Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Kultura

Iruñeko Udalak eta udaleko kultur zerbitzuek antolatutako 2.804 jarduerek 2.906.000 erabiltzaile izan zituzten, 2013an.  Civivox sareak 641.600 erabiltzaile jaso zituen; hiriko bederatzi liburutegi publikoek, 345.999 lagun; erakusketek, 117.262 bisitari; Gayarre Antzokiak, 89.039 ikusle, eta 1,7 milioitik gora lagunek parte hartu zuten Iruñeko Udalak berak antolatutako programetan 2013an, Sanfermin jaiak barne.

Civivox Sarea

Iruñeko Udaleko Kultura Alorrak Civivox sarea kudeatzen du eta, 2013an, sareak 641.600 erabiltzaile izan zituen.   Haietatik % 55ek udal-programaren 1.268 ekitaldietako batean parte hartu zuen, eta gainerako % 45, berriz, esparruak lagatzeko zerbitzuen erabiltzailea izan zen.

Beste urte batez ere, Civivox sarea erdigunea izan zen, urte osoan, Udalaren kultur jardueretan.  Sarea Kondestable, Zabalguneko, Iturramako, Juslarrochako, Mendillorriko, Milagrosako eta Sanduzelaiko zentroek osatzen dute.

2013ko 641.600 erabiltzaileen % 55ek udal-programaren 1.268 ekitaldietako batean parte hartu zuen, eta gainerako % 45, berriz, hiriko zazpi gizarte-etxeek eskaintzen duten esparruak lagatzeko zerbitzuen erabiltzailea izan zen.  Civivox zentroek, guztira, 517 entitateri laga zizkieten esparruak, eta haietan 286.994 erabiltzaile izan ziren.

Civivox erabiltzailea 2013KondestableaZabalguneaIturramaJuslarrochaMendillorriMilagrosaSanduzelaiBeste agertoki batzukGuztira
Lagatako espazioen erabiltzaileak 59.359 5.929 86.405 49.283 21.629 6.822 27.845 29.722 286.994
Izena emana duten erabiltzaileak 15.047 18.844 49.465 13.355 15.542 9.288 15.866 1.151 138.558
Izena eman gabeko parte-hartzaileak 75.624 8.496 53.110 15.185 15.629 7.579 13.096 27.329 216.048
Guztira150.03033.269188.98077.82352.80023.68956.80758.202641.600

2013an, 1.297 jarduera antolatu ziren. Haien artean, diziplina ugariri buruzko ikastaro sorta zabala eskaintzen da eta, horren barnean, hainbat arlotako eskolak ematen dira, hala nola dantza-estiloak, sukaldaritza eta produktuen arteko uztarketa, literatura; kirol-jarduerak, buruaren eta gorputzaren ongizaterakoak, edo musika.  Jarduera batzuk berariaz dira adingabeentzat.  Kirol eta ongizatearen atalean, badira ikastaro asko, hala nola, aerobica, pilates, yoga (helduentzat, ama eta ninientzat, eta haurdunentzat), bosu, aerotonica, body balance,sasoian egoteko zirkuitua, streching yoga, bioenergetika, estresaren aurkako teknikak, burua sasoian, bach-loreak, nola eraiki hurbileko harremanak haurtzarotik, familian gatazkak eraldatzea, prest jartzeko ariketak, oroimena lantzeko lantegia, defentsa pertsonala eta poliki-poliki sasoian. Era berean, sasoian egoteko, Iturramako Hiri Bainuetxeak aquafitnessa, aquagyma, gimnasia uretan eta helduendako igeriketa proposatzen ditu. 14.212 lagunek eman zuten izena ikastaro eta bisita gidatu horieta.

2013ko jarduera-kopuruaKondestableaZabalguneaIturramaJuslarrochaMendillorriMilagrosaSanduzelaiBeste agertoki batzukGuztira
Ikastaroak 66 93 115 53 63 38 66 6 500
Informatika-ikasgelak 22 11 27 4 9 4 6 0 83
Bainuetxeko ikastaroak 0 0 65 0 0 0 0 0 65
Hitzaldiak 36 17 6 15 14 14 13 282 35.163
Bisita gidatuak 51 0 1 0 0 0 0 9 61
Jaiak eta ikuskizunak 45 16 58 23 1.775 266 3.612 -- 11.256
Lehiaketa 1 0 0 2 1 0 1 4 9
Erakusketak 28 10 11 9 12 11 12 0 93
Zinema 1 0 11 8 5 0 9 22 56
Ikasgela irekiak 38 0 1 4 11 14 1 0 69
Guztira28814729511814895146601.297

Liburutegiak

Hirian bederatzi liburutegi publiko dira eta Nafarroako Gobernuarekin egindako hitzarmenaren bidez kudeatzen dira: San Frantzisko, Txantrea, Etxabakoitz, Iturrama, Mendillorri, Milagrosa, Sanduzelai, San Pedro eta Yamaguchi.

Iaz, liburutegiek 238.469 material-mailegu egin zizkieten erabiltzaileei, eta nabarmentzekoak dira Yamaguchiko liburutegiaren 36.959 maileguak, Iturramakoaren 35.296ak edota San Pedroko, San Frantziskoko eta Mendillorriko 31.000tik gorakoak.

