Gizarte Zerbitzuak
Oinarrizko Laguntza
Auzo Unitateak (AU) herritarrak gizarte-zerbitzuetan sartzeko ateak dira eta haien helburua herritarren eskariak jasotzea da, bai eta haien zailtasunei lehen erantzuna eskaintzea eta gizarte-babeserako sistemetan sartzeko bidea erraztea ere. Iruñeak, gaur egun, hamabi auzo-unitate ditu, Alde Zaharrean, Txantrean, Etxabakoitzen, Zabalgunean, Ermitagañan, Iturraman, Mendillorrin, Milagrosan, Arrotxapean, Sanduzelain, Donibanen eta Buztintxurin banatuta. 2014an, Iruñeko Auzo Unitateek 42.647 kasu artatu zituzten. Kopuru horrek goraka egin du, aldian-aldian, 2008. urtean artatu ziren 23.576 kasuez geroztik.
|
|
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
|
Auzo-unitateetan artatutakoen kopurua |
34.019 |
34.287 |
36.038 |
37.468 |
42.647 |
15/2006 Foru Legeak ezarritakoarekin bat, Auzo Unitateek Gizarte Zerbitzuetako lau programak eskaintzen dizkiete herritarrei: Harrera eta gizarte-orientazioa, Norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasunean dauden pertsonei laguntzeko programa, Gizarteratzea, eta Haurrei eta familiei laguntzeko programa.
- Harrera eta gizarte-orientazioko programa.
Herritar guztiei zuzendutako programa da eta haien eskariak jasotzea du xede. Herritarren arazoei lehen erantzuna eskaintzen die, gizarte-babeserako sistemetako prestazioetan sartuz eta, behar izanez gero, oinarrizko laguntzako edo laguntza espezializatuko gainerako programetarako sarbidea emanez. Era berean, helburu du auzoetan elkartegintza sustatzea auzokideen partaidetza eta auzoko elkartasun-sareak bultzatzeko, topaketa-guneak, sare sozialak eta boluntariotza indartuz.
- Norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasunean dauden pertsonei laguntzeko programa
Iruñeko Udalak hainbat baliabide eskaintzen ditu, hainbat helburu gogoan hartuta: norberaren autonomia sustatzea, mendekotasunezko egoerei aurrea hartzea, eta laguntza ematea bere kabuz moldatzeko arazoak dituzten pertsonei eta mendekotasunean daudenei edo egoteko arriskua dutenei, betiere beren ohiko ingurunean. Behar izanez gero, gainera, etxetik kanpoko baliabide alternatiboetan sartzeko aukera ematen du, banakako, taldekako eta izaera komunitarioko artaren bidez.
Programak bi baliabide biltzen ditu: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ) eta apartamentu babestuen bost eraikinak.
- Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ)
EELZk 5.406.006 euroko gastua gauzatu zuen 2014an, eta zuzeneko arta eskaintzen du pertsona hartzaileen etxean bertan, gehienez bi orduz egunero. Guztira 1.168 erabiltzailek erabili zuten arta pertsonaleko zerbitzuren bat. ASIMEC (publikoa) eta SARQUAVITAE (pribatua) enpresek 183.909 ordutan eman zuten zuzeneko arta, 1.003 etxebizitzatan.
Halaber, 94.752 bazkari eta afari zerbitzatu ziren, 17 menu desberdin bitarte eskainita. Menu bakoitza lehen eta bigarren platerez osatua dago, gehi postreaz eta ogiaz, eta erabiltzaileen beharretara egokituta dago. Arropa garbitzeko zerbitzuari dagokionez, 2014an 1.628 zerbitzu eman ziren 39 etxebizitzatan.
|
EELZren aurrekontua atalez atal |
||
|
Zerbitzuak |
2014an gauzatua |
Guztira |
|
Etxez etxeko laguntza ASIMEC |
1.876.400 |
4.962.318 |
|
Etxez etxeko laguntza SARQUAVITAE |
3.085.918 |
|
|
Garbitokia NABUT eta ASPACE |
20.914 |
20.914 |
|
Elikadura TALLUNCE |
422.774 |
422.774 |
|
|
|
5.406.006 |
- Adinekoendako apartamentuak eta etxebizitza komunitarioa
Iruñeko Udalak bost apartamentu-eraikin kudeatzen ditu adinekoentzat, honako toki hauetan: Milagrosa auzoko Julián Gayarre kalean, Arrotxapeko Iturriotzeaga plazan, Tulebrasko monasterioaren kalean, Serafín Olave kalean eta Ansoleaga kalean. Horrela, guztira, 252 toki dira, 108 apartamentu bikoitzetan eta banakako 36 apartamentutan banatuak.
Etxetiarrak Iruñeko auzokideak dira, 65 urtetik gorakoak, autonomia pertsonala dutenak eta etxebizitza-arazoak dituztenak. Auzo-unitateak arduratzen dira toki-eskariak kudeatzeaz eta kasu bakoitzaren azterketa egiteaz. Udalaren programan sartu orduko, hainbat langile arduratzen dira egoiliarren artaz: eraikin-arduradun bat –mantentze-lan txikietarako– eta gizarte-langile bat –hainbat alderdiz arduratzeko, hala nola egoiliarrak zerbitzuan sartzeko eta hautatzeko sistemaz–.
