Faktura elektronikoa - Datu orokorrak

Faktura elektronikoa - Datu orokorrak
Otros datos
ZER DA FAKTURA ELEKTRONIKOA?
Baliabide informatikoen bidez formatu elektronikoan sortutako zerga-agiria da; paperezko agiri fisikoa ordezten du, baina haren lege-balio bera du. Faktura elektronikoak paperezko fakturaren datu berak ditu, eta digitalki sinatuta dago, ziurtagiri aitortu batean oinarrituta.

NOLA BERMATZEN DIRA JAULKITZAILEAREN BENETAKOTASUNA ETA EDUKIAREN OSOTASUNA?
Sinadura elektronikoa beharrezkoa da fakturaren osotasuna bermatzeko. Faktura elektronikoa baliozkoa izateko, elektronikoki sinatu behar da, ziurtagiri digital aitortua erabiliz; horri esker egiazta daiteke fakturan jasotako informazioa ez dela aldatu.

ZER ZIURTAGIRI DIGITAL ERABIL DAITEKE IRUÑEKO UDALARI ZUZENDUTAKO FAKTURA ELEKTRONIKOAK SINATZEKO?
MAPen baliozkotze-plataformari atxikitako agintariek aitortutako edozein ziurtagiri erabil daiteke, webgune honetan: http://www.dnielectronico.es/PortalDNIe/PRF1_Cons02.action?pag=REF_062. Bereziki, FNMT ziurtagiria erabil daiteke; Zerga Agentziak eta Nafarroako Gobernuak ere onartzen dute.

ZER FORMATU ELEKTRONIKO ONARTZEN DU IRUÑEKO UDALAK FAKTURAK JASOTZEKO?
Abenduaren 27ko 25/2013 Legean ezarritakoa, «Facturae» izenekoa; lege horrek bitarteko elektronikoen bidez fakturak jaulkitzea arautzen du, hartzailea Estatuko Administrazio Orokorra edo hari lotutako edo haren mendeko erakunde publikoak direnean. Zehazki, 3.2.1 bertsioa. Beste formatu batzuk, hala nola PDF, ez dira onartuko baliozko faktura elektroniko gisa.

NOLA SORTZEN DA FACTURAE FITXATEGI BAT?
Interneten sarbide libreko eta doako helbideak daude, Facturae fitxategiak sortzeko eta kudeatzeko.
Honako hauek gomendatzen dira:
https://sedeelectronica.pamplona.es/?idioma=1
http://www.face.gob.es
Facturae formatuko xml edo xsig fitxategia sortu ondoren, ziurtagiri digital aitortu batean oinarritutako sinadura digitalarekin sinatu behar da.
Beraz, faktura elektronikoa sortzeak bi urrats ditu beti:
Facturae fitxategia sortzea.
Fitxategia digitalki sinatzea.

NOLA BIDALI FAKTURA ELEKTRONIKO BAT IRUÑEKO UDALARI?
Facturae formatua eta xml edo xsig luzapena duen fitxategia aipatutako edozein helbideren bidez bidaltzen zaio Udalari.
Fakturaren hartzailea den unitate izapidegilearen arabera, entitatearen, kontabilitate-erregistroaren, organo kudeatzailearen eta unitate izapidegilearen DIR3 kodeak sartu behar dira (ikusi «Faktura elektronikoa» fitxa lotua).
Minutu gutxiren buruan, erantzun-mezu bat jasoko duzu bi helbideetako edozeinen inprimakian adierazitako posta elektronikoan, zure fakturari esleitutako erregistro-zenbakiarekin.

Web

¿Te ha sido útil esta página?