LiburutegiaLiburuakAldizkariakSoinudunakIkus-entzunezkoakElektronikoak GainerakoakGuztira
Iruña-San Frantzisko 15.171 0 1.706 14.692 139 6 31.714
Iruña-Txantrea 16.103 296 1.866 10.092 143 1 28.501
Iruña-Etxabakoitz 1.234 0 11 278 61 2 1.586
Iruña-Iturrama 17.441 495 2.460 14.696 204 0 35.296
Iruña-Mendillorri 16.854 524 678 12.774 292 0 31.122
Iruña-Milagrosa 13.970 399 733 8.910 58 1 24.071
Iruña-Sanduzelai 10.878 348 548 5.833 73 0 17.679
Iruña-San Pedro 20.675 337 733 9.442 349 5 31.541
Iruña-Yamaguchi 20.879 357 1.031 13.512 104 1.076 36.959
Guztira133.2052.7569.76690.2291.4231.091238.469

2013, 345.999 bisitari izan zituzten. Gainera, 2.329 erabiltzaile berrik eman zuten izena liburutegietan (861 adingabe eta 1.468 heldu). Erabiltzaileak, beraz, 47.656 izan ziren. Bederatzi liburutegien artean, 61.948 internet-erabiltzaile izan zituzten, eta 17.057 lagunek irakurzaletasuna eta idazteko zaletasuna sustatzeko 330 jardueretan (ipuin-kontalariak, irakurketa-taldeak, liburu-aurkezpenak, film-aurkezpenak...) parte hartu zuten.   Txantreako, San Pedroko eta Yamaguchiko liburutegietan antolaturiko jarduera kopurua da nabarmentzekoa, bai eta horietara bertaratu zen lagun kopurua ere.

Gainera, 16 irakurketa-talde dauzkate jardunean; hilean behin biltzen dira, bederatzi edo hamar aldiz urtean, eta bana beste 18 lagunez osatuak daude.  Sanduzelaiko liburutegiak dauka hiriko zinema-klub bakarra.

LiburutegiaBisitariakErabiltzaile berrien alta 2013anIzena emandako erabiltzaileak, guztiraInternet-erabiltzaileakIzena emandako erabiltzaileak, guztiraIzena emandako erabiltzaileak, guztiraIzena emandako erabiltzaileak, guztiraInternet-erabiltzaileakJarduera-programen erabiltzaileak
HaurrakHelduakGuztiraHaurrakHelduakGuztira
Iruña-San Frantzisko 80.632 155 252 407 275 739 1.014 9.307 648
Iruña-Txantrea --- 95 174 269 1.093 5.919 7.012 16.876 11.850
Iruña-Etxabakoitz 4.410 7 10 17 92 507 599 1.767 30
Iruña-Iturrama 61.559 85 218 303 706 4.339 5.045 6.957 277
Iruña-Mendillorri 80.153 95 119 214 1.295 3.542 4.837 3.952 500
Iruña-Milagrosa --- 54 153 207 752 5.389 6.141 6.573 464
Iruña-Sanduzelai 58.705 122 172 294 790 3.229 4.019 7.196 703
Iruña-San Pedro 58.927 166 220 386 1.422 5.184 6.606 6.003 1.171
Iruña-Yamaguchi   63.172 82 150 232 831 11.552 12.383 3.317 1.414
Guztira 345.9998611.4682.3297.25640.40047.65661.94817.057

Arte plastikoak

Arte plastikoen erakusketa-programan 50 erakusketa antolatu ziren 2013an, eta horiek 117.262 bisitari izan zituzten Ziudadelako 7 aretoetan, Rodezno Kondearen aretoan eta Civivox Condestable zentroko patioan.

Bana beste, 2.345 bisitari izan ziren erakusketa bakoitzeko, baina haietako batzuek 4.000 eta 5.000 bisitariren artean jaso zituzten, hala nola The Beatles-ena, Rolling Stones-ena, Nafarroako Komikiaren Erakusketa edota Sanferminetako kartelena. Bi erakusketa dira guztiz nabarmentzekoak: batetik, Canoren mitoak, Francisco Cano Canito argazkilariaren irudirik adierazgarrienak ekarri zituena, haren jaiotzaren mendeurrenean, eta bestetik, Ana Mari Maríni buruzko Bizialdi oso bat. Lehenak 12.672 bisitari izan zituen, eta bigarrenak, 8.745.

Erakusketetan 600 artistak baino gehiagok aurkeztu zituzten beren lanak.  Parte-hartzaile gehienek erakusketa kolektiboetan jarri zituzten ikusgai beren lanak.  Adibidez, 36 artistak parte hartu zuten Hainbeste gauzak hainbeste esan zidaten erakusketan; 71k, Artea Oinez 13 erakusketan; 25ek, Gárdena kolektiboarenean; 153k artista, Muruzábal bilduman, edo 40k banakako erakusketetan erakutsi zituzten beren lanak.

Halaber, 2013an zabalik iraun zuen Pablo Sarasateren ondarea erakusketak, Civivox Condestable zentroan.  Erakusketan erakusgai daude musikariaren ondarearen 150 gauza, bai eta Los pájaros de Chile partitura ere, Nafarroako Gobernuak lagata.  2013an, guztira, 8.161 bisitari jaso zituen.

2.000 bisitaritik gorako erakusketak

Canoren mitoak

Kondestablea

6/28 – 9/3
12.672
Ana Marín. Bizialdi oso bat

Mistoen eraikina.

10/18 – 12/15
8.745
Nafarroako Komikiaren IV. Erakusketa

Armen Aretoa

8/30 – 9/24
5.924
The Beatles

Rodezno Kondea

12/22 – 1/27
4.746
In-mueble

Bolborategia

7/26 – 9/1
4.469
Rolling Stones

Armen Aretoa / Mistoen eraikina

8/30 – 9/29
4.460
Sanferminetako kartelak

Rodezno kondea

6/8 – 7/14
3.946
Closer

Mistoen eraikina

7/26 – 9/1
3.876
10163458

Armen Aretoa

11/27 – 01/5
3.445
Nafarroako artistak Iruñeko bilduma batean

Rodezno kondea

11/8 – 01/15
3.288
Jaia, umorea eta kolorea.

Kondestablea

5/31 – 6/29
3.027
El buen lugar

Mistoen eraikina.

4/12-  5/19
2.967
Buen tiempo, buen tiempo en la vida.

Labea

8/2 – 8/25
2.712
I way

Kondestablea

 5/17 –  6/23
2.673
Hainbeste gauzak hainbeste esan zidaten

Armen Aretoa

 10/30 – 2/24
2.565
Habita2

Labea

 4/19 – 5/19
2.489
Entremeses

Mistoen eraikina

 3/1 – 4/7
2.339
Iruña eta Artista Gazteak

Armen Aretoa

7/24 – 8/25
2.322
Zuhaitzak, enborrak eta zoriak

Armen Aretoa

1/25 – 2/24
2.131
Una cierta mirada

Mistoen eraikina.