Programan mugimendu handia dago egoiliarrei dagokienez; beren kabuz baliatzeari uzten badiote, haien familiekin bizitzera itzultzen direlako; edo bestela, zahar-egoitzetara joaten direlako edo hiltzen direlako. Toki libreak eskatzaileen itxaron zerrenda baten arabera banatzen dira, puntuazioarekin bat. Apartamentuak hutsik gelditzen direnean, Eraikuntzako Lantegi Eskolako ikasleek eta Gizarte Enplegu Babestuko langileek berritzen dituzte.
- Haurrei eta familiei laguntzeko programa
Oinarrizko Laguntzako programa honek haurren babesgabetasunei aurrea hartu nahi die; hartara, babesgabetasuneko arrisku-egoera arinean eta ertainean dauden adingabeen familiak ikertu, baloratu eta haietan esku hartzen dute. Taldeko profesionalek familiarekin batera kasu bakoitzean ezarri beharreko plana prestatzen dute, egoera bakoitzean zer helburu, jarduketa eta baliabide aplikatu behar diren zehazteko. Programak, era berean, hiriko haurren eta nerabeen egoera etengabe ikertu eta aztertzen du, Nafarroako Gobernuko Adin Txikikoak Babesteko ataleko taldeekin elkarlanean.
2014an, 710 familia eta 1.252 adingabe artatu zituzten.
|
|
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
|
Haur eta nerabeendako laguntza taldeak |
|
|
|
|
|
|
Artatutako familiak |
217 |
338 |
563 |
617 |
710 |
|
Artatutako adingabeak |
397 |
565 |
650 |
1.067 |
1252 |
- Familietan Esku Hartzeko Zerbitzua
Haurren programak berariazko baliabide hau dauka, lehiaketa publiko baten bidez kanpo-entitate batek kudeatua, haurren eta nerabeen garapena edo ongizatea eragozten duten babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko, adingabeen etxean bertan. 2014an, 123 familiatan esku hartu zuen, eta 230 adingabe artatu zituen.
- Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzua
Esparru honetan prebentzio komunitarioko taldeak ere sartzen dira, zeinek haurrei eta gazteei zuzendutako prebentzio unibertsal eta selektiboko jarduketak egiten baitituzte. Arrotxapea, Txantrea, Sanduzelai, Alde Zaharra eta Etxabakoitz auzoetan kokaturik daude. 2014an, zerbitzu honek 1.990 pertsona artatu zituen, prebentzio unibertsalaren aloan, eta 715 adingabe, prebentzio selektiboan.
- Gizarteratzeko programa
Gizarte Ongizatearen laugarren programaren helburua da bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik dauden pertsonen gizarteratze-bidea sustatzea; hartara, banakako gizarteratze-ibilbideak diseinatzen dira, eta pertsona horiek gizarte- eta hezkuntza-laguntza jasotzen dute. Halakoetan, elkarrekin esku hartzen dute gizarte-laneko eta gizarteratze arloko teknikariek, eta Gizarte Enplegu Babestuarekin eskuz esku eta koordinazioan lan egiten dute.
2014an, auzo-unitateetan, 18 eta 65 urte arteko 647 laguni eman zitzaien banakako laguntza. Era berean, hainbat ikastaro eman dira, prestakuntza arloan eta eguneroko bizitzarako trebetasunak jorratzeko, eta horrekin batera, aholkularitza psikologikoa eskaini zaie, hala profesionalei, nola programaren erabiltzaileei. Adibide gisara, 2014ko ekainean hiri-baratze bat inauguratu zuten Errotazarreko prestakuntza-zentroaren lokalen kanpoaldean. Gizarteratzeko programari (Eguneroko Bizitzarako Trebetasunak) atxikitako 18 lagunek prestakuntza-modulua erabiltzen dute baratze bat eta lorategi bertikal bat egiteko, behin lorezaintzaren gaineko oinarrizko kontzeptu batzuk eskuratuta, hala nola: ernatzea eta landatzea, ureztatzea, egutegia, landatze-markoa eta abar. Prestakuntza-jarduketan, beste eduki batzuk ere jorratzen dira, esaterako, egunero joatea, puntualtasuna, jarraikitasuna, konpromisoa, begirunea, etab.
Zerbitzu Espezializatuak
Oinarrizko Laguntzaren osagarri, Iruñeko Udalak bestelako laguntza-bitartekoak ere baditu, Auzo Unitateetako programekin eskuz esku lan egiten dutenak.
- Gizarte Enplegu Babestua
Nafarroako Gobernuarekin batera, Iruñeko Udalak programa bat finantzatzen du, gizarte-zailtasunean dauden pertsonak aldi baterako kontratatzera bideratua; era berean, pertsona haien gaikuntza pertsonala sustatzen du bai enpleguaren bidez bai laguntza-sisteman sartzearen bidez. Udal-programa honek urtebeteko lana eskaintzen die lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei, gehienez ere urtebeterako, banakako gizarteratze-ibilbide baten bidez. Hona programaren hartzaileak: prestakuntza eskaseko gazte eta helduak, gutxiengo etnikoak, egoera ekonomiko txarra duten edo gizarteratzeko eta lanera bideratzeko prozesuetan ari diren pertsonak, familia-ardurak dituzten emakumeak, etab.
Programa 180 laguneko talde batek –kontratatutako peoiek, prestatzaileek eta talde teknikoak– osatua da, eta bederatzi lantaldetan jarduten du: obrak, soldadura, pintura, garbiketa eta atezaintza, ibaiak zein mintegia mantentzeko lanak, joskintza eta jantzigintza, tapizgintza, udal-jantokia eta koadernaketa eta serigrafia. Zeregin horietako bakoitzean, lantalde bat edo batzuk egon daitezke. Taldeen buru ofizial bat egoten da, hura baita prestakuntza ematen duen pertsona. Halaber, zeregin edo lan bakoitzean arduradun bat egoten da, bai eta laguntza-lantalde bat, gizarte-langileek, arkitekto tekniko batek, administrazio langileek eta abarrek osatua.
