
Iruñeko Udaleko Aholkularitza Juridikoa Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta zuzendaritzaorganoei aholkularitza juridikoa emateaz arduratzen den administrazio-organoa da. Eginkizun hauek ditu esleiturik: aholkularitza juridikoa ematea, bai eta Iruñeko Udala eta haren erakunde autonomoak epaiketetan defendatu eta ordezkatzea ere. 2019. urtean, honako langile hauek ditu: 2 administrari –Osoko Bilkuraren Idazkaritzan ere lan egin zuten–, 7 pertsona Zuzenbidean lizentziadunak eta 10 legelari, bai eta Tokiko Gobernu Batzarrari eta Aholkularitza Juridikoaren Zuzendaritzari laguntzeko organoko titularra ere (organo hori beharrezkoa da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 130.1.B.d) artikuluaren arabera). Hirigintza Gerentziaren aholkularitza juridikoan, gainera, 3 legelari eta Zuzenbideko lizentziadun bat ditu, baita zuzendaria ere.
- Iruñeko Udalak eta haren organismo autonomoek esleitutako kontratuei buruzko nahitaezko legezkotasun-txostenak egitea; kontratuen ezaugarriak idaztea; parte hartzea, idazkari-lanak eginez, prozedura negoziatuetako kasuan kasuko kontratazio-mahaietan eta negoziazio-batzordeetan.
- Iruñeko Udalaren besterentzeak, administrazio-emakidak, erabilera-lizentziak eta ondasunen errentamenduak arautu zituzten baldintza-plegu eta kontratuak prestatzea eta txosten juridikoak egitea, eta, gainera, kontratazio-mahaietan parte hartzea idazkaritza-eginkizunetan.
- Dirulaguntzetarako deialdien oinarriak idazteko lanetan parte hartzea, dirulaguntzetarako deialdien gaineko legezkotasun-txostenak prestatzea eta balorazio-batzorde batzuetan parte hartzea dirulaguntzak emateko proposamenak egiteko.
- Lankidetza-hitzarmenen prestaketan parte hartzea, eta Iruñeko Udalak onetsi zituen hitzarmenen gaineko legezkotasun-txostenak egitea.
- Herritarrendako lege-aholkularitzaz arduratzea Emakumeendako Udal Arreta Zerbit.
- Hirigintza-lizentzien espedienteetan txosten juridikoak egitea, hirigintza-legezkotasuna babestea eta arlo horretako zehapen-espedienteak egitea.
- Iruñeko Udaleko Hiria Birgaitzeko Bulegoak kudeatu zituen birgaitzeko laguntzen espedienteetan aholkularitza juridikoa ematea.
- Herritarrei aholku ematea eraikinak zaharberritzearekin lotutako alderdi juridikoen gainean, jabeen erkidegoen akordioek eraikinak zaharberritzeari dagokionez izan behar duten edukiaren gainean, bai eta akordio horiek baliozkoak izateko izan behar dituzten betebehar juridikoen gainean ere. Bestalde, Hiria Birgaitzeko Bulegoan bertan egindako jabeen erkidegoen batzarretan ere parte hartzen du.
- Txosten juridikoak egitea, plangintza- zein birpartzelazio-dokumentuak eta urbanizazio-proiektuak onesteko, bai eta Iruñeko Udalak onetsitako hirigintza-plangintzako eta -kudeaketako hitzarmenetan ere.
- Txosten juridikoak egitea zirkulazioko, ingurumeneko, hiri-ekologiako eta osasuneko zehapen-espedienteetan.
- Txosten juridikoak egitea langileekin zerikusia duten gaietan, eta langileak hautatzeko prozeduretan parte hartzea.
- Txosten juridikoak egitea ondarezko erantzukizuneko espedienteetan eta udal-ondasunei egindako kalteak erreklamatzeko espedienteetan.
- Teknikariekin elkarlanean ordenantzak idaztea, eta horiei buruzko legezkotasun-txostenak egitea.
- Aholkularitza juridikoa ematea erroldatze, udal-erregistro, ezkontza zibil eta izatezko bikoteen gaineko espedienteekin lotuta.
- Udal Alorretako idazkaritza teknikoen eta Osoko Bilkuren Idazkaritzaren ordezkapen-lana egitea, haiek oporretan, baimen-egoeretan eta aldi baterako lanerako ezintasun-egoeretan daudenean.
- Aholkularitza juridikoa eta idazkaritza-eginkizunak egitea Haur Eskolen erakunde autonomoarentzat, Gayarre Antzokia udal-fundazioan eta Emakumearen Kontseiluan.
- Laguntza ematea, idazkari- eta mahaikide-eginkizunak betez, honako merkataritza-sozietate hauetako akziodunen batzarretan eta administrazio-kontseiluetan: Iruña Biziberritzen SA (PCH), ASIMEC SA, Comiruña SA, Mercairuña SA eta Asociación Navarra de Informática Municipal SA (ANIMSA).
- Zinegotzigoek, alorretako zuzendaritzek, idazkaritza teknikoek eta Iruñeko Udaleko langileek hitzez egindako hainbat kontsultari erantzun zitzaien.
- Iruñeko Udala defendatzea jurisdikzio-ordena guztietako epaitegi eta auzitegietan.
Gorako jotzeko errekurtsoak. 218 errekurtso berri izapidetu dira, eta guztira 165 ebatzi.
Ebatzitako errekurtsoen emaitzei dagokienez: 14 ez dira onartu (% 8,48), 14 artxibatu egin dira (% 8,48), 1ek atzera egin du (% 1,53) eta 95 ezetsi egin dira (% 57,57). Baietsitako 61 horietatik 39 (% 23,63) osorik baietsi dira, eta 22 (% 23,02), partzialki.
Ebazteko: 52
2019an, zerbitzu juridikoak Iruñeko Udala eta haren erakunde autonomoak defendatzeaz arduratu dira administrazioarekiko auzien ordenako, ordena zibileko, merkataritza-ordenako, zigor-ordenako eta lan-ordenako epaitegi eta auzitegietan jarraitutako 242 prozeduratan (auto nagusiak eta intzidentalak zenbatu dira).
Prozedura motaren arabera, auto nagusi eta intzidentaletako defentsa egin zen administrazioarekiko 242 auzitan, ordena zibil eta merkataritza-ordenako 41etan, zigor-ordenako 27tan eta lan eta gizarte-segurantzaren arloko 54tan. Gainera, legelari-laguntza ere eman du udal-langileek zigor-prozeduretan ikertu gisa emandako deklarazioetan.
Defendatutako administrazioarekiko auzien prozeduretatik, prozedura zibiletatik eta zigor-prozeduretatik 184k zenbateko zehaztugabea zuten. Bertze 139 prozedurek zenbateko zehaztua zuten; orotara, 14.344.526,97 euro.
2019an, administrazioarekiko auzien arloan, arlo zibilean eta zigor-arloan 134 prozedura amaitu dira (administrazioarekiko auzietako 101 prozedura, 18 prozedura zibil eta 15 zigor-prozedura), eta horietatik 92 prozedura nagusiak izan dira. Amaitutako prozeduretatik, 84 (% 62,68) udal-interesen aldekoak izan dira, eta gainerakoak, 50 (% 37,31), aurkakoak.
Kostuei dagokienez, Iruñeko Udalak eta haren erakunde autonomoek 66.761,22 euro jaso dituzte, eta 73.059,14 euro ordaindu.