9/13 – 10/13
2.035

Lehiaketak

2013an, urtean behingo bi lehiaketa egitea mantendu zen.  Lehenik, Sanferminak iragartzeko kartela aukeratzekoa, eta, bigarrenik, Iruña marraztu eskola-marrazketako lehiaketa.

-  451 lan aurkeztu ziren Sanferminetako kartelen nazioarteko lehiaketan. Sari-hornidura 3.600 euro da.  Bi fase mantendu ziren irabazlea aukeratzeko.  Lehenbizikoan, hainbat ordezkari politikok, udal-teknikarik, artistak eta diseinatzailek osaturiko epaimahaiak 8 kartel finalista aukeratzen ditu Iruñean erroldatuta dauden herritar guztiek herri-bozketaz irabazlea hauta dezaten. 

Elixabete Bordonabaren Canan lanak irabazi zuen bozketa, botoen % 36 eskuratuta.  Elixabete Bordonaba arkitektoa eta pintorea Iruñean jaio zen, 1982ko uztailaren 4an, lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean eta irakasle-lanetan ere aritu da.  Artearen atalari dagokionez, hainbat erakusketatan parte hartu du, eta armarriak eta marrazkiak sortzen ditu, horietako bat Iruñeko Udalaren turismo-planorako.

Lehiaketan aurkezturiko 451 karteletatik, 178 Iruñekoak ziren (ia % 40), eta 92, Nafarroako beste herri batzuetakoak; beraz, Foru Komunitatearen partaidetzak ia % 60 jo zuen 2013an.  174 lan Espainiako probintzietatik iritsi ziren, hala nola Gipuzkoatik (26), Madrildik (21), Bartzelonatik (20), Bizkaitik (16), Arabatik (8), Valentziatik (8), Alacantetik  (7) eta Errioxatik (7). 7 kartel Espainiaz kanpotik iritsi ziren: bina AEBetik eta Frantziatik, eta bana Andorra, Polonia eta Portugaletik.

Lehiaketan parte hartutako 100 kartel aukeratu ziren Rodezno Kondearen Erakustokian ekainaren 8tik uztailaren 14ra ikusgai jarritako erakusketa osatzeko. Erakusketak, guztira, 3.946 bisita jaso zituen.

-  Beste lehiaketa tradizional baten hamahirugarren edizioa antolatu zen: Iruña marraztu. 21 ikastetxetako 105 ikaslek parte hartu zuten.  Lehiaketa honen bidez sormen artistikoa eta hiriaren ezaguera sustatu nahi dira, Iruñeko Lehen Hezkuntzako ikasleen artean. Lehiaketaren deialdia udazkenean egiten da, eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolarekin elkarlanean garatzen da, zeinak ikasleak eta ikastetxeak aholkatzen baititu marrazkiak egin eta aukeratzerakoan. 

Bi fasetan egiten da: Lehenbizikoan, ikastetxe bakoitzak gehienez ere hiru ikasle aukeratzen ditu kategoria bakoitzeko.  Aukeraturiko ikasleek bigarren fasean parte hartzen dute: hiriko ingurune jakin batean marrazki bat egitea. Iazkoan, aukeraturiko lekua Iruñeko katedralaren fatxada eta inguruak izan ziren. Behin marrazkiak eginda, epaimahai batek saridunak aukeratzen ditu.  Azkenik, parte-hartzaile guztien marrazkiak jendaurrean paratzen dira ikusgai erakusketa kolektibo batean. 2013an, Civivox Condestable zentroan jizan zen, azaroaren 22tik abenduaren 15era.   Erakusketa 648 lagunek bisitatu zuten guztira.

Lehiaketan bi kategoria dira: (A, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila, eta B, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila).  

Udalaren programak

Udalaren gaztelaniazko programen artean, Sanferminak eta Aldapako Sanferminak barne, 1.700.000 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren.   Kultura Alorrak kontzertu-ziklo batzuk antolatzen ditu urtero, eta guztiak finkaturik daude hiriko kultur programazioan, hala nola Ziudadelartea; Musika, otoitz egiteko garaian; Europako Musika Eguna; Jazza, kalean; edota Eguberrietako kontzertuak.

Urteari jarraipen kronologikoa eginez, nabarmentzekoa da Musika, otoitz egiteko garaian zikloa, ikusle kopuru handia bertaratu baitzen. Aste Santuaren inguruan egiten da; 2013an, martxoaren 18tik 23ra, hain zuzen.  Iazkoan, hamar kontzertu eta hiru hitzaldi eskaini ziren.  Kontzertuak hiriko hainbat elizatan ematen dira, bai eta Andre Maria Katedralean ere. 

Ziudadelan eta harresietan, berriz ere egin zen Ziudadelartea 2013ko udan. Ziklo horretan, Kultura Alorrak dantza bertikaleko nazioarteko ikuskizunak antolatu zituen, kontzertu bat Juan Magánekin, eta beste bat, Ariel Rot eta Los Enemigos taldearekin, jazz-kontzertuak, fusio- eta flamenko-kontzertuak, eta munduko dantzen hainbat ikuskizun, eta horrez gain, film musikalen eta erakusketen ziklo bat ere bai.