2014an zehar, programa honetan 208 laguni egin zaie kontratua. Hona programan egindako lanetako batzuk: Etxabakoitzeko auzo-unitateko obrak, non 64 pertsona inguru aritu baitziren 6 lantalde ezberdinetan, Udalak Zabalgunean dituen etxebizitzen egokitzapen-lanak, Etxebizitzen Foru Funtsari gehitzeko xedez, edo Seminario Etxean udal-turismo bulego bat egiteko obrak. Halaber, mantentze-lanak ere egin zituzten, hala nola ikastetxe eta ikastola batzuk pintatzeko lanak edota Arga ibaiaren ertzak eta beste berdegune batzuk garbitzekoak. 2014an, jarraipena eman zitzaion 2012an Koadernaketa- eta Serigrafia-lantaldeak hasitako lanari; izan ere, laguntza ematen dio Udal Agiritegiari egoera onean mantendu eta eusteko hala agiri-funtsa nola funts bibliografikoak eta hemerografikoak.
- Emakumeendako Udal Laguntza Zerbitzua (EULZ)
Udal Laguntza Zerbitzu honen xedea da beren egoera dela-eta, babes eta laguntza sozial, juridiko eta psikologiko berezia behar duten emakumezkoei laguntza ematea. Horren baitan, lehentasunezkoak jotzen dira hala biktimak babestu eta bere onera ekartzera bideratutako esku-hartzeak nola indarkeriazko egoerei aurrea hartzera bideratutakoak. Zerbitzu honetako profesionalen iritziz, gizarte- eta ekonomia-egoera larritu izanak eta Nafarroako Gobernuko gizarte-laguntzak eskuratzeko lege-aldaketek eraginda, okerrera egin dute emakumeen bizi-baldintzek eta haien bazterkeria-mailak gora egin du.
2014an, 573 emakumek jaso zuten laguntza; haietatik, 305 berriak izan dira, eta 268k, berriz, lehengo urteetako espedienteak zituzten. Banako 1.908 arta egin ziren, eta haietako 37 larrialdiko artak izan ziren. Artatutako kasu berrien % 44 genero-indarkeriazko edo familia barruko indarkeriazko egoerei dagokie, eta % 34, bikote-gatazka larriei. Horrek esan nahi du esku-hartzeen % 74tan aholkularitza eta laguntza eman direla indarkeriak eragindako kaltea arintzeko eta gainditzeko, eta arriskurik handieneko egoeretan indarkeria hori ager ez dadin prebenitzeko.
Familietan Esku Hartzeko Zerbitzuak 54 emakume eta 79 adingabe artatu zituen 2014an. Zerbitzu hau gizarte-zailtasunean dauden emakumeei eta haien seme-alabei zuzendutako programa bat da, betiere gizarte eta hezkuntza arloetan laguntza eta esku-hartze integrala behar dutelarik. Programan sartu aurreko balorazioa EULZeko taldeak egiten du. Familietan Esku Hartzeko Zerbitzua emakumeen etxean bertan aritzen da (% 33), edota Udalaren apartamentuetan (% 67). Udalak, 2014an, 16 udal-apartamentu izan zituen erabilgarri, eta haien erabilera, batez beste, % 87 izan zen.
- Haur eta Nerabeendako Laguntza Taldea
Programa espezializatu honek eskuz esku lan egiten du lehen laguntzako haur eta familien programarekin, programa horrek bideratzen baititu talde honetara babesgabetasuneko arrisku-egoera ertainean dauden haurrak, edota oinarrizko laguntzak behar bezala artatu ezin izateagatik bestelako esku-hartzeak behar dituztenak. Bere baitan etxez etxeko Familietan Esku Hartzeko Zerbitzua bilduta dago. 2014an, 33 kasuz arduratu zen eta 69 adingabe artatu zituen.
- Enplegurako Prestakuntza
Enplegua lortzeko zailtasun erantsi bat duten Iruñeko pertsonak gizarteratu eta laneratu daitezen sustatzea da Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorraren Enplegurako Prestakuntza-programaren ardatz nagusia. Hartara, pertsona horien gaikuntza eta lan-merkatuak balioesten dituen lanbide-, gizarte- eta norberaren gaitasunak garatzen dira. 2014an, guztira, 926 lagunek parte hartu zuten proposamenetako batean, 2013an baino 63 gehiagok.
o Enpleguko Lantegi Eskolak
Enpleguko Lantegi Eskolak programa mistoak dira, prestakuntzakoak eta enplegukoak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatzen ditu, eta Iruñeko Udalak zein Europako Gizarte Funtsak finantzaketan lagundu eta abiatzen dituzte. 2014ko apirilean, Europako Batzordeko Enpleguko, Gizarte Aferetako eta Gizarteratzeko europar komisario Laszlo Andorrek bisita bat egin zuen Arantzadiko Parkea Enpleguko VIII. Lantegi Eskolara, eta bertatik bertara ezagutu zuen proiektua.
Proiektu-mota honetan, ikasleek, prestakuntza-kontratu baten bidez, prestakuntza teoriko-praktikoa jasotzen dute, eta zeharkako arlo batzuetan trebatzen dira, hala nola funtsezko gaitasunetan, gizarte-prestakuntzan eta prestakuntza pertsonalean, enplegua modu aktiboan bilatzean, etab.ean. Enpleguko Lantegi Eskolek, laguntza horren guztiaren trukean, obra sozialaren bitartez hainbat ekimen gauzatzen dituzte hiri osoaren onerako. Iruñeko Udalak, 2014an, honako Enpleguko Lantegi Eskola hauek bultzatu zituen, non 102 pertsona aritu baitziren.
|
IZENA |
ESPEZIALITATEAK |
GAUZATZE-DATAK |
PROFILA |
LEKU-KOPURUA |
|
Birgaitze Lanetako I. Enpleguko Lantegi Eskola |
Eraikinen berritze- eta askotariko mantentze-lanak, Kontserbazio- eta askotariko mantentze-lanak harritan, Berriztatze- eta askotariko mantentze-lanak zuretan, eta Barrualdeak mantentzeko askotariko lanak. |
2014/06/01etik 2015/11/30era
|
Gazteak (16-24 urte) eta helduak (44 urtetik gora) |
60 (15, helduentzat) |
|
Arantzadiko Parkea VIII. ELE |
Biomasaren erauzketa eta natur ingurunearen kontserbazioa, soldadura eta iturgintza-berokuntza |
2013/11/01etik 2015/04/30era |
Gazteak (16-24 urte) |
42 leku |
2014an, Birgaitze Lanetako I. ELEk ordeztu zuen 1986an sortutako Eraikuntzako eta Zaharberritze Lanetako Lantegi Eskola; horrekin batera, prestakuntza-metodologia aldatu zen, espezialitateen arteko txandaketa ezarri baitzen, eta taldeen osaera ere aldatu zen, 60 lekuetako 15 berrogeita lau urtetik gorako lagunengana zuzendu baitziren. 2014ko ekainean abiatutako formula berri honen lehen edizioa 2015eko azaroan amaituko da.
Halaber, 2014an amaitu zuten praktiken aldia Mendekotasunean daudenei arta emateko Enpleguko Lantegi Eskolan ari ziren 15 lagunek. Zahar-etxeetan egiten dute gizarte-lana eta ekainean bukatu zuten prestakuntza-zikloa.
Hona, besteak beste, Birgaitze Lanetako eta Arantzadiko Parkea Enpleguko Lantegi Eskolek 2014an egindako obrak: Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Sozialerako Funtsaren 13 etxebizitzaren birgaitze integraleko lanak, Iruñeko harresiak, hilerria eta Donejakue bidea mantendu eta kontserbatzeko lanak, bertako basoa berreskuratzeko lanak Ezkaba mendian, mantentze-lanak hiriko hainbat zelai eta lorategitan, apaindura-jardinerak egitea Karlos III.aren inguruneko eremu publikorako, Ziudadelako hiri-altzarien konpontze-lanak, berokuntza-sistema eta prebentzio-mantenimendua instalatzea udal-eraikinetan, apartamentu babestuetan, etab.ean.
o Gizarteratze eta Laneratze Taldea (GLT)
Gizarteratze eta Laneratze Taldearen (GLT) xedea da lana eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonek eta aldi berean bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik daudenek beren enplegagarritasuna handitzea, gizarteratze aldera. Hartara, pertsona horien gaikuntza eta lan-merkatuak balioesten dituen lanbide-, gizarte- eta norberaren gaitasunak garatzen dira. Hori horrela, lan-prestakuntza eta -orientazioa ematen zaizkie, eta gero Taldeak bitartekaritza-lanak ere egiten ditu enpresekin eta partikularrekin. 2014an, Gizarteratze eta Laneratze Taldeak 660 espediente abiatu zituen. Horietako ia % 50 (317) programari heldutako alta berriak dira.
2014an, zerbitzu honek hainbat prestakuntza-ekintza egin zituen, besteak beste, honako hauek: ikasleak gaitzea lana IKTen bitartez era aktiboan bilatzeko, familiaren zerbitzuko pertsonak prestatzea, gaitasun pertsonalak garatzea enplegua bilatzeko, etab. Eta horrez gain, prestakuntza-jarduera hauek egin ziren kanpoko entitateekin: “Prestakuntza dementziak jotako pertsonak artatzeko" eta “Garbiketa-lanetarako eta logeletako zerbitzari-lanetarako ikastaroa“, Nafarroako Alzheimer gaixoen senideen elkartearekin eta EULENekin elkarlanean, hurrenez hurren.
Bukatzeko, La Caixaren Gizarte Ekintzaren Laneratzeko 2014ko deialdiaren bitartez, Udalak parte hartu zuen bi prestakuntza-programaren finantzaketan: bat, ostalaritzari buruz, ANAFErekin batera antolatua, eta bestea, enpresa-aholkuritzakoa, laneratzeari begira, Nafarroako Emakume Enpresaburuen Elkartearekin batera.
Hauteskundeak dauden kasu guztietan bezala, 2014an bost laguneko talde bat (lau gizon eta emakume bat), lanean aritu zen Arrotxapeko udal-lokaletan, Europako hauteskundeetarako behar ziren 179 hauteskunde-mahaiak prestatzeko. Besteak beste, honako lan hauek egin zituzten: garbitu eta doitu hautetsontziak, kabinak, informazio-guneetako identifikazio-panelak, hauteslekuen planoak, boto-emaileen banaketa mahaietan kaleen arabera, etab.
o Langabeei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-ikastaroak
Iruñeko Udalaren Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuak lanerako prestakuntza-jarduketak egiten ditu langabeei zuzenduta, parte-hartzaileak lanera bideratzeko. 2014an, prestakuntza arloko eskaintza gaurkotu zen, Profesionaltasun Ziurtagiri berriak ematea xede harturik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak homologatutako prestakuntza-zentroa den aldetik.
