Iruñeko Udalaren 2014ko Memoria

Ogasuna

Aurrekontua

2014. urtean, Iruñeko Udalak hirugarren urtez jarraian berriro aurrekontu luzatuak izan zituen. Izan ere, 2013ko abenduaren 31n, alkatetzaren ebazpen bidez, 178.733.719 euroko aurrekontuak onetsi ziren.  Erakunde autonomoei dagokienez, haur eskolen aurrekontu luzatuak 7.732.900 euro jo zuen, eta Hirigintza Gerentziari dagokionak, berriz, 2.706.200 euro.

Inbertsioei, guztira, 1,4 milioi euro esleitu zitzaizkien, indarrean zeuden konpromisoei erantzuteko. Kredituak aurreikusi ziren, Arantzadi eta Trinitarios parkeetako  (188.000 euro) eta Txantreako Erretiratuen Elkarteko (120.000 euro) lanen azken likidazioetara bideratzeko; kredituak, halaber, lantegi-eskolen eta gizarte-enpleguaren jarduna bermatzeko (170.000 euro); aplikazioak eta teknologia berriak garatzeko (850.000 euro); eta semaforo-instalazioak birjartzeko (108.000 euro). Tartea ere aurreikusi zen, Udalak hartutako konpromiso batzuk gorantz doitzeko; hala nola, Udalak jabeen komunitateekin hartutakoak  (udal-derramak); Herritarren Segurtasuneko komunikazio-matrizea; eremu publikoa mantentzea (420.000 euro); Etxabakoizko Liburutegi Publikoa (131.000 euro) eta San Saturnino kaleko etorkizuneko Turismo Bulegoa (159.000 euro).

Langileria-gastuen kapituluak 74.846.800 milioi euro jo zuen. 2. kapituluko gastu arruntak oro har luzatu ziren, 2014rako aurreikuspenak, konpromisoak eta aurrekontuak luzatzeak dakartzan mugak erreferentzia gisa harturik.  Kapituluak 68,6 milioi euro jo zuen guztira. 4. kapituluan jasotako diru-laguntzei dagokienez, betiere alde batera utzita Udalari lotutako entitateak (Hirigintza Gerentzia, Haur Eskolak, PCH, ANIMSA, ASIMEC eta Iruñerriko Mankomunitatea) finantzatzeko ematen direnak, eutsi egin zitzaien diru-laguntzen plan estrategikoetako zenbatekoei. 4. kapituluaren emaitzaren zenbatekoa 20,8 milioi eurokoa izan zen. Interesen 3. kapitulua beherantz doitu zen gainerako kapituluak koadratu ahal izateko, 2014ko konpromisoei erantzute aldera.  Honako emaitza hauek izan ziren 3. kapituluan, (Finantza-gastuak): 3.150.000 euro. Azkenik, 9. kapitulua (finantza-pasiboak) 6.554.300 eurorekin luzatu zen.

Urtean barna, hainbat aurrekontu-aldaketa onetsi ziren, 2014rako udal-kontusailetan igoera eragin zutenak.  Horrela, urtarrilean, 2,3 milioiko gastua onetsi zen Europako funtsen bidez finantzaturiko lanak egiteko; lanak Arga ibaian, adibidez (oinezkoendako zaldainak Arantzadin eta Sanduzelain, eta Arrotxapeko uholde-arriskua kontrolatzeko lanak Errotazar eta  Zamargileak inguruetan, eta Fortius Paisaia Planerako).  Otsailean, 6,4 milioiko diru-laguntzak onetsi ziren zaharberritzeko, eremu publikoan inbertsioak egiteko, Iruñeko ikastetxe publikoetan lanak egiteko, eremu hondatuetan eta kiroldegietan inbertsioak egiteko, eta udalaren bestelako kirol-lanetarako. Urrian, 3,2 milioiko diru-laguntzak onetsi ziren, besteak beste, zaharberritze-lanak egiteko eta familiei laguntzak emateko, mantenu eta gizarte-larrialdiko kontzeptuengatik.  Azkenik, azaroan, 927.000 euroko gastua onetsi zen, gizarte-enplegua programako eta Fortius programako langileen gastuak finantzatzeko, betiere Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren diru-laguntzei lotuak. 

