2022an, Hiri Kontserbazioko zerbitzuek 5.800 abisuri baino gehiagori eta 450 eskabide ingururi eman zieten arreta.
Horrek esan nahi du harrera-, ikuskapen-, jarraipen- eta erantzun-lanak egin direla, eta, egokitzat jotzen den kasuetan, jarduketak egin behar direla edo zerbitzuaren programazioan sartu behar direla.
Gainera, Herritarren Segurtasuneko alorrak baimendutako 300 bat jarduera eta ekitaldi kudeatu eta gainbegiratu ziren eremu publikoan, hirian. .
— Desgaitasuna dutenendako aparkalekuen irisgarritasuna hobetzea: 49.500€
Aurten, Udalari ez dagozkion zangak egiteko edo zoladurak kentzeko 299 lizentzia ere kudeatu dira. Lizentzia horiek presakoak, laburtuak edo normalak izan daitezke, edo zoladurak aldatzekoak, bai ibiak egiteko lizentzia berriengatik, bai justifikatutako beste arrazoi batzuengatik. Kudeaketa horren barnean dago ez soilik lizentzia dokumentu bidez ematea, baizik eta, era berean, jarduteko lekua egiaztatu behar izatea, leku bakoitzaren berezko baldintzak ezarri ahal izateko. Ondoren, hirugarrenek egindako jardunaren jarraipena egiten da, eta lanak behar bezala amaitu direla egiaztatzeaz gain, behin berme-aldia igarota, lanak behar bezala funtzionatzen duela ere egiaztatzen da.
Zerbitzuaren jarduketen artean, Hiri Kontserbazioan jasotako abisuak eta eskabideak izapidetzearen ondoriozko hainbat lan aipatu behar dira.
Era berean, hainbat txosten egin dira udal departamentuetarako, eta txosten horien xede izan daitezkeen espazioak edo dokumentuak aldez aurretik gainbegiratu behar dira. Honatx txostenak:
.
- — 42 txosten Hirigintza Gerentziari eta Hirigintzako alorrari egin zaizkie.
- — 92 txosten Ondareari egin zaizkio, kalteen eraginez Udalari egindako erreklamazioen ondorioz (B Kalteak).
- — 10 txosten Ondareari egin zaizkio, udal-jabetzan izaniko kalteen ondorioz Udalak hirugarrenei egindako erreklamazioengatik (A Kalteak).
- — Herritarren Segurtasunari egindako txostenak, eremu publikoan egindako ekitaldi eta jarduera askotarikoen ondorioz.
HIRI ARGITERIAKO ZERBITZUA
INBERTSIO-PROIEKTUAK
Gaztelugibeleko goi bidearen argiztapena.
Iruñeko Udalak instalazio elektrikoaren proiektua gauzatu du Gaztelugibeleko goi bidea argiztatzeko, irisgarritasun-baldintzak hobetzeko eta inguru horretan gaueko ordutegian ibiltzen diren pertsonei segurtasun handiagoa emateko. Bidea udal-barrutiaren 2. poligonoko 1115 eta 1152 lurzatietan dago kokatua.
Proiektuan, erabilera-baldintzak eta indarrean dagoen araudia hartu dira aintzat, betiere eraginkortasun energetikoko irizpideekin bat. Xede horretarako, LED teknologiako argiak erabiltzea hobetsi da.
49 argi-gune paratu dira, bai eta kontrol-sistema bat ere. Sistemak, argiak piztu eta itzaltzeaz gain, argi-maila aldatu eta erregulatzeko aukera ematen du, telekudeaketaren bidez. Era berean, Zhaga oinarri-konektoreak jarri dira proiektu barneko luminaria bakoitzean.
Parkean dauden luminarien estetikari eusteko irizpidearekin bat, Metropoli modeloko ATP markako luminariak jartzea erabaki da, polimero teknikoz fabrikatuak, 2200 ºK-ko kolore-tenperaturarekin eta 21., 30., 38. eta 42. W-ko potentziekin.
Era berean, instalatutako zutabeak ATP markakoak dira, Atlas modelokoak, 3.5 metroko garaierakoak, polimero teknikoz estalitako altzairu galbanizatuzkoak, eta propietate bereziak dituzte euskarriak korrosiotik babesteko; gehienbat, txakur pixek eragindakoak.
