Eremu publikoan kioskoak instalatzea arautzen duen ordenantza

Eremu publikoan kioskoak instalatzea arautzen duen ordenantza
Otros datos
XEDEA: udalaren jabari publikoko lurretan modu iraunkorrean kokatutako kioskoak instalatzeko bete beharreko araubide juridikoa ezartzea.

DEFINIZIOAK ETA ERABILERA-ARAUBIDE OROKORRA:
Kioskotzat hartuko dira Udalak homologatutako hiri-instalazioak, erabilera publikoko bide eta espazioetan modu iraunkorrean kokatuak, beste baten mendekoa ez den merkataritza-jarduera bat egitea helburu dutenak; horiek instalatzeko eta funtzionatzeko administrazio-emakida behar da, erabilera publikoko ondasunen erabilera pribatibo eta ezohikoagatik.
Prentsa-kioskoak: azpiegitura eta instalazioetarako hasierako inbertsioa duen lehen administrazio-emakidaren gehieneko epea 20 urtekoa izanen da, eta ezin izanen da luzatu. Hasierako inbertsiorik gabe 7 urtekoa izanen da, luzatzeko aukerarik gabe.
Ostalaritza-kioskoak: kioskoan komunak jarri behar badira, lehen administrazio-emakida gehienez 27 urtekoa izan daiteke; bestela, 20 urtekoa izanen da, luzatzeko aukerarik gabe. Hasierako inbertsiorik gabe 7 urtekoa izanen da, luzatzeko aukerarik gabe.
Administrazio-emakidaren indarraldia amaitutakoan, obrak eta instalazioak Udalari itzuliko zaizkio.

KIOSKOEN EZAUGARRIAK:
Iruñeko Udalak zehaztuko ditu kioskoen eredu homologatuak.

EMAKIDA EMATEA:
Iruñeko Udalak zehaztuko ditu kioskoak instalatzeko kokalekuak.
Iruñeko Udalak dagokion lizitaziorako deialdia eginen du kokalekuak esleitzeko.

INDARGABETUTA: Eremu publikoan kokatutako prentsaeta gozoki-kioskoei buruzko Ordenantza (BON 107 del 05/09/1997) eta Eremu publikoan kioskoak instalatzea arautzen duen Udal Ordenantza (BON 95 del 19/05/2015).
BEHIN BETIKO ONESPENA: BON 99 del 23/05/2019.
ALDAKETAREN HASIERAKO ONESPENA: BON 57 del 25/03/19.
¿Te ha sido útil esta página?