2014an, guztira 52 pertsonak parte hartu zuten 1. mailako Profesionaltasun Ziurtagiria lortzera bideratutako hiru ikastaroetako batean.
|
ESPEZIALITATEA |
Ordu kop. |
Eskola-egunak |
Hasierako data Bukaerako data |
PZ Maila |
Leku-kopurua |
|
PZ. Laguntza-jarduerak mintegi, lorategi eta lorategi-zentroetan (PZ osoa) |
250 |
50 |
06/26 – 09/18 |
1 |
20 |
|
PZ. Oinarrizko zereginak jatetxe eta tabernetarako (PZ osoa) |
210 |
40 |
10/1 – 11/28 |
1 |
16 |
|
PZ. Oinarrizko zereginak jatetxe eta tabernetarako (PZ osoa) |
210 |
40 |
08/25 – 10/22 |
1 |
16 |
Nafarroako Enplegu Zerbitzuak parte hartu zuen aipatu jardueren finantzaketan, eta martxoan deitu zituen horretarako diru-laguntzak. 2014ko hiru prestakuntza-jarduerak ekainetik azarora bitarte egin ziren eta haiekin batera gaikako lantegiak eta ikasleei zuzendutako orientazio-saio ezberdinak ere egin ziren, hala taldeka nola banaka.
Abenduan, Fiteroko Monasterioaren kaleko udal-lokalak osoki berritutako sukalde batez hornitu ziren, zeina egiaztatzeke baitago. Bertan, 2015. urtean 1. eta 2. mailako Profesionaltasun Ziurtagiriak emanen dira, Oinarrizko zereginak Sukalderako ikastaroan, behin Nafarroako Enplegu Zerbitzuak derrigorrezko deialdia egin eta gero.
o Espetxeko Emakumeen Moduluko Lantegiak
2014an, Iruñeko Udalak bi prestakuntza-ekintza antolatu, koordinatu eta finantzatu zituen Iruñeko Espetxeko emakumeen moduluan, eta haietan 61 emakumek hartu zuten parte.
Biak ala biak otsailetik abendura bitarte egin ziren. Batetik, Kustomizazio Lantegia izeneko prestakuntza-modulua (148 ordu eta 31 ikasle) eman zen, eta, bestetik, Ebaketa eta Jantzigintza prestakuntza-modulua (136 ordu eta 30 ikasle).
o Langabeen kontratazioa, interes orokorreko eta gizarte-intereseko lanak egiteko
Udalak, halaber, langabeak kontratatu zituen interes orokorreko eta gizarte-intereseko lanak egin zitzaten, xede horretarako otsailaren 23ko 233/2012 Ebazpen bidez Toki Entitateei diru-laguntzak emateko onetsitako deialdiaren barruan. Helburua da langabeak kontratatzea, eta horrela haien enplegagarritasuna hobetzea, lanerako gaitasunak emanez.
2014an diruz lagundu ziren bi proiektuak gauzatzeko, 21 pertsona kontratatu zituzten lehentasunezkotzat jotako kolektiboen artean (30 urtetik beherakoak, 50etik gorakoak, langabezian luzez egondakoak, etab.). Egindako lanen artean, esaterako, Fiteroko Monasterioaren kaleko prestakuntza-lokalen hobekuntza-lanak daude, irisgarritasunera egokitzekoak eta sukalde bat prestakuntza-beharretarako moldatzekoak. Lan horiek abenduan amaitu zituzten.
o Prestakuntza-saioen programa, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak egiten ari diren pertsonentzat
Udalak, aholkularitza teknikoko kontratu baten bidez, hainbat prestakuntza-ekintza gauzatzen ditu, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko programa ezberdinetan gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak egiten ari diren pertsonei berariaz zuzenduak. Helburua pertsona horien gaitasuna handitzea da, autonomoagoak izan daitezen, eta, bide batez, laguntzea gizarteratu eta lanera bidera daitezen.
Hainbat arlo jorratzen dira, hala nola eguneroko bizitzari zuzendutako trebetasunak, gizarte-trebetasunak, lanbide aurreko prestakuntza-ekintzak, gaitasun profesionalerako eta laneratzera zuzendutako ekintzak, etab. Prestakuntza-ekintzak banakoak edo taldekoak izan daitezke, eta lanbide ezberdinen esku hartzea gauzatzen da, udal-langile eta -talde batzuen koordinazioa tarteko.
2014an egindako prestakuntza-ekintzen artean honako hauek aipa daitezke: enplegua modu aktiboan bilatzeko ikastaroak, ekintzailetza-lantegiak, etxeko lanetarako ikastaroak, gizarte-trebetasunei buruzko ikastaroak, etab.
Aholkularitza teknikoko kontratua Alaiz taldea eta Gaztelan fundazioa osatutako ABEEri esleitu zitzaion 2011n, eta aurreikusitako luzapenak gauzatu eta gero, 2014an amaitu zen.
o Prestakuntza-ekintza, etxez etxeko gizarte- eta osasun-arta emateko
Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrak lehenbiziko aldiz antolatu eta finantzatu zuen etxez etxeko gizarte- eta osasun-arta emateko prestakuntza-ekintza, eta haren bidez, 15 langabek –horietako gehienak, emakume– profesionaltasun-ziurtagiria lortu zuten. Ikastaroa 2014ko abenduan hasi zen, sei hilabeteko iraupena aurreikusita. Parte-hartzaileek 480 ordu teoriko eta 120 praktiko jasoak zituzten ekainerako, ASIMEC enpresa publikoan eta SARquavitae enpresan, zeinek Etxez etxeko Laguntza zerbitzua kudeatzen baitute.
Enplegurako Prestakuntza Programaren Datu Orokorrak
Parte-hartzaile kopurua 2014an
|
PROGRAMA |
PARTE-HARTZAILE KOPURUA |
|
Birgaitze Lanetako ELE |
60 |
|
Arantzadiko Parkea ELE (2013/11/01 – 2015/04/30) |
42 |
|
Mendekotasun egoeran dauden pertsonak artatzeko ELE (2013/08/30 – 2014/05/30) |
15 |
|
Prestakuntza-ekintza, etxez etxeko gizarte- eta osasun-arta emateko |
15 |
|
GLT-Lan Bitartekotzako Udal Zerbitzua |
660 |
|
Interes orokorreko eta gizarte intereseko lanak |
21 |
|
Langabetuendako Ikastaroak |
52 |
|
Espetxeko prestakuntza-ekintzak |
61 |
|
GUZTIRA |
926 |
Parte-hartzaile kopurua 2007tik 2014ra:
|
PROGRAMA |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
|
Enpleguko Lantegi Eskolak |
117 |
117 |
117 |
174 |
117 |
|
GLT-Lan Bitartekotzako Udal Zerbitzua |
520 |
475 |
400 |
551 |
660 |
|
Espetxeko Prestakuntza-ikastaroak eta Lantegiak |
232 |
189 |
97 |
116 |
113 |
|
Interes Orokorreko eta Gizarte Intereseko lanak |
28 |
19 |
24 |
22 |
21 |
|
Prestakuntza-ekintza, etxez etxeko gizarte- eta osasun-arta emateko |
|
|
|
|
15 |
|
Onuradunak, guztira |
827 |
800 |
700 |
863 |
926 |
Bazterketa handiko pertsonak artatzeko programak
- Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroa
Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroak (Trinitarios, z.g.) hirian ibiltari dabiltzan pertsonendako aterpetxe bat dauka, eta, horrekin batera, jantokia, lanera bideratzeko zentro bat, arropa-garbitegia eta Iruñean erroldaturik egon eta gizarte-bazterketa jasaten duten pertsonak iraupen ertaineko egonaldian hartzen dituen programarako gunea. Zentroan ostatu, higiene- eta elikadura-arloko premiak asetzen dira, aholkularitza eskaintzen da, eta erabiltzaileek lanera bideratzeko lantegira joan eta garbiketa- eta jantoki-lanak egin behar dituzte.
Pasadizokoendako aterpe-eremua 25 lagun hartzeko dago prestatua, eta Iruñean erroldaturikoendako eremua ere 25 lagun hartzeko. Zentroak eskaintzen dituen 50 tokiak beteta egoten dira urteko ia egun guztietan, eta neguan toki gehiago eskaintzen dira. Tenperatura 3 gradutik jaisten denean, Hotzaren aurkako protokoloa abiarazten da, eta orduan artatzen dira, baita ere, programan ohiko eran sar ez daitezkeen lagunak –baldintzak betetzen ez dituztelako, zehapena jasota daudelako edota egonaldi-denborak agortu zaizkielako–.
2014an, zentroan 2.445 pertsonak jaso zuten arta, hiru programa horietako baten bidez, hau da, aurreko urtean baino % 3,4 gehiagok. Kopuru-gehitze horretan eragina izan zuen jende gehiago artatu izanak Hotzaren aurkako protokoloan; izan ere, 479 artatu zituzten 2014an, eta 2013an, 209, hau da, 2014an 270 gehiago artatu zituzten. 2014an, protokoloa 102 gautan abiarazi zen.
Jaitsi egin da, baina, arta jaso duten pasadizokoen eta erroldatuen kopurua. Batez besteko egonaldia, ordea, luzatu egin da, eta horrela, erabiltzaileen kopurua txikiagoa bada ere, bere horretan eutsi zaio ostatu-gauen eta arta intentsiboen kopuruari. 2014an artatutako 1.716 lagunetatik % 10,95 baino ez dira emakume (188). Arta jasotakoen % 48,6k espainiar nazionalitatea dute, eta 59 nazionalitate ezberdinetako erabiltzaileak hartu zituen zentroak.
Bazterketa handiko pertsonak artatzeko programak aurreikusita dauka une jakin batzuetan txartelak ematea hiriko pentsioetan lo egin dezaten, Ostalaritza-establezimenduetan ostatu hartzeko programaren bidez (250 txartel, 2014an), eta autobus-txartelak doan banatzen ditu Nafarroako beste toki batzuetara edo erkidego mugakideetara joan daitezen (1.020, 2014an). Arreta, kalean programak 127 lagun artatu zituen.
|
Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroa |
2013. urtea |
2014 |
|
Pasadizokoak |
1.568 |
1.524 |
|
Erroldaturikoak |
71 |
65 |
|
Arreta, kalean |
164 |
127 |
|
Hotzaren aurkakoa |
209 |
479 |
|
GUZTIRA |
2.007 |
2.445 |
|
|
|
|
|
Pentsio-txartelak |
351 |
250 |
|
Autobus-txartelak |
996 |
1.020 |
2014ko ekainean, Izarpean aurkeztu zen, Iruñeko Etxerik gabetasunaren Behatokiak argitaratutako lehen buletina. Udalak eta Xilema Fundazioak argitaratzen dute, eta estatistika-datuak lagun, Europan Espainian eta Iruñean etxerik gabekoek bizi duten egoera aztertzen da.
- 3) ‘Oscus 0,50’ udal-jantokia
Iruñeko Udalaren udal-jantokia Navarrería kaleko 31n dago eta 2014an 223 lagun artatu zituen; 282 izan ziren 2013an artatutakoak. 50 toki ditu, baina 3 gehiago izan ditzake, eta diru behar larrian dauden 18 eta 64 urte arteko pertsonei zuzendua dago. Erabiltzaile bakoitzeko kostua, bazkari edo afari bakoitzean, 0,50 euro da. 2014an, 22.878 zerbitzu eman ziren (13.376 bazkari eta 9.502 afari).
Zerbitzuaren erabiltzailearen profila hauxe da: gizonezkoa, jatorri nazionalekoa (artatutakoen % 49), ezkongabea, ardurapean seme-alabarik ez duena eta administraziotik inolako dirurik jasotzen ez duena. Erabiltzaileen ia % 88 Iruñean erroldaturik daude. 2014an, jaitsi egin zen udal-jantokia erabili zuten adingabeen kopurua: 37 izan ziren, 2013an erregistratu ziren 53 adingabeen kopuru handiaren aldean (22, 2012an).
2014an, 27 nazionalitate ezberdinetako erabiltzaileei eman zieten zerbitzua. Espainiako 110 erabiltzaileez gain, jantokiak hartu zituen, besteak beste, 14 nigeriar, 12 marokoar, 9 ekuadortar, 8 errumaniar, 5 portugaldar eta 4 ukrainar.
Udal-jantokiak urteko egun guztietan eskaintzen ditu bere zerbitzuak, uztailaren 6tik 14ra bitarte izan ezik, ordutegi honekin bat: 11:30etik 16:00etara (bazkariak 13:00etatik 16:00etara ematen dira) eta 18:15etik 21:15era (afariak). Zerbitzu honi heltzeko, Udal gizarte-zerbitzuen programetara edo auzo-unitateetara jo behar da. 2014an, Arrotxapeko, Milagrosako eta Alde Zaharreko auzo-unitateek deribatu zuten jende gehien jantokira, 31, 29 eta 25, hurrenez hurren.
2014an amaitu zitzaion kontratua jantokia elikagaiez hornitzen zuen enpresa esleipendunari; hortaz, 2015ean lizitazioa egin beharko da. 2014.aren bukaeran, erabiltzaile batek egindako proposamenari esker, eta erabiltzaileen partaidetza-prozesu baten ondoren diseinua hautatu eta gero, hasi ziren lokalak pintatzen, zerrenda apaingarri jarraitu batean oinarritutako diseinu batetik abiatuta.
Laguntzen eta hitzarmenen beste deialdi batzuk
- Diru-laguntzak, irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako
Gizarte Ekintza
Iruñeko Udalak gizarte-ekintzako jarduerak garatzen dituzten 46 proiektu lagundu zituen diruz. Zehazki, honako sektore hauetan finantzatu ziren proiektuak: minusbaliotasun eta menpekotasuna, gizarte-bazterkeria eta arreta adingabeei aisiaren eta denbora librearen arloetan. Guztira 290.000 euro jo zuten laguntzek 2014an. Hona diru-laguntzen kategoria ezberdinetan kopuru handienak jaso dituztenak: ADECCO Fundazioa (12.120 euro), SEI-KHZ Kulturarteko Hezkuntza Zerbitzua (11.822 euro) eta Yoar Gazte Elkartea (12.981 euro).
Berdintasun Plana (Berdintasuna)
Deialdi hau 96.000 euroz hornitua egon zen 2014an, eta irabazi-asmorik gabeko 23 entitateren proiektuak sustatzea izan zuen xede, Aukera Berdintasunerako Plana garatzeko programak gauzatze aldera. Kopuru handienak Alaiz taldeak, IPES Elkarteak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa-NUPek jaso zituzten, 13.000na euro. Hona, besteak beste, diruz lagundutako proiektuak: Zinema eta Emakumeak Nazioarteko Jaialdia, Generoan espezializatutako modulua ematea Esku-hartze soziala Gizabanakoekin, Familiekin eta Taldeekin Unibertsitateko Masterraren barruan. Proiektuok, hurrenez hurren, aipatutako azken bi entitateenak dira.
- Hitzarmenak
Udalak, hitzarmenak sinatuz, gizarte-intereseko proiektuak garatzen dituzten elkarte eta entitate jakin batzuendako laguntza finkatu nahi du. 2014an, hitzarmenak berretsi ziren honako entitate hauekin:
- Nafarroako Gobernua. Hitzarmena, Udalarenak diren Zabalguneko eta Arrotxapeko 13 etxebizitza lagatzeko Etxebizitza Sozialerako Nafarroako Funtsari, aterperako premia duten pertsonei zuzendua. Kudeatzailea: Adsis-Santa Lucía
- COCENFE- Tele Taxi elkartea. 2014an ere, hitzarmen honen sinaduraz, taxi-bonua programa sustatu zen, mugikortasun-arazo larriak dituzten pertsonak diruz laguntzeko, garraio egokituan joan-etorriak egin ditzaten. Laguntzaren zenbatekoa 160.000 euro izan zen.
- Nafarroako Elikagai Bankua Fundazioa. Haren jarduna finantzatu zen, zehazki laguntza emanez elikagaiak doan bildu, gorde eta banatzeko egoera sozio-ekonomiko larrian edo gizarte-bazterketa zein pobreziako egoeran dauden Iruñeko herritarren artean. 40.000 euroz hornitua dago.
- CORMIN-Elbarritu Ordezkarien Batzordea. 15.000 euroz hornitua dago, eta haren bidez finantzatu dira hala Ezgaitasunen bulegoa nola ezgaitasunari buruzko informazio-eta sentsibilizazio zentroa.
- Secretariado Gitano Fundazioa. 2013an abiatutako Gizartean esku hartzeko prozesua erregulatzea Etxabakoitz, Buztintxuri eta Sanduzelai auzoetan izeneko ekimena luzatu zen, familia jakin batzuek pairatzen duten gizarte-bazterkeria arintze aldera eta gainerako auzokideekiko bizikidetzaren normalizazioa hobetze aldera. 30.000 euroz hornitua dago.
- IPES Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea. Finantzaketa, Emakumeen Dokumentazio Zentroaren eta Liburutegiaren jarduna eta funtzionamendua 2014an bermatzeko. Dokumentu-funts horrek 12.650 liburu baino gehiago ditu. Finantzaketak 25.500 euro jo zuen. Hitzarmena urtero berregiten da, 2006az geroztik.
- UNICEF- Nazio Batuen funtsa haurrendako. Garapenaren aldeko Lankidetza Programaren barruan dago. Laguntza-hitzarmen bat da eta haren xedea da Yolanda tifoiak Filipinetan gehien kaltetutako eskualdeei laguntzea. Laguntzaren zenbatekoa 24.000 euro izan zen.
- AFAN Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkartea. Lankidetza-hitzarmena, prestakuntza-saioak prestatze aldera, gaixo mota hauek modu espezializatuan artatzeko. Halaber, Udalak bitartekari-lana eginen du arlo honetako enplegu-eskaintzan.
Familiendako diru-laguntzak
Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrak, halaber, Familiendako diru-laguntzak biltzen ditu, hau da, Alor horretako zerbitzuek eta programek izapidetzen dituzten laguntza guztiak, krisi- eta gizarte-babesgabetasuneko egoeretan dauden pertsonei eta familiei diruz laguntzeko.
- Diru-laguntzak ikastetxeetako jantokietan bazkaltzeko. Familiei jantokia ordaintzeko diru-laguntza ematen diete, familia-unitatearen errentaren arabera, Iruñeko Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen jantokirako. 2014an, 372.357 euro bideratu ziren horretarako.
- Diru-laguntzak, gizarte-larrialdian dauden pertsonendako eta familiendako. Deialdi honen bidez, arindu nahi dira deserrotzea edo gizarte-bazterketa areagotu dezaketen salbuespenezko eta premiazko egoerak. Mantenu- eta ostatu-gastuak eta hornidurakoak (argia, ura, gasa) finantzatzen ditu. 2014an, 382.319 euro bideratu ziren horretarako hasiera batean.
- Etxebizitzaren aldeko programa. Programak diruz laguntzen die azpi-etxebizitzan edo etxebizitza desegokian bizi, eta etxebizitza eskuratzea edo etxebizitzari eustea arriskuan jar dezakeen krisi-egoeran dauden familiei, alokairua hein batean ordain dezaten. Laguntzak gutxienez sei hilabetez irauten du eta, gehienez, bi urte. 2014an, guztira 217.964 euro jo zuten laguntzak eman ziren.
- Diru-laguntzak, 0 eta 12 urte arteko adingabeak dituzten familiendako, familia-, gizarte- eta lan-ardurak bateragarri egin ditzaten. Behar adina diru-baliabiderik ez duten edo familia-laguntzarik ez duten 0 eta 12 urte arteko adingabekoei laguntzeko zerbitzuak ordaintzera daude bideratuak. 2014an, guztira 12.146 euro jo zuten laguntzetarako deiak egin ziren.
- Diru-laguntzak, errehabilitazio-etxeetako egonaldietarako. Deialdi honen xedea drogamenpekotasunak jota daudenei laguntzea da, baldin eta pertsona horiek ez badute diru-bitartekorik eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua duten zentroetan ari badira desintoxikazio-tratamenduan, hau da, Egiarte Ibarre Multzoa zentroan, Gizakia Helburu-n eta Antox-Larraingoako Komunitate terapeutikoan. 22.176 euro bideratu ziren.
|
Prestazioak |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
|
Gizarte-larrialdiko egoeran dauden familiak |
150.156 |
119.783 |
181.200 |
306.176 |
382.319 |
|
Eskola-jantokiak |
598.308 |
490.973 |
508.000 |
580.000 |
495.000 |
|
Familia ugarien eskola-jantokiak |
174.905 |
135.664 |
180.000 |
91.000 |
|
|
Etxebizitza aldeko programaren alokairuak |
175.000 |
175.000 |
170.000 |
170.000 |
250.000 |
|
Tratamenduak errehabilitazio-etxeetan |
63.493 |
45.000 |
36.000 |
36.000 |
36.000 |
|
Haurrak artatzea (0-12 urte) |
75.461 |
68.492 |
80.000 |
40.000 |
40.000 |
|
Aisialdiko eta denbora libreko proiektuak, gizarte-ekintzakoak barne |
180.000 |
190.000 |
152.000 |
290.000 |
290.000 |
|
65 urtetik gorakoendako zinema |
8.400 |
8.400 |
|
|
|
|
Taxi bonua |
170.474 |
181.516 |
140.000 |
140.000 |
160.000 |
|
Guztira |
1.426.197 |
1.414.828 |
1.447.200 |
1.653.176 |
1.653.319 |