Nobedade gisa, 2013an Independentzia Gerraren azken gertakarien berregite historikoari buruzko jardunaldiak egin ziren urriaren 25etik (ostirala) 27ra (igandea), eta 15.000 lagun inguru bertaratu ziren.  Berregileak kalez kale ibili ziren desfilatzen hirigune historikoan eta guduxkak simulatu zituzten.  Haietako batzuek Ziudadelan lo egin zuten, non aurkari ziren bi armadaren kanpamentuak ezarri baitziren. Armadek bolborazko kartutxoak fabrikatzeko lanak egin zituzten, instrukzio militarren simulazioak, armak garbitu eta mantentzeko lanak, etab. Azken finean, garai hartako behin-behineko kokagune militar batean egin ohi ziren jarduerak. 230 lagunek parte hartu zuten Napoleon Bonaparte ardatz izan zuen garai historikoa berregiteko jardueran, garai hartan espezializatutako elkarteetako kideak ziren, hainbat herrialdetatik eta Espainiako hainbat probintziatatik etorritakoak.  Armada inperiala, espainiarra, portugaldarra eta ingelesa simulatu zituzten, eta XIX. mende hasierako jantzi militarren, artilleria-tresnen edo fusilen kopia paregabeak erakutsi zituzten Iruñean.

Bukatzeko, Iruñeko Udalak Eguberrietarako programa bat proposatzen du urtero, udaleko hainbat alorrek prestaturik; iazkoan, 130 jarduera baino gehiago egin ziren.  Kontzertuek, antzerkiak, hitzaldiek, zinemak, lantegiek eta merkatu txikiek osaturiko programazio zabala izan zen adin guztietarako, 2014ko urtarrilaren 8ra bitarte egindakoa.  Ekitaldiak hainbat agertokitan egin ziren, hala nola Civivox zentroetan, Gazteriaren Etxean, Ingurumen Heziketarako Museoan, Gayarre Antzokian, bai eta hiriko kale eta plazetan ere, zeinak musikaz eta jardueraz bete baitziren.

Programak Ekitaldi-kopurua. Parte-hartzaileak
Musika otoitz egiteko garaian 11 5.560
Jazza, kalean 6 1.325
Parkeak eta plaza La Pamplonesa bandarekin 3 1.500
Sanferminen aurreko kontzertua 2 13.200
Europako Musika Eguna 2 2.100
Ziudadelartea 8 4.548
  - Harresiak dantzan 3 1.350
  - Ziudadela Sound 2 1.703
  - Zinea Ziudadelan. Musikalak 3 1.495
Batasunaren Pribilegioa 5 8.100
Berregite historikoa 12 15.000
Hemengo antzerkiaren erakustaldia 10 2.200
San Saturnino 1 5.000
Eguberriak 35 12.578
Sanferminak 437 1.536.242
Aldapako San Fermin 16 20.150
GUZTIRA 7411.754.070

Diru-laguntzak eta lankidetza-programak

Jarduerak antolatzeaz gain, Udalak profesionalak ez diren talde artistikoak sustatzen ditu, entitateei diru-laguntzak ematen dizkie kultur jarduerak antolatzeko, hitzarmenak sinatzen ditu entitateekin eta musika- zein arte-taldeekin, eta lankidetzan aritzen da hainbat programatan, hala nola Tres Sesenta Jaialdian, Opera Soirée saioan eta Nafar gazteen gauan; guztiak ere Ziudadelan eginak.

Alde horretatik, Udalak 11 hitzarmen sinatu zituen hiriko arte-entitateekin:  Olentzeroren Adiskideak Elkartea, Errege Kabalkada Elkartea, Musika Kapera, Udal Dantzariak, Nafarroako Antzerki Eskola, Nafarroako Abesbatza Federazioa, Herri Kirolak Federazioa, La Pamplonesa, Iruñeko Orfeoia, Pablo Sarasate Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Nafarroako Unibertsitatea.

Olentzeroren Lagunen Elkartea 15.000 €
Errege-kabalgata Elkartea 49.000 €
Musika Kapera 18.000 €
Udal Dantzariak 25.500 €
Nafarroako Antzerki Eskola 50.000 €
Nafarroako Abesbatzen Federazioa 20.000 €
Herri Kirolen Federazioa 18.300 €
La Pamplonesa 125.000 €
Iruñeko Orfeoia 100.000 €
Pablo Sarasate orkestra 80.000 €
Nafarroako Unibertsitatea 29.000 €

Gainera, 175.620 euroren diru-laguntza eman zien 20 entitateri kultur eta arte-jarduerak 2013an egiteko.  Deialdiak bi laguntza-ildo ditu. Lehena, A epigrafea, ekoizpen nahiz programazio eszeniko edo musikalean diharduten eszena- eta musika-arteen proiektuentzat da edota jarduera horiek egiten dituzten taldeak edo entitateak sustatzeko balio dutenentzat.  Bigarren ildoa, B epigrafea, kultura edota humanistika hedatzeko edota sustatzeko proiektuentzat da, kultura sustatzeko eta prestakuntza ez-arautuko arteaz besteko jarduerak egite aldera.  Entitate horiek erakusketak, ikastaroak, hitzaldiak, zinema-emanaldiak, plektro-jaialdi bat, komikiaren nazioarteko erakusketa bat eta zinema-jaialdi bat antolatu zituzten edota aldizkariren bat argitaratu edo CDren bat plazaratu zuten, beste jarduera batzuen artean.  Deialdiko diru-laguntzak honela banatu ziren:

A epigrafea:

  • Iruñeko Ganbera Abesbatza. Musika-proiektua. 20.600 €
  • Análisis de los cuerpos en movimiento SL. Meeting Point dantza-proiektua.  2.351,73 €
  • Gayarre Operaren Adiskideen Elkartea Denboraldi lirikoa. 20.600 €
  • Nueva Babel elkartea. Nuevos diálogos eta teatro musical proiektuak. 4.371,40 €
  • Carmen Larraz Elorriaga. Flecha Rota dantza-proiektua. 2.859,50 €
  • Nafarroako Ganbera Abesbatza. Musika-proiektua. 20.600 €
  • Musikaren eta Arte Eszenikoen Nafar Foroa. Zikloa: Maisu nafarrak buruz buru 5.688 €
  • Atena fundazioa. Pasos de Integración konpainia artistikoa. 20.400 €

B epigrafea:

