Zinegotzigo delegatuak
Indarrean dagoen legeriaren arabera, alkateak zinegotzi ordezkariak eskuordetzen ahal ditu, berezko dituen hainbat eskumenetarako. Alkateak, era berean, zinegotzigo bereziak sortzen ahal ditu, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduan aurreikusitako arautzearekin bat.
Zinegotzi ordezkariek eskuordetza-xedapenean aurreikusten diren eskumenak eskuratuko dituzte, edo berariaz eskuordetu ezean, alor bakoitzaren gaien barruan ahalmen, eskubide eta betebehar ororen jabe bilakatuko dira, alkatearen eskumenekoak eta eskuordetzan emateko modukoak izaki eskuordetzan hartutako aferetan. Iruñeko Udalak zazpi zinegotzi ordezkari eta zortzi kudeaketa-alor ditu: zerbitzu orokorrak; hezkuntza eta kultura; herritarren segurtasuna; enplegua, merkataritza eta turismoa; herritarren partaidetza, gazteria eta kirola; proiektuak eta hiri-kontserbazioa; hirigintza, etxebizitza eta ingurumena; eta gizarte-ongizatea eta berdintasuna.
Ebazpenak | |
---|---|
Zerbitzu Orokorrak | 370 |
Hezkuntza eta Kultura | 782 |
Herritarren Segurtasuna | 5.445 |
Enplegua, Merkataritza eta Turismoa; Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirola | 1.544 |
Proiektuak eta Hiri Kontserbazioa | 376 |
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena | 2.200 |
Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna | 538 |
Gerentzia | 103 |
GUZTIRA | 11.358 |
Zuzendaritza ordezkariak | |
---|---|
Ingurumena | 224 |
Ogasuna | 1.799 |
Giza Baliabideak | 785 |
Aholkularitza Juridikoa | 24 |
GUZTIRA | 2.832 |