Instalazioaren eraginkortasun energetikoa A motakoa da.
Proiektuaren aurrekontua 193.100 €-koa izan da.
KONTSERBAZIO PROGRAMATUA
Hiri argiteriaren instalazioa Argaren pasealekuan berritzea, Santa Engraziako zubitik Vergel zubira bitartera dagoen tartean
Honako lan hauek egin dira:
:
- — Euskarri guztiak, garbitu, inprimatu eta margotu dira.
- — VSAP lanparak dituzten luminarien ordez ATP markako 35 argi berri jarri dira, Led teknologiakoa, Pescador S Confort Led35 2200 ºK modelokoak, driver Tridonic Programagarriarekin.
- — Lanaren zenbatekoa: 37.216€
Hiriko Alde Zaharreko kanpoko hiri argiteriako 102 argi berritzea. Pescador modeloko argien deskarga-bloke optikoaren ordez LED teknologiako osagai berriak jarri ziren, Retrofit soluzioaren bidez
2021ean, proiektu bidez berritutako 329 aleei eman zaie jarraipena.
Berrikuntza hau egin da: Pescador motako luminarien kanpo-egitura mantenduta, deskarga-teknologiarekin dauden bloke optikoen ordez LED teknologiako bloke optiko berriak jarri dira, “retrofit” soluzioaren bidez.
Pescador motako 100 W, 150 W eta 250 W-ko VSAP lanparak, ekipo osagarriak eta difusoreak kendu dira, eta, haren gainean, LED teknologiako bloke optiko berri bat muntatu da, 52, 60 eta 70 W-ekoa, Salvi markako “retrofit” soluzioaren bidez, 2700 ºK-ko kolore-tenperaturarekin.
Hona hemen zer kaletan jardun den eta zenbat argi paratu diren:
- — Taconera: 3
- — Berria: 32
- — Kontseilu plaza: 6
- — Ansoleaga: 8
- — San Saturnino: 9
- — Udaletxe plaza: 13
- — Txapitela: 8
- — Mercaderes: 9
- — Duque de Ahumada: 12
- — Calceteros: 2
- — Lanaren zenbatekoa: 62.400€
Alde Zaharreko argiteriako VSAP argiak berritu dira, Alfonsino ATP SIGLO motako LED teknologiako eta Citidim komunikazio-nodoa duten beste argi batzuk paratuz
Lekuotan jardun da:
- — San Domingo: 7 luminaria ATP SIGLO XLAC LED 2700 ºK 87 ETA 52W
- — Joaquín Arazuri pasealekua. San Lorentzo parrokia: 8 luminaria ATP SIGLO XLAC LED55 2700 ºK 68W
- — Descalzos kalea: 3 luminaria ATP SIGLO XLAC LED55 2700 ºK 52 eta 55W
- — O-ko Andre Maria Plaza: 3 luminaria ATP SIGLO XLAC LED25 2700 ºK 27W eta 2 ale ATP SIGLO XLAC LED35 2700 ºK 38W
- — San Jose plaza: 2 luminaria ATP SIGLO XLAC LED35 2700 ºK 38W eta 2 ale ATP SIGLO XLAC LED75 2700 ºK 74W
- — Errekoleten kalea: 9 luminaria ATP SIGLO XLAC LED 2700 ºK
- — Lanaren zenbatekoa: 30.000€
3 argi-gune berri jarri dira Odol Emaileen pasealekuaren eta Nabaskoze Almiradioaren plazaren arteko zeharbidean
- — Salvi Modelo Clap S markako 3 argi-gune jarri dira osorik, obra zibila barne, 45W-ko potentziakoa, Tridonic driverrarekin, altzairu galbanizatuz egindako 4 m-ko euskarrien gainean.
- — Lanaren zenbatekoa: 10.438€
Tutuen zubiko argiteria sendotzea, Sanduzelai auzoaren eta Trinitariosko parkearen artean.
- — Lekuaren irisgarritasun- eta segurtasun-baldintzak hobetzeko lana.
- — Flood Light 30 W 3000 ºK modeloko LEDVANCE markako 4 proiektore hornitu eta instalatu dira, arrapalari eta eskailerari dagokien zatian argiztapena indartzeko.
- — Lanaren zenbatekoa: 3.400€
Eguzki-argiztapena Alfredo Landa parkeko oinezkoendako bidean
- — Alfredo Landa parkea zeharkatzen duen bide batean argiztapenik ez dagoenez, eta kontuan harturik kanalizazioak egiteak berdeguneari eragiten dion kaltea, eta kontuan ere harturik orientazio ona duela eta itzalik ez dagoela intereseko lekuetan, plaka fotovoltaikoen bidez elikatutako 2 argi-gune jartzea hobetsi da.
- — Argi-guneak EKIONA markakoak dira, Olintu LED modelokoak, 22 W; kristal bakarreko panel fotovoltaikoa 160 Wp-ko bateria, litiozkoa 68 Ah prof desk.% 80; zutabea altzairu galbanizatuzkoa, 5m-koa.
- — Lanaren zenbatekoa: 7.300€
Instalazio elektrikoa, Foruen plazako Nafarroako bandera
- — Bi hartune eta babeseko instalazio elektrikoa, Foruen plazako Nafarroako banderako argiztapen-proiektoreetarako eta bandera goratzeko motorrerako.
- — Schreder Omniflood 72 LED 277W markako 4 proiektore erosi eta instalatzea
- — Lanaren zenbatekoa: 9.300€
Argiteria sendotzea Santa Engrazia kalearen eta Gipuzkoako etorbidearen elkargunean. Bidegorria
- — 4 luminaria berri jarri dira, ATP markakoak, Cónica TLAC LED55 53W 3000 ºK modelokoa, 5 metro altuerako Bacolsa euskarrien gainean,altzairu galbanizatuz egindakoak.
- — SALVI markako luminaria 1 jarri da, CLAP 100 W LED modelokoa, 10 metro altuerako Bacolsa euskarriaren gainean, altzairu galbanizatuz egina.
- — Lanaren zenbatekoa: 6.500€
San Nikolaseko portalearen argiztapena (Basotxoa)
- — San Nikolaseko portalean argi apaingarriak jarri dira, berariazko euskarri batean jarritako 3 proiektoreren bidez.
- — Instalazioa IGUZZINI markako 3 proiektoreren bidez egin da, MaxiWoody Led 28W modeloa.
- — Lanaren zenbatekoa: 3.400€
Sabicas gitarristaren eskulturaren argiztapen apaingarria
- — Hartunea aginte-zentrotik eta Ligman markako 8 proiektore hornitu eta instalatzea. Modeloa: Gandalf 26 3000ºK 74 W
- — Lanaren zenbatekoa: 18.200 € (BEZ BARNE)
San Ignazio eskulturaren argiztapen apaingarria
- — 3 luminaria erosi eta instalatzea: Light Up Earth 15 W 3000ºK 40º
- — Lanaren zenbatekoa: 3.500€
Lanparak aldatzea
— Luminarietako lanparak aldatzeko urteko programazioaren barnean, lanparak aldatu dira, eta, bide batez, argiak ere garbitu dira 8.000 argi-gunetan (7.000 programatuak, eta, gainera, urtean zehar 1.000 baja eragin dira).
— Lanaren zenbatekoa: 400.000€
Sanferminak
MHiri argiteria mantentzeko kontrataren bidez, euskarria ematen zaie eremu publikoan egin eta energia elektrikoa behar duten behar guztiei, eta Udaleko gainerako alorrek eskatzen dituzte. Euskarria, zehazki, argiteria publikoaren aginte-zentroen azpiegituraren bidez eta kontratatutako behin-behineko horniduren bidez ematen da. Honatx alor eskatzaileak: Kultura, Osasuna, Herritarren Segurtasuna, Berdintasuna eta Turismoa.
Atal honetan egindako lanak 32.000 €-koak dira.
BESTE KONTSERBAZIO-LAN BATZUK
Matxura handiak konpontzen dira (kutxatila hondatuak konpondu eta berregitea, lurpeko instalazioetako matxurak, borne erreak, kanalizazio itoak, aginte-zentroetako elementuak aldatzea, istripuz botatako argi-guneak, etab.).
Kontserbazio-lan hauetara 300.000 euro bideratu ohi dira urtean.
Atal honen barnean, eremu publikoan gertatutako istripuek instalazioetan eragindako kalteak ere konpontzen dira eta, horretarako, 34.400 € bideratu dira.
OINARRIZKO MANTENTZE-LANAK
Barne dago instalazioak piztu eta itzaltzeko kontrola, eguneko eta gaueko ikuskaritza-zerbitzuak, guardiako zerbitzua, aginte-zentroen telekudeaketa, matxura arinak konpontzea, ustekabean erretako lanparak berritzea, fluxua murrizteko ekipoen funtzionamendua aldizka kontrolatzea, baliabide materialak eta pertsonalak eskura izatea, hiri argiteriaren inbentarioa eguneratzea.
Atal honetara, urtean 883.499,88 € bideratu ziren.
TXOSTENAK
Hainbat arlori buruzko txostenak:
Proiektuak: Hiri argiteriari dagokion zatian, 10 urbanizazio-proiektu berriri buruzko txostena egin da.
Instalazioen harrera: Argiteria publikoko 5 instalazio berri informatu, berrikusi eta jaso dira.
Abalak itzultzea: Abalak 9 obrari itzultzeari buruzko txostena egin da.
Ekitaldiak eremu publikoan: Argiteria-azpiegituraren bidez hornidura elektrikoa eskuratzeko 90 eskaerari buruzko txostena egin da eta, mantentze-kontrataren bidez, laguntza teknikoa eman zaie, eremu publikoan ekitaldiak egiteko.
B kalteak: Udalari egindako 10 ondare-erreklamazioari buruzko txostena egin da, argiteria publikoari dagokion arloan.
A kalteak: Hirugarrenek hiri argiteriako instalazioetan eragindako 21 istripu konpondu dira, horiei dagozkien kalteak 34.400€-an balioetsita.
Azkenik, Hiri Kontserbazioan jasotako abisu eta eskabideen kudeaketa egin da.
ERAIKINAK MANTENTZEKO ZERBITZUA
- — AZPILAGAÑAKO ARRAPALAK: aldatu egin dira eskudel-ardatzeko trakzio-kateak eta errodamenduak, bi arrapaletan: Azken inbertsioa: 16.214,94 euro.
- — SAN JUAN DE LA CADENAKO ESKOLAURREKO GALDARA-GELAREN BERRIKUNTZA: galderen ordez kondentsazio-sistema teilakatuko sistema jarri da. Eraginkortasun energetikoa hobetze aldera eta errendimendu handi-handia izate aldera, galdararen ordez kondentsazio-galderen bidezko sorkuntza-sistema bat jarri da, erregulazio teilakatua dutela. Azken inbertsioa: 24.794,50 euro.
- — BEROKUNTZAKO BULTZADA- ETA ITZULERA-HODIEN SAREAREN BERRIKUNTZA, AVER MARIA ZEGOEN EREMUAN PATXI LARRAINZAR IKASTOLAN: bere osoan aldatu da berokuntza-hodien sare guztia, hodiak zaharkituak baitzeuden, ur ihes asko zituztela eta, ondorioz, arazo aunitz zeuden eraikinaren konfort termikoan, bai eta ez-eraginkortasun energetiko handia ere.. Azken inbertsioa: 24.936,01 euro.
- — GALDARA ALDATZEA AVE MARÍA ZEGOEN EREMUAN, PATXI LARRAINZAR IKASTOLAN: gas naturaleko galdara estandarraren ordez kondentsazio-galdara jarri da, instalazioaren eraginkortasun energetikoa hobetuta. Azken inbertsioa: 19.890,59 euro.
- — HUSTUBIDE-SARE OROKORRAREN BERRIKUNTZA SOTOAN, CARDENAL ILUNDAIN IKASTETXE PUBLIKOAN: behe-solairuko euri-urak husteko hodi orokor guztiak aldatu dira, uholde handiak gertatzen baitziren euri jasa egiten zuenean. Azken inbertsioa: 27.156,99 euro.
- — GORTINAK JARRI DIRA EGUZKI-KONTROLERAKO UDAL ZERBITZUETAKO UDAL-BULEGOETAN, IRATXE KALEKO 2an: Erabiltzaileen lan-baldintzak hobetze aldera, eguzki-kontrolerako gortinak paratu dira bulego guztietan: Azken inbertsioa: 7.462,22 euro.
- — TACONERAKO LORATEGIETAKO OFFICEaren BERRIKUNTZA INTEGRALA: zentro horretako office-eremua egokitu da, Laneko Arriskuen Protokoloari buruzko udal-zerbitzuaren jarraibidearekin bat. Azken inbertsioa: 17.637,09 euro.
- — TEILATU-HEGATSAREN KONPONKETA INTEGRALA VÍCTOR PRADERA IKASTETXE PUBLIKOAN: teilatu-hegats guztia eta euri-urak biltzeko sarea konpondu dira, ikastetxean segurtasun- eta hezetasun-arazo handiak zituztelako. 28.079,19 euro.
- — GIZONEZKOEN ALDAGELETAKO BAINUGELAK ETA DUTXAK BERRITU DIRA, IRATXE KALEKO 2an ZENTRALIZATUAK:dutxak eta bainugelak indarrean den araudira egokitu dira. Azken inbertsioa: 73.150,83 euro.
- — NEXT GENERATION FUNTSEN LAGUNTZAK IZAPIDETZEKO LAGUNTZA CSIC TXANTREARAKO ETA ARANTZADIKO KIROL-HIRIRAKO: zerbitzua elkarlanean aritu da Bulego Estrategikoarekin, PIREP deritzen laguntzetan aurkezteko behar diren memoriak eta gainerako dokumentazioa idazteko. Eskatutako ziurtagiri energetikoak egin eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko neurriak proposatu dira.
https://sede.mitma.gob.es/SEDE_ELECTRONICA/LANG_CASTELLANO/OFICINAS_SECTORIALES/VIVIENDA/ARQTCTRA/PIREP/
- — NEXT GENERATION FUNTSEN LAGUNTZAK IZAPIDETZEKO LAGUNTZA ERAIKIN TURISTIKO BATZUETARAKO: Turismo Zerbitzuarekin elkarlanean, laguntza eman da atariko azterlana idazteko, eraikinak hautatzeko eta pleguak prestatzeko, zerbitzu-kontratuak lizitatze aldera eta azterlan energetikoak idazte aldera, turismoarekin zerikusia duten bederatzi udal-eraikinetan, Sf365ri emandako laguntza-programaren barnean . Emandako laguntza: 72.000 euro. https://www.pamplona.es/eu/turismo/turismosostenible
- — KIROL KONTSEILU NAGUSIAK (CSD) KUDEATUTAKO NEXT GENERATION FUNTSEN LAGUNTZAK IZAPIDETZEKO LAGUNTZA: Kirol zerbitzuarekin elkarlanean, memoriak, eraginkortasun energetikoko ziurtagiriak eta beste dokumentu batzuk idatzi dira, CSDk deitutako laguntzetara aurkezteko.
- — AEROTERMIA-INSTALAZIOA ERMITAGAÑAKO ELIKAGAI BANKUAN: kontsumo elektriko handia atzematearen ondorioz, Gizarte Zerbitzuetako alorrari aholkua eman zitzaion, aerotermiaren bidez berotzeko elikagai bankurako erabiltzen den aretoa, erradiadore elektrikoen ordez. Instalazioaren diseinua egin, eta kontratazioan nahiz obren gauzapenean lagundu zen. Azken inbertsioa: 5.500 euro.
- — GAS NATURALEKO HORNIKUNTZAK BATZEA HILERRIAN: eraikinetarako energia-hornikuntza optimizatzeko xedeari jarraikiz, hilerriko hiru hornikuntzak batu egin ziren eta orain bat bakarra dago. 2.000 euro inguru inbertitu dira eta, hilero, 1.400 € aurrezten dira.
IBILGAILU PARKEKO ZERBITZUA
Urtean zehar, honako esku-hartze hauek egin dira, gutxi gorabehera:
- — IATak: 281
- — Konponketa mekanikoak kanpo-lantegian: 108
- — Konponketa mekanikoak kanpo-lantegian: 108
- — Esku-hartzeak Ibilgailu Parkean: 870 (barne dira mantentze-berrikuspenak, matxurak eta esku-hartze txikiak).
- — Guztira, 14 ibilgailuri eman zaie baja eta birziklatu dira.