Lankidetza
Iruñeko Udalak Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programa dauka, 1996tik aurrera, herrialde pobreenetako edo Hegoko Herrialdeetako herriei eta komunitateei laguntze aldera.
Hona hemen programaren helburuak, zeinek, aldi berean, jarduketa-ildoak zehazten baitituzte:
- Garapenari eta nazioarteko elkartasunari laguntza emateko udal-politika garatzea.
- Herrialde eta komunitate pobreenetako egoeraren berri ematea eta horiek egoera hori gainditzeko egiten dituzten ahaleginak jakinaraztea (sentsibilizazioa) bai eta garapenaren aldeko hezkuntza sustatzea ere, Iruñeko esparruan.
- Laguntza ematea, Hegoaldeko gizon-emakumeen garapenerako programak egiteko.
- Hondamendi naturalek edo giza jatorriko gatazkek eragindako giza larrialdietako egoeretatik edo laster gertatu beharreko arrisku batetik datozen ondorioak arintzeko jarduketak sustatzea.
- Egiten diren jarduketak ebaluatzeko lerro bat mantentzea, programaren berariazko zati bat bezala.
- Komunikazio eta partaidetzarako bideak sustatzea, Iruñeko Udalaren eta Iruñean garapenaren aldeko lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren esparruan, etengabean lan egiten duten GGKEen, taldeen eta erakundeen artean.
1.242.548 euroko aurrekontua bideratu zen 2014an jarduketa horiek egiteko, hau da, Iruñeko Udalaren aurrekontuaren % 0,7. Horrek esan nahi du lortu egin dela Nazio Batuen Erakundeak garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzara bideratzea gomendatzen duen gutxieneko ehunekoa. Horrenbestez, hiriko auzokide bakoitzeko 6,33 euroko ekarpena egin da.[1]
Garapenaren Aldeko Lankidetzako Udal Programaren baitan, diru-laguntzetarako bost deialdi daude, Iruñean finkatuak dauden eta jarduerak bertan egiten dituzten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GGKE) laguntza emateko. Bi deialdi beste herrialdeetan lankidetza-proiektuak egiteko dira; beste bi, Iruñean bertan egin beharreko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak gauzatzeko, eta bosgarrena berriz, giza larrialdietarako jarduketetara bideratua dago.
Hegoaldeko herrialdeetan Garapenaren Aldeko Lankidetza sustatzeko urteroko deialdiaren barnean, Udalak 33 proiektu lagundu zituen diruz 20 herrialdetan; zenbatekoak, guztira, 820.000 euro jo zuen, 2013an baino 40.000 euro gehiago. Proiektuen % 87 gizarte-izaerako oinarrizko azpiegiturei lotuta zeuden (osasuna, hezkuntza, gizarte zibileko erakundeak bultzatzea, ura eta saneamendua, biztanleria-taldeei zuzendutako programak, ugalketa-osasuna, etab.).
Garapen-bidean diren herrialdeetako toki-erakundeekin garapenaren aldeko proiektuak egiteko deialdia 2006an hasi zen eta gehienez 3 urteko iraupena duten proiektuei zuzendua dago, xede hartuta Hegoaldeko toki-entitateek bultzaturiko toki-garapeneko ekimenak sustatzea. 2014an, lehenagotik hartutako konpromisoak bete eta laguntza ematen segitu dugu bi proiektutarako, Dominikar Errepublikan eta Perun, eta proiektu berri bati ekin diogu, Nikaraguan.
2014an, Garapenaren alde Iruñean egindako sentsibilizazio- eta hezkuntza-arloko 17 jarduketa lagundu zituen diruz Iruñeko Udalak, 90.000 euroan. Proiektuen artean hainbat gairi buruzko ekimenak zeuden: Bidezko Merkataritza eta ekonomia solidarioa, giza eskubideak, genero-berdintasuna, Saharaz hegoaldeko Afrikara hurbiltzekoak edo elkartasunerako prestakuntza. Eta unean uneko jardueren deialdian, 9.600 euro bideratu ziren 9 proiektutara; besteak beste, argazki-erakusketak, analisi- eta eztabaida-jardunaldiak edota turismo arduratsuari buruzko buletin digital bat.
Azkenik, giza larrialdietarako jarduketen deialdiaren xedea da hondamendi naturalek edota biztanleria zibila ukitzen duten giza jatorriko gatazken ondorioak arintzea, eta 66.000 euroko aurrekontua izan zuen. Sei proiekturi eman zaie laguntza, horietako bost gatazka armatuek eragindako errefuxiatuei laguntza ematera zuzenduak, Sirian (bi kasutan, errefuxiatu siriarrentzat Jordanian eta Iraken prestatutako kanpamentuetarako), Palestinan, Saharan (saharar errefuxiatuentzat) eta Kongoko Errepublikan. Kasu bakoitzeko proiektu bana egin zen. Beste esku-hartzearen xedea izan da euri-jasa bortitzek Peruko Apurimac departamentuan kaltetutako familiei laguntza humanitarioa ematea.
2014an, Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen urtero bezala Garapenaren Aldeko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Nafarroako Koordinakundearekin, Koordinakundeak berak hirian kudeatzen duen Argibide Bulegoa mantentzea finantzatzen laguntzeko. Udalak 30.400 euro eman zituen; hau da, bulegoaren kostearen % 87,1. Bulego horretan zuzeneko arreta egiten da (1.071 kontsultari egin zitzaion arreta 2014an), hamabostean behingo aldizkari bat argitaratzen da, entitateen direktorio bat eta GKEen jarduera-agenda bat mantentzen da, bai eta www.congdnavarra.org webgunea ere, zeinak 2014an 28.819 bisita izan baitzituen, 2013an baino 281 gehiago.
Era berean, udal-programa honek sare-lana egiteari eutsi zion Lankidetza Deszentralizatuaren arloko beste erakunde batzuekin batera, hainbat lan-batzorderen bidez. Halaber, bilerak egin ziren pertsona, talde eta GGKEekin, Hegoaldeko 11 entitateri edo pertsonari egin zitzaien harrera eta, horrez gain, Garapenaren aldeko Lankidetzaren Udal Kontseilurako partaidetza bideratu zen. Kontseilu horrek bi urteko ibilbidea egin zuen irailean.
1. Koadroa: 2014ko aurrekontua - Aurrekontuaren betetze-maila
|
LAN-ILDOA |
Zk. |
2014ko betetze-maila |
Ehunekoa (%) |
|
SENTSIBILIZAZIOA |
27 |
130.000 |
11,5 |
|
- Diru-laguntzetarako deialdia: Unean uneko jarduketak |
9 |
9.600 |
0,9 |
|
- Diru-laguntzetarako deialdia: Urteko proiektuak |
17 |
90.000 |
8,0 |
|
- Lankidetza-hitzarmena: Argibidea eta Koordinazioa |
1 |
30.400 |
2,7 |
|
TOKI-GARAPENA |
41 |
920.000 |
81,6 |
|
- Diru-laguntzetarako deialdia: Urteko proiektuak |
33 |
820.000 |
72,7 |
|
- Diru-laguntzetarako deialdia, Hegoaldeko toki-entitateentzat |
1 |
60.000 |
5,3 |
|
- Garapenaren aldeko Lankidetzako Toki Funtsa (NUKF) |
7 |
40.000 |
3,5 |
|
GIZA LARRIALDIETARAKO LAGUNTZA |
7 |
78.000 |
6,9 |
|
- Diru-laguntzetarako deialdia: Giza Larrialdiak (GLL) |
6 |
66.000 |
5,9 |
|
- Giza Larrialdietarako deialdia: Gaza |
1 |
12.000 |
1,1 |
|
Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programaren JARDUKETEN GUZTIZKO PARTZIALA |
75 |
1.128.000 |
90,1 / 100 |
|
Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programaren JARDUNAREN GUZTIZKO PARTZIALA |
|
124.548 |
9,9 |
|
GUZTIRA GAUZATUA |
|
1.252.548 |
100 |
1. Grafikoa
Jarduketa-ildoei dagokienez, garapenerako proiektuek jaso zuten dirurik gehien (% 81,6 edo % 73,5, jarduketetara bideratutako diruak edo Programaren diru guztiak kontuan hartzen diren). Garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduketetara eta giza larrialdietarako jarduketetara % 11,5 - % 10,4 eta % 6,9 - % 6,2 bideratu zen, hurrenez hurren. Portzentaje horiek, funtsean, aurreko urteetakoen antzekoak badira ere, azken bi kategoriei dagozkien kopuruak zertxobait igo dira; izan ere, 2013an gauzatutako aurrekontuaren % 10,6 - % 9,7 eta % 7,4 - % 6,7 izan ziren, hurrenez hurren.

2. Koadroa: 2014ko aurrekontuaren betetze-maila: Finantzaketaren banaketa geografikoa
|
Geografia-esparrua |
€ |
% |
Geografia-esparrua |
€ |
% |
|
Hego Amerika |
246.935 |
% 21,9 |
Afrika |
371.499 |
% 32,9 |
|
Bolivia |
78.631 |
% 7,0 |
Kamerun |
30.919 |
% 2,7 |
|
Brasil |
17.478 |
% 1,5 |
Txad |
52.961 |
% 4,7 |
|
Kolonbia |
87.888 |
% 7,8 |
Ghana |
22.138 |
% 2,0 |
|
Peru |
62.938 |
% 5,6 |
Kenya |
28.788 |
% 2,6 |
|
Erdialdeko Amerika, Mexiko eta Karibe |
265.893 |
% 23,6 |
Mauritania |
36.169 |
% 3,2 |
|
El Salvador |
78.750 |
% 7,0 |
Mozambike |
28.468 |
% 2,5 |
|
Guatemala |
24.500 |
% 2,2 |
Errefuxiatu sahararrak |
40.919 |
% 3,7 |
|
Haiti |
54.205 |
% 4,8 |
Kongoko Errepublika Demokratikoa |
109.371 |
% 9,7 |
|
Mexiko |
23.938 |
% 2,1 |
Rwanda |
15.347 |
% 1,4 |
|
Nikaragua |
84.500 |
% 7,5 |
Zimbabwe |
6.419 |
% 0,6 |
|
Asia |
113.673 |
% 10,1 |
|
|
|
|
Irak |
12.000 |
% 1,1 |
Europa |
130.000 |
% 11,5 |
|
India |
24.500 |
% 2,2 |
Iruña |
130.000 |
% 11,5 |
|
Jordania |
10.000 |
% 0,9 |
|
|
|
|
Palestinako Lurralde Okupatuak |
67.173 |
% 6,0 |
|
|
|
|
Guztira |
: 1.128.000 euro |
||||
Udal-programak lagundutako garapenaren aldeko lankidetza-jarduketen banaketa geografikoari dagokionez, hiru eremu handi daude (Erdialdeko Amerika-Mexiko-Karibe, Afrika eta Hego Amerika). Guztira, udal-finantzaketaren % 78,4 jaso zuten (% 88,6, ez badira kontuan hartzen Iruñean egindako sentsibilizazio-proiektuak).
23 herrialdek jaso zuten 2014an udal-finantzaketa, eta Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kolonbia eta Nikaragua izan dira laguntzen hartzaile nagusiak, funts guztien % 9,7, %, 7,8 eta % 7,5 hurrenez hurren jaso dutelarik. Gero hauek datoz: Bolivia (% 7,0), El Salvador (% 7,0), Palestinako Lurralde okupatuak (% 6,0), Peru (% 5,6), Haiti (% 4,8) eta Chad (% 4,7). Bederatzi herrialde horietako bakoitzak gutxienez ere 50.000 euro jaso ditu eta guztien artean programaren % 60,1 bildu dute (% 68, ez badira kontuan hartzen Sentsibilizaziora eta Garapenaren aldeko hezkuntzara bideratutako funtsak).
2. Grafikoa
Jarduera-sektoreei dagokienez, herritar onuradunen oinarrizko beharrak asetzera bideratutako proiektuen aldeko apustuari eutsi dio programak argi eta garbi, bai eta jarduketen izaera integrala nabarmentzen duten proiektuei zein gizarte zibileko erakundeak indartzea eta genero-gaiak lantzea xede zuten proiektuei ere. Hona 2014an udal-finantzaketaren ehunekorik handienak jaso zituzten sektoreak: Osasuna (% 26,3), Gobernua eta gizarte zibila (% 18,0), Sentsibilizazioa Iparraldean (% 11,5), Hezkuntza (% 7,5), Ura eta saneamendua (% 7,5) eta Biztanleriari eta ugalketa-osasunari buruzko programak-politikak (% 7,4). Lankidetzarako udal-funtsen % 78,2 sei jarduketa-sektore horietara bideratu zen.

[1] Iruñeko biztanleen kopurua, 2014ko urtarrilaren 1ean: 196.166 [35. NAO, 2014ko otsailaren 20koa]
