Iruñeko Udalaren 2014ko Memoria

Kultura

Civivox Sarea

Civivox zentroen sarea Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura alorrak kudeatzen du eta, 2014an, guztira 634.827 erabiltzaile izan zituen; haietatik % 55,6k udal-programaren 1.267 ekitaldietako batean parte hartu zuten, eta gainerako % 44,4k, berriz, esparruak lagatzeko zerbitzuak erabili zituzten.  Sarea Kondestable, Zabalguneko, Iturramako, Juslarrochako, Mendillorriko, Milagrosako eta Sanduzelaiko zentroek osatzen dute.

Civivoxek, guztira, 553 entitateri laga zizkieten esparruak, eta haietan guztira 281.457 parte-hartzaile izan ziren, eta 25.785 erabilera-ordu izan ziren.

 

2014ko. parte-hartzaileak

Udalaren programak

Espazio-lagapenak

Udal-intereseko lagapenak

GUZTIRA

Kondestablea

93.508

37.263

18.232

149.003

Zabalgunea

26.199

4.613

950

31.762

Iturrama

100.923

109.665

7.881

218.469

Juslarrocha

26.691

48.192

2.554

77.437

Mendillorri

33.511

16.722

4.268

54.501

Milagrosa

16.889

5.111

878

22.878

Sanduzelai

27.751

22.057

3.071

52.879

Atari zabalean

27.898

 

 

27.898

Guztira

353.370

243.623

37.834

634.827

GUZTIRA Lagapenak

2014ko urtarrila-abendua

Entitateak

Erabilerak

Orduak

Erabiltzaileak

Kondestablea

105

2.361

5.296

55.495

Zabalgunea

33

330

566

5.563

Iturrama

123

4.230

6.933

117.546

Juslarrocha

119

2.489

5.894

50.746

Mendillorri

62

903

2.113

20.990

Milagrosa

30

445

810

5.989

 Sanduzelai

81

1.461

4.174

25.128

Guztira

553

12.219

25.785,20

281.457

 

2014an, 1.267 jarduera antolatu ziren. Haien artean, diziplina ugariri buruzko ikastaro sorta zabala eskaintzen da, hala nola dantza, kirola, sukaldaritza, literatura; buruaren eta gorputzaren ongizatea, edo musika, beste askoren artean.  Zehazki, 634 ikastaro eskaini ziren, eta 139.483 lagunek parte hartu zuten.  Era berean, Civivox sarean egindako 98 tertulia eta hitzaldietara 4.000 lagun baino gehiago bertaratu ziren; eta antolaturiko 76 txango eta bisita gidatuetara, berriz, 2.230 herritar joan ziren. Udal-zentro horietan egiten diren bestelako proposamenen artean, jai eta ikuskizun batzuk aipatu behar dira; haietan, ia 40.000 lagunek parte hartu zuten. Bestalde, lehiaketetan (argazkia, gozogintza, eguberrietako txartelak eta marrazkia, kasu) 3.399k eman zuten izena.  Erakusketa-eskaintza ere da aipatzekoa, urte osoan egiten baitira zazpi zentroetan. 2014an, ia 100.000 bisitari izan zituzten.  Guztira, 353.370 lagunek parte hartu zuten Civivoxetako jardueretako batean.

 

Jarduerak, guztira 2014ko urtarrila-ekaina Ikastaroak Solasaldiak /Hitzaldiak Txangoak /Bisitak Festak /
Ikuskizunak
Lehiaketak Erakusketak Zinema Beste jarduera batzuk Jarduerak, guztira
Kondestable 87 26 11 43 1 26 2 46 242
Zabalgunea 97 17 11 15 -- 9 1 -- 150
Iturrama 204 9 11 44 -- 9 12 -- 289
Juslarrocha 62 11 11 19 2 9 6 2 122
Mendillorri 78 14 11 33 1 10 7 21 175
Milagrosa 42 11 11 13 -- 10 -- 12 99
Sanduzelai 60 10 10 31 1 12 8 3 135
Atari zabalean / Besteak 4 -- -- 25 4 -- 22 -- 55
Guztira 634 98 76 223 9 85 58 84 1.267

 

Parte-hartzaileak, guztira 2011ko urtarrila-ekaina Ikasta-roetan izen emanda Parte-hartzaileak ikastaro-
etan
Solasaldi Hitzal-dietan Txango Bisitetan Festa Ikuskizu-
netan
Lehiakete-
tan
Erakuske-
tetan
Zineman Beste jarduera batzue-tan PAI Bainu-etxearen erabilera libreak Jarduerak guztira
Kondestablea 1.909 13.795 1.291 319 6.463 486 60.627 219 617 9.691 -- 93.508
Zabalgunea 1.357 17.922 655 319 631 486 5.080 20 -- 1.086 -- 26.199
Iturrama 3.642 50.935 520 319 7.437 486 8.100 773 -- 3.499 28.854 100.923
Juslarrocha 1.220 14.877 396 168 2.493 485 5.844 802 14 1.462 -- 26.199
Mendillorri 1.378 17.642 392 168 3.041 485 7.695 157 269 3.512 -- 100.923
Milagrosa 754 9.937 513 168 651 485 4.052 -- 201 732 -- 26.691
Sanduzelai 1.120 13.543 327 319 2.569 486 7.714 247 38 2.508 -- 33.511
Atari zabalean /Besteak 104 832 -- -- 16.690 -- -- 10.376 -- -- -- 16.889
Guztira 11.484 139.483 4.094 2.230 39.975 3.399 99.112 12.594 1.139 22.490 28.854 353.370

Erakusketak

Arte plastikoen erakusketa-programak -Udalak antolaturik-  2013an baino erakusketa gehiago eskaini zituen 2014an; 63, guztira (aurreko urtean baino 13 gehiago). Horren eraginda, bisitari kopurua nabarmen handitu zen, 2013an 117.262 izan baitziren, eta iaz, berriz, 163.125.

