Aplikazioa (App) - PampSaporte Sanus

Aplikazioa (App) - PampSaporte Sanus
Otros datos
ZER DA: Iruñeko Udalak bultzatutako programa bat da, helduek eta 50 urtetik gorakoek kirola egiteko eta bizimodu osasungarria izateko atxikimendua eta motibazioa sustatzen dituena.

ZERTAN DATZA: jarduerak eta erronkak egitean datza, sarien truke alda daitezkeen puntuak lortzeko.

NOLA LORTU PUNTUAK: programa Iruñeko Udalaren 50 urtetik gorakoendako Yoga eta Gimnasia Aerobiko Modernoko ikastaroetan izena emandako pertsonendako pentsatuta dago. Programara sartzeko, aplikazioa deskargatu behar da Google Play-n eta App Play Store-n, eta jardueretan izena ematean banaka ematen diren erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin erregistratu. Bertan puntuak ematen dituzten erronka eta ekintzetara sar daiteke.

SARIAK: kiroleta aisia-ekipamendua, baita hurrengo ikasturtean Yogako eta Gimnasia Aerobiko Modernoko jardueretan doan izena ematea eta Iturramako Civivoxeko bainuetxerako hamar saioko bonuak ere, besteak beste.

Web

¿Te ha sido útil esta página?