Gobernu Gardena
Gobernu Gardeneko Alorrean, funtsean, orain arte Alkatetza Kabineteak eta Udal Gerentziak zituzten eginkizunak eta eskumenak elkartzen dira, eta haiei beste eginkizun batzuk gehitzen zaizkie. Hari ematen zaio Udalak Asociación Navarra de Informática Municipal, S.A. (ANIMSA) merkataritza-sozietatearekin dituen harremanen ardura, bai eta Arartekoarekin zein Kontuen Ganberarekin dituenena ere. Alor hau Alkatearen mende dago zuzenean. Helburu nagusia da gobernu-era berria sortzea, oinarritzat hartuta erabateko gardentasuna, informazioa eskuratzeko erraztasuna eta gizarte-partaidetza udal-erabakietan. Horrez gain, udal-administrazioaren modernizazioa, koordinazioa eta arrazionalizazioa sustatuko ditu. Alorra lau lan-arlotan banatuta dago:
a) Alkatetza Kabinetea, Protokoloa eta Komunikazioa.
- Alkatearen aholkularitza, laguntza eta idazkaritza.
- Erakundeekiko eta kanpoko harremanak.
- Protokoloa.
- Kanpora begirako jarduketen koordinazioa eta gainbegiratua.
- Hiriko ekitaldi ofizial eta ospakizunen zuzendaritza.
- Iruñeko Udalaren eta hiri senidetuen arteko harremanen sustapena.
- Alkatetzako kontuak.
- Udal-jarduna helaraztea herritarrei, dela bere bitartekoak baliatuz dela komunikabideen bidez.
- Egun ditugun komunikazio-tresnen zein etorkizunean izan daitezkeenen koordinazioa eta dinamizazioa, bai eta zeregin horretan ari diren udal-langileena ere.
b) Administrazioaren Koordinazio Teknikoa – Udal Gerentzia.
- Aldian-aldian gobernu-alorren funtzionamenduaren koordinazio teknikoa egitea Koordinazio Teknikorako Mahaiaren bidez, bertan alor guztietako zuzendariek parte hartuta; alorretarako elkarguneak proposatuko ditu, halakorik izan ezean. Aipatu mahai horretan, parte-hartzaile iraunkorrak izanen dira Berdintasuneko eta Hizkuntza Politikako zerbitzuak, ziurtatzeko era egokian ezartzen direla hala zeharkako jardun-planak nola erabilerraztasun unibertsala bermatzeko ekintzak.
- Administrazio elektronikoaren ezarpena eta Udalak ANIMSArekin dituen harremanak ordenatu eta gidatzea.
- Alor bat baino gehiago ukitzen dituzten diru-laguntza estrategikoetarako lerro izateko hautagaitzen buru eta koordinatzailea izatea.
- Iruñeko Udaleko memoriak.
- Harremanak Arartekoarekin eta Kontuen Ganberarekin.
- Errolda.
- Erregistroak.
- Izatezko bikoteen erregistroa eta ezkontza zibilak.
- Herritarrei Laguntzeko Zerbitzua.
- Udal Agiritegia.
- Jarduera-planak proposatu eta Udalaren helburuak gauzatzea, eta horiek betetzeko behar diren baliabideak esleitzea, dagozkien aurrekontu-arauekin bat.
- Udalak bere gain hartutako konpromisoak eta adierazleak betetzearen jarraipena, alor guztiekin lan eginik eta aginte-taula integral bat osatuta.
- Udaleko zerbitzuen kalitatea helburu duten jarduketak betetzeko sustapena eta gainbegirada.
- Jarduketa-planen ebaluazioa, haiek aldatzeko edo bertan behera uzteko behar beste proposamen eginda.
- Alorrei urtean-urtean esleitu behar zaizkien baliabideei buruzko proposamena, aurrekontuetan.
- Gobernu-organoei proposatzea haien eskumenen esparruan dagozkien aferak.
- Gobernu Batzarrari proposatzea, hark oneste aldera, hala xedapen-proiektu orokorrak nola haren eskumenen esparruan dagozkion gainerako proposamenak.
- Hala behar izatera, antolaketa-aldaketei buruzko txostena egitea, alorren eta departamentuen antolaketa- eta egitura-proiektuak barne hartuta.
- Aplikazio informatiko berriak abiaraztea, herritarrekiko harremanak hobetze aldera.
c) Soziologia.
- Azterketa soziologikoak egitea informazioa jasotzeko hiriko gizarte-egoeraz eta haren eraldaketez (pobrezia eta haren irismena, etxebizitza, euskararen ezagutza eta erabilera, demografia-bilakaera…), hori guztia erabakiak hartzeko era hobetze aldera.
- Herritarren Behatokiaren eraketa.
- Herritarrek parte hartzeko prozesu guztiak erraztu eta babestea, babes teknikoa emanez Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorraren jardunari.
d) Udal Aholkularitza Juridikoa.
- Zuzenean Alkatearen mende arituta, titularrak (zuzendaria) Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak egozten dizkion eginkizunak izanen ditu: Alkatearendako, Tokiko Gobernu Batzarrarendako eta zuzendaritza-organoendako laguntza eta aholkularitza juridikoa, defentsaren zuzendaritza eta ordezkaritza epaiketetan, eta kontratazioa.
- Bere eginkizunak gauzatuta, titularrak (zuzendaria) behar diren zerbitzuko aginduak eta jarraibideak emanen ditu.
- Zuzenean Aholkularitza Juridikoaren Zuzendaritzaren mende arituta, Tokiko Gobernu Batzarrari laguntzeko organoaren Titularrak Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak egozten dizkion eginkizunak izanen ditu, bai eta zerbitzu juridikoak koordinatzekoak ere.
Galería fotográfica:
115 talde, ikastetxe edo elkartek parte hartu zuten udaletxea ezagutzeko Udalak eskainitako bisita gidatuetan.
Batasunaren Pribilegioaren egunaren ekitaldi zibila
Urtean zehar, alkateak bisita egiten die 100 urte egin duten herritarrei.
Paderborn hiri senidetuko alkatea Iruña bisitatzen
Alkatea Batasunaren Pribilegioaren harira udaletxea ezagutzeko antolatutako bisita gidatuetako bati ongietorria ematen
Alkatea Batasunaren Pribilegioaren harira udaletxea ezagutzeko antolatutako bisita gidatuetako bati ongietorria ematen
Hiri Estrategia Integratua proiektua hegoaldeko auzoetarako (DUSI europar laguntzetarako deialdian aurkeztuko da)
Pamplona SF aplikazio eguneratuaren irudia
Iruñeko Udaleko kultura-gaietarako web berriaren irudia
Herritarrendako Laguntza Bulegoak, Kondestable jauregian, 70.000 pertsona baino gehiago artatu zituen 2015ean
Ziudadelako Filipe II.a aretoak 255 ezkontza zibil hartu zituen 2015ean
Sanferminei lotutako Twitter sarearen inpaktuek bi mila milioitik gora jo zuten
Iruñeko Udal Agiritegiak Karlismoaren Museoari lagatako materiala
140 hedabidetako 450 profesional baino gehiago akreditatu ziren sanferminetako entzierroen berri emateko
2015ean, 199.025 pertsona zeuden erroldatuta Iruñean
Iruñeak eta Yamaguchik bi hirion senidetzearen XXXV. urteurrena gogoratu zuten
Trebatu proiektuaren bilera
Iruñeko erraldoi eta dantzariek New Yorken 1965ean egindako desfilean hartutako 47 argazkietako bat, bertan egondako dantzarietako batek Udal Agiritegiari lagatakoa.