  • Nafarroako Argazkigintza elkartea Erakusketak, ikastaroak eta aldizkariak.  8.000 €
  • Nafarroako kazetarien elkartea. Erakusketa: entzierroari buruzko argazki-lehiaketa 2.006 €
  • Artearen Adiskideak musika-elkartea. Plektro Jaialdia 5.025 €
  • Gayarre Operaren Adiskideen Elkartea Prestakuntza eta eskola magistralak. 12.700 €
  • Nafarroako Retina elkartea Irisgarritasuna, zine eta antzokietan. 3.000 €
  • Tiza elkartea Nafarroako Komikiaren IV. Nazioarteko Erakusketa 11.000 €
  • San Saturnino kofradia. Pamplona ciudad en...cantada CDaren edizioa.  1.500 €
  • En clave audiovisual. Muy poca cosa dokumentalaren aurre-ekoizpena. 2.000 €
  • Jaunaren Nekaldiaren Ermandadea. Ermandadearen jarduerak. 10.587,19 €
  • Navarra de cine SL. Iruñeko XIV. Zinemaldia. 17.500 €
  • Ortzadar Euskal Folklore Elkartea. Kultur zikloa. 1.700 €
  • Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkartea. Nafarroa aldaketa historikoen aurrean. 1.140 €
  • Espainiako iparreko elkarte hispano-alemana. XXI. kultur astea. 2.000 €

 

Halaber, aurretik La Pamplonesarekin, udal gaitari eta txistulariekin eta Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin hartutako konpromisoak mantendu ziren. Konpartsak 2.978 eskola-umeren bisita jaso zuen.  Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak 74.960 euroko diru-laguntza jaso zuen.  Beste hiru entitate ere sarturik daude hainbat urtetarako hitzarmenetan:

La Pamplonesa 931.242 €
Udal-gaitariak 42.594€
Udal-txistulariak 56.283 €
GUZTIRA 1.030.12 €

Euskara

Euskara-unitateak bere programak antolatzen ditu helduentzat eta, iaz, 3.063 lagunek parte hartu zuten. Haurrendako jardueretan, bestalde, 9.064 haur eta guraso aritu ziren.  Era berean, sormen-tailerrek 289 ikasle izan zituzten.  Azkenik, 3 lehiaketaren deialdia egin zen eta, haietan, 272 lan aurkeztu ziren, haur, gazte eta helduenak. 

2013an, helduendako 27 jarduera egin ziren guztira, zuzenean edo hainbat entitaterekin elkarlanean, eta 3.063 ikusle bertaratu ziren.  Jabier Muguruzak Kantu eta hitza 2013 izeneko kontzertu-zikloari eman zion hasiera.  Guztira, sei emanaldi izan ziren, astean behin, maiatzean eta ekainean Erraldoien Txokoan.  Agertoki berean ere kantari aritu ziren Mixel Etxekopar & François Rossé, Adarrots, Izaki gardenak, AIN_1 eta Julen Achiary & Chrysogone Diangouaya.

Bertsoaroa zikloaren XXIII. edizioa egin zen, guztira sei jarduera urriaren 24tik azaroaren 14ra bitarte. Plaza de la Cruz institutuan eta Civivox Iturrama zentroan. Hiru bertso-saio egin ziren, bi kontzertu eta hitzaldi bat bertsolari txapelketa nagusien historiari buruz.  Iruñeko Udala eta Nafarroako Bertsozale Elkartea dira zikloaren antolatzaileak.  Bertsolari andanak parte hartu zuen: Julio Soto, Odei Barroso, Erika Lagoma, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Eneko Lazkoz, Unai Muñoa, Ander Lizarralde, Maddi Sarasua, Nerea Ibarzabal, Amaia Iturriotz, Mikel Lasarte, Irati Majuelo, Egoitz Gorosterrazu, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Silveira, Amets Arzallus, Fredi Paia eta Julen Zelaieta.

Aurreko urteetan bezala, hitzarmen bat sinatu zen Nafarroako Antzerki Eskolarekin euskarazko antzerki-jarduerak antolatzeko.  Programa horien artean Antzerki Aroa dago, zeinean bost antzezlan eman baitziren, bi udaberrian eta hiru udazkenean, eta haurrendako antzerki-testuen lehiaketa. Euskarazko lanetan, Zoila Berastegi izan zen irabazlea, eta gaztelaniazkoetan, berriz, Concha Párraga eta Jorge Padín, biak ere ex aequo. Lehiaketak 2.200 euroko sari bakarra ematen du kategoria bakoitzeko eta lanak hurrengo urtean antzezteko aukera.  Horrela, 2013an, 2012ko testu irabazlea irailaren 22an abiarazitako eskola-kanpaina batean aurkeztu zen eta, hurrengo egunetan, sei saioetan garatu zen.

Udalak 5.100 euro eman zizkion Euskaltzaindiari hitzarmen baten bidez.  Ordainez, Euskaltzaindiak konpromisoa hartzen du Udalari hizkuntza gaiei buruzko aholkularitza emateko, bere argitalpenen aleak emateko eta Iruñeko bulegoetan herritarrei eskaintzen dien aholkularitza-zerbitzua mantentzeko.

Beste hitzarmen bat ere mantendu zen, urtero Nafar Ateneoarekin sinatzen dena.   Haren bidez, esaterako, kontzertu bat egin zen Maddi Oihenart eta Jérémie Garatekin, bai eta hiru hitzaldi –Harkaitz Cano, Iñaki Martínez de Luna eta Jon Lopez Barrenarekin–, jendaurreko irakurraldi bat, zeinean Asisko Urmeneta, Patxi Huarte, Unai Iturriaga, Patxi Gallego, Mikel Martinez, Patxo Telleria eta Ane Pikaza aritu baitziren, eta ikuskizun diziplina-anitz bat ere –Asisko Urmeneta, Patxi Huarte eta Patxi Gallego marrazkilariekin, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio gidoilariekin eta Carles Belda musikariarekin, aurkezlea Ainhoa Aranburu aritu zelarik–.

Hitzarmen horren baitan, halaber, Irrizikloa egiten da, iazko maiatzean seigarren ediziora iritsi zena. Umorezko zikloa da, euskaraz, gazte eta helduentzat. Lehen saioa Barry Manley (Barry Barrez) eta Aitor Txarterinaren (Baltziskueta) eskutik etorri zen. Gero, Kike Amonarriz eta Pantzo Hirigarairen txanda izan zen, eta bukatzeko, Matxin. Hiru ikuskizunak Nafarroako Antzerki Eskolan egin ziren; sarrera librea izan zen.

Bestalde, guztira 47 jarduera egin ziren gazte eta haurrentzat, eta 9.064 ikusle bertaratu ziren.  Jarduerak urte osoan egin ziren; gehienbat, antzerki-saioak Civivox sarearen zentroetan edota aire zabalean, Ziudadelan.  2013an, 14 emanaldi antolatu ziren eta 4.416 ikusle bertaratu ziren.

Antzerkiaz Areago Euskarazko Eskola Antzerki Zikloaren V. edizioa Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago eta urrian eta azaroan egin zen.  Antzezlanen edukia pedagogiko edo hezigarria da, eta entretenimendu hutsaz haratago doa. Institutuek 2,5 euroko sarrera bat ordaindu behar dute ikasle bakoitzeko.  6 emanaldi egin ziren, eta 1.585 ikusle bildu ziren.

Iruñeko Udalak, halaber, euskarazko prestakuntza-programak antolatzen ditu.  Adibidez, bertsolaritzan hasteko programa ikastetxe publikoetan. Horrela, 2012/2013 ikasturtean, honako ikastetxeotako 33 talde aritu ziren: Elorri IP, Mendigoiti IP, Sanduzelai IP, San Frantzisko IP, Patxi Larraintzar IP, Bernat Etxepare IP, Hegoalde ikastola IP eta Ikastola Amaiur IP. Guztira, 673 ikaslek parte hartu zuten.  2013/2014ko ikasturtean, 20 talde ari dira, eta 441 ikasle.

Euskarazko XXIII. Sormen Tailerren helburua euskararen erabilera sustatzea da, euskaldunen arteko ezagutza eta harremanak handitzeko bidea eman baitute, sormena eta josteta bultzatzeko jarduera sorta zabala eta erakargarria eskainita. Eskaintza barrenean dago, besteak beste, sukaldaritza, batukada, yoga, euskal dantzak, pilates, irristaketa, flamenkoa, orientazioa mendian, bertsolaritza, itzulpengintza, jendaurrean hitz egitea, hikako moldeak, magia, bizikleta konpontzea, balkoian baratzea.

Lehiaketei dagokienez, Iruñeko gazteendako XXIII. Literatur Lehiaketa dago, 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzendua, eta bi modalitate ditu: poesia eta narrazio laburra. Gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako lanak aurkez daitezke. 12 lan jaso ziren narrazioetan, eta 4, poesian. 

Haurrendako XXVI. Literatur Lehiaketa antolatu zen hiriko eta Iruñerriko Lehen Hezkuntzako eta DBHko Lehen Zikloko ikasleentzat. Horren bidez, sormena, idazmena eta adierazpen plastikoa sustatu nahi dira haur euskaldunen artean eta, aldi berean, euskararekiko eta beren buruarekiko omena handitu euskaraz jakiteagatik. Adinaren arabera, modalitate hauek ezartzen dira: pintura edo marrazkia, gai libreko ipuinak edo gai libreko komikiak.  117 marrazki, 62 ipuin eta 21 komiki aurkeztu ziren.

Egile berriendako euskarazko Literatur Lehiaketaren 23. edizioa egin zen, bi helbururekin: batetik, egile berrien artean euskarazko literatur sormena sustatzea, eta, bestetik, sormena eta haien lanen ezagutza publikoa bultzatzea. 2013an, 27 lan aurkeztu ziren: 16 narrazio laburrean, 4 bertso-paperetan eta 7, poesian.

Iruñeko Udalak, bestalde, hiriko hamar kultur eta arte-entitate lagundu zituen diruz 2013an euskarazko kultur eta arte-jarduerak egin eta programatzeko. Diruz lagundutako jardueren artean, adibidez, bertsolaritza-eskolak eta -txapelketak daude, irakurketa eta mintzamena lantzeko taldeak, hiriko eta haurrendako lantegiak, monitoreen prestakuntza, hitzaldiak, udako unibertsitateko ikastaroak edota dantza- eta antzerki-saioak.  Deialdia 29.125 euroz hornitua zegoen eta guztiak banatu ziren.

Honatx diru-laguntza jasotako entitateak: Arturo Campión Elkarte Kulturala (894,38 euro), Euskaldunon Biltoki elkartea (6.394,88 euro), Zaldiko-Maldiko elkartea (731,90 euro), Dindaia Fundazioa (7.566,07 euro), Ezpondapea elkartea (88,27 euro), Karrikiri elkartea (2.600 euro), Nafarroako Bertsozale elkartea (4.573,48 euro), Ortzadar Euskal Folklore elkartea (2.292,31 euro), Sortzen elkartea (1.756,55 euro) eta Udako Euskal Unibertsitatea (2.227,16 euro).

2013an, gainera, 9 beka eman ziren barnetegietan euskara ikasteko ikastaroetan parte hartzen dutenentzat. Bukatzeko, laguntza ere ematen jarraitu zitzaion hainbat udalerriren artean ateratzen den Ze Berri? aldizkariari, eta 6 zenbaki plazaratu ziren. 2013ko azken zenbakiaren ale-kopurua 57.700 izan zen.  Haietariko 10.000 Iruñean banatzen dira.

Sanferminak

1.500.000tik gora ikuslek parte hartu zuten Iruñeko Udalak 2013ko Sanferminetarako antolatu zituen 437 ekitaldietan. Jaiak atzerapenez hasi ziren, Udaletxearen fatxadaren aurrean bandera handi bat paratu zelako.   Kopuru hori, gutxi gorabehera, 2012koa baino % 3,8 handiago izan zen.

Partaidetza-kopururik handienak, 849.000 ikusle baino gehiago, ikuskizun jendetsuei dagozkie, hala nola su artifizialei (462.000 lagun inguru, Yanguas y Miranda kalearen inguruan; beraz, egitarauko ekitaldirik jendetsuena da, 50.000 lagun bildu baitziren egunero batez beste), Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren jarraitzaileei (225.000 lagun, eta egunero, batez beste, 25.000 inguru), zezensuzkoari (90.000 inguru) eta  zezen-ikuskizunei (15.000). Nabarmentzekoa da, halaber, % 24 igo zela Foruen plazako kontzertuetan bildu zen jendea.

Beste zenbaki garrantzitsu bat, jaietako parte-hartzaileen herena baita, egitarauko hitzordu musikaletako batera joandakoen kopurua da: 547.900 lagun baino gehiago.  Haietatik, 230.800 lagun, honako kontzertu eta saioetara joan ziren: Foruen plazako gaueko kontzertuak (116.500) eta arratsaldeko Foruen Gazte-plaza (3.250), Gazteluko plaza (89.000), Jazzfermin (9.500) eta Jazzfermín Gazteak (2.900) Burgoen plazan; Gurutze plazako banda-musiken kontzertuak (6.150), Taconerako Euskal Musika (2.700) edota Iruñeko Ganbera Abesbatzak Gazteluko plazan emandako AfricanBach kontzertua (800).

547.900 lagun horiek aurreko urtean baino % 6,7 ikusle gehiago izan ziren. Horrela, Foruen plazara % 24,6 ikusle gehiago joan ziren, 2012ko eta 2011ko hazkundeekin bat: % 38 eta % 13, hurrenez hurren.  Honatx jende gehien erakarri zuten kontzertuak: La Pegatina (uztailak 7), Celtas Cortos (uztailak 12), Mclan (uztailak 13) eta Chambao (uztailak 6), guztiak ere ostiral eta larunbatetan. Gazteluko plazara jende gehiago joan zen aurreko urtean baino (% 1,7). Hona emanaldirik arrakastatsuenak: Mojinos Escozíos (uztailak 13), Danny Romero (uztailak 11) eta El Consorcio (uztailak 7). Denetariko jendea bildu zen, kontzertuaren arabera. Horrela, gehienbat nerabeak eta gazteak bildu ziren Xuso Jones eta Danny Romerorekin, eta jende helduagoa El Consorcio edo Katrina and The Waves-ekin. Burgoen plazan, azpimarratzekoa da Bill Evans (uztailak 9) eta Martirio (uztailak 10) kantarien kontzertuetan bildutako jendetza, plaza goraino bete baitzen; halaber, nabarmentzekoa da jende gehiago joan zela Jazzfermin Gazteak programako ekitaldietara gaueko bederatzietan (% 70 gehiago, 1.700 ikusle izatetik 2.900 izatera).

85.400 lagunek egin zuten dantza dantzaldietan; zehazki, Gurutze plazakoan 38.900 lagun izan ziren (Los Brincos taldearen emanaldia barne) eta 46.500 Antonioutti parkean. Gurutze plazara jende gehiago joan zen (% 43), ziurrenera 2012an baino eguraldi hobea egin zuelako.  Halaber, jende gehiago joan zen Sarasate pasealekuko jotak ikustera (% 29); horrela, 2012an, 10.600 izan ziren, eta 2013an, berriz, 13.700.  Izan ere, musika folklorikoak 231.700 lagun bildu zituen iazkoan. Jotez gain, bestelako hauek ere hartu behar baitira kontuan: txistulariak eta gaitariak Gaztelu plazako dantzaldietan (6.500), Basotxoko eskualde-musika (13.500), uztailaren 6ko Foruen plazako jaialdia, (5.000), gaitarien alardea (10.000), txistularien alardea (2.000) eta bertsolariak (300), eta Taconerako goizeko folklore-emanaldiak eta Taconerako Euskal Musika (700), bai eta kaleko musika etengabea ere (180.000, hau da, kalkuluen arabera, egunero 20.000 lagun inguruk gozatzen dute kaleko musika hiriko tokiren batean).

Musikaren ondotik, haurrak eta familiak dira egitarauko publikorik garrantzitsuena, 509.000 ikuslerekin. Horrela, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren nahiz zezensuzkoaren jarraitzaileei gehitu behar zaizkie Rodezno kondearen plazako haur-parkera joandakoak (120.000) –zeina jarduera-eremuka antolatua baitzegoen, adinaren arabera–, Karlos III.eko haur-entzierroetan parte hartutakoak (6.800, Karlos III.eko oinezkoendako pasealekuko kalejiretan parte hartutakoak (aurreko urtean baino % 33 gehiago) eta Rodezno kondearen plazako Maese Villarejoren txotxongilo tradizionalak ikustera joandakoak (12.000). 

Rodezno kondearen plaza Merindade plazarekin lotzeko haurrendako trenek 9.000 lagun garraiatu zituzten. Gainera, Haurraren Egunean 4.500 lagunek eraman zizkioten loreak santuari, eta 1.500ek haur-dantzen jaialdian parte hartu zuten, eta 800 Gazteluko plazan bildu ziren Breaking Ice-rekin dantzatzera. Haiei gehitu behar zaizkie euskarazko antzerki-emanaldia Taconeran ikusi zuten 100 haurrak.

Gainera, 5.637 lagunek bisitatu zuten egitarauan sarturiko erakusketetako bat.  Sanferminetako Kartelen Nazioarteko Lehiaketako kartel hautatuak Rodezno kondea aretoan jarri ziren ikusgai, eta 3.700 lagunek bisitatu zuten. Bestalde, 1.937 lagunek Civivox Condestable zentrora jo zuten, Canoren mitoak argazki-erakusketa ikusteko.

Bestalde, 50.000 lagun inguru bildu ziren txupinazoa zuzenean emateko jarritako pantailen aurrean, hau da, gazteluko plazan, Foruen plazan, Antoniuttin, Sarasate pasealekuan eta Karlos III.a etorbidean); bereziki da nabarmentzekoa gazteak erruz bildu zirela Gazteluko plazan jarritako pantailan. Era berean, aipatu behar da 7.050 lagun joan zirela eguneroko herri kirolen saioak ikustera, Foruen plazara; 6.934 ikuslek jo zutela Gayarre Antzokira La Cubana konpainiak emandako 9 saioetako bat ikustera (Campanadas de boda) edota 1.755 zerbitzu egin zituela San Frantzisko eskoletan paraturiko kontsignak. 

2013ko Sanferminek hogeita bat entitateren babesa eta lankidetza izan zuten; guztira, 182.756 euro eman zituzten, aurreko urtean baino % 15 gutxiago, baina 2011n baino % 33 gehiago.  Udalak urtero finantzabide berriak bilatzen ditu Sanferminetarako babesaren bidez; horren helburua da, batetik, gastu publikoa murriztea eta, bestetik, arte-proposamenen kalitatea mantendu edo hobetzea.

Aldapako San Fermin

Haurrendako ikuskizunak, kontzertuak, lurreko su artifizialen bilduma bat Gazteluko plazan, Santuaren omenezko meza eta prozesioa, eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera; horra hor zer ekitaldik osatu zuten Iruñeko Udalak Aldapako Sanferminetarako prestaturiko egitaraua. Jaiak santuaren martirioaren oroitzapenetan egiten dira irailaren 25ean.  Guztira, 16 ekitaldi izan ziren, eta haien inguruan 20.150 lagun bildu ziren; irailaren 27ko arratsaldean hasi (ostirala) eta hilaren 29ko eguerdira arte (igandea) iraun zuten.

Musika jaietako ardatzetako bat da.  Udaleko gaitari eta txistulariak kalez kale ibili ziren bi egunez Alde Zaharrean barrena, 9:00etatik aurrera; eta larunbatean, 12:00etatik 14:00etara, Txirdil eta Zuperri fanfarrek hiriaren erdigunea girotu zuten.  Gazteluko plazan, bi musika-ikuskizun egin ziren larunbat arratsaldean; horrela, Quinteto Clásico elkarteak Pablo Sarasateren omenezko piezak jo zituen, eta La Pamplonesa udal musika-banda ere aritu zen.  Jende gazteena Burgoen plazan bildu zen, Las Coronas eta M.O.D.A. taldeen kontzertuak ikusteko.  (Maravillosa Orquesta del Alcohol).

Gainera, hirugarren urtez jarraian, larunbat gauez, Gazteluko plazan, lurreko su artifizialen bilduma bat erre zen, Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik.  Kalibre txikiko su artifizial mota horrek lurrari finkatutako kartutxoak eta altuerako suziriak erabiltzen ditu, eta jendeak askoz ere hurbilagotik ikusten du jaurtiketa.

Txikienendako eskaintzan, San Frantzisko plazan ostiralean nahiz larunbateanhaurrendako parkea aipatu behar da: jumpinga, puzgarriak, ohe elastikoak, zezen mekanikoa eta pedal-zirkuitua. Parkearen ondotik,Zapateria kalean barrena haurrendako entzierro bat egin zen.  Gainera, San Nikolas plazan haurrendako ikuskizuna bat egin zen larunbatean Chema magoarekin, eta beste bat igandean, Arbolé taldeak emana.

Igandean, Aldapako San Fermin elizan santuaren omenezko meza eman zen, eta bertan Iruñeko Ahots Baxuen Abesbatzak abestu zuen.  Mezaren ondotik, Aldapako San Ferminen irudia kalez kale ibili zen  prozesioan, Alde Zaharrean.  Bestalde, dal dantza-taldea Arrotxapeko zubitik abiatu zen, bertan bandera goratu ondoren, eta Aldapako Sanfermin plazan prozesioari lotu zitzaion.

Jaietako azken ekitaldia ezpata-dantza da, udal dantza-taldeak igandean Udaletxe plazan 13:15ean dantzatu zuena.  2013an, dantza horren bosgarren edizioan, bi pertsonaia berri erantsi zitzaizkion ikuskizunari: boboak dira, dantzariei tokia egiten diete, eta ikusleak zirikatzen ibiltzen dira.  Era berean, Tolosako udal-bandako txistulariak etorri ziren gonbidatu gisara: ehun urte bete dituzte Sanferminetako ospakizunetan parte hartzen.

Gayarre antzokia

2013an, Gayarre Antzokian guztira 89.039 ikusle bildu ziren, eta ikuskizun-saioak 189 izan ziren.  Ikusleen ia % 30 (25.823) urtarrila – apirila eta urria – abendua denboraldietako programazioko ikuskizunetako bat ikustera joan ziren.  Besteak beste, 17.091 lagunek ikusitako jarduerak, hain zuzen, antzokiak entitate eta taldeei eskaintzen dizkien alokairuen barnean zeuden; 16.434 lagun udako umorezko ikuskizunetara joan ziren eta 10.109, antzerkia familiartean programaren barneko saioetara.

Gayarre Antzokian bana beste 15 ikuskizun egin ziren hilean, urte osoan; hilabete nagusia maiatza izan zen, 29 ikuskizun programatu baitziren.  Urteko azken hiruhilekoan, 20 saio ere egin ziren, denboraldiko eta Eguberrietako programazioa kontuan hartuta.   189 saioetatik, 43 jarduera osagarriak izan ziren; 38 denboraldiko programazioan sartu ziren; 30 Udako Umorea programan antzeztu ziren; 27 alokairuan egindakoak izan ziren; 18 antzerkia familiartean programaren barrukoak dira; 16, Gayarre Antzokia Jaialdikoak; 8, Udalaren jarduerak; 6 Interprete Handiak zikloari egokitu zitzaizkion, eta 3, ikastetxeei.

Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala