Iruñeko Udalaren 2014ko Memoria

Giza Baliabideak

Udal-plantilla

Iruñeko Udalak 1.251 langilek osaturiko plantilla dauka, guztira, udal-lan ezberdinak egiteko. Organigrama horren barruan sarturik daude Haur Eskolen Erakunde Autonomoan ari diren 133 langileak eta Hirigintza Gerentziari atxikitako 30ak.

  2010 2011 2012 2013 2014
IRUÑEKO UDALA
Funtzionarioak 1.014 1.033 987 987 936
Aldi baterako langileak 346 244 286 259 315
"HAUR ESKOLAK" ERAKUNDE AUTONOMOA
Egonaldi osoa 117 117 117 117 117
Egonaldi murritza 16 20 20 20 16
HIRIGINTZA GERENTZIA 30 30 30 30 30
GUZTIRA 1.523 1.444 1.440 1.409 1.414

Jarduketak

  • Europako hauteskundeak

Maiatzaren 25ean, igandearekin, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak egin ziren. Hori zela eta, Udalak halakoetarako aurreikusia dagoen makineria jarri zuen abian.  Apirilaren 7tik 14ra, herritarrek beren datuak hauteskunde-erroldan egiaztatu zituzten. Errolda interesdunen eskura jartzen baita aurrez aurreko kontsulta bidez, telefonoz edo bide telematikoz; hots, www.pamplona.es. Honatx botoa emateko baldintza orokorrak: espainiarra edo Europako Erkidegoko herrialde bateko kide izatea; indarreko Hauteskunde Erroldan izena emanda egotea ( hau da, Iruñean erroldatua egotea 2014ko urtarrilaren 30ean), eta maiatzaren 25ean 18 urte izatea.  Europako herritarren kasuan, borondatea agertu izana Espainian bozka egiteko Europako Parlamenturako hauteskundeetan, dela hauetan dela lehenagoko batean.

Estatistika Institutu Nazionalak emandako datuen arabera, Iruñean guztira 146.434 hautesle zeuden hauteskunde haietarako; bestalde, 179 hautes-mahai izan ziren 24 hautes-eremutan kokatuak.  Zozketa eta informatika-prozedura batek erabakitzen dute hautes-mahaien osaera. Zozketaren zerrendan 1.611 izen biltzen dira (179 mahai, eta mahai bakoitzean derrigorrezko hiru kideak, bai eta ordezko lehena eta bigarrena ere).  

  • Funtzionarioen enplegu-baldintzak

Abenduan, Tokiko  Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaleko funtzionarioen enplegu-baldintzen Akordioetan bi aldaketa egitea onetsi zuen.  Bi aldaketak Negoziazio Mahaiko sindikatuekin egindako negoziazioen emaitza izan ziren eta aho batez onetsi ziren.

Zehazki, udal-funtzionarioen enplegu-baldintzen gaineko Akordioen 18. eta 24. artikuluak eta VI. eranskina aldatu ziren, aurrez Segurtasun eta Osasun Batzordeak onetsita, eta era berean, Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezartzen dituen maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuan aurreikusitako neurrien aplikazioa.  Zehazki, batetik, lanpostutan birkokatzeko eta egokitzeko prozedura garatu eta zehaztu zen, saiatuz osasun-arazo baten ondorioz lanpostua betetzeko gai ez diren funtzionarioek lanpostua inguruabar berrietara egokitzeko aukera izatea, edo beste postu batean birkokatzeko aukera izatea, beharrezkoa bada.

Bestalde, erabaki zen 39/2014 Foru Dekretua Iruñeko Udalean aplikatzea, zeinaren xedea baita Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezartzea, eta zenbait formula hartzea, langileek beren borondatez lanaldia murritz dezaten eta, ondorioz, bide ematea aldi baterako kontratazio berriak egiteko. Bi modu daude langileek lanaldia murrizteko: soldata gabeko baimena eta hein batean ordaindutako baimena, foru dekretu horretan jasotako erregulazioaren arabera.

Udal Agiritegia

Udal Agiritegiak hartzen eta gordetzen ditu Udalak 1423. urtetik sortutako agiri guztiak, eta herritarrei aukera ematen die, funts dokumentalak, bibliografikoak, hemerografikoak eta argazkilaritzakoak kontsultatzeko. Hiriari, bertako bizimoduari eta historiari buruzko 19.000 bibliografia-erregistrotik gora kontsultatu daitezke; horien erdiak informatikoki katalogaturik daude.

Beste jarduketa batzuen artean, Udal Agiritegiak Iruñeko erraldoiek New Yorkeko bosgarren etorbidean 1965ean desfilatu zuteneko argazkiak utzi zituen Bilbao Arte eta Kultura Zentroan ikusgai jarritako erakusketa baterako. José Joaquín Arazuriren Argazki Bildumako zazpi irudiren erreprodukzioa eta erabilera da Black is Beltza erakusketan, zeina  Fermín Muguruza zinemagilearen proiektuan sartua baitago. Ekimena izen bereko nobela grafikoaren inguruko da, eta Harkaitz Cano idazlearekin eta Jorge Alderete ilustratzailearekin batera sortu du. Udal Agiritegian data hartako (1965eko urriak 10) 12 irudiko erreportajea dauka gordea, eta desfilea Hispanitatearen Egunaren karira egin zen.  Erreportajea José Luis Larrión Arguiñanok idatzia omen da, garai hartan El Pensamiento Navarro egunkarian lan egiten baitzuen. Udal Agiritegian lan horren argazki-kopiak daude, Foto Mena dendan positibatuak. 

 

 


Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala