Irunlarrea kaleko sarbideak eta zirkulazioa arautzen dituzten arauak - Sarbide Kontrolatuko Eremua

Irunlarrea kaleko sarbideak eta zirkulazioa arautzen dituzten arauak - Sarbide Kontrolatuko Eremua
Otros datos
XEDEA: hiriko Irunlarrea kaleko sarbideak eta zirkulazioa arautzeko beharra ikusita, Viñaburu botikariaren biribilgunearen eta Barañain etorbidearen arteko tartean, arautzeko arauak onestea erabaki da.

Xedapen honen helburuak honako hauek dira:
1. Oinezkoen eta txirrindularien joan-etorri seguruak bermatzea.
2. Herritarrak Nafarroako Ospitale Unibertsitariora modu ordenatu eta baketsuan sartzea ahalbidetzea. Sarbidea garraio publikorako eta lehentasunezko ibilgailuetarako bakarrik izanen da, baita Ama-haurren Larrialdietara sartzeko ere, eremuan egoteko denbora mugatuta.
3. Irunlarrea kalean ibiltzen diren motordun ibilgailuen kopurua murriztea eta eremuan behar ez bezala aparkatzea eragoztea. Ibilgailuek Irunlarrea kalea bi noranzkoetan zeharkatzea eragoztea, Barañain etorbidearekiko bidegurutzeko biribilgunearen eta Viñaburu botikariaren kalearekiko bidegurutzeko biribilgunearen artean.
4. Eremuan hiri-kalitate handiagoa lortzea, estetika hobetuz eta motordun ibilgailuek sortzen dituzten zaratak eta keak murriztuz.

INDARREAN SARTZEA: 2025eko ekainaren 16tik aurrera.

ARGITALPENA: BON 149 del 28 de julio de 2025.

Web

Documento

Archivo
PLANO142.76 KB
¿Te ha sido útil esta página?