Herritarren Partaidetzako dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean

Herritarren Partaidetzako dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean
Otros datos
-XEDEA: Iruñeko udalerrian herritarren partaidetzaren, herritartasun aktiboaren eta gizarte-artikulazioaren arloetan proiektu eta jarduerak egiten dituzten Iruñeko elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei dirulaguntzak emateko urteko deialdia.

MAIZTASUNA: urtekoa.

ZENBATEKOA: urte bakoitzaren araberakoa.

EGITURA:
Deialdiaren xedea da Iruñeko elkarte eta irabazi-asmorik gabeko entitateen jarduketak babestea, baldin eta herritarren partaidetzaren arloan proiektu eta jarduerak sustatzen badituzte beren aisia-, gizarte-, hezkuntzaeta kultura-ekimenen bidez:
Gizarte-sarea garatzea eta tokiko garapena sustatzea.
Herritarren partaidetza, gizarte-sarearen sareko lana eta boluntariotza.
Herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea aisiaren eta denbora librearen arloan.
Elkarteen, taldeen eta bizilagunen arteko sareak sortzea.
Praktika berritzaileak eta garapen teknologikoa gizarte-ekimenei aplikatzea.
Kulturarteko hedapena eta elkarbizitza, elkarrizketa eta desberdintasunarekiko errespetua, eta jatorri anitzeko pertsona eta kolektiboen parte-hartzea eta ahalduntzea.
Partaidetza eta gizarte-ahalduntzea sustatzeko prestakuntza-ekintzak egitea.

Web

¿Te ha sido útil esta página?