urtean hiriko gazteen laneratzea hobetze aldera. Lantzadera halako jarrera dinamiko, konprometitu eta solidarioan duten langabeek osaturiko talde heterogeneo bat da; guztiak beren borondatez sartzen dira programan, eta gainbegirale batek gidaturik, enplegua bilatzeko modu berri bat landu, beren trebeziak eta gaitasunak sendotu, ezagutzak partekatu, eta lankidetzan dihardute xede berdina lortzeko: enplegua lortzea, bai beren bai besteen kontura. 

Lehen lantzadera urtarrilaren 26an hasiko da lanean, eta bigarrena, 2015eko udan.  Haietako bakoitza 35 urtetik beherako 20 gazte langabez egonen da osatua, eta koordinatzaileak gidaturik, enplegua talde-lanean bilatzeko molde berri bat landuko dute lan-merkatuan sartzea lortze aldera.  Astean behin elkartuko dira Gazteriaren Etxean 5 hilean.  Horrela, Iruñeko 40 gaztek enplegua bestela bilatzeko molde bat landuko dute, taldean landu ere, lan-merkatuan sartzeko aukerak hobetze aldera eta/edo bakoitzak enpresak sortzeko bere ideiak garatze aldera.

Beste urte batez mendiko diapositiba-proiekzioa programa egin zen beste herrialde batzuetan nola bizi diren eta nafar mendizaleen bizipenak erakusteko.  Mendizaleek berek hitzaldiak eman eta gazteei erakusten diete behar bezalako entrenamendua eta prestaketa behar direla, mendiak dakartzan arriskuei segurtasunez aurre egite aldera.  2014an, guztira, 5 proiekzio eman ziren.

Udalak eskulan-lantegiak egiten ditu Iruñeko espetxean, eta haietan, 60 lagunek parte hartu zuten.  50, 46 eta 50 orduko ikastaroak dira hurrenez hurren, Gazteriaren etxeak kudeatuak.  Halaber, musika-jarduerak egiten dira. Horrela, 102,5 orduko lantegi bat egin zen, Mikel Barrenechea irakasleak espetxean bertan emanik.

Gazteriaren Etxean Chavorrós y chavorrís con Sabicas izenburuko ikus-entzunezkoa estreinatu zen apirilean, Apirila, ijitoen kulturaren hila programaren barnean. Ikus-entzunezkoak Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuaren, eta Udalaren finantzaketa jaso zuen.  15 minutuko proiektua da, gazte ijitoei zuzendua beste ijito gazte batzuen esperientziak entzun ditzaten gizarte-hesiak gainditzeko moduaz, betiere gitarra-jotzaile iruindarraren arrakasta eragin zuten balioak erabilita.

Udala Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuarekin aritzen da lankidetzan beste esparru batzuetan, hala nola Nafarroako Gazteria Teknikarien Mahaian, apirilean eratua eta bi hilean behin biltzen dena, edota Enplegurako Gazte Bermearen Sisteman, ikasten ez duten 25 urtetik beheko gazte langabeei zuzendua. Gazteriaren Etxeko Gazteendako Informazio Bulegoaren bitartez, informazioa eta laguntza ematen zaizkie sistema horretan izena ematen dutenei.

 

Weba eta sare sozialak

2010eko martxotik hona, Iruñeko Udalak atari bat dauka interneten, 14 eta 30 urte arteko gazteei zuzendua. Hartan argibideak eta  zerbitzu berritzaile eta erabilgarriak eskaintzen zaizkie gazteei sarearen bidez, horretarako erabilita gaurkotasun osoko aurkezpen erabilerraz eta irisgarri bat, estandarrekin kodetua eta ikusteko modukoa internet-bilatzaileetan.  2014an 73.575 pertsonak bisitatu zutenwww.pamplonajoven.es  weba, eta 227.422 orrialdetan nabigatu zuten.

Ahalik eta gazte gehienengana iriste aldera, profilak eguneratzen dira gazteek gehien erabiltzen dituzten sare sozialetan. Horrela, 5.309 jarraitzaile ditu Facebook sare sozialean, eta 7.874, Twiterren. 2014an, Iruña Gaztea-ko blogak 6.384 bisitariren 10.903 bisita jaso zituen.

 

 

Galería fotográfica:

Cartel anunciador de una de las sesiones de ocio nocturnos celebradas en la Casa de la Juventud

El Ayuntamiento pone en marcha el programa Lanzaderas de Empleo y Emprendimiento Solidario

Entrega de diplomas y reconocimientos a los participantes en el programa de Corresponsales Informativos


Estudiantes premiados en los certámenes literarios que organiza el Ayuntamiento

La Casa de la Juventud acoge durante el año 214 actividades

La Casa de la Juventud bate su récord con más de 89.000 usuarios en 2014


La Casa de la Juventud crea una Asesoría de Asociacionismo Juvenil

Portada de la Guía de Asociacionismo, editada por el Ayuntamiento

Reunión de la Mesa de la Juventud


Un total de 1.355 personas participan en alguno de los 87 cursos organizados en la Casa


Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala