GeoPamplona - Informazio Geografikoko Sistema

GeoPamplona - Informazio Geografikoko Sistema
Otros datos
Udalak sortzen eta behar duen informazio geografiko guztia kudeatu, administratu eta zabaltzeaz arduratzen diren giza, antolaketaeta teknologia-baliabideen multzoa. Hardwarea, softwarea eta datuak integratzen ditu osagai geografikoa duen edozein informazio atzeman, kudeatu, aztertu eta bistaratzeko.

Hiriaren bisorea eta Merkataritzaren bisorea ditu; biek aukera ematen dute txostenak egiteko datuak lortzeko, kontsulta grafikoak inprimatzeko, datuak beste plataforma batzuetan ustiatzeko esportatzeko eta kontsultak hainbat atzeko mapatan bistaratzeko (ortoargazkia, oinarrizko mapa, etab.).

SARBIDEA: http://www.pamplona.es/la-ciudad/geopamplona

HIRIAREN BISOREA: hiri-informazioko zerbitzua, Iruñeko udal-mugartean Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren IDENA plataformaren datu geoerreferentziatu ugarietara sartzeko aukera ematen duena.
Iturri ofizialetako datuak eskuratzea.
Kontsultak: bizikletendako aparkalekuak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak, desgaitasuna duten pertsonendako aparkalekuak, zakurrak aske ibiltzeko eremuak, komun publikoak, aparkatze arautua, zuhaitzak eta landaredia, hiri-gimnasioak, haur-parkeen kokapena, auzo-unitateak, bidegorri-ibilbideak, auzo bakoitzean adin-tarteka zenbat pertsona bizi diren jakitea eraikinez eraikin geolokalizatuta, kontsulta, hautaketa, bilaketa, deskarga, neurketa, inprimatzea, kanpoko hedabideetan partekatzea edo helbideak aurkitzea, egungo eta historiako atzeko mapak, Googleren streetview eta erabiltzaileendako eskuliburu xehatuak gaztelaniaz eta euskaraz.

MERKATARITZAREN BISOREA: jarduera ekonomikoaren azterketa; ekintzailetza errazteko erabil daiteke.
Hirian dauden jarduera ekonomikoei buruzko informazioa kontsultatu eta bistaratzeko, enpresa-proiektu berrietarako erabilgarri egon daitezkeen lokalak aurkitzeko eta jardueraren araberako mapa tematikoak egiteko aukera ematen du.

Web

¿Te ha sido útil esta página?