GRAFIKOA: IRUÑEKO UDALAREN BEHIN BETIKO AURREKONTUAREN BILAKAERA (milioika eurotan)

2010 2011 2012 2013 2014
258,8 239,7 199* 192,4  
* Alkatetzaren Ebazpenaz 2011ko abenduaren 31n onetsitako aurrekontuaren (178.733.719 euro) eta urtean Osoko Bilkurak onetsitako aldaketen (20.272.497,65 euro) batura da.
** Alkatetzaren Ebazpenaz 2012ko abenduaren 31n onetsitako aurrekontuaren (178.733.719 euro) eta urtean Osoko Bilkurak onetsitako aldaketen (13,7 milioi euro) batura da.
*** Alkatetzaren Ebazpenaz 2012ko abenduaren 31n onetsitako aurrekontuaren (178.733.719 euro) eta urtean Osoko Bilkurak onetsitako aldaketen (13,7 milioi euro) batura da.

Abenduaren 31n, Alkatetzaren ebazpen bidez, 2015eko aurrekontuetarako luzapena onetsi zen, eta Iruñeko Udalari 178 milioi euroko gastu-muga ezarri zitzaion.  Halaber, Hirigintza Gerentziako eta Udalaren Haur Eskoletako aurrekontuen luzapenak onetsi ziren, bai eta indarreko gauzapen-oinarriak ere.  Udalaren aurrekontu luzatuan diru-sarrerek 178.733.719 euro jo zuten, eta gastuek, berriz, 178.098.632 euro. Inbertsioetan, bakar-bakarrik luza daitezke berrezarpeneko inbertsiotzat jo daitezkeen zenbateko errepikakorrak.  Hainbat inbertsio daude aurreikusita, gastuak 2015. urtearen kargura irmoki konprometituta: Sanduzelain eta Arantzadin zaldainak eraikitzea (300.000 euro, jada esleituta dauden lan horien finantzaketaren % 80 Europar Batasunetik baitator); materiala erostea Lantegi eskoletarako nahiz Gizarte Enplegurako (136.000 euro ezinbestekoak Nafarroako Gobernuarekin sinaturiko hitzarmenetan konprometituriko lanak egiteko).  Konpromisoek eragindako beste doikuntza batzuen artean, behar den zenbatekoa dago halaber sartuta 2012an atxikituriko aparteko ordainsariaren % 25 ordaintzeko.

 

2013ko Kontu Orokorra eta aurrekontuaren likidazioa

Iruñeko Udaleko tokiko sektore publikoak153.946 euroko aurrekontu-superabitarekin itxi zuen 2013a (Udala, Hirigintza Gerentzia, Haur Eskolak, Pamplona Centro Histórico, ASIMEC, ANIMSA eta Gayarre Antzokia Fundazioa), nahiz eta Hirigintza Gerentziak 7,2 milioi euroko gastuak egin zituen Diruzaintzako Gerakin Lotetsiarekin finantzatuak.  2013ko bukaeran, 6,9 milioi euroko diruzaintzako gerakin bateratua gastu orokorretarako.

2012an bezala, udal-kontuen luzapenak baldintzatu zuen 2013ko urtealdiaren gauzapena, eta era berean, aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko legearen printzipio eta irizpideen aplikazioak, eta baliabide publikoak eraginkortasunez erabiltzea kontrolatzeko neurrien jarraipenak.   Udalak, bana beste, 42,5 eguneko epean ordaintzen die hornitzaileei.  Egonkortasunari buruzko legearekin bat, Iruñeko Udalaren tokiko sektore publikoaren zorpertzea 109,9 milioi eurokoa zen.  Zor bizi hori aurrekontuetako diru-sarrera arrunt bateratu guztien % 59 izan zen, eta legez gehiena % 110 da.  

Iruñeko Udalak ia 1,3 milioi euroko diruzaintzako geldikin positiboarekin likidatu zuen bere 2013ko aurrekontua. Kontu-sailetan funtzionamendu-gastua kontrolatu izanari esker (adibidez, langilerian, ondasun eta zerbitzuen erosketan, eta diru-laguntza arruntetan), gastu hori 11 milioi euro inguru jaitsi zen, 2011tik aurrera. Iruñeko Udalaren aurrezpen gordina 18,7 milioikoa izan zen; hau da, diru-sarrera arrunten % 10,4. Aurrezpen garbiak, bestalde, 9,8 milioi euro jo zuen.

2013an, 16,7 milioi euroko inbertsioak egin ziren (28,4 milioi, maila bateratuan). Haien artean daude Arantzadiko eta Trinitariosko parkeak (Europako finantzaketa dutenak), Etxebizitza Planaren jarduketak Alde Zaharrean, Etxabakoizko igogailuaren lanen bukaera, Txantreako erretiratuen elkartea eraikitzea, zoladurak hiriko hainbat tokitan berritzea, berrikuntzak ikastetxeetan edota Labriten bastioia zaharberritzea (Europako finantzaketa duena Fortius proiektuaren barnean). Diru-sarrera arruntek 179,1 milioi euro jo zuten (tokiko sektore publikoaren 186,2 milioi euro bateratu). Diru-sarreren mailari esker, azken ekitaldietan izan duten egonkortasunari esker, eta baliabide publikoak austeritatez eta eraginkortasunez erabiltzeko hartu diren neurriei esker, ordainketak inolako diruzaintza-tentsiorik gabe kudeatu ziren eta ohiz kanpoko finantzaketa-biderik erabili behar izan gabe.

Iruñeko Udalak guztira 1.022 euro gastatu zituen biztanleko 2013an, eta horietatik, 144,1 euro inbertsioetarako izan ziren. Ia gastu horren erdia, 504 euro, ongizate komunitarioarekin lotuta egon zen, hau da, hirigintza, ingurumena, hezkuntza, kultura, kirola...), eta % 22 (225 euro), segurtasun, babes eta gizarte-sustapenarekin.  Bestalde, biztanle bakoitzeko diru-sarrera 1.000 euro izan zen.  Diru horren % 28,7 udal-eskumeneko zergetatik etorri ziren; % 48, transferentzia arruntetatik (Hiriburutza Agiria, Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetako partaidetza eta beste zenbait ekarpen), eta % 18, zerbitzuak eman, jarduerak egin eta jabari publikoa erabiltzeagatik kobratutako tasa eta prezio publikoen, ondasun higigarri eta higiezinen salmentaren, ondareko diru-sarreren eta aurrerakin zein maileguen itzuleren bitartez.

Aurrekontua betetzeari dagokionez, 2013ko ekitaldiko aitortutako betebehar bateratuak 201,3 milioi euro izan ziren, hau da, 213,9 milioi euro jo zuen behin betiko aurrekontu bateratuaren % 94,1. Gastu-ehunekorik handiena (% 40,3) langileria-gastuari dagokio; % 32,9, ondasun arruntei eta zerbitzuei, eta % 11,6, azkenik, inbertsio errealei.

 

Ordenantza fiskalak eta prezio publikoak

Iruñeko Udaleko zergak, tasak eta prezio publikoak, oro har, % 1,5 eguneratu ziren 2014an, 2013ko abuztuko KPIa aplikatuta. Ez ziren gizarte-tarifak igo, hau da, apartamentu babestu eta larrialdietakoak, etxebizitza komunitarioak, gizarte-jantokia eta etxez etxeko laguntza, ezta alde urdineko prezioa ere; ez garabi-zerbitzua, 2013an doitu baitzen. 

Ordenantza fiskalek eta prezio publikoen arauek 250 eurora (% 46) jaitsi zuten merkataritza-, industria-, zerbitzu- eta lan-jardueretarako aparkamendu-txartelaren tarifa (lehen, 466,20 eurokoa zen). Beste nobedade bat % 10eko deskontuak izan ziren, bai langabeendako bai gazte-txartelaren titularrendako. Aldaketak 9. arauan ezarri ziren eta, besteak beste, Civivox sareko ikastaroei aplikatzen zaizkie. Antzeko deskontuak aplikatzen dira jada aurreko urtetik udal-kirolguneen abonamenduetan eta Gayarre Antzokiko sarreretan. Era berean, % 75eko hobaria ezarri zen Joaquín Maya Musika Eskolako aretoak instrumentuekin erabiltzeko tarifetan, goi-mailako ikasleek aretoak erabil ditzaten errazte aldera. Azkenik, 17. ordenantzaren tarifa batzuk kendu ziren, zein eta elikagaien eta ingurumen-laginen gaineko saiakuntza kimiko eta mikrobiologikoei buruzkoak.

EIOIZ edo eraikin, instalazio eta obren gaineko zergan, eta obra, jarduera eta irekiera lizentzietan, oro har likidazio-araubidea ezarri zen. Horregatik, autolikidazio-araubidea obra-lizentzia laburtu eta jakinarazietara mugatu zen, bai eta aurretiazko jakinarazpena edo erantzukizuneko aitorpena bakarrik behar duten obretara ere.  Horrela, zerga-betebeharrak betetzea errazten zaio zergadunari, eta zergak kontrolatzeko prozedurak sinpletzen dira.

2014ko urrian, 2015erako Ordenantza fiskalak eta prezio publikoak arautzen arauak aldatzeko proiektua onetsi zen.  Iruñeko Udalak zergak, tasak eta prezio publikoak izoztuko ditu, iduri baitu zero izanen dela edo are txikiagoa Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) urte bukaeran, indize hori hartu ohi baita erreferentziatzat tasak eguneratzeko.  Datorren urteko aldaketetako bat izanen da hiri-kontribuzioan aplikatzen den karga mota aldatzea, horri esker kontribuzioak eragiten duen diru-bilketa osoa mantenduko baita, nahiz eta balioa galtzen joanen den hiriko higiezinen katastro-balioa.

Udalaren sei eraikinen hezkuntza-erabilerari buruzko hitzarmena

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat sinatu zuten, udalaren jabetzapeko sei eraiki bere osoan edo zati batean lagatzea formalizatzeko, haietan hainbat irakaskuntza-maila edo -modalitatetako hezkuntza-zerbitzuak emate aldera.  Lagapena 25 urteko eperako da eta doan.  Hitzarmenarekin bat, ikastetxe publiko izandako honako eraikin eta barrutiak lagako dira: Fernando Remacha, Blanca de Navarra, María Ana Sanz, José María Iribarren eta José Vila Marqués, bai eta Compañía kaleko 6an zeuden antzinako eskolen eraikina ere.

Ikastetxe publiko izaniko bi eraikin bere osoan laga dira hezkuntza-zerbitzuak emateko: Fernando Remachan emanen dira Biurdana Bigarren Hezkuntzako Institutuak ematen dituen irakaskuntzak, eta  María Ana Sanzen, berriz,  María Ana Sanz Lanbide Heziketa Integratuko Ikastetxe Publikoaren klaseak. Beste lau eraikinak ere ikastetxe publikoak izan dira, hots, Blanca de Navarra, José María Iribarren, José Vila eta Compañía kaleko eskolak, eta guztiak zati batean laga dira, hau da, bestelako zerbitzuak emateko erabiltzen diren gelak izan ezik. 

 

Udalaren eraikinak eta lokalak Inbentarioaren balioa, guztira 

2008. urtea

630.973.858 euro

2009. urtea

681.326.475 euro

2010. urtea

746.849.296 euro

2011. urtea

778.212.796,95 euro

2012. urtea

786.054.852,13 euro

2013. urtea

795.155.430,85 euro

2014. urtea

799.380.216,96 euro

Udal-eraikin eta -lokal guztien balioa

 

2010

2011

2012

2013

2014

Bulego Eraikinak

13.238.444,53

13.253.448,23

13.280.810,10

13.280.810,10

13.441.411,47

Merkataritza Eraikinak

6.772.371,57

6.772.371,57

6.772.371,57

6.772.371,57

6.772.371,57

Kultur edota Gizarte Eraikinak

46.685.494,63

49.638.890,22

50.724.447,67

52.259.033,69

52.986.252,78

Irakaskuntza Eraikinak

84.520.920,77

88.679.075,66

89.085.106,74

89.603.059,42

90.273.260,61

Kirol Instalazioak

44.128.414,97

42.093.580,32

42.093.580,32

42.427.751,20

42.503.220,72

Osasun Eraikinak

10.355.125,10

11.051.764,87

10.946.587,75

11.048.520,43

11.105.765,41

Beste hainbat zerbitzu

19.494.664,94

19.495.779,30

19.195.273,25

19.574.764,85

19.740.149,17

Zerbitzu Galeria

14.181.049,06

14.444.89304

14.602.340,36

14.602.340,36

14.602.340,36

Etxebizitza

30.746.777,52

30.743.413,90

30.899.709,68

31.002.112,69

31.044.755,54

Aretoak  

16.171.311,73

17.868.544,95

18.755.302,63

18.998.171,32

19.064.057,07

Trastelekuak          

383.507,35

383.507,35

383.507,35

383.507,35

383.507,35

Garajeak

2.207.868,77

2.207.868,77

2.207.868,77

2.207.868,77

2.207.868,77

Kioskoak                

4.507,60

1.803,04

1.803,04

1.803,04

21.629,37

Beste hainbat eraikuntza

3.782.281,17

6.306.610,26

6.312.383,05

6.312.383,05

6.221.499,51

ERAIKUNTZAK, GUZTIRA

292.672.739,71

302.941.551,48

305.261.092,28

308.474.497,84

310.368.089,70

Europak finantzatutako proiektuak

 

Ekimena/Programa

Funtsa*

Proiektua

Gauzapen-

aldia

Aurrekontua

Iruñeko Udala (E)**

Europako Finantzaketa

(€)

SAVE programa

Energia Agentziaren sorrera

1997-2000

408.000

171.360

Kohesio Funtsa

Arga ibaiari buruzko Plana

1996-1999

6.390.000

5.112.000

Europar Gizarte Funtsa

YouthStar CuatroVientos proiektua

1996-1999

830.000

415.000

URBAN-FEDER ekimena

URBAN II Iruña Programa: Alde Zaharra - Arrotxapea

2001-2008

23.185.000

11.592.500

Nafarroako PAB

Monjardin bidea

2000-2006

7.000.000

3.500.000

Nafarroako PAB

Isaac Albéniz kaleko irisgarritasuna

2006-2008

836.000

418.000

Kohesio Funtsa

Iruñeko ibaiei buruzko Plana

2000-2006

10.800.000

8.640.000

URBACT-FEDER programa

Herritarrek udaletan parte hartzeko sarea

2005-2007

96.000

48.000

Europar Gizarte Funtsa

Emakume etorkinak prestatzeko proiektuak eta enplegua hiri-merkataritzan sustatzeko ituna

2007-2010

855.000

427.500

URBANA-FEDER ekimena

Milagrosa Auzoa Hiri Biziberritzea

2007-2013

3.014.000

1.507.000

Kohesio Funtsa

Ingurumen-jarduketak Iruñeko ibaietan

2007-2013

9.610.000

7.688.000

Energia Adimenduna - Engage Proiektua Programa

Hiriaren konpromisoak klima-aldaketari aurre egiteko

2010-2012

99.694

74.770

Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko lankidetza-programa

Fortius Proiektua-Iruñeko eta Baionako gotorleku-ondarearen kultur eta turismo balorizazioa

2012-2014

3.915.067

2.544.793

FIESTA proiektua Europar Partzuergoa Italia, Bulgaria, Kroazia eta Ziprerekin.  Deialdiak: VII. Esparru Programa IEE (Energia Adimentsua Europan)

 

Energia-auditoriak eta etxe-sektorean aholkularitza sustatzeko programa.  Etxeetan familiei energia aurrezten laguntzea da xedea, haien portaeretan eta erabakietan eraginez, etxetresna berriak erostean; seme-alabak dituzten eta, aldi berean, etxebizitza sozialetan bizi diren familientzat.

2014-2017

162.084

121.563

Guztira                                                                              

67.200.845

42.260.486

 
* Taula honetan ez dira zenbatu Gizarte Ongizate eta Kirol Alorrak enpleguaren arloan kudeatzen dituen beste hainbat programa (lantegi-eskolak, prestakuntza-ikastaroak...), zeinek Europatik jasotzen baitute finantzamendua, Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez.
** Gutxi gorabeherako kopuruak. Grisean margotutako proiektuak bukatu dira eta bere osoan likidatu dira. Gainerakoak betetzen ari dira edota, behin bukatuta, azken saldoa noiz jasoko zain. 

 

Hilerria

Iruñeko San Jose hilerrian gorpuak ehortzi eta errausten dira (eta ondotik, gorpuak desehorzten, berrehorzten zein gorpuzkinak errausten dira) betiere behar bezalako baldintzetan higieneari eta osasunari dagokienez, errespetuz eta garbitasunez; barrutia, gainera, zerbitzu mota hori eskaintzeko moduko baldintzetan mantentzen da estetikari, garbitasunari eta kontserbazioari dagokienez, eta herritarrek egindako informazio-eskariei, edo bestelakoei, erantzuten zaizkie.

2014an, gorpu-eramateak % 12,54 igo ziren; 2.500 baino gehiago, guztira.  Errausketak nabarmen hazi ziren, % 13,9; 2013an 1.568 izan baitziren, eta 2014an, berriz, 1.786.  Errausketak gorpu-eramateen % 70,3 izan ziren, eta urtetik urtera, ehunekoa gora doa.  Gainerako ehorzketak ere igo ziren, baina kopurua ez da horren nabarmena gorpu-eramate guztien aldean.  Nitxo-ehorzketek % 3,95 egin zuten gora (481tik 500era), panteoi-ehorzketek, berriz, % 23,8 (2013ko 189tik 2014ko 234ra), eta lur-hobiek % 4,26 (19tik 20ra).

Desehorzkeztek, bestalde, ia % 14 egin zuten behera, nitxo gutxiago hartzen baita errausketa-labea ezarri zenetik. Zehazki, 1.225 desehorzketa egin ziren, eta aurreko urtean, berriz, 1.396. Behera egin dute, halaber, beste hilerri batzuetako desehorzketek (254tik 84ra),  berrehorzketek (139tik 106ra), eta  gorpuzkin-errausketek (2013an, 328, eta 2014an, berriz, 240). Hezurtegi bateratuan egindako desehorzketak bakarrik igo ziren, 675etik 795era egin baitziren. 

 

Ehorzketak

2010

2011

2012

2013

2014

- Nitxoak

534

560

510

481

500

- Lurra

29

17

20

19

20

- Panteoia

218

220

197

189

234

Gorpu-errausketak

1.336

1.440

1.500

1.568

1.786

GUZTIRA

2.117

2.237

2.227

2.257

2.540

Desehorzketak

2010

2011

2012

2013

2014

- Beste hilerri bat

217

241

245

254

84

- Hezurtegi bateratua

701

1.133

686

675

795

- Berrehorzketak

166

149

134

139

106

- Gorpuzkien errausketak

264

226

220

328

240

GUZTIRA

1.348

1.749

1.285

1.396

1.225

Abenduan, hilerrian 2.410 nitxo libre zeuden, aurreko urtean baino 488 gehiago (lau altueratik gorako libre guztiak ezabatu ziren); horrez gain, 34 lur-hilobi eta 86 kolunbario (horietako 7 errauts-kolunbario) zeuden herritarrendako erabilgarri.

Iruñeko hilerriak eskaintzen dituen zerbitzuen diru-sarrerak 919.020,78 euro izan ziren, aurreko urtean baino % 1,7 gehiago, 903.581,47 euro bildu baitziren. Kopuru horiek panteoiak enkantean ateratzen ez diren urteetako zenbakien antzekoak dira (2009an, 942.388,77 euro bildu ziren, eta 2011n, 894.480 euro guztira), ez baitira ia aldatu ordenantza fiskaletako tasak azken ekitaldiotan, eta gorpu-eramateen igoerak ez baitira nabarmenak izan ondorio ekonomikoei begira.

Urteko azken hiruhilekoan, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, 1936ko gerra zibilak eta frankismoak Nafarroan eragindako biktimen gorpuzkin ez erreklamatuak Iruñeko San Jose hilerrian ehorzteko. Abenduan, horretarako eraikitako panteoian hamar pertsonen gorpuzkinak ehortzi ziren, hamarrak ere gerra zibilak eta frankismoak eragindako biktimak.  Panteoia hilerriko Santa Felizia kalean dago, 27 bis nitxo taldearen izkinan.  Panteoia kanpoaldean 3 x 3 metro da, hormigoi armatuz egina, eta granito harri beltz minez estalia.  Eskuinean 2,60 x 3 metroko gune garden bat finkatu da, zeinak 45 zentimetroko zabalera duen banku jarraitu bat baitauka, in situ hormigoi armatuz egina, eta granito harri beltz minez estalia.  Gune horren aurrean harrizko monolito gris bat dago, zuzenean harrobitik ekarria. Honatx neurriak: 2,60 metro luze; 0,50 metro zabal, eta 2,80 m garai.  Panteoiaren inguruan eremu lorategiduna dago.   Barnean, hormigoizko 4 apalek 0,80 x 0,70na metroko 6 albo-gune eragin dituzte, eta 0,80 metroko zabalera duen erdiko pasabide bat ere bai.  10 kutxa sartzen dira apal bakoitzean; 60 gorpuzkin, alegia. 

 

 


Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala