Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal-ordenantza - Garatzen dituen arloak

Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal-ordenantza - Garatzen dituen arloak
Otros datos
GARATZEN DITUEN ARLOAK:
ONDASUNAK:
Pintadak eta grafismoak: debekatuta daude, baimendutako horma-irudi artistikoak izan ezik.
Lorategiak eta landareak: debekatuta dago behar ez bezala erabiltzea, eta bereziki landareak erauztea.
Paperontziak eta edukiontziak: debekatuta dago mugitzea, erauztea, su ematea, paperak, eranskailuak eta abar itsastea.
Urmaelak eta lorategiak: debekatuta dago haietan sartzea, arrantzan egitea, garbitzea, animaliei edaten ematea eta isurketak egitea.
PUBLIZITATEA:
Iragarkiak: horretarako bereziki prestatutako tokietan soilik jarri ahal izanen dira.
Kartelak edo pankartak: beira-arasetan, erakusleihoen barrualdean eta antzeko tokietan jarri ahal izanen dira, ikusmen-narriadurarik eragin gabe. Debekatuta dago erakusleihoen kanpoaldean, fatxadetan, balkoietan eta abarretan jartzea. Salbuespen gisa, arte-, kiroleta bestelako ekitaldiak iragartzeko jartzea baimenduko da.
Publizitate-paperak (liburuxkak eta eskuorriak): debekatuta dago espazio publikoetan publizitate-paperak sakabanatzea eta botatzea.
HERRITARREN JARDUKETAK:
Debekatuta dago zerbitzu publikoak behar ez bezala erabiltzea eta larrialdi-zerbitzuen mobilizazioa maltzurkeriaz eragitea dakarren edozein jokabide.
Jarduera zehatzak:
Sua eta festak: debekatuta dago sua piztea edo piztuta edukitzea eta metxa piztuak eramatea, baimendutako ekitaldietan izan ezik.
Zaratak: ibilgailuetako musika-aparatuen kontrola arautzen da, eta petardoak, suziriak eta abar botatzea debekatzen da; bozgorailuak ere ezin dira baimenik gabe erabili.
Keak eta usainak: ibilgailuek ezin izanen dute bost minutu baino gehiago geldirik egon motorra martxan dutela, bizitegi-eraikinetatik hamar metro baino gutxiagora badaude.
Hondakinak eta zaborrak: debekatuta dago espazio publikoak zikindu ditzakeen edozein jarduera, hala nola automobilak eremu publikoan garbitzea, konpontzea edo koipeztatzea, baita zigarrokinak, bilgarriak eta txikleak botatzea, botilak haustea, zaborra edukiontzien edo paperontzien ondoan uztea eta abar ere. Debekatuta dago, halaber, loreontziak baimenik gabe ureztatzea, soberako ura etxebizitzetako elementu edo objektuetara isur badaiteke eta eremu publikoari edo haren erabiltzaileei kalteak eragiten badizkie. Ezin izanen dira alfonbrak, arropa eta abar espazio publikora astindu.
Hondakin organikoak: debekatuta dago kaka edo pixa egitea eremu publikoan.
Animaliak: jabeek uhalarekin eraman behar dituzte animaliak, eta horiek horretarako prestatutako tokietan egin behar dituzte gorozkiak. Ezin dute eremu publikoko iturrietatik edan.
Kanpatzea: ez dago baimenduta baimenik gabe, eta ezin da eremu publikoan janaririk prestatu, baimenarekin izan ezik.
Janari, edari edo estupefazienteen kontsumoa: ezin dira espazio publikoetan kontsumitu.
BETEBEHAR BEREZIAK:
Merkataritza-jarduerak: ingurua zikintzen duten jarduerek garbi mantendu behar dute eragindako eremu publikoaren zatia. Gainera, kioskoen titularrek paperontzi bat jarri eta beren kontura mantendu behar dute, baita instalazioak berak ere. Debekatuta dago produktuak edo materialak terrazen ondoan biltegiratzea edo pilatzea.
Establezimendu publikoak: jabeek gizalegearen aurkako ekintzak edo eragozpenak saihestu behar dituzte lokalen sarreran edo irteeran.
Ekitaldi publikoak: antolatzaileak dira ekitaldien ondorioz hiriedo arkitektura-elementuetan sortutako zikinkeriaren edo narriaduraren erantzuleak. Fidantza eskatu ahal izanen zaie.
APAINDURA PUBLIKOA:
Eraiki gabeko hiri-lurzorua: jabeek baldintza egokietan mantendu behar dute.
Arropa esekia: ezin da balkoietan, terrazetan edo teilatu lauetan eseki, kaletik ikusteko moduan. Ez dago baimenduta balkoietan kanpotik ikus daitezkeen materialak edo altzariak uztea.
BON 61 de 22/05/2006.

Web

¿Te ha sido útil esta página?