Gobernu Batzarra
Tokiko Gobernu Batzarrak astearte goizetan egiten du ohiko bilkura. Alkatea da burua, baina horrek beste kide bat eskuordetu dezake presidentziarako, eta zazpi zinegotzi ordezkariak dira Gobernu batzarkide. Horrela legeak agindutakoa betetzen da; izan ere, legearekin bat gehienez ere zinegotzi guztien herenak osa dezake Tokiko Gobernu Batzarra, alkateaz gainera (Iruñean 27 zinegotzi dira). 2014an, Tokiko Gobernu Batzarrak 71 bilera egin zituen. Bilkura haietan, 511 erabaki hartu ziren.
2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | |
---|---|---|---|---|---|
Ohiko bilerak | 47 | 46 | 45 | 44 | 47 |
Ezhoiko bilerak | 1 | 2 | - | 1 | - |
Ezohiko eta premiazko bilerak | 24 | 10 | 23 | 27 | 24 |
GUZTIRA | 72 | 58 | 68 | 72 | 71 |
Hartutako erabakiak | 715 | 576 | 442 | 467 | 511 |
Tokiko Gobernu Batzarra izan da Iruñeko Udaleko kide anitzeko organoen artean lehena espediente guztiak elektronikoki bideratzean. Urtarriletik, Batzar horretako kide diren zinegotziek elektronikoki aldez aurretik kontsulta ditzakete, Udal-espedienteen Kudeatzailearen bitartez, batzarrean eztabaidatuko diren edukiak. Irailaz geroztik, halaber, udal-batzorde informatiboak ere digitalizatu ziren: "Lehendakaritza", "Herritaren Aferak", "Hirigintza", "Iradokizunak eta Erreklamazioak" (bi hilabetean behin), "Kontuak" (sei hilabetean behin) eta "Kontratazioak zaintzekoa" (hiru hilabetean behin).