Iruñeko udalerriko uholdeei aurre egiteko Udal Plana

Iruñeko udalerriko uholdeei aurre egiteko Udal Plana
Otros datos
ZER DA?: Iruñeko Udalak euri-jasa handiak edo ibaien ur-goraldiak gertatuz gero hartzea aurreikusi dituen prebentzioeta eragiketa-neurriak biltzen dituen plana da.

HELBURUAK:
Aurrea hartzea alerta-sistemen bidez.
Pertsonei eta ondasunei eragindako kalteak murriztea.
Baliabide publiko eta pribatuak koordinatzea.
Herritarrei informazioa ematea eta haiek babestea.

LARRIALDI-MAILAK:
AURRELARRIALDIA: prezipitazio handien arriskuagatik edo presa bateko arazoengatik emandako abisu meteorologikoa (urak hustea, baina haustura-egoerara iritsi gabe).
0 LARRIALDIA: ibilguak beren edukieraren mugan daude, gainezka egin gabe, baina aurreikus daiteke laster uholdeak gertatzea, pertsonak eta ondasunak arriskuan jarriz. Beheko puntuetan (oinezkoen gunean) ur-putzuak ager daitezke.
1 LARRIALDIA: eremu jakinetan uholdeak gertatu diren egoera, tokiko erantzun baten bidez artatu daitekeena, eragindako eremuetan eskura dauden bitarteko eta baliabideak erabiliz.
2 LARRIALDIA: uholdeek tokiko bitarteko eta baliabideen gaitasuna gainditzen duten egoera edo, azken inguruabar hori gertatu ez arren, datuek eta aurreikuspenek hedapena edo larriagotzea aurreikusteko aukera ematen dutenekoa.
3 LARRIALDIA: nazio-interesa deklaratu daitekeen larrialdiak. Nafarroako Foru Komunitateko Uholde Arriskuari aurre egiteko Larrialdi Plan Berezia aktibatu dela jakinarazten duen abisua jasotzen da.

ALTA EMATEKO: sartu SMS abisuak jaso nahi dituzun telefono mugikorraren zenbakia. Ondoren, mugikor horretan bertan egiaztapen-kodea jasoko duzu, eta hurrengo orrian sartu beharko duzu alta baliozkotzeko: https://policiamunicipal.pamplona.es/suscripcionesinundaciones/suscripcion.aspx?modo=alta

Web

Documento

Archivo
¿Te ha sido útil esta página?