
Programa honen helburua hiriko turismo-politika kudeatzeko sistema hobetzea da. Jarduerak:
TURISMO-SEKTOREKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZAK, 35.000 EUROKO GASTU BAIMENDUAREKIN. Laguntzen deialdi honek hiru jarduera-ildo ditu: batetik, dinamizazio turistikoko ekintzak; bigarrenik, sustapena; eta, hirugarrenik, produktu turistikoa sortzea. Berrikuntza gisa, dinamizazio-ekintzak sustatu ditu laguntza-deialdi berri honetan, bokazio eta erakargarritasun turistiko argiarekin. Gainera, turismo-produktuak sortzeko laguntza-lerroa indartu da, hirian paketatutako eskaintzaren presentzia hobetzeko. 7 erakunde aurkeztu dira 3.1 ekintza-lerrora (turismoa dinamizatzeko ekintzak); 6 erakunde 3.2 lerrora (sustapena); eta erakunde bat 3.3 lerrora (turismo-produktua sortzea). Guztira, 36 jarduera izan dira, eta 21.381,27 € banatu dira.
Programa honen helburua da Iruña helmuga gisa sendotzeko garatu beharreko alderdiak lantzea, hala nola helmugaren irudia hobetzea, fluxuen kudeaketa adimenduna, turismoaren ezagutza lantzea, turismoa teknifikatzea, inbertsio publikoaren eraginkortasuna eta jarduera turistikoaren inpaktu negatiboak identifikatzea eta kudeatzea (masifikazioa, zikinkeria, ordutegiak, alokairu turistikoak, zarata...). Ekintza hauek egin dira:
UDAL-ESKUMENEKO ARAUDI TURISTIKOA
Behin-behineko bizilekuaren erabilerari buruzko aldaketak onestea: 2019ko azaroaren 19an, osoko bilkurak erabaki zuen Udal Planeko behin-behineko bizilekuaren erabileraren eta Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketak onartzea (2018/03/01ean eta 2018/02/08an argitaratuak, hurrenez hurren).
Iruñerriko turismo-ostatuen eskaintzaren jarraipen-txostena, maiatzean eta ekainean eginikoa, zeinaren helburua baita Iruña helmugan arautu gabe dauden turismo-ostatuen eskaintza identifikatzea; ostatu horiek P2P plataforma nagusietan eskaintzen dira, San Fermin aurreko egunetan.
Prezio publikoak arautzen dituen 9. arau-aldaketa merkatuko prezioen araberako tarifak ezartzeko eta PIC txartela erabiltzearen ondoriozko deskontuak ezartzeko.
SEINALEZTAPEN TURISTIKOA.
Hiriko interpretazio-seinale turistiko guztiak aldatu dira, Arrotxapeko igogailuan plano turistiko bat instalatu da eta norabide-seinaleen zati bat berritu da. Azkenik, norabide- eta kokapen-seinale batzuk erretiratu dira.
ULTREIA DONEJAKUE BIDEAREN INTERPRETAZIO ZENTROA ETA TURISMO BULEGOA.
Turismo Bulegoak lizitazioan jasotako eskuduntzekin jarraitzen du. Lizitazio horretan funtzio gehiago ematen dira komunikazioaren, merkaturatzearen eta PIC txartelaren sustapenaren arloan, eta horrek asko bultzatzen du zerbitzua, bai eta haren eraginkortasuna hobetu ere. Bestalde, martxoan Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa (Ultreia) ireki zenez, eta San Bartolomeko Gotorlekuko lanak ebazteko zeudenez, San Bartolomeko Gotorlekuko informazio-postua Ultreiara aldatu da.
2019an, aurrez aurreko tiketak (turismo-bulegoa) eta onlineko txartelak webgunearen bidez saltzeko sistema bat jarri da martxan..
IRISGARRITASUNA.
Jacob@ccess proiektuaren bazkide gisa, zeinaren helburua baliabide kultural-turistiko irisgarriak lantzea baita, Iruñeko Udalak, modu parte-hartzailean eta Koine Aequalitas fundazioarekin lankidetzan, Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa (Ultreia) jarri du abian. Zentroak 2019ko martxoaren 21ean ireki zituen ateak. Topaketak sustatu ditu erakunde eta profesional askorekin, jardunbide egokiak identifikatzeko eta proiekturako ekarpenak jasotzeko. Gainera, irisgarritasunaren arloko jardunbide egokien inbentarioan laguntzen du, bai eta bazkideek proiektu honen esparruan garatutako azpiegituretan landu beharreko gaiak eta elementu partekatuak hautatzen ere.
BERTZE HELMUGA batzuekiko sinergiak indartzea.
Donejakue Bideko Udalerrien Elkartea: Turismo Zerbitzuak 2019ko otsailaren 22an elkarteak sustatutako mahai teknikoetan parte hartu du; horietan, halaber, administrazio autonomoetako teknikariek ere esku hartu dute. 2019ko urriaren 18an, elkarteko zuzendaritza-batzordea berritu zen, eta Enrique Maya Iruñeko alkatea hautatu zuten lehen presidenteorde.
Programa honen helburua da Iruña helmuga adimendun bihurtzea, helmuga turistiko berritzaile gisa ulertuta, etengabeko eguneratze teknologikoko ezarpen egokiarekin, zeina, guztientzat eskuragarri izateaz gainera, iraunkorra izanen baita denboran.
TURISMOAREN BEHATOKIA
Honako puntu hauetan bildutako datuak aurkeztu dira:
1. Turismo Bulegoa.
2. Ultreia, Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa.
3. Jesus eta Maria erromes-aterpetxea.
4. Paderborne erromes-aterpetxea.
5. Autokarabanendako eremua.
TURISMO-BULEGOA
2019ko bisitari kopurua, guztira, aurreko urtekoa baino zertxobait handiagoa izan da. Nabarmentzekoa da nazioarteko bisitarien kopurua bereziki areagotu izana. Esan behar da aurten Turismo Bulegoak 2018an baino informatzaile bat gutxiago izna duela (4 lagun, 5 izan beharrean).
Se presentan los datos recabados en los siguientes puntos:
1. Oficina de turismo.
2. Centro de interpretación del Camino de Santiago, Ultreia.
3. Albergue turístico de Jesus y María.
4. Albergue de peregrimos de Paderborn.
5. Area de autocaravanas.
TURISMO-BULEGOA
2019ko bisitari kopurua, guztira, aurreko urtekoa baino zertxobait handiagoa izan da. Nabarmentzekoa da nazioarteko bisitarien kopurua bereziki areagotu izana. Esan behar da aurten Turismo Bulegoak 2018an baino informatzaile bat gutxiago izna duela (4 lagun, 5 izan beharrean).
|
|
2019 |
2018 |
Aldakuntza |
|
Bisitari nazionalak |
80.164 |
79.175 |
+1,24% |
|
Nazioarteko bisitariak |
49.644 |
47.334 |
+4,88% |
|
GUZTIRA |
129.808 |
126.509 |
+2,60% |
Hileroko banakapenean, ikusten da bisitarien puntu gorena abuztua dela, baina esan daiteke goi-denboraldia uztailean hasten dela, eta irailera arte iraun; irailean ekainean baino bisitari gehiago izan da.
Era berean, nabarmentzekoa da otsail eta martxo bitartean gora egiten duela bisitarien kopuruak; horren arrazoia da batez ere Donejakue bideko erromesaldi-denboraldia martxoan hasi eta urrian amaitu ohi dela.
Maiatzean, ekainean eta urrian ere bisitari asko erregistratu ohi da; izan ere, bidaia-agentzien talde programatu ugari izaten dira hilabete horietan, bai eta Iruña bisitatzera etortzen diren pertsonak ere, batez ere kongresuen eta lan-arrazoien ondorioz.
|
Hilabetea |
2019 |
2018 |
Aldakuntza |
|
URTARRILA |
1.703 |
518 |
2.221 |
|
OTSAILA |
2.348 |
718 |
3.066 |
|
MARTXOA |
4.488 |
1.214 |
5.702 |
|
APIRILA |
7.765 |
5.042 |
12.807 |
|
MAIATZA |
5.512 |
6.689 |
12.201 |
|
EKAINA |
5.335 |
5.898 |
11.233 |
|
UZTAILA |
10.689 |
6.819 |
17.508 |
|
ABUZTUA |
19.202 |
9.110 |
28.312 |
|
IRAILA |
8.255 |
8.172 |
16.427 |
|
URRIA |
6.049 |
4.138 |
10.187 |
|
AZAROA |
4.340 |
797 |
5.137 |
|
ABENDUA |
4.478 |
529 |
5.007 |
|
GUZTIRA |
80.164 |
49.644 |
129.808 |
Zentroa martxoaren 21ean ireki da. Ezin da konparaziorik egin jende kopuruari dagokionez, duela gutxi ireki baita.
|
Zenbat arreta egin diren |
2.659 |
|
Bisitari nazionalak |
3.700 |
|
Nazioarteko bisitariak |
2.566 |
|
GUZTIRA |
6.266 |
Jesus eta Maria aterpetxe turistikoak 20.564 turista jaso zituen 2019an, horietatik % 99 erromesak. Horrek esan nahi du jaitsiera txiki bat izan dela aterpetxean ostatu hartu duten pertsona guztiekiko, 2018an 20.607 izan baitziren. Aterpetxea urte osoan egoten da irekita; urtarrilaren 1etik 7ra, uztailaren 5etik 14ra eta abenduaren 24tik 31ra soilik ixten da.
Hilabetez hilabete, maiatzean eta irailean izan da jende gehien. Aterpearen
Aterpearen erabiltzaile guztien % 78 atzerritarrak dira (16.030), eta % 22 espainiarrak (4.534).
|
ERROMESAK |
2019 |
|
URTARRILA |
243 |
|
ESPAINIARRAK |
32 |
|
ATZERRITARRAK |
211 |
|
OTSAILA |
412 |
|
ESPAINIARRAK |
147 |
|
ATZERRITARRAK |
265 |
|
MARTXOA |
1.000 |
|
ESPAINIARRAK |
238 |
|
ATZERRITARRAK |
762 |
|
APIRILA |
2.676 |
|
ESPAINIARRAK |
550 |
|
ATZERRITARRAK |
2.126 |
|
MAIATZA |
2.987 |
|
ESPAINIARRAK |
383 |
|
ATZERRITARRAK |
2.604 |
|
EKAINA |
2.571 |
|
ESPAINIARRAK |
589 |
|
ATZERRITARRAK |
1.982 |
|
UZTAILA |
1.719 |
|
ESPAINIARRAK |
495 |
|
ATZERRITARRAK |
1.224 |
|
ABUZTUA |
3.124 |
|
ESPAINIARRAK |
949 |
|
ATZERRITARRAK |
2.175 |
|
IRAILA |
3.055 |
|
ESPAINIARRAK |
464 |
|
ATZERRITARRAK |
2.591 |
|
URRIA |
1.835 |
|
ESPAINIARRAK |
403 |
|
ATZERRITARRAK |
1.432 |
|
AZAROA |
700 |
|
ESPAINIARRAK |
208 |
|
ATZERRITARRAK |
492 |
|
ABENDUA |
242 |
|
ESPAINIARRAK |
76 |
|
ATZERRITARRAK |
166 |
|
GUZTIRA 2019 |
20.564 |
Paderborne erromes-aterpetxeak 4.531 erromes jaso ditu 2019an (4.702 2018an). Herenak Alemaniatik etorriak.
|
TAG |
MRZ |
APR |
MAI |
JUN |
JUL |
AUG |
SEP |
OKT |
SUMME |
|
Australien |
4 |
12 |
10 |
10 |
4 |
3 |
13 |
6 |
62 |
|
Brasil |
5 |
11 |
20 |
8 |
5 |
13 |
9 |
5 |
76 |
|
Alemania |
100 |
232 |
262 |
128 |
132 |
186 |
244 |
149 |
1.433 |
|
Ingalaterra |
9 |
17 |
22 |
10 |
12 |
12 |
29 |
10 |
121 |
|
Frantzia |
10 |
31 |
53 |
67 |
68 |
55 |
60 |
46 |
390 |
|
Italia |
17 |
60 |
68 |
55 |
65 |
98 |
69 |
31 |
463 |
|
Herbehereak |
7 |
27 |
19 |
4 |
12 |
7 |
20 |
6 |
102 |
|
Austria |
7 |
8 |
26 |
5 |
4 |
7 |
9 |
6 |
72 |
|
Suedia |
1 |
10 |
14 |
11 |
7 |
5 |
11 |
4 |
63 |
|
Suitza |
1 |
17 |
5 |
15 |
6 |
7 |
18 |
7 |
76 |
|
Espainia |
25 |
46 |
20 |
54 |
74 |
87 |
54 |
42 |
402 |
|
Hego Korea |
18 |
24 |
31 |
8 |
63 |
5 |
24 |
18 |
191 |
|
AEB |
9 |
36 |
43 |
62 |
28 |
27 |
46 |
18 |
269 |
|
Bertze batzuk |
54 |
93 |
123 |
130 |
98 |
105 |
135 |
73 |
811 |
|
Guztira |
267 |
624 |
716 |
567 |
578 |
617 |
741 |
421 |
4.531 |
Autokarabanen arloa % 22 inguru handitu da 2018. urtearekin alderatuta, bai eragiketei dagokienez, bai diru-bilketei dagokienez.
|
AUTOKARABANEN APARKALEKUA. IRUÑA 2018. 2017ko uztail hasiera |
||||||||
|
DIRU-BILKETA |
ERAGIKETAK |
PLAZAK: 33 |
||||||
|
TELEPARK |
KUTXAZAINAK + KRED. TXAR. |
GUZTIRA |
TELEPARK |
KUTXAZAINAK + KRED. TXAR. |
GUZTIRA |
OCUPACIÓN |
||
|
2018ko urtarrila |
8,00 |
1438,00 |
1.446,00 |
2 |
145 |
147 |
14,37% |
|
|
2018ko otsaila |
40,00 |
1544,00 |
1.584,00 |
12 |
156 |
168 |
16,42% |
|
|
2018ko martxoa |
54,00 |
3556,00 |
3.610,00 |
11 |
332 |
343 |
33,53% |
|
|
2018ko apirila |
48,00 |
4830,00 |
4.878,00 |
7 |
475 |
482 |
47,12% |
|
|
2018ko maiatza |
74,00 |
5868,00 |
5.942,00 |
16 |
554 |
570 |
55,72% |
|
|
2018ko ekaina |
30,00 |
4808,00 |
4.838,00 |
2 |
457 |
459 |
44,87% |
|
|
2018ko uztaila |
48,00 |
10028,00 |
10.076,00 |
5 |
684 |
689 |
67,35% |
|
|
2018ko abuztua |
4,00 |
10.204,00 |
10.208,00 |
1 |
1029 |
1030 |
100,00% |
|
|
2018ko iraila |
12,00 |
7.294,00 |
7.306,00 |
6 |
709 |
715 |
69,89% |
|
|
2018ko urria |
20,00 |
6.302,00 |
6.322,00 |
1 |
602 |
603 |
58,94% |
|
|
2018ko azaroa |
16,00 |
3.774,00 |
3.790,00 |
1 |
360 |
361 |
35,29% |
|
|
2018ko abendua |
52,00 |
4.834,00 |
4.886,00 |
15 |
467 |
482 |
47,12% |
|
|
GUZTIRA, 2018 |
406,00 |
64.480,00 |
64.886,00 |
79,00 |
5.970,00 |
6.049,00 |
||
|
AUTOKARABANEN APARKALEKUA. IRUÑA 2018. 2017ko uztail hasiera |
|||||||||
|
DIRU-BILKETA |
ERAGIKETAK |
PLAZAK: 33 |
|||||||
|
TELEPARK |
KUTXAZAINAK + KRED. TXAR. |
GUZTIRA |
TELEPARK |
KUTXAZAINAK + KRED. TXAR. |
GUZTIRA |
OCUPACIÓN |
|||
|
2019ko urtarrila |
4,00 |
2.846,00 |
2.850,00 |
1 |
276 |
277 |
27,08% |
||
|
2019ko otsaila |
24,00 |
3.152,00 |
3.176,00 |
2 |
302 |
304 |
32,90% |
||
|
2019ko martxoa |
108,00 |
4.962,00 |
5.070,00 |
16 |
491 |
507 |
49,56% |
||
|
2019ko apirila |
48,00 |
7.248,00 |
7.296,00 |
8 |
716 |
724 |
73,13% |
||
|
2019ko maiatza |
64,00 |
6.258,00 |
6.322,00 |
11 |
574 |
585 |
56,11% |
||
|
2019ko ekaina |
130,00 |
5.832,00 |
5.962,00 |
15 |
574 |
589 |
57,58% |
||
|
2019ko uztaila |
190,00 |
11.314,00 |
11.504,00 |
21 |
775 |
796 |
77,81% |
||
|
2019ko abuztua |
194,00 |
10.438,00 |
10.632,00 |
22 |
1087 |
1109 |
100,00% |
||
|
2019ko iraila |
196,00 |
9.056,00 |
9.252,00 |
23 |
857 |
880 |
86,02% |
||
|
2019ko urria |
108,00 |
7.526,00 |
7.634,00 |
13 |
724 |
737 |
72,04% |
||
|
2019ko azaroa |
156,00 |
4.196,00 |
4.352,00 |
36 |
368 |
404 |
39,49% |
||
|
2019ko abendua |
130,00 |
4.840,00 |
4.970,00 |
16 |
446 |
462 |
45,16% |
||
|
GUZTIRA, 2019 |
1.352,00 |
77.668,00 |
79.020,00 |
184,00 |
7.190,00 |
7.374,00 |
|||
2019an, hiru proiektu zeuden indarrean: Jacob@ccess eta Kintoan Barna.
- Jacob@ccess (Donejakue bidea) Iruñeko Udalak Jacob@ccess proiektuaren bazkide gisa parte hartzen du. Proiektu hori Espainia- Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Lankidetza Programak (POCTEFA 2014-2020) finantzatzen du, EEGF funtsen bidez. Jacob@ccess proiektuaren parte diren herri guztietan (Iruña, Jaka eta Ostabat-Izura) DoneJakue bideari buruzko interpretazio-zentro bat garatzea da helburua, pertsona guztientzat eta, bereziki, desgaitasunen bat dutenentzat irisgarria izanen dena. Gainera, Martilluén (Huesca) aterpetxe egokitu bat jarriko dute martxan. Proiektu horren esparruan, Udalak jardunbide egokien eta baliabide erabilgarrien inbentarioan laguntzen du, eta, gainerako bazkideekin batera, azpiegituretan landu beharreko gai eta elementu partekatuen hautaketan parte hartzen du.
- Kintoan Barna (natura eta kultura) (natura eta kultura): proiektu honen helburua Kintoko inguruaren erakargarritasuna areagotzea da, dinamizazio eta errebalorizazio ekonomikoko ekintzak garatuz bertako biztanleen, eragile sozialen eta bisitarien mesedetan. Iruñeko Udalak turismo-produktuaren komunikazio-jardueretan eta garapenean parte hartzen du (ibilbidearen amaiera – hasiera). 2019an, proiektua hasteko hainbat bilera egin dira.
Proiektu horren jarraipena egin da, eta 28 enpresa atxiki zaizkio. Sarrerak saltzeko sistemaren helburua da tokiko produktu turistikoa errazago merkaturatzea eta turistak produktu horiek eskura izatea. Ekimen hau Pamplona-Iruña Card (PIC) produktuaren garapenaren barruan kokatzen da..
2019an, Lorategi eta Kultura Alorrarekin lankidetzan, «Iruña loretan» dinamizazio-jarduera egin da, zeinaren helburua hainbat jarduera egitea baita hiriko parke eta lorategiei balioa emateko. Proiektu erabakigarria da, jasangarritasunaren helburu estrategikoa garatzeko. Hainbat arlotan lan egiten du, hala nola gizartean, kulturan, turismoan, ekologian eta elkartasunean. Jaialdi hau, martxoan hasi, eta maiatzean amaitzen da. Bere jardueren artean lorategi iragankorrak, bisita gidatuak, lorategietako jarduera kulturalak eta abar daude. Gainera, honako jarduera hauek egiten dira:
- Parkeen esploratzailea: bisita gidatua Iruñeko parkeetara, familientzat. 4 jardunaldi.
- Bisita gidatuak parkeetara helduentzat: 4 jardunaldi..
- Kultura-jarduerak: piano flotatzailearen kontzertua Yamaguchi parkean eta Hutsun taldearen kontzertua Media Luna parkean.
Jacob@ccess proiektuaren esparruan, Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa (Ultreia) ipini da abian. Jarduerak eta jardunaldi tekniko bat egin dira zentroa irekitzeko. Donejakue bidea dinamizatzeko programa bat jarri da abian. Programa horren barruan, honako hauek sartzen dira:
- Talde eta turistentzako bisita gidatuak urte osoan zehar: Iruñeko Donejakue bidea 45 aldiz bisitatu da (Ultreia zentroan amaiturik). 490 pertsonak parte hartu dute (456 gaztelaniaz eta 34 ingelesez). Talde gehienak desgaitasunen bat zuten pertsonaz osatuak ziren, eta erretiratuen hainbat klubek ere esku hartu dute.
- Uztailaren 25a, Donejakue eguna: Musikata bat eta Donejakue bidearen bisita gidatu berezia egiten da Iruñean.
- «Bertze Donejakue bidea» hitzaldia Kondestablearen Jauregian.
- Ginkana: «Iruña bidean lehena». Familiei zuzendua da, eta hiru jardunaldi egin dira.
2 bisita gidatu egiten dira Aranzadiko baratzeetara, inguruan ibilaldi bat egiten da tren turistikoan. Tren turistikoa Iruñean barna ibiltzen da asteburuan.
Harresia dinamizatzeko ekintzak, honako jarduera hauekin:
«Harresia kantatu, kontatu eta dastatu» bisita gidatu berri bat sortu zen, harresiaren historia ikuspegi historiko, arkitektoniko eta sozial batetik kontatzea helburu duena, betiere espazioa Hondarribiko eta Baionako hiriekin erlazionatuz: 4 jardunaldi
- Taconerako sekretuak ihes-jokoa. Logika eta talde-lana emozioarekin eta dibertimenduarekin uztartzen dituen jokoa da, erronka edo misio bati irtenbidea emateko. Udan 6 jardunaldi eskaintzen dira.
- «Jaunak eta armadurak» bisita gidatua familientzat udako hilabeteetan. 6 jardunaldi.
- Karrikadantza Zaldi Zuriaren zokoan, uda-partean. 3 jardunaldi.
MICE turismo-mahaiaren lan-bileretan parte hartzea. Iruñean 2018an egin ziren bileren turismoari buruzko azterlan bat egin da. Alderantzizko jardunaldi batean parte hartu da Alemaniako merkatuarekin, eta zuzeneko bertze jardunaldi batean Frantziako merkatuarekin. IBTM azokan parte hartu da. CONEXO aldizkarian eginiko argitalpena. Udalaren webguneko MICE ataleko edukiak hobetzeko azterlana.
Osasun Klusterraren lan-bileretan parte hartzea eta hiria produktu horren esparruan sustatzeko ekintzak finantzatzea.
3 bisita gidatu egin dira «Iruña, pilotaren munduko hiriburua» egitasmoaren barnean.
IRUÑEKO TURISMO-WEBGUNE OFIZIALA:Udalaren webgunean dagoen turismo-webgunea hobetzeko lanekin jarraitu dugu.
SARE SOZIALAK:: hiru sare sozialekin lan egiten da (Twitter, Facebook eta Instagram). Urtearen hasieran, lehen hiru hilabeteetan, adierazleek goranzko joera izan dute. Jarraitzaile kopuruaren igoera hilean 50 ingurukoa da, baina egonkortu egin da azken aldietan. Martxoan, Instagram sendotu egin da gehien hazten ari den sare sozial gisa. Edukiei dagokienez, Iruñeko baliabide turistikoei buruzko informazioa eta argazkiak argitaratzen dira, baita hirian egiten diren hainbat ekitaldiri buruzkoak ere.
Hamabostean behin newsletterra ateratzen da, jardueren agendaren programazioarekin.
- Salta Conmigo blogarien kanpaina: influencer-ekin eginiko kanpaina (hiru egunez Iruñera eginiko ihesaldi bat finantzatzea otsailean).
- CondeNast Traveler, publizitate-erreportajea: 1. orria 2019ko otsaileko zenbakian.
- Ongi Etorri Gipuzkoa, publizitate-erreportajea: 1. orria, frantsesez (2019ko martxoa),
Sudouest egunkariarekin.
- On Barcelona, publizitate-erreportajea: orrialde erdia katalanez (martxoak 29),
El Periódico de Catalunya egunkariarekin.
- Radio Popular Bilbao, iragarkia: 24 espot (apirilak 8 -13), Itzulia txirrindulari-ekimenarekin batera.
• Udan:
- Udako blogariak: - Algo que recordar familia-bidaiei buruzko blogeko Lucy, Rubén eta Kokeren bisita.
- Kanpoko publizitatea:
- Autobus-geltokia: kartel inprimatua olanan.
- Autobusetako eta aireportuko mupietan.
- Edikuluak: 3 denboraldi.
- Facebook Ads (ekaina eta uztaila): Facebooken eta Instagramen 50 segundoko bideo bat sustatzea, Artworks eta time lapse miniklip tematikoen irudiak nahasturik. Zabalkundea sanferminen aurreko hiru asteetan (ekainaren 17tik uztailaren 7ra), jaien aurreko estaldura mediatikoa aprobetxatzeko. Bigarren bolada, uztailaren 15etik 29ra bitartean bi astez emititzeko, hiriko bisitak eta udako jarduerak sustatzeko.
LIBURUXKAK: 2019an hiruhileko agenda turistikoa landu da.
FOROAK ETA AZOKAK: 2019ko urtarrila, Nazioarteko Turismo Azokan (FITUR) parte hartzea.