Iruñeko Udaleko Osoko Bilkura

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkura
Otros datos
Iruñeko 26 zinegotziek eta bilkuren buru den alkateak osatzen dute.

EGINKIZUNAK: Toki Gobernua Modernizatzeko Neurriei buruzko 57/2003 Legearen 122. eta 123. artikuluetan jasotakoak (besteak beste, udal-aurrekontuak onestea eta, oro har, erabaki eta gastu garrantzitsuenak).

Iruñeko Osoko Bilkurak hilabete bakoitzeko lehen ostegunean egiten du ohiko bilkura, 16:30ean, egun horiek jaiegunak edo oporraldikoak direnean izan ezik; halakoetan, aurreko lehen egun baliodunera aldatuko da.

Alkateak aparteko bilkurarako deialdia egin dezake, arrazoi justifikatuengatik.

Osoko bilkurak Udalaren webgunearen bidez edo aurrez aurre jarraitu daitezke, Udaletxera joanda.

BON 11 de 17/01/2013: Osoko Bilkuraren bilkuren araubideari buruzko 04/07/11ko Osoko Bilkuraren erabakia (10/AL) aldatzea.
BON 127 de 02/07/2015: Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoa onestea.
BON 139 del 19/07/17: Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoa aldatzea (106.1 eta 106.3 artikuluen aldaketa).
BON 173 de 03/09/2019: Osoko Bilkuraren bilkuren araubideari buruzko erabakia.
BON 195 de 18/09/2023: Osoko Bilkuraren bilkuren araubideari buruzko erabakia.
BON 73 de 11/04/2024: Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren aldaketaren behin betiko onespena.

Web

¿Te ha sido útil esta página?