
2019. urtean, agiriak erabiltzeko eta erreproduzitzeko 250 eskabide eta informazio-espediente izapidetu ziren. Gainera, dokumentu-ondarearen kudeaketarekin eta Udalaren ondare historiko-artistikoaren kontserbazioarekin lotutako espedienteak izapidetzeko eskaturiko 9 txosten tekniko egin ziren, udaleko zenbait arlok sustaturik.
• 2.085 erabiltzailek kontsultatu dituzte artxiboko funtsak (645 emakumek eta 1.440 gizonek). Guztira, 69.185 dokumentu kontsultatu dira, eta 2018an, berriz, 64.488. Horietatik, gehien kontsultaturikoak funtsak eta argazki-bildumak izan dira (52.169); ondoren, biztanleen udal-erroldaren seriea (2.905) eta, haien ondotik, eraikuntza-lizentzien espedienteen seriea (2.864)..
• Bilduma bibliografiko eta hemerografikoetan 6.010 kontsulta izan dira; 2018an, berriz, 4.883.
Iruñeko Udal Artxiboaren erabiltzaileek aurrez aurrekoa baliatzen dute.
DOKUMENTUEN KUDEAKETA
• Udal Artxiboak Iruñeko Udalaren eta haren sektore publikoaren prozeduren katalogoa egiten parte hartzen du, Dokumentu Elektronikoaren Plan Zuzentzailearen garapenaren eta Dokumentuen Kudeaketa Politikaren definizioaren barruan.
• Iruñeko Udal Artxiboak parte hartu du «Dokumentu Elektronikoaren Plan Zuzentzailea: e-dokumentuak kudeatzeko eredu bat» aurkezteko ekitaldian, zeina gobernu-talde berriko zuzendariei eta idazkari teknikoei eskaini baitzaie.
SARRERAK
• Sanferminetako jatorrizko 5 kartel, 2006, 2008, 2013, 2016 eta 2019koak.
• Udalbatzaren osoko bilkurari eta batzordeei eta haren erakunde autonomoei dagozkien 38 aktaren erregistroak eta alkatearen eta zinegotzi delegatuen 2017ko ebazpenak.
• Partikularren dohaintzetatik, udal-bulegoen ezohiko transferentzietatik eta erosketen bidez eskuratutako 1.366 argazki.
• Liburutegi osagarrian 50 liburu gehitu dirar.
• Nafarroan argitaratutako 1.882 ale hemerografiko.
ANTOLAKETA- ETA DESKRIBAPEN-PROZESUAK
• III. fasea: Erdi Aroko dokumentuen bilduma berrantolatzea eta deskribatzea (1129-15).
• Iruñeko Udal Bildumako eta Erraldoien Konpartsako 3.785 argazkiren deskribapena.
• Zubieta y Retegui argazki-funtseko 2.964 positiboren gaineko inbentario azalekoa.
• Zubieta y Retegui funtseko 2.350 negatiboren inbentario azalekoa (1.541, beirazko euskarrian, eta 809, euskarri plastikoan).
• 15.805 irudi digitalen aldez aurreko inbentarioa, Zubieta y Retegui funtsen 101 CDtan jasoak.
INSTALAZIOEN KONTSERBAZIOA ETA EKIPAMENDUA
• Zubieta y Retegui funtseko 2.350 negatiboren garbiketa (1.541, beirazko euskarrian, eta 809, euskarri plastikoan).
• Hautsitako beirazko 26 negatibo berregitea eta kapsulatzea.
• Zubieta y Retegui funtsaren jabetzako H. Mackenstein (Paris) fabrikatzaileen hauspo bidezko bi argazki-kamera garbitzea.
• 30 dokumentu-pieza zaharberritu dira (27 Mapa, Plano eta Marrazkien Bildumakoak, eta bertze hiru ale Nafarroako XIX. mendeko prentsa historikokoak).
• 214 dokumentu berriro instalatzea pergamino-euskarrian, kontserbazio-kaxa egokietan, eta pergaminoen bildumarako biltegia berregokitzea.
• Vista de la Ciudadela de Pamplona en 1746 margolana zaharberritzea, M. del Mazoren jatorrizkoaren olio-kopia garaikidea (1960), Udalaren ondare historiko-artistikoaren jabetzakoa, udaletxeko osoko bilkuren aretoan paratu aurretik.
• San Joan seminarioko kapera egokitzea eta ekipatzea erabilera anitzeko gela gisa.
DIGITALIZAZIOA
• Zubieta y Retegui funtsari dagozkion argazki-erreportajeen 35 mm-ko 4.144 negatibo.
• 305 dokumentu, pergaminoan eta paperean (663 argazki digital).
• 421 zigilu, argizari, lakre, plaka eta berunezkoak (842 argazki digital).
• 3 obra-lizentziaren espedienteak (76 argazki digital).
• Iruñeko 127 plano.
• Aldi baterako mailegua eta Reille Jeneralaren Bandoa itzultzea (Iruñea, 1811ko abuztuaren 24a) Fontes Linguae Vasconum erakusketarako. Paperezko altxorrak (Nafarroako Artxibo Orokorra).
• Aldi baterako hiru hemerografia-ale mailegatzea Karlismoa Espainiako eleberrigintzan 1876-1912 erakusketarako (Karlismoaren Museoa. Lizarra).
• Gatazkak eta adiskidetasunak burguen Iruñean (XII.-XV. mendeak) Erdi Aroko dokumentuen erakusketaren komisariotza, Kondestablearen jauregian.
• Batasunaren Pribilegioaren aldarrikapenaren urteko ospakizuna zela eta, udaletxean dokumentuak ikusgai jartzeko lanak egin eta ekoiztea.
• Artxiboen Nazioarteko Egunean, Udal Artxiboak bat egin du Artxiboen Nazioarteko Kontseiluaren dibulgazio-ekimenarekin, eta 2 bisita gidatu egin ditu Iruñeko Udal Artxibora. Guztira 108 pertsonak parte hartu dute bisita horietan.
• Desgaitasun intelektuala duten ikasleentzako bisita gidatua, Iruñeko María Ana Sanz ikastegi integratuko Datuen Tratamenduko, Ofimatikako eta Artxiboko Eragiketetako laguntzailea ikastaroan, LH bereziko zikloaren curriculum-diseinuaren jarduera osagarri gisa.
• Bisita gidatuak Gazteentzako Ondarea Sustatzeko Lagunen Elkarteko kideentzat.
• Diario de Navarra egunkariak antolatutako sanferminetako argazki-lehiaketan parte hartu da, epaimahaiko kide tekniko gisa.
• Iruñeko Udaleko Kultura Alorrak antolatutako Iruña Fokatu argazki-lehiaketan parte hartu da, epaimahaiko kide tekniko gisa.
• Berdintasun Alorra buru duen Hirian emakumeak izendatzea proiektuan parte hartu da.
• Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako irakasleekiko lankidetza (San Frantzisko Ikastetxea), ikasleei Gerra Zibilean errepresaliatutako ikastetxe horretako Julia Fernández Zabaleta eta Catalina Alastuey Garaikoetxea irakasleei buruzko ikerketan hasteko proiektu pedagogiko batean.
• Emakumeen memoria programan parte hartu da, familia-eremuan argazki-ondarearen kontserbazioa sustatzeko.
• Toki Administrazioko Artxiboen 35. Mahai Nazionalean parte hartu da (Malaga, martxoak 28-29).
• Nafarroako Unibertsitatean urtarrilean eta otsailean emandako Dokumentuak eta artxiboak kudeatzeko I. ikastaroa eman da (30 orduko iraupena).
• Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak azaroan antolatutako Espediente elektronikoen kudeaketa toki-erakundeetan ikastaroan lagundu da (8 orduko iraupena).
• Hitzarmen bat sinatu da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin, Artxibo Fotografikoen Kudeaketa, Babesa eta Hedapena graduondokoan ematen den ikasketa-planean eskuratutako gaitasun teorikoekin lotutako curriculumetik kanpoko praktikak egiteko (plan horren bidez, ikasleek Artxibo Fotografikoen Kudeaketa, Babes eta Hedapeneko graduondoko diplomatura lortzen dute). Hitzarmen horren barruan, ikasle batek fototekan lan egin zuen 200 orduz, uztailetik irailera bitarte.
• Teknikariak Artxiboaren etorkizuna mintegira joan dira. Nafarroako Gobernuaren Artxiboen Zerbitzuak antolatuta, Nafarroako Artxibo Nagusian.