Erakusketa gehienak Ziudadelako zazpi aretoetan egin ziren; 55, hain zuzen. Gero, 3 Rodezno Kondearen aretoan, eta beste 5, Kondestablearen Jauregian.  Bana beste, 1.500-2.500 bisitari izan ziren erakusketa bakoitzeko, baina bisitari kopurua askoz ere handiagoa izan zen erakusketa batzuetan. Zehazki, alde handiz da nabarmentzekoa Antonio Laita pintorearena, 9.530 bisita izan baitzituen; ondoren, Pedro Salaberrirena (6.988), Nafarroako Komikiaren V. Erakusketa (6.889), Guillermo Navarroren argazki-erakusketa (6.164) eta Ciga eta Paris erakusketa(6.188). Jende asko erakarri zuten, halaber, Xabier Morrásen erakusketak (5.828 bisitari); Sanferminetako urteroko kartelenak, (5.086); eta Álvarez Sotos argazki-bildumak (5.095).

Bestalde, erakusketa gehienen inguruan bestelako jarduerak egin ziren, hala nola bisita gidatuak, solasaldiak edo kontzertuak, bai eta Udalak argitaratutako katalogo bat ere.  Horrez gain, hiruhilekoan behingo lau foileto plazaratu dira, antolaturiko erakusketen berri emateko. Foiletoak, halaber, udalaren webean jarri ziren ikusgai.

 

2.000 bisitaritik gorako erakusketak

ERAKUSKETA

ARETOA ETA DATAK

ZENBAT BISITARI

Senegal

Sorkuntza-lan garaikideak

Armen Aretoa 1.

11/28 – 01/26

2.693

Juan José Aquerreta

Fotomatoneko Ángel

Labea

12/13 – 01/26

2.226

Elba Martínez

Palmondoak, ezkiak, limoiondoak, txikleak, urkilak, poliziak

Mistoen eraikina. P.B.

12/20 – 02/9

2.407

Udaltzaingoa.

50 zerbitzu-urte

Armen Aretoa. P.B.

01/16 – 02/16

3.656

Fermín Urdánoz

Mistoen eraikina. 1.

01/31 – 03/23

2.386

Diego De Pablos

Pintura, eskultura, marrazkia

Armen Aretoa 1.

02/7 – 04/6

2.887

Jan Díez

Mistoen eraikina. P.B.

02/14 – 03/16

2.231

Asun Requena

3565R

Bolborategia

02/20 – 04/6

2.551

Eduardo Zubiria.

Formak, kolorea eta industria

Mistoen eraikina. 1.

03/28 – 05/4

2.414

Venancio Amillano

Memoria

Labea

04/10 – 05/18

3.556

Pedro Osés

Atzera begirakoa

Armen Aretoa

04/11 – 06/29

4.296

Iñaki Zaragüeta

Más madera

Bolborategia

04/16-05/18

2.195

Pedro Salaberri

Mistoen eraikina.

 P. B

04/25 – 06/29

6.988

Mikel Belascoain

Ospakizuna

Kondestablea

04/30 – 05/24

2.646

Begirada musikatuak

Armen Aretoa. Ganbara

05/2 – 06/29

3.012

Ciga eta Paris

 

Kondestablea

05/9 – 06/21

6.188

Cristina del Rosso

Ascensión Moratinos

Zentzuen iradokizuna

Mistoen eraikina.

P. B.

05/16 – 06/29

2.065

Antonio Laita

Kondestablea

05/30 – 07/25

9.530

Sanferminetako kartelak

Rodezno kondea

06/20 – 07/20

5.086

Guillermo Navarro

Kondestablea

06/27 – 08/29

6.164

Nicolás Alba

Mistoen Eraikina

07/25–

2.666

Desitxuratzeak

Mistoak Behea

07/25–

3.619

Montse Borda

Labea

07/25–

4.720

Maite Canto

Bolborategia

07/25/-8/31

2.242

Julio Álvarez Sotosen bilduma

Armen Aretoa

07/25/-08/24

5.095

Komikiaren V. Erakusketa

Armen Aretoa

8/29 – 9/28

6.889

Belén Arévalo

Mistoak Behea

9/12 – 10/19

2.532

Xabier Morrás

Armen Aretoa 1.

10/3 – 11/23

5.828

Bastions

Kondestablea

Armen Aretoa Behea

10/14 – 11/9

3.247

Juan Sukilbide

Mistoak Behea

10/24 – 12/7

3.128

Manuel Bermejo

Mistoen Eraikina

11/21 – 12/14

2.073

Afrika behar-beharrezkoa.

Labea

11/27 – 1/18

2.128 (XII-31ra arte)

Artista Gazteak

Ganbara

11/21 – 12/14

2.087

Luis Garrido

Bolborategia

11/28 – 1/11

2.315 (XII-31ra arte)

Mikel Esparza.

 Nire jendea eta beste gauza batzuk

Mistoak

12/12 – 2/1

2.385 (XII-31ra arte)

Omenaldia Adolfo Irigarairi

Mistoen Eraikina

12/19 – 1/4

2.027

Liburutegiak

Hirian bederatzi liburutegi publiko dira eta Nafarroako Gobernuarekin egindako hitzarmenaren bidez kudeatzen dira: Txantrea, Etxabakoitz, Iturrama, Mendillorri, Milagrosa, Sanduzelai, San Pedro, Yamaguchi eta San Frantzisko. 2014an, 522.945 lagunen bisita jaso zuten; hau da, aurreko urtean baino zertxobait gutxiago (% 2 gutxiago). San Frantziskoko liburutegi publikoak jaso zuen bisitarik gehien; 106.680,  hain zuzen.

2014an, Mendillorrikoak 80.000tik gora bisita izan zituen; Txantreakoak, Sanduzelaikoak,

San Pedrokoak eta Yamaguchikoak, berriz, 50-60.000 bisitari inguru.  Azkenik, alde handira, Milagrosakoa (35.000 bisita) eta Etxabakoitz daude (2.806 bisita).

 

Liburutegietan, guztira, 49.597 lagun daude izen emanik; horietatik 12.538 Yamaguchikoan, izena emanik dauden erabiltzaile gehien baititu. Gero, alde handira, Txantreakoa –7.259-, San Pedrokoa –6.900-, Milagrosakoa –5.610-, Iturramakoa –5.318-, Mendillorrikoa –5.051- eta Sanduzelaikoa –4.257- daude.  San Frantziskoko liburutegian 1.349 lagun daude izena emanik, eta Etxabakoizkoa erabiltzen da gutxien, 609 lagun baitaude izena emanik.

Liburutegi guztietan, erabiltzaile kopuruak gora egin zuen, baina San Pedrokoa da nabarmentzekoa, 333 erabiltzaile berri baititu; hau da, % 33 inguru egin du gora.  Guztira, 2014an, 1.906 lagunetan egin zuen gora erabiltzaile kopuruak liburutegietan; hau da, % 3,84n.

2014an, liburutegietan, guztira, 214.014 mailegu egin zitzaizkien erabiltzaileei; hau da, 2013an baino 24.455 unitate gutxiago. Horrek esan nahi du % 11,42 egin zuela behera 2013ko datuen aldean.  Maileguak liburutegi guztietan jaitsi ziren, San Frantziskokoan izan ezik, % 10 gehiago egin baitziren.   San Frantziskoko liburutegiko 33.975 maileguak dira nabarmentzekoak; gero, Yamaguchi (32.004) eta Iturrama (30.652) datoz. 

Beste datu esanguratsu bat: udal-liburutegiek egindako mailegu guztien % 57 liburuak izan ziren. Bestelako maileguek, ordea, behera egin zuten, hala nola ikus-entzunezkoek eta dokumentu soinudunek.  Hala ere, zenbait liburutegitan, DVDen mailegua liburuenarekin parekatzen ari da; Iturraman eta San Frantziskon, adibidez.

Gainera, 87.000tik gora lagunek liburutegietako ordenagailuak erabili zituzten; gehienbat, Interneten sartzeko.

Bestalde, udal-liburutegiek doako 314 jarduera egin zituzten urte osoan irakurzaletasuna bultzatzeko, bai haurrentzat bai helduentzat, eta guztira, 22.099 lagunek parte hartu zuten.  Horietako bat irakurketa-taldeak dira; 17 daude, hain zuzen ere.  Sanduzelaiko liburutegiak, halaber, zinema-talde bat dauka, eta urtean bederatzi hilabetez biltzen da.

Nabarmentzekoak dira, halaber, Milagrosan, San Frantziskon eta San Pedron hilean behin egiten diren ipuin-kontalari saioak, gaztelaniaz nahiz euskaraz, baita Yamaguchiko kamishibai saioak ere.  Yamaguchin, halaber, literaturaz mintzatzeko tertuliak egiten dira Japoniari buruz, komikiari buruz, eta Haikunversaciones izeneko saioak ere bai.  Azkenik, Txantreako eta Sanduzelaiko liburutegietan efemerideei loturiko kultur jarduera batzuk egiten dituzte, hala nola Emakumeen Nazioarteko Egunaren karira (martxoak 8), eta lankidetzan aritzen dira film laburren Mortzinema Lehiaketan. Bestalde, San Frantziskon, San Pedron, Txantrean, Yamaguchin eta Mendillorrin hainbat ekitaldi egiten dituzte Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko (aparilak 23).

 

2014an, bestalde, ekimen berri bat abiarazi zen Yamaguchiko liburutegi publikoan; hots, liburutegia etxea. Etxez etxeko mailegutza-zerbitzua da Donibane, Mendebaldea eta Ermitagaña auzoetan, mugikortasun urrituko jendearentzat eta liburutegira joateko zailtasunak duen jendearentzat.  Bestalde, Iturramako liburutegiak zineforum bat estreinatu zuen.

 

Lehiaketak

Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura alorrak, bestalde,  hainbat lehiaketa bultzatzen ditu. Horietako bat Sanferminak iragartzeko kartela aukeratzekoa da. 2014an, Ignacio Doménech Alacanteko diseinatzailearen Equipazo lanak irabazi zuen bozketa, herri-bozketan parte hartutako 3.474 iruindarren % 25,3k aukeratuta. Bozketa epaimahaiak aukeratutako zortzi finalisten artean egin zen. Irabazleak lehiaketako saria irabazi zuen: 3.600 euro, alegia.

2014ko edizioan, 546 lan aurkeztu ziren. Horietatik, % 37,5 Iruñekoak ziren (205), eta 112 (% 20,5), berriz, Nafarroako gainerako herrietakoak.  Beraz, aurkeztutako lan guztien % 58 Nafarroatik zetozen.  Era berean, 217 kartel (% 39,7) Espainiako autonomia guztietatik iritsi ziren, Balearretatik izan ezik.  Zehazki, 55 lan EAEtik iritsi ziren; 30, Valentziako Erkidegotik eta Madrildik; 25, Kataluniatik; 20, Gaztela eta Leonetik; 15, Andaluziatik, eta 12, Aragoitik.  Atzerritik 12 kartel jaso ziren (% 2,2).  Zortzi herrialdetatik iritsi ziren; hiru Erresuma Batutik eta Frantziatik; eta bana, Alemania, Andorra, Argentina, Kolonbia, AEB eta Poloniatik.

 

Iruñeko Udalak, halaber, Iruña marraztu eskola-lehiaketa bultzatzen du. Hamalaugarren edizioan, Udaletxean eta inguruan egin zen.  Lehiaketa honen bidez sormen artistikoa eta hiriaren ezaguera sustatu nahi dira, Iruñeko Lehen Hezkuntzako ikasleen artean, eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolarekin elkarlanean garatzen da, zeinak ikasleak eta ikastetxeak aholkatzen baititu marrazkiak egin eta aukeratzerakoan. 2014ko edizioan, 19 ikastetxetako ikasleek parte hartu zuten, eta hala irabazleek nola haien ikastetxeek eskola-materilaz hornituriko loteak eskuratu zituzten.

 

Udalaren programak

Kultura Alorrak kontzertu-ziklo batzuk antolatzen ditu urtero, eta guztiak finkaturik daude hiriko kultur programazioan, hala nola Ziudadelartea; Musika, otoitz egiteko garaian; Europako Musika Eguna; Jazza, kalean; edota Eguberrietako kontzertuak. Udalaren programen artean, Sanferminak eta Aldapako Sanferminak barne, ia 1.425.000 parte-hartzaile izan ziren. Ziklorik jendetsuenetako bat Musika, otoitz egiteko garaian  izaten da, Aste Santuaren inguruan egiten dena. 2014an, hamabi kontzertu eta hiru mintzaldi eman ziren hiriko hainbat elizatan eta, guztira, 5.675 lagun inguru bertaratu ziren.   Batasunaren Pribilegioaren karira, ekitaldi asko antolatzen dira irailean. Iaz,  8.700 lagun inguruk parte hartu zuten. Bestalde, Hemengo antzerkiaren erakustaldia zikloko antzezpenek 3.575 ikusle bildu zituzten.

 

Ziudadelan eta harresietan, berriz ere egin zen Ziudadelartea uda partean, Ziudadelak eta harresiek duten balioa nabarmendu eta handitzeko, eta aldi berean, jende guztiarendako programazio askotarikoa eskaintzeko.  2014an, dantza bertikaleko ikuskizunak, musika-kontzertuak (jazza, fusioa, flamenkoa, indie musika) eta munduko dantzen hainbat ikuskizun eman ziren eta, horrez gain, film musikalen ziklo bat eta erakusketak programatu ziren.  Nobedade gisa, lau piknik musikal egin ziren Ziudadelako, Taconerako, Arantzadiko eta Arrosadiko parkeetan; hots, herritarrendako emanaldiak, musika, puzgarriak eta piknik librea.  Ziudadelarteak, guztira, ia 52.000 lagun erakarri zituen; hau da, aurreko urtean baino % 13 gehiago.

 

Bukatzeko, Iruñeko Udalak Eguberrietarako programa bat proposatzen du urtero, udaleko hainbat alorrek prestaturik; iazkoan, 130 jarduera baino gehiago egin ziren. Kontzertuek, antzerkiak, hitzaldiek, zinemak, lantegiek eta merkatu txikiek osaturiko programazio zabala izan zen adin guztietarako, 2015eko urtarrilaren 8ra bitarte egindakoa. Ekitaldiak hainbat agertokitan egin ziren, hala nola Civivox zentroetan, Gazteriaren Etxean, Ingurumen Heziketarako Museoan, Gayarre Antzokian, bai eta hiriko kale eta plazetan ere, zeinak musikaz eta jardueraz bete baitziren.

 

Programak

Ekitaldi-kopurua.

Parte-hartzaileak

Musika otoitz egiteko garaian

12

5.675

Jazza, kalean

4

1.700

Europako Musika Eguna

2

2.000

Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.

18

2.250

Ziudadelartea

 

51.966

Batasunaren Pribilegioa

5

8.700

Hemengo antzerkiaren erakustaldia

15

3.575

Eguberriak

34

13.495

La Pamplonesa banda

29

11.772

Sanferminak

443

1.297.856

Aldapako San Fermin

19

25.750

GUZTIRA

592

1.424.739

Diru-laguntzak eta lankidetza-programak

Jarduerak antolatzeaz gain, Udalak profesionalak ez diren talde artistikoak sustatzen ditu, entitateei diru-laguntzak ematen dizkie kultur jarduerak antolatzeko, eta hitzarmenak sinatzen ditu entitateekin eta musika- zein arte-taldeekin.

Horren haritik, beste entitate batzuekin aritzen da lankidetzan, elkarrekin programak prestatzeko. Honatx: errondailen bilkura Rondalla Armonía-rekin, San Pedrada, Baionako jaiak, Jaiotzazaleen elkartea, Meza Flamenkoa edo Festival 360.

Era berean, Udalak hitzarmena sinatu zuen Olentzeroren Adiskideak Elkartearekin, eta hiriko beste arte-entitate batzuekiko konpromisoak mantendu zituen, hala nola La Pamplonesa, gaiteroak, txistulariak eta udal-dantzariak.

Gainera, 379.864 euroko diru-laguntza eman zien 27 entitateri kultur eta arte-jarduerak 2014an egiteko. Deialdiak bi laguntza-ildo ditu: bata, ekoizpen-jardueretarako, eta bestea, kutltura sustatzeko eta/edo zabaltzeko proiektuetarako.

 

2014an diruz lagundutako entitateak

A EPIGRAFEA (EKOIZPENA)

EURO

Iruñeko Ganbera Abesbatza

20.025,76

E 7.2 Elkartea

981,49

Gayarre Operaren Adiskideen Elkartea (AGAO)

20.668,12

Nafarroako Ganbera Opera Elkartea

20.668,12

Belar Gorria Elkartea

4.181,16

Nafarroako Ganbera Abesbatza

3.844,27

El Colectivo Nafarroako Antzerki Eskola

20.668,12

Nafarroako Abesbatzen Federazioa

8.267,25

Atena Fundazioa

7.275,18

Pablo Sarasate Fundazioa

41.336,24

Nafarroako dantzarien Biltzarra

1.200,40

Iruñeko Orfeoia

41.336,24

 

190.452,35

 

 

B EPIGRAFEA (ZABALKUNDEA)

 

Arquetipo Comunicación SL

6.242,13

Errege Magoen Desfilearen Elkartea

50.000

Nafarroako kazetarien elkartea

1.807,98

Artearen Adiskideak musika-elkartea

3.293,20

Nafarroako Retina elkartea

1.218,30

Tiza elkartea

13.000

Nafar Ateneoa

15.849,81

En clave audiovisual.

2.460

Jaunaren Nekaldiaren Ermandadea

12.269,80

Navarra de cine

25.000

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

2.640

Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkartea (SEHN)

5.203,53

Elkarte Hispano-alemana

426,90

Nafarroako Unibertsitatea

25.000

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

25.000

 

189.411,65

GUZTIRA

379.864

Euskara

Euskara-unitateak bere programak antolatzen ditu helduentzat eta haurrentzat, eta horretaz gainera, baita sormen tailerrak, lehiaketak eta literatur lehiaketak ere.  Era berean, Ze Berri? aldizkaria argitaratzen da, beste udal batzuekin batera, eta kultur entitateen artean diru-laguntza banatzeko hainbat deialdi egiten dira, euskarazko jarduerak egiteko.

Helduendako kultur programazioak 3.009 lagun bildu zituen, 2014an, Udalak antolatutako 28 jardueretako batera bertaratu baitziren.  Nafarroako Antzerki Eskolarekiko hitzarmenaren bidez, Antzerki Aroa zikloaren barruan bi antzezlan eman ziren, Larrazken Antzerkia programaz gainera, zuzenean Iturramako Civivoxean antolatua, eta beste bi antzezlan proposatu zituena.  Guztira, 258 ikusle bildu ziren. Horrez gain, formatu txikiko sei kontzertu egin ziren Kantu eta Hitza autore-kantuaren barruan. 788 lagun bertaratu ziren.  Horiei beste 1.260 ikusle gehitu behar zaizkie, Bertsoaroa bertsolaritza-programako emanaldietako batera joan baitziren.  Azkenik, Nafar Ateneoarekin elkarlanean, euskarazko bederatzi hitzaldi eta errezitaldi antolatu ziren, zeinetan 510 lagun bildu baitziren, eta Irri zikloaren barnean, umorezko hiru ikuskizun egin ziren, 193 ikusle bildu zirela.

Euskarazko haur programazioari dagokionez,16 jarduera antolatu ziren, gehienbat antzezpenak, Civivox zentroetan, Ziudadelan eta Nafarroako Antzerki Eskolan. Guztira, 4.689 ikusle bertaratu ziren.  Antzezpen horien artean, haurrendako antzerki-testuen Lehiaketako lan irabazlearen sei emanaldiak aipatu behar dira, Nafarroako Antzerki Eskolak ekoitzitakoak. Honatx lana: Pluton: hor konpon Marianton,Zoila Berastegik idatzia.

Iruñeko Udalak, halaber, euskarazko prestakuntza-programak antolatzen ditu. Adibidez, bertsolaritzan hasteko programa ikastetxe publikoetan. Horrela, 2014ko urtarriletik ekainera, honako ikastetxeotako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 20 talde eta 441 ikasle aritu ziren: Elorri IP, Mendigoiti IP, Sanduzelai IP, San Frantzisko IP, Patxi Larraintzar IP, Bernat Etxepare IP, Hegoalde ikastola IP eta Ikastola Amaiur IP.

Era berean, euskarazko XXIII. Sormen Tailerren edizio berri bat antolatu zen, euskararen erabilera sustatze aldera, euskaldunen arteko ezagutza eta harremanak handitzeko bidea eman baitute, sormena eta josteta bultzatzeko jarduera sorta zabala eta erakargarria eskainita. Eskaintza barrenean daude, besteak beste, sukaldaritza, batukada, yoga, euskal dantzak eta pilatesi buruzko urteko klaseak, eta horrez gain, monografikoak ere, hala nola,  orientazioa mendian, bertsolaritza, jendaurrean hitz egitea, argazkigintza, lehen laguntzak, bizikleta konpontzea eta balkoian baratze bat egitea. Guztira, 200 lagunek parte hartu zuten.

Lehiaketei dagokienez, Iruñeko gazteendako XXIV. Literatur Lehiaketa dago, 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzendua, eta bi modalitate ditu: poesia eta narrazio laburra. Gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako lanak aurkez daitezke. 19 lan jaso ziren narrazioetan, eta 7, poesian. Haurrendako XXVII. Literatur Lehiaketa antolatu zen hiriko eta Iruñerriko Lehen Hezkuntzako eta DBHko Lehen Zikloko ikasleentzat. Horren bidez, sormena, idazmena eta adierazpen plastikoa sustatu nahi dira haur euskaldunen artean. Adinaren arabera, modalitate hauek ezartzen dira: pintura edo marrazkia, gai libreko ipuinak edo gai libreko komikiak. 81 marrazki, 61 ipuin eta 55 komiki aurkeztu ziren.

Era berean, laguntza ere ematen jarraitu zitzaion hainbat udalerriren artean ateratzen den Ze Berri? aldizkariari, eta 6 zenbaki plazaratu ziren. 2014ko azkenak 69.365 ale izan zituen, hau da, 2013ko azkenak baino 11.665 gehiago, hainbat udal ekimenean sartu baitziren. Haietariko 10.000 Iruñean banatzen dira.

Iruñeko Udalak, bestalde, hiriko hamar kultur eta arte-entitate lagundu zituen diruz 2014an euskarazko kultur eta arte-jarduerak egin eta programatzeko. Diruz lagundutako jardueren artean, adibidez, bertsolaritza-txapelketak daude, hiriko lantegiak, monitoreen prestakuntza, hitzaldiak, udako unibertsitateko ikastaroak edota antzerki-saioak. Guztira, 30.909 euro banatu ziren. Honatx zer entitatek jaso zuten dirua: Karrikiri elkartea (4.843 euro), Arturo Campión Elkarte Kulturala (1.312 euro), Euskaldunon Biltoki Elkartea (6.337 euro), Ortzadar Euskal Folklore (622 euro), Ezpondapea (90 euro), Dindaia Fundazioa (8.939 euro), Udako Euskal Unibertsitatea (3.833 euro), Nafarroako Bertsozale Elkartea (1.884 euro), Nafarroako Antzerki Eskola (1.883 euro) eta Nafarroako Kantzarien Biltzarra (1.166 euro).

2014an, gainera, 4 beka eman ziren barnetegietan euskara ikasteko ikastaro trinkoetan parte hartzen dutenentzat.

 

Sanferminak

Ia 1.300.000 ikusle bildu ziren Iruñeko Udalak 2014ko Sanferminetarako antolatu zituen 400etik gora ekitalditan. Kopuru hori 2013koa baino % 18 apalagoa izan zen, eguraldi txarra nagusi izan baitzen.  Beste behin ere, partaidetza kopururik handienak, 631.000 ikusle baino gehiago, ikuskizun jendetsuei dagozkie, hala nola su artifizialei (373.000 lagun inguru, Yanguas y Miranda, Armada etorbidea eta Gaztelugibelen), Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren jarraitzaileei (170.000 lagun, eta egunero, batez beste, 21.250 inguru, eta kontuan hartuta uztailaren 12an ez zirela atera, euriak eragotzita ). Datu horiek gorabehera, hotzak eta euriak jaitsiera eragin zuten, % 24 jarraitzaile gutxiago izan baitziren erraldoietan, eta % 17 gutxiago, su artifizialetan.  Gainera, huts tekniko batek eraginda, ez zen jaurti ongi larunbateko Hermanos Ferrández etxearen bilduma piroteknikoa, eta lehiaketatik kanpo gelditu zen.

Zezenketa-ikuskizunetan (13.000) eta zezensuzkoan (31.300 inguru) ere jendetza nabarmena bildu zen. Ontzat jo zen zezensuzkoaren ibilbide berria, ez baitago horrenbesteko jendetzarik, eta lasterketa seguruagoak egiteko aukera ematen du. Eguraldi txarrak eraginda, ordea, % 65 parte-hartzaile gutxiago izan ziren.

Egitarauko hitzordu musikaletara joandakoen kopurua 469.800 izan zen, hau da, jaietako parte-hartze osoaren % 35. Foruen plazako emanaldietan bildu zen jende gehien (124.250 lagun): hots, 120.000 gaueko kontzertuetan, eta 4.250, Foruen gazte-plazakoetan; hau da, aurreko urtean baino ia % 4 gehiago.  Urtetik urtera, gero eta jende gehiago joaten ari da leku horretara: % 13 gehiago, 2011n; % 38 gehiago, 2012an, eta % 25 gehiago, 2013an. Calle 13, Fangoria, Carlos Jean eta Huecco taldeek erakarri zuten jende gehien. .

Gazteluko plazako kontzertuetan 58.300 lagun bildu ziren (2013an baino % 35 gutxiago); Jazzfermín Sarasate pasealekura eraman zen eta 3.360 lagun bildu ziren (jaitsiera nabarmena gertatu zen, aurreko urtean 12.000 lagun bildu baitziren, kokapen berrian jende gutxiago sartzen baita); musika-banden emanaldiak Gurutze plazan egin ziren eta 4.250 bildu ziren; eta Euskal Musikako saioetan, Taconeran, 2.750 lagun. 28.750 lagunek egin zuten dantza Gurutze plazako dantzaldietan, non Los del Río taldekoen emanaldia baita nabarmentzekoa Adinekoen Egunean. Antoniutti parkean, berriz, 46.100 lagun ziren, non 2014an nobedade bat izan baitzen, sei saio egin baitziren arratseko bederatzi eta erdietan. 

Honatx musika-emanaldiekin lotutako beste zenbaki batzuk: musika folklorikoak 202.100 lagun bildu zituen 2014an. Hona hemen: Sarasate pasealekuko jotetan, 13.350; txistulariak eta gaitariak Gaztelu plazako dantzaldietan, 6.500;  Basotxoko eskualde-musikan, 17.050; uztailaren 6ko Foruen plazako jaialdian, 4.000; gaitarien alardean, 6.000; txistularien alardean, 1.600; eta bertsolarietan, 300; bestalde, kaleko musika etengabean, 153.000, hau da, kalkuluen arabera, egunero 17.000 lagun inguruk gozatu baitzuten kaleko musika hiriko tokiren batean.

177.000tik gora haur eta heldu bertaratu ziren haurrendako eta familiendako jardueretako batera; 2013ko antzeko zenbakiak izan ziren parte-hartzeari dagokionez (179.000 parte-hartzaile). Horietatik, 120.000k Rodezno kondearen plazako haur-parkea gozatu zuten;  8.500k Karlos III.eko haur-entzierroetan parte hartu zuten (aurreko urtean baino jende gehiago bildu zen);  3.000 Haurraren Eguneko entzierrora joan ziren Santo Domingoko aldapara; 20.000k Karlos III.eko oinezkoendako pasealekuko kalejiraren bat ikusi zuten (euriak eraginda, haietako bat utzi zen bertan behera); eta 12.000 Rodezno kondearen plazako Maese Villarejoren txotxongilo tradizionalak ikustera  joan ziren.

Rodezno kondearen plaza Merindade plazarekin lotzeko haurrendako trenek 8.500 lagun garraiatu zituzten. Haurraren Egunean, gainera, 4.000 haurrek eta helduk santuari loreak eraman zizkioten, eta 600 lagunek haur-dantzen jaialdian parte hartu zuten. Haiei gehitu behar zaizkie euskarazko bi antzerki-emanaldiak Taconeran ikusi zuten 750 haurrak.

2014an aipatzekoa da The Hole ikuskizunak Gayarre Antzokian izandako arrakasta, hamalau emanaldietan ia goraino betea egon baitzen. Guztira, 11.562 ikusle bildu ziren; hau da, La Cubana taldearen Campanadas de boda ikuskizunak baino % 67 gehiago.

Gainera, 4.980 lagunek bisitatu zuten egitarauan sarturiko erakusketetako bat. 2.614 lagun joan ziren ikustera Sanferminetako Kartelen Nazioarteko Lehiaketan parte hartutako kartel aukeratuen erakusketa, eta 2.366 Kondestable Civivoxera bertaratu ziren, Guillermo Navarroren  A propósito de San Fermín argazki-erakusketa eta Antonio Laitaren Ellos también nos miran margolanak ikustera.

Bestalde, 38.000 lagun inguru bildu ziren txupinazoa zuzenean emateko jarritako bost pantailetako baten aurrean; bereziki da nabarmentzekoa gazteak erruz bildu zirela Gazteluko plazan jarritako pantailan. Era berean, aipatu behar da 6.200 lagun joan zirela eguneroko herri kirolen saioak ikustera, Foruen plazara.

2014an lehen aldiz jaiak denbora errealean eman ziren zuzenean San Fermin 2014 Youtubeko kanalaren bidez. Irudi horiek, aldi berean, Gazteluko plazako pantaila erraldoi batean eman ziren.  Kalkuluen arabera, 450.000 lagun inguruk ikusi zituzten irudiak pantaila horretan, jaien uneren batean.  Pantaila 16 orduz aritu zen egunean irudiak ematen zuzenean nahiz diferituan, eta ostiralean eta larunbatean, berriz, 24 orduz saio etengabean.  Guztira, egitarau ofizialeko 75 emanaldi eman ziren, eta 62 herrialdetako 60.000tik gora lagun konektatu ziren interneten Sanferminetako ekitaldietara zuzeneko seinalearen bidez.  Youtubeko kanal horrek 97 herrialdetako 127.000 bistaratze izan zituen, uztailaren 6tik 14ra. 

Bestalde, jaiek hogei entitateren babesa izan zuten; guztira, 203.310 euro eman zituzten, aurreko urtean baino % 11 gehiago. Dirutza horretatik, 133.110 euro zerbitzuetan eman zen, eta 70.200 euro, berriz, diru-ekarpen moduan.  Honatx babesle nagusiak: Eroski (27.000 euro), Caixabank (18.000 euro), Bar Mikael (5.500 euro) eta Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutua (5.000 euro).

 

Aldapako San Fermin

Irailaren 26tik 28ra, Aldapako Sanferminak ospatu ziren, eta Iruñeko Udalak prestaturiko egitarauan hainbat gauza sartu ziren, hala nola haurrendako ekitaldiak, kontzertuak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, Santuaren ohorezko prozesio tradizionala, eta su artifizialak, Gazteluko plazako lurretik jaurtiak; 2014an, azken ekitaldi horren laugarren edizioa egin zen.  Bestalde, lehen aldiz Burgoen plazan, ostiral gauez, G-9ko Unibertsitateen arteko III. Musika Lehiaketa egin zen, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Udalarekin elkarlanean antolaturik.  Era berean, larunbat arratsaldez zeinu-dantza ikuskizun bat eman zen Karlos III.ean aire zabalean, Gorren Nazioarteko Egunaren karira eta Nafarroako Gorren Elkartearekin elkarlanean  (ASORNA). Aldi berean,  Nafarroako Jotaren I. Bilkuraren karira, abestiek Alde Zaharreko karrikak girotu zituzten.

Txikienendako eskaintzan, San Frantzisko plazan adin guztiendako jolasak izan ziren, haur-parkea jarri baitzen; hau da, gominga, puzgarriak, dino-pistak, mini-bamper zirkuituak, ohe elastikoak, mahai-futbola eta aire-mahaiak karpetan, besteak beste.  Amaitutakoan, haurrendako entzierroa egin zen Zapateria kalean. San Nikolas plazan, magia-ikuskizun bat egin zen, bai eta txotxongilo-saio bat ere.

Musika ere jai-egitarauaren ardatza izan zen. Izan ere, G-9ko Unibertsitateen arteko III. Musika Lehiaketaz gain, bestelakoak ere aipatu behar dira, hala nola udal-gaitarien eta -txistularien dianak,Txirdil eta Zuperri taldeen fanfarre- eta txaranga-musika, Nebari autorearen kontzertu bat Pablo Sarasateren omenez,  eta La Pamplonesa emanaldia Gazteluko plazan. Eta amaiera gisa, Queen taldearen omenezko kontzertu bat,  Play the Game-ren eskutik.

Pirotecnia Zaragozana etxeak berriz ere su artifizialak jaurti zituen Gazteluko plazako lurretik. Ikuskizuna 2011n berreskuratu zen jai horietarako.  Gainera, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa bi aldiz atera zen, bazterrak ederki girotuz.  Igandean, Aldapako San Fermin plazara joan ziren, bertako elizan santuaren omenezko meza eman baitzen, eta bertan Iruñeko Ahots Baxuen Abesbatzak abestu zuen. Ondotik, Aldapako San Ferminen irudia prozesioan atera zen kalez kale, La Pamplonesa, konpartsa eta udal-dantzariekin batera.  Jaietako azken ekitaldia ezpata-dantza da, udal dantza-taldeak Udaletxe plazan dantzatutakoa.

 

Gayarre Antzokia

2014an, Gayarre Antzokian guztira ikuskizun-saioak 216 izan ziren, eta 86.188 ikusle bildu ziren; hau da, 399 ikusle batez beste jarduera bakoitzeko. Eskaintza barruan gauza asko daude, hala nola Eszena eta Desgaitasuna zikloa, familiendako jarduerak, eta hainbat estilotako kontzertuak; La Pamplonesa taldearen musika, besteak beste.  Jende gehien abenduan joan zen (12.091 lagun); gero, uztailean (11.892 lagun) eta urrian (9.618 lagun).

Ikusleen ia % 30 (25.630) urtarrila – ekaina eta urria – abendua denboraldietako programazioko 67 ikuskizunetako bat ikustera joan ziren. 15.032 lagunek ikusitako29  jarduerak, berriz, antzokiak entitate eta taldeei eskaintzen dizkien alokairuen barnean zeuden. Gainera, 15.207 lagun udako umorezko 22 ikuskizunetara joan ziren eta 10.107, antzerkia familiartean programaren barneko 21 saioetara. 2014ko zenbakien osagarri, Udalak 15 jarduera antolatu zituen (9.346 ikusle), 45 jarduera osagarri izan ziren (3.246 ikusle), ikastetxeetako 4 jarduera (2.604 lagun), interprete handien 6 saio (2.920 ikusle) eta 7 ekoizpen propio (2.096 ikusle).

 

 


Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala