Iruñeko Udalaren 2014ko Memoria

Merkataritza

Diru-laguntzetarako deialdiak

Nafarroako merkataritza-hiriburua den aldetik, Iruñean ugaria eta askotarikoa da kalitatezko hiri-merkataritza, zeina funtsezkoa baita Iruñeko gizarte- eta ekonomia-jarduera bultzatzeko. Enplegu, Merkataritza eta Turismo alorrak helburu du Iruñeak Nafarroako merkataritza-buru nagusi gisara duen eginkizuna finkatzea eta, hiriburuaren eginkizun hori bultzatze aldera, hainbat diru-laguntza ezarri ditu.

  • Programaren funtsa deialdi bat da merkatari-elkarteak diruz laguntzeko, merkataritza sustatze aldera jarduerak egin ditzaten. 86.000 euroz horniturik dago, eta 2013ko azaroaren 1etik 2014ko urriaren 31ra bitarte egindako ekintzak lagundu zituen. Elkarte eskatzaileak egiten dituen jarduerek, elkarteak zehazki hiriko zein aldetan jardun eta hori sustatu, dinamizatu, sentsibilizatu edo animatzeaz gain, izaera irekia izan behar dute, Iruñean egin behar dira eta ez dute sartuta egon behar Iruñeko Udalaren bestelako finantzaketa-programetan.

2014an, deialdian eremuko sei merkatari-elkarte eta sektoreko elkarte bat aurkeztu ziren: Iruñeko Alde Zaharreko Merkatari Elkartea, Iruñeko Zabalguneko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuetako  Enpresaburuen Elkartea, El Salvador Merkataritza eta Ostalaritza Elkartea, Iruñeko Martín de Azpilcueta aldeko Merkatari Elkartea, Iturramako Merkatari Elkartea, Donibane, Ermitagaña eta Mendebaldeko Merkatari Elkartea, eta enpresaburu Harakinen eta Urdaigileen Probintzia Gremioa. Guztira, 32 jarduera aurkeztu, eta aurrekontuetan finkaturiko dirutzaren % 100 jaso zuten.

  • Era berean, merkataritza arloko enpresendako laguntzen deialdia egin zen, inbertsio-proiektuak diruz laguntze aldera, establezimenduetako instalazioak eta ekipamenduak modernizatzeko, erreformatzeko eta berritzeko, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezarri eta egokitzea barne.  Aurrekontuetan gehienez 300.000 euroko dirutza finkatua zegoen. Guztira, zortzi enpresa aurkeztu ziren, eta haietariko hiruri guztira 20.622,11 euro eman zitzaien.

 

Merkataritza dinamizatu eta sustatzeko kanpainak

Iruña Stock Aukera Feria Iruñeko Udalak antolatzen du, Nafarroako Merkatarien Federazioarekin eta hainbat merkatari-elkarterekin elkarlanean: Alde Zaharra, Zabalgunea, Iturrama, Martín de Azpilcueta, Donibane, Ermitagaña eta Mendebaldea, eta El Salvador-Arrotxapea.  2014an, zortzigarren edizioa egin zen, eta martxoaren 6tik 9ra bitarte, 54 dendak parte hartu zuten, eta Baluarte barnean, 89 stand hartu zituzten.  Feriak 29.394 bisitari jaso zituen, eta 200 haurrek ludoteka zerbitzua erabili zuten, bigarren urtez eskainia.

2008az geroztik, Liburuaren eta Lorearen Eguna ospatzen da apirilaren 23an, Letren Nazioarteko Egunarekin bat. Udalak antolatzen du, Diego de Haro Liburu-saltzaileen Elkartearekin elkarlanean. Aurreko urteetan bezala, Karlos III.aren etorbideko oinezkoendako eremuan egin zen, Orreaga etorbidearekiko elkargunean, eta 2014an, 17 liburu-dendak parte hartu zuten, azken urteetako 13ren aldean.  Guztiek ere % 10eko deskontuak eskaini zizkieten erosleei eta, bezeroen artean, 1.800 lore banatu zituzten.

Merkataritzarekin, hiria, hiriago ekimenak hamar urtetik gora darama abian, karrika beste merkataritza-erakarpen baten gisa nabarmentzeko, eta horretarako, hainbat jarduera antolatzen dira, merkataritzaren presentzia hiriaren bizitzan sustatzeko eta bezeroen fideltasunari eusteko bere eremuko merkataritzarekiko. Ekainean jende guztiarendako jarduerak eskaini ziren, hala nola puzgarriak, haur-lantegiak, dastatzeak edota musika.  Horren baitan, gainera, Alde Zaharrean Gau Zuri Gorria ekimenaren hirugarren edizioa ospatu zen; hau da, 70etik gora dendak moda-desfileak, lantegiak, kalejirak, kontzertuak eta deskontu bereziak eskaini zituzten eta gaueko hamarrak arte zabalik egon ziren.   Ekitaldi horrekin batera, gainera, Ziudadelan Tres Sesenta jaialdia egin zen; beraz, musika-arloa bereziki nabarmendu zen. Udalak merkatari-elkarteekin batera antolatzen du programa hori. Hona elkarteak: Mendillorrikoa, Zabalguneko Merkataritza Eremukoa, Arrotxapea Erdialdekoa, Alde Zaharrekoa, Martín Azpilcueta Aldekoa, El Salvador  Arrotxapekoa eta Iturramakoa.

Irailaren 5ean, 6an eta 7an, Hiru Burguen Erdi Aroko Merkatua egin zen.  Izan ere, ehun postu baino gehiago paratu ziren, txokolateak, hestebeteak, ardoak, gaztak, opilak, barkilloak, marmeladak edota sendabelarrak eskaintzeko.  Horrekin batera, antzinako lanbideen erakusketa egin zen: ontzigileak, zeramikagileak, kopistak, zilarginak, lurringileak, zurginak edo zapatariak. Halaber, lore-, forja- edo musika-tresnen lantegiak, falkoneria-erakustaldi bat eta ardi-mozte saioak. Eskaintzaren osagarri, San Frantzisko plazan Erdi Aroko taberna bat paratu zen.  Merkatua Batasunaren Pribilegioa ospatzeko ekitaldien baitan dago eta, 2014an, lehiaketara atera zen. Nafarroako Artisautza Elikagaien Elkartea lehen tokian gelditu, eta merkatua antolatu zuen.  Alde Zaharreko Merkatari Elkarteak  halaber bat egin zuen ospakizunarekin, eta 34 dendak beren salgaiak kalera atera zituzten.

 Dolce Vita italiarra aukeratu zuten gaitzat Ensanche la Nuit ekimenaren bosgarren ediziorako. Iruñeko Udalak eta Ensanche Área Comercial-ek antolatu zuen urriaren 10ean , eta 80 establezimenduk parte hartu zuten. Musikak arratsaldea girotu, eta dendek bezeroei detaileak eta deskontu bereziak eskaini zizkieten, gaueko hamaikak arte zabalik egoteaz gainera.  Herritarrek De Mode Quartet, Quartet The Beatles Project eta La Prima Janis taldeen hiru kontzertuak gozatu zituzten, eta eskaintzaren osagarri, garaiko autoen erakusketa bat jarri zen ikusgai Karlos III.a etorbideko bi tokitan.

Iruñeko Udalak, lehen aldiz, Black Friday kanpaina bultzatu zuen 2014an. Joera hori finkatua dago jada beste herrialde batzuetan, eta azaroaren azken ostiralean deskontu nabarmenak egitean datza, hiriko dendak Eguberri aurreko garaian sustatzeko.  Kanpaina irrati nahiz prentsa bidezko kanpaina baten bitartez bultzatu zen, eta 120 establezimendu atxiki zitzaizkion.

 

Eguberrietako Kanpaina 2014-2015

Beste behin ere, Eguberrietako kanpaina Gabonetako argiztapena inauguratuz abiatu zen azaroaren 29an, San Saturnino egunean. Argiak urtarrilaren 6ra arte egon ziren piztuta. Argiarekin batera, dendetako apainketa aipatu behar da, hein batean Iruñeko Udalarenak diren eguberri-irudiekin egiten dena; iaz, 200etik gora establezimendutan banatu ziren irudi horiek.

Iruñeko Udalaren Merkataritza alorra, era berean, hiriko merkataritza-eremuak sustatu eta dinamizatzeaz arduratzen da, Alde Zaharra eta Zabalgunea batez ere, kontuan harturik zeinen garrantzitsuak diren Eguberrietako egunak merkataritza txikiaren salmentetarako. Xede hori lortze aldera, hamaika ekitaldi prestatzen dira hiriaren erdigunea aisia-plan gisa eta erosketen jomuga gisa sustatzeko, eta bereziki, familia eta haurrak gogoan hartuta.

Horrela, hainbat tokitan jolas tradizionalak nahiz jaiotzak jarri, eta haur-emanaldiak eta musika-taldeak izan ziren, Iruñeko kale nagusiak girotzeko.   Gainera, 2014an lehen aldiz Eguberrietako sukaldaritza-lantegi doakoak antolatu ziren haurrentzat Zabalguneko eta Ermitagañako udal-azoketan, eta era berean, berriro Eguberrietako Ibilaldi Gozoak delakoak egin ziren; hau da, antzerki moldeko bisita gidatuak hiriko hainbat gozodendatan geldialdia eginik.  2014an, zinema euro 1ean kanpaina Golem Baiona zinetokira zabaldu zen, eta ia 12.000 lagun joan ziren goizeko saioetara oso merke. 

Bigarren aldiz jarraian, Eguberrietako Azoka ez zen Gazteluko plazan ezarri, azken urteotan ohikoa zenaz bestela.  Udalak jarduera lehiaketa publikora atera zuen, baina prozedura eman gabe gelditu zen, forma-akats konponezin batek eraginda; aukezturiko 22 proposamenetatik 18k gutun-azalak irekita baitzituzten.

 

Udal-merkatuak

2005ean, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen Iruñeko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Ermitagañako, Zabalguneko eta San Domingoko merkatuen artean, hainbat dinamizazio-ekintzaren bitartez merkatuen lehiakortasuna eta irudia hobetzen laguntze aldera, merkataritza-formatu berezi eta desberdindua erabilita. 2012an, Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi zuen proiektu horri esleitutako kontu-saila; horrenbestez, ekintzak Udalak eta erkatuek bultzatu zituzten. 2013tik aurrera, San Domingoko merkatuak ekintza partekatuetan parte-hartzen ez jarraitzea erabaki zuen.

Urtean barna, hainbat prestakuntza-, sustapen- eta animazio-jarduera egiten dira Ermitagañako eta Zabalguneko Merkatuetan. Otsailean eta azaroan, Merkatuen Erruleta jokoa egiten da, jarduera finkatuetako bat da, eta oso harrera ona du hala postuetako merkatarien artean nola bezero eta bisitarien artean.   Aski da eguneko erosketa-tickek bat aurkeztea, gutxieneko zenbatekorik gabe, erruletan jokatzeko; sariak merkatuetako espezialitate guztietako produktuak dira.  Apirilean Ahogozatu Udaberria ekimena egin zen; zehazki, garaian garaiko produktua sustatzen da, ardo bat eta pintxo bat dastatuz, elkartasunezko xede bat gogoan. Izan ere, prezio sinboliko bat ordaintzen da, euro bat, eta gizarte-xedeetarako bideratzen da.  Ekimena urrian ere egiten da, baina Ahogozatu udazkena izenarekin, eta ziza-erakusketa bati lotua.  

Maiatzean, lehen aldiz Menestra Errezeta lehiaketa deitu zen.  Hiru sari eman ziren; hots, merkatuetan gastatzeko hiru txartel, 200, 150 eta 100 eurokoak, eta ondoren, menestra-dastaketa bat prestatu zen bezero eta bisitarientzat.  Udaren etorrerarekin, bezeroei loreak ematen zaizkie bi merkatuetako postuetan eta, horrez gain, hainbat jarduera berezi egiten dira haurrentzat, gosari osasungarriak banatzea barne.  Udazkenean, beste kanpaina bat egin zen lehen aldiz 9 eta 12 urte arteko ikasleentzat; hots, ikastetxeek antolaturiko bisitak. Elika zaitez ongi gure herriko produktuen bidez izenburupean, saioan honela zeuden osatuta: zuzeneko sukaldaritza-erakustaldia, postuz postu ibiltzea, eta alde teoriko bat elikadura osasungarri eta orekatuari buruz.

Urtea bukatzeko, Eguberrietako Kanpaina egin zen, bezeroei egutegiak banatu zitzaizkien bezeroarenganako detaile gisara, eta lehen aldiz, haur-gastronomiako eta Eguberri-gaietako lantegiak egin ziren 9 eta 12 urte artekoentzat; guztira, 109 haur aritu ziren.

 

Enpresak aholkatzeko eta merkataritza-ikerketarako zerbitzuak

 

Enpresak Sustatzeko Zerbitzua (ESZ) Iruñeko Udalaren ekimena da eta Iwer eraikinean kokatua dago (Marcelo Celayeta etorbidea 75, 4 A sarrera). Hainbat helburu orokor ditu: enpresak sortzen eta finkatzen laguntzea; Iruñeko udal-mugapeko enpresa-sarea sendotzea; merkataritzarekin eta turismoarekin lotutako merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzu-enpresen sektoreei arreta berezia eskaintzea; ikerlanak eta azterlanak egitea Iruñeko merkataritza- eta ekonomia-egoeraz; eta Iruñeko Udaleko Kontsumitzailearen Informaziorako Guneaz arduratzea.

Eskaintzen dituen zerbitzuen artean, liburutegi eta mediateka bat dauka erabiltzaileen eskura, 2.000 agiri baino gehiagoz osatua, honako gai hauei buruz: negozio-ideiak, enpresen kudeaketa, merkataritzaren arloko ikerketa, arauak eta laguntzak, berdintasuna, erakundeetako informazioa, kontsumoa, ostalaritza, merkataritza eta turismoa. Horrez gain, hemeroteka handia dago –enpresa-munduan espezializatua– eta gune multimedia bat, non auto-prestakuntzako ikastaroak egiten baitira hala enpresen kudeaketari eta zuzendaritzari buruz nola giza baliabideei eta marketinari buruz. Era berean, enpresei eta negozio-ideiei buruzko datu-baseak ere ditu eskura, eta zenbait lan-tresna bideragarritasun plan bat prestatzeko, zerga-liburuak betetzeko edo bezeroen datuak babesteko. Azkenik, liburutegi digital bat ere badago, eta bertan ikerlanak eta erakundeen informazioa daude. 2014an, 156 erabiltzaile gehiago izan ziren; eta, bazkideak guztira 2.648 izan ziren, eta 521 mailegu hartu zituzten. Horrez gain, 33 argitalpen dokumentu-funtsari eratxiki zaizkio.  Erabiltzailek gehien eskatzen duten zerbitzua Internet da, eta gero, wifia, Office programak, bibliografia-funtsa, inprimagailua eta bilera-gela, GIS URBAN eta hemeroteka, eta eskanerra.  Guztira, 9.596 izan ziren; horietatik, 8.190 multimedia-erabilerak, hain zuzen.

Zerbitzuak, bestalde, instalazioen erabilera dohainik lagatzen jarraitzen du, enpresa-sortzaileek, enpresek eta elkarteek erabil ditzaten; zehazki, 84 lagapen egin ziren, denetariko bilerak, elkarrizketak eta aurkezpenak egiteko.  Prestakuntza- eta dibulgazio-jarduerei dagokienez, irakurgai gomendatuz osaturiko buletin bat zen, kafe tematiko bat, autoenplegurako lantegi 1, ikasleen 5 bisitaldi, eta zerbitzua Ikasleen Europako Aretoan aurkeztea.

Zerbitzuak, halaber, enpresa-sortzaileak aholkatzen ditu negozio-ideiak abian jartzerakoan. 2014an, enpresak sortzeko ibilbidea izeneko lan-metodologia berri bat garatu zen; talde moldean lan egiten da enpresa-sortzailearekin hainbat lantegiren bidez, eta sustatzaileek laguntasuna jasotzen dute egin beharreko ibilbide osoan, negozio-ideia bat duenetik enpresa berria sortzen duen arte.  Gainera, enpresa-sortzaileak prestatzeko saioak antolatu ziren gaikuntzari buruz eta IKTeei buruz.  2014an, zerbitzuak guztira 291 proiektu aholkatu zituen eta 52 bideragarritasun-plan egin zituen.  Zerbitzuak lagundurik, 51 enpresa sortu ziren; 22 merkataritzakoak, eta 15, zerbitzuetakoak. % 61en titularra emakumea izan zen.  Esparru horren beraren baitan, zerbitzuak enpresak sortzeko 63 ibilbide gauzatu zituen, Enpresa-sortzaileendako gaitasunak lantegiko bi saio, Enpresa-sortzailearen pokerra lantegiko bat eta 11 Puzzle IKT lantegi.

Enpresak Sustatzeko Zerbitzuak, gainera, lehendik dauden enpresak sendotzea du xede, aholkularitza pertsonalizatuaren, prestakuntzaren eta huraxe sustatzeko tresnak garatzeko.  Ildo horretan, 

[Ancla] [Ancla] eta merkataritzan diharduten enpresentzat, 18 tutoretza egin ziren merchandisingaz, 19 tutoretza kudeaketa ekonomikoaz, 3 establezimenduaren irudia hobetzeko, eta 2 gaikuntzaz.  Gainera, ikastaro asko eman ziren; ikus-merchandisinga eta  marketina (7 ikastaro), berrikuntza eta joera berriak (1), presentzia interneten eta sare sozialetan (7), enpresa-kudeaketa (2), eta lehiakortasuna eta gaikuntza (4). Azkenik, sektore anitzeko enpresendako jarduerak aipatu behar dira; 18 tutoretza IKTeei buruz eta 7 solasaldi hirigintzaz, ingurumenaz, kalitatez, enpresa-kudeaketaz eta finantzaketaz.   Guztira, 726 lagunek parte hartu zuten.

Era berean, Iruñeko enpresa-ehuna hobeki ezagutzeko, Enpresak Sustatzeko Zerbitzuak ikerlanak egiten ditu eta, datuak oinarri harturik, jarduketa-planak egiten ditu, bai eta, era berean, oro har enpresa-sustapenarekin eta merkataritza zein turismoa dinamizatzearekin lotutako txostenak.

Iruñeko Udalaren Kontsumorako Argibide Gunea 2010eko apirilean abiarazi zen, argibide arloko oinarrizko zerbitzua eskaintzeko eta kontsumitzaileen erreklamazioei erantzuteko. Horrela, kontsumitzaileari erreklamazio-prozesuan ematen zaio aholkularitza (zer dokumentazio aurkeztu behar duen, zer inprimaki eta faktura, eta zer entitateri zuzendua) eta kontsumitzailearen eta enpresaren arteko bitartekaritza-zerbitzua eskaintzen da. 2014an, kontsumoari lotutako 2 kontsulta erantzun zituen, eta 39 enpresari erreklamazio-orriak eman zizkien.

Udal-baliabide horren zabalkundeaz, 2014an zerbitzua dagoen guneak edo profilak dinamizatzeari eutsi zitzaion eta, horrez gain, Youtube kanal bat eta Google Plus profil bat sortu ziren.  Urte osoan, Facebooki 207 jarraitzaile berri lotu zitzaizkion; guztira, 810 ditu.  392 argitalpen egin ziren, hizpide harturik joerak, laguntzak, berdintasuna, turismoa, ostalaritza, araudiak, ekitaldiak, etab. Iaz, 3.333 jarraitzaile berrik egin zuten bat, eta guztira, 990 izan ziren; 689 txio argitaratu ziren. Bestalde, www.pamplonaspe.es blogean 21 post egin ziren, eta zerbitzuak Udalaren webean duen kokapenean e10.992 bisita jaso ziren azalean, eta 3.971 bisita ikastaroen atalean, besteak beste.

Iruñeko Udalak Merkataritzaren Behatokia sortu zuen, ikerketarako eta lanerako esparru baten gisara sortu ere, zerbitzuen eskaintza eta eskura dagoen informazioa zabaltzeko, betiere txikizkako merkataritza-jarduera ahalik eta hobekien garatze aldera. Iruñeko enpresa-, merkataritza- eta gizarte-ehuna aztertzea du helburu, eta, horrenbestez, merkataritza planifikatzen eta garatzen laguntzeko tresna bilakatu da. Behatokia lau lan-ildotan egituratua dago:

  • Informazio-sistema: 2014an txostenak prestatzen segitu zuen, Iruñean eskura egon daitezkeen lokaletako eta beheko solairuetako enpresa-jarduerari buruz, hiriaren bilakaeraren berri izateko lanabes gisa.  Era berean, seihilekoan behin, Iruñeko merkataritza-eskaintzaren analisi kuantitatiboari buruzko txosten bat egiten da, jarduera ekonomikoari buruzko zortzi txosten (bat Iruñeari buruz, eta zazpi, auzoei buruz), eta beste zortzi txosten eskuragarri dauden lokalei buruz. Halaber, 2013ko azken seihilekoko bilakaera ekonomikoari dagokion informazioa prestatu zuen, urteko bi txosten 2013. urteari buruz (bat jardueraren gainean, eta bestea, Iruñea guztirako eskura dauden lokalen gainean), eta 2014ko lehen seihilekoko bilakaera ekonomikoari dagokion informazioa prestatu zuen; horrenbestez, 2014an, 36 txosten egin ziren.
  • Zure enplegua sortu GIS: Gizarte eta ekonomia arloko izaera duen informazio geografikorako sistema. Lau informazio-eguneratze egin ziren: 2013ko abenduan, 2014ko martxoan, 2014ko ekainean eta 2014ko irailean.
  • Kontsulten gaineko ebazpena: 2014an zehar, 37 kontsultari erantzun zitzaien jarduera ekonomikoaz, eskura dauden lokalez edo biztanleriaz, eta gainera, 20 proiekturi merkatu-ikerketaren arloko aholkularitzak eman zitzaizkien.
  • Lan-taldeetan parte hartzea.

 

2009an, Iruñeko Udalaren Osoko bilkurak Iruñeko Merkataritzaren Mahaia sortu eta abian jartzea erabaki zuen; hau da, aholkularitza- eta informazio-izaerako foro bat da, merkataritza bultzatu eta sustatzeko ekintzak aztertu eta proposatze aldera, eta era berean, interes orokorreko hainbat kontu aztertzeko ere. Udaleko eta udal-talde politikoetako ordezkariek osatzen dute, bai eta merkatari-elkarteetako eta udal-merkatuetako ordezkariek ere. 2014an, hiru aldiz bildu zen, eta hainbat gai jorratu zituen, hala nola Merkataritzan Jarduteko Plana, laguntzetarako deialdiak, Merkataritza Hirigintzari buruzko azterlana, Merkataritza ez-egonkorra eta Kioskoak Ezartzea arautzen dituzten Udal Ordenantzak, edota ostalaritza-lizentziak Alde Zaharrean, besteak beste.

Iruñeko Udalak Ikaslearen eta Enpleguaren Europako Aretoan parte hartu zuen joan den otsailean. Stand bat paratu eta, bertan, Enpresak Sustatzeko Zerbitzuko langileek eta Gazteria alorreko teknikariak egin zioten arreta jendeari,  ESZren zerbitzuen eta enpresa-sortzaile gazteendako laguntza-deialdien berri emateko. Horrez gain, Erabili zure sormena eta sortu ngeozio-ideia bat izeneko informazio-saio bat egin zen.  

Bestalde, www.pamplona.es/impulsatunegocio webgunea egin zen, ESZk lagundurik 2013an enpresa sortu zuten enpresa-sortzaileekin. Webean jasota dago zer helburu dituen eta zer zerbitzu ematen dituen ESZk, negozio bakoitzari eta enpresa-sortzaile bakoitzaren esperientziari buruzko informazioa, eta bideo bat ere; bideoan bilduta daude enpresa-sortzaile horiei egindako elkarrizketak, 2013ko bukaerako publizitate-kanpaina bat prestatzeko. 

2014ko urtarrilaren 14an, Nafarroan Ekintzailetza Sustatzeko Sarea osatu zen, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez sustatua, enpresak sortzea bultzatze eta sustatze aldera.  Tresna horri esker, hobeki koordinatzen dira ekintzailetzaren sustapenean Nafarroan ari diren entitate zein organismo publikoek eta pribatuek eskainitako zerbitzuak. Honako entitate hauek sinatu zuten sarea osatzeko akordioa: Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala, SODENA-CEIN, CEN, UGT, CCOO, CEDERNA-Garalur, Erdialdeko Partzuergoa, TEDER Elkartea eta EDER Partzuergoa.

Sareak aribide-, orientazio-, prestakuntza- eta aholkularitza-zerbitzu eraginkor eta eragingarriak eman nahi dizkie enpresak sortu nahi dituzten pertsona guztiei edo autonomo aritu nahi dutenei; horretarako, ekintza koordinatuak egiten ditu sarea osatzen duten kide guztien artean, ekintzaletzan nafar gizartearendako erreferentzia izan dadin.   Gainera, www.navarraemprende.com webgunea aurkeztu zen. Dibulgaziozko eduki praktikoak eta interesgarriak eskaintzen ditu Nafarroako enpresa-sortzaileen eta autonomoen zerbitzuan. Web horretan bildu dira Nafarroako Gobernuaren mendeko beste atari batzuen edukiak, betiere arlo honi buruzkoak, hala nola i-emprende.com eta portalautonomos.com. Aldi berean, plataforma bakarrean bildu du ekintzailetzaren aldeko Sarearen eskaintza.

 

Udal-arauak

 

Merkataritza Ez-egonkorrari buruzko Udal Ordenantza

Iruñeko Udalak bere araudia ezarria du merkataritza ez-egonkorrari buruz, 1989an onetsitako ordenantza baten bidez.  Udaleko zerbitzu juridikoek merkataritza ez-egonkorra arautzeko Ordenantza berriaren zirriborroa prestatu zuten. 2014an zehar bideratu zen, eta proiektua Herritarren Aferen Batzordean aurkeztu zen iradokizunak jasotzeko; gero, iradokizunak oinarri harturik, proiektua aldatu zen, Osoko bilkurak hasierako onespena eman zion, argitaratu eta jendaurrean jarri zen, eta alegazioak jaso ziren. 

 

Eremu Publikoan Kioskoak Instalatzea Arautzen duen Udal Ordenantza Berria

Iruñeko Udalak 1997ko ordenantza bat dauka indarrean eremu publikoko merkataritza-jardueran diharduten kioskoak arautzeko: prentsa- eta litxarreria-kioskoei buruzko ordenantza. 2013an, Eremu Publikoan Kioskoak Instalatzea Arautzen duen Ordenantza berriaren zirriborroa prestatu zen, eta 2014an, testuaren tramitazio administratiboa abiarazi zen, Tokiko Gobernu Batzarrak Ordenantza berriari zegokion proiektua onetsi baitzuen urriaren 7an.

 

 


Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala