Udal Etxebizitzako Zerbitzu Publikoa - Aukera ordenantza

Udal Etxebizitzako Zerbitzu Publikoa - Aukera ordenantza
Otros datos
HELBURUA: etxebizitzaren eta gizarteratzearen zerbitzu publiko berri bat sortzea, egungo egoerari eta gero eta handiagoa den eskariari konponbide abangoardista eta eraginkor batekin erantzuteko; gizarteratzea bultzatuko du, familia edo pertsona onuradunei higiezinen merkatu normalizatuan sartzea errazten dieten aldi baterako ibilbideen bidez.

ALDI BATERAKO IBILBIDEAK: larrialdi ekonomikoko, egonkortzeko eta trantsizioko etxebizitzak. Sei ostatu-modalitate aurreikusten dira:
Etxebizitza-larrialdi ekonomikoko etxebizitzak.
Etxebizitza-larrialdiko egonkortze-etxebizitzak.
Etxebizitza-larrialdiko trantsizio-etxebizitza.
Hondamendi edo ezbeharren ondoriozko etxebizitza-larrialdiko etxebizitzak.
2016ko Etxebizitzaren Ordenantza argitaratu baino lehenagoko kontratua duten alokairuak.
Irabazi-asmorik gabeko entitateekin udal-interesagatik egindako hitzarmenen bidezko etxebizitzak.

BETEKIZUNAK:
Adinez nagusia izatea.
Iruñean erroldatuta egotea edo bi urtetik gora benetan bertan bizi izana frogatzea (etxebizitzan sartu aurretik).
Gizarte Zerbitzuen aldeko txostena.
Iruñeko Udalaren Udal Etxebizitzen Eskatzaileen Erregistroan izena emanda egotea.
Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Babestuaren Eskatzaileen Zentsuan egotea.
Aldez aurretik etxebizitza sozial edo babestu bati uko egin ez izana, dela Iruñeko Udalak, dela Nafarroako Gobernuak, dela bizitoki-baliabide bat eskaini dion beste edozein entitatek eskainia.
Etxebizitza publiko edo pribatuaren bilaketa aktiboan aritzea eta hileko prezioa zein etxebizitzaren hornidura-gastuak ordaintzeko konpromisoa izatea.
Etxebizitza mantentzeko eta bizilagunen komunitatean jokabide egokia izateko konpromisoa.

LEGERIA: Aukera Udal Ordenantza, Iruñeko Udalaren Etxebizitza Eskuragarriaren Planaren estrategian txertatua (2016an bultzatutako Etxebizitza Larrialdiko Udal Ordenantza ordezten du).

Web

¿Te ha sido útil esta página?