Proiektua - Gizarte-zerbitzuetako profesionalak elkarrizketan oinarritutako jarduketa-metodo batean prestatzea

Proiektua - Gizarte-zerbitzuetako profesionalak elkarrizketan oinarritutako jarduketa-metodo batean prestatzea
Otros datos
HELBURUA: profesionalendako prestakuntzaeta gaikuntza-proiektu bat abian jartzea, gizarte-arazoei ikuspegi dialogiko batetik heltzeko. Hainbat pertsonaren artean elkarrekin lan egiten eta pentsatzen ikastea, egoera eta arazo konplexuen aurrean irtenbide berriak aurkitzeko. Udalak profesional-talde bat sortzeko lan eginen du, ikuspegi dialogiko hori hasiera batean Iruñeko gizarte-zerbitzu guztietan aplikatzeko prestakuntza eman eta laguntza eskaini ahal izateko, ondoren Nafarroa osora hedatu ahal izateko moduan.

FINANTZAKETA: Nafarroako Gobernuak 123.282 eurorekin finantzatuko du. Ikuspegi horretan prestatzeko eta hura errazteko talde bat sortzea ahalbidetuko du, Gizarte Ekintzako Alor osora hedatzeko.

EPEA: urtebetez, 2026ko urrira arte; urtero luzatu ahal izanen da, gehienez lau urtez.

LANKIDETZA: Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak gizarte-zerbitzuen arloko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute.
¿Te ha sido útil esta página?