Larrialdietako seinaleztapen-sistemen homologazio-kodeak eta erabilerak

Larrialdietako seinaleztapen-sistemen homologazio-kodeak eta erabilerak
Otros datos
2026ko urtarrilaren 1etik nahitaezkoa da V-16 argi-baliza erabiltzea (arriskua aurrez seinaleztatzeko gailua).

Homologatutako gailuek LCOE kode bat erakutsi behar dute (adib. LCOE XXXXXXXXXXG1), eta DGT 3.0 plataformarekiko konektibitatea, 1 km-ra 360°-ko ikusgaitasuna eta IP54 edo gehiagoko erresistentzia klimatikoa bete behar dituzte.

Baliza horia da eta konektibitatea du. Intentsitate handiko 360o-ko argia igortzeko gai da, aldizka eta etengabe, gutxienez 30 minutuz. Gutxienez 18 hilabeteko bizitza erabilgarria duen pila edo bateria bat du, kargagarria izan edo ez.

Ibilgailuko eskularru-kaxan eraman behar da, eta, matxura edo istripua izanez gero, segundo gutxitan aktibatzen ahal da, ahal dela ibilgailuaren sabaian jarrita. Une horretan, ohartarazpeneko argi-seinalea igortzeaz gain, DGT 3.0 plataformara konektatuko da, bere kokapena denbora errealean transmititzeko eta bideko gainerako erabiltzaileei egoeraren berri emateko.

Web

¿Te ha sido